Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Casa y familia en vasconia/eu

3 bytes eliminados, 08:39 27 nov 2017
sin resumen de edición
:<cite>Frantziako Euskal Herriko kostaldeko turismoaren eskariari erantzuteko, H. Gordadge bezalako arkitektoek eredu neoeuskalduna (bi isurkiko txalet zuritua, gorriz edo berdez pintatutako zurgin tza, bilbadura faltsuak, teilapeko leihoak, etab.) asmatu zuten, baserri tipikoaren eredu folkloriko bate­ratu gisa. Milaka baserri eta hotel neoeuskaldun eraiki zituzten, eta prestigioaren eredu bihurtu zituzten. Euskal esparruko eraikuntza berrien eta berriztapenen eredu izan ziren<ref>Iñaki ARZOZ eta Andoni ALONSO. “Regreso a la casa del bosque (basetxea)” in Sukil. 4. zk. Iruñea: Ortzadar euskal folklore tal­dea, 2004, 379. or.</ref></cite>.
Esan dugun bezala, liburuki honek unean-unean baino ez ditu jorratzen mota horretako alda­ketak; izan ere, lanaren helburuetatik kanpo geratzen den ikerketa eskatzen dute. Gauza bera esan genezake honako gaien inguruan: familia, familiaren egitura, familia arteko harremanak, senar-emazteen arteko harremanak eta ondarearen besterentzearen aldaketak. Atalez atal, ekoiz­pen-bide tradizionalei lotutako familia zabalari dagozkion aldaketa horietako batzuk zerrenda - tzen zerrendatzen dira; hori lantzen dugu hemen xehetasunez. Hala eta guztiz ere, XIX. atalaren amaieran, familiak eta ohiturek izandako eraldaketaren inguruko atal bat ere badago.
Lanak bi gai handi jorratzen ditu: etxea eta familia. 21 atalez osatuta dago: 16 etxeari buruz­koak dira, eta 5, familiari buruzkoak; horrez gain, sarrerako atala ere badauka. Lehen zatian, ondoko gai hauek aztertzen dira: etxea eta lurraldea, etxearen egitura, etxea eta etxeko altzariak, etxeko eraikuntza osagarriak eta etxearen inguruko sineskeria eta errituak. Familiari buruzko atalek gai hauetan jartzen dute arreta: familia arteko harremanak, familia-ondarea eta eskual­datzea, familiaren bizitza eta ohorea.
127 728
ediciones