Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Introduccion Casa y familia en vasconia/eu

3 bytes eliminados, 08:39 27 nov 2017
sin resumen de edición
Etxearen edo, hobeto esanda, baserriaren inguruko bibliografia asko dago, baina ikerketa misti­fikatzaile eta erromantikoak dira. Baserrirako hurbilketa mota hauek, lan etnografikoetan antze­mateaz gain, beste zenbait jardueratan ere antzeman izan dira, hala nola, pinturan edo musikan.
Baserria eta euskal esentzia lotzen dituen ideiak paralelismoak ditu beste hainbat lekutan, eta gure helburutik besteko ikerketa eskatzen zuen, izan ere, gai kulturalak hartzeaz gain, garai erromanti­koaren ondorengoko gai teorikoak eta kontzeptualak ere hartzen zituen. Ideia horiek herrien ain - tzatespena aintzatespena nahi zuten mugimendu nazionalisten muinean ere bazeuden. Zama ideologiko handia du, beraz, eta, sarritan, baserriaren eta bertako biztanleen estereotipotik aldentzen den guztia kan­poan uzten du; gainerako eraikinen erreferentzia bibliografikoak nahiko eskasak dira.
Pedro Guimónek honako baieztapenarekin hasi zuen Alfredo Baeschlinen ''La arquitectura del caserío vasco'' lan bikainaren hitzaurrea, 1929. urteko argitalpenean:
127 728
ediciones