Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 09:17 22 dic 2017
sin resumen de edición
Bertako arrazak ez galtzeko interesa oraintsukoa da eta horretan pisutsuagoak dira arrazoi kulturalak abeltzainen kezkak baino. Azken urteotan sartu izan dira bertako arrazaren kontzeptuaren barruan antzinatik hazi izan diren abereak. Abeltzainek eurek ezagutzen ez zituzten izendapenak eman dizkiete gainera. Ofizioa zela-eta bidaiak hara eta hona egiten ibiltzen zirenak —tratanteak, kasurako— baino ez ziren ohartzen ganadu moeta bakoitzaren arraza-desberdintasunaz.
Baserriko jendeak sekula ez die berrikuntzei muzin egin eta normalean hazten ez zituen abereak sartzeko ahalegina egin du, ezauga­rriak ezaugarriak hobetu asmoz; baina ondo zekien zelako baldintzak jartzen zizkien inguruneak abereoi.
Gaur egun goitik behera aldatu da azienden arraza-konposizioa, abere produktiboagoak lortzeko ahaleginean. Honetara, intseminazio artifizialak mugak deuseztu ditu, urruneko abereen ezaugarri genetikoak sartzeko aukera ematen baitu kostu handiegirik gabe.
127 728
ediciones