Cambios

Saltar a: navegación, buscar

LAS SEPULTURAS EN LAS IGLESIAS. JARLEKUAK. FUESAS/eu

2 bytes añadidos, 12:52 29 oct 2019
sin resumen de edición
=== Etxeko hilobia ===
Egindako inkesta askotan jaso da hirurogeita hamarreko hamarkadara arte familia bakoitzak bere etxeko hilobia zeukala elizaren barruan. Arrindak egiaztatu zuen 1971n Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 25 parrokiatan inkesta eginda, egin berriak ziren hirutan izan ezik, gainerako guztietan egon zirela hilobiak, eta haietako askotan, hiru lurraldeetan, oraindik ere urte horretan hilobiak aktibatzeko eta haietan eskaintzak egiteko ohiturari eusten ziotela<ref>Anastasio ARRINDA. ''Euskalerria eta eriotza. ''. Tolosa: 1974, 83-84. or.</ref>.
Euskal Herrian, bizien eta hilen egoitzak beti osatu dute banaketarik gabeko eremu bakar bat. Echegarayk dioenez, jendearentzat hilobia beti izan zen esertzeko leku bat baino gehiago, eta Elizak baimendu egin zuen familia bakoitzak tenpluan leku bat esleitua izatea, halako moldez non eskubide bat sortzen zen, jabetzarik gabekoa baina transmititu zitekeena<ref>Bonifacio de ECHEGARAY. «Significación “Significación jurídica de algunos ritos funerarios del País Vasco» Vasco” in RIEV, XVI (1925) 191. or.</ref>.
== Hilobiratze-hatuak ==
Inkestek emandako datuetan jasotzen da etxe baten edo familia baten kategoria soziala hilobiratze-hatuetan ere islatzen zela. Herri batzuetan, familia aberatsek argimutila erabiltzen zuten argi-eskaintzetarako, eta saskitxoa familia apalagoentzat geratzen zen. Argimutila bera ere artistikoagoa eta luxuzkoagoa izaten zen familien arabera. Era berean, oihala edo zamauak egiteko erabilitako ehunak, eta zutargiak egiteko erabilitako ahokadurek, metalak eta artisau-lanak, baita belaunaulkiek ere, haien jabeen ahalmen ekonomikoaren bereizketa argia markatzen zuten.
== Hilobiaren aktibazioa. Ezkoak Ezkoen piztea ==
Etxeko hilobia modu iraunkorrean elizako nabean baldin bazegoen ere, familiako emakumeek aktibatu egiten zuten etxeko bat hiltzen zenean, hala hileta elizkizunetan nola hirurrenetan, bederatziurrenetan eta ondorengo ekitaldi erlijiosoetan, lutoak irauten zuen bitartean. Aktibazioa zen hilobian argiak piztea eta hartan errespontsuak errezatzea, aurretik hatua ezarrita.
Transmisioak bere adierazpen errituala ere izaten zuen etxeko hilobiari dagokionez. Bizkaian eta Gipuzkoan, garai batean oso zabalduta egon zen, eta Nafarroako Erronkaribarrera ere iristen zen ohitura bat jaso zuen Azkuek:
«Ezkontzaren ondorengo lehen jaiegunean, etxekoandre zaharrak emazte ezkonberria familiaren hilobira eramaten du. Amaginarrebak (apaizaren) estolari musu ematen dio, eta bi libra ogi ematen ditu. Errainak eskaintza eramaten du, eta errespontsuak ere ateratzen ditu»<ref>Resurrección M.ª de AZKUE. ''Euskalerriaren Yakintza. ''. l. liburukia. Madril: 1935, 277. or.</ref>.
Horrela, etxeko hilobia bereganatzen zuen, haren arbasoekin lotzen zen eta senarraren familian sartzen zen. Aurrerantzean, bi emakumeek elkarrekin egingo zuten hileta-errituen buru elizako hilobian edo ''jarlekuan'', etxeko bizimodua ere elkarrekin zuzenduko zuten modu berean. Etxekoandre zaharra falta zenean, etxekoandre berriak egiten zuen hilobiaren buru, baita etxekoandre zaharraren alabek etxean bizitzen jarraitzen baldin bazuten ere.
127 728
ediciones