Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Casa y familia en vasconia/eu

3 bytes eliminados, 08:39 27 nov 2017
sin resumen de edición
Euskal Herri kontinentalerako, landa-inkestez gain, Barandiaranek berrogeiko eta berrogeita hamarreko hamarkadetan egindakoak ere erabili ditugu. Inkestak Saran (Lapurdi), Donoztirin, Heletan, Uharte-Hirin (Nafarroa Beherea) eta Liginagan (Zuberoa) egin zituen. Ikerketa horiek ''Ikuska'' eta ''Anuario de Eusko Folklore'' aldizkarietan argitaratu ziren. 2000. urtean, Barandiaran Fun­dazioak ''Bosquejo etnográfico de Sara'' monografía argitaratu zuen, eta laister argitaratuko dituzte Uharte-Hiri eta Liginaga herrietakoak.
Etniker proiektuak hainbat kanpaina eman zituen giza establezimenduak ikertzen aurreko men­deko hogeiko hamarkadan. Orduan ere eraldaketak nabaritzen ziren, adibidez, zurezko egiturak (batez ere itxiturak) apurka-apurka harrizko edo adreiluzko egiturekin ordezkatzea, edo beste toki batzuetako materialak erabiltzea, herria eraikitzen zen inguruko material tradizionalak ordezka - tzekoordezkatzeko. Inkesta horiek eta ordutik eta laurogeiko hamarkadara arte noizean behin egin izan diren inkestek lan-metodologia berari jarraitu diote. Babes eta osagarri gisa erabilgarriak izan dira, eta azken ikerketa-kanpainetan jasotako datuekin alderatzeko balio izan digute. Gainera, horiei esker, landa-etxeek XX. mende osoan izandako bilakaera erregistratu ahal izan dugu.
Etxearen edo, hobeto esanda, baserriaren inguruko bibliografia asko dago, baina ikerketa misti­fikatzaile eta erromantikoak dira. Baserrirako hurbilketa mota hauek, lan etnografikoetan antze­mateaz gain, beste zenbait jardueratan ere antzeman izan dira, hala nola, pinturan edo musikan.
127 728
ediciones