Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Casa y familia en vasconia/eu

3 bytes eliminados, 08:39 27 nov 2017
sin resumen de edición
Ikerketak ''Guía para una encuesta etnográfica'' gidaliburuan deskribatutako inkesta-ereduari jarrai­tu dio. Liburuki hau egiteko honako galdera hauen erantzunetan jasotako datuak erabili dira: Etxeko Taldearen lehen atalean, etxeari buruzkoak (11tik 36ra), familiari buruzkoak (105etik 121era) eta senar-emazteen arteko harremanei buruzkoak (122tik 133ra); eta Etxeko Taldearen Erabileren bigarren taldean, etxeko altzariei buruzkoak (1etik 14ra).
Galdera-sortak jarraitu beharreko pausoak adierazten ditu, baina inkestatzaileak galderen enuntziatutik haratago joan behar du. Herriko bizimodua behatu behar du, berriemaileekin harremanetan egon behar du, eta jasotako datuak aztertu eta egiaztatu behar ditu. Datu horiek eta bere esperientzia erabilita, memoria etnografikoa idatzi behar du. Lana idatziko dutenek ahalik eta ondoen erabili dezaten, komenigarria da inkestako galderen ordenari jarraitzea. Barandiaranek behin eta berriro errepikatu zuen gertakizunak ezin direla aldez aurretik ezarri­tako galdera-sorten menpe egon; izan ere, giza errealitateak gure interpelazioek baino dimen - tsio dimentsio handiagoa dauka.
Ordain gisa, era horretan lortutako informazioak lana osatzen duten testuak idaztea zailtzen du, baina, bestalde, edukia aberastu egiten du, ikuspegia zabaltzen duten ekarpen pertsonalen bitartez.
127 728
ediciones