Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 09:18 22 dic 2017
sin resumen de edición
Gaur egun goitik behera aldatu da azienden arraza-konposizioa, abere produktiboagoak lortzeko ahaleginean. Honetara, intseminazio artifizialak mugak deuseztu ditu, urruneko abereen ezaugarri genetikoak sartzeko aukera ematen baitu kostu handiegirik gabe.
Abelburuen kopurua handitu egin denez gero, higiene-eskakizunak areagotzeak eta abereen lanak errazteko beharrizanak hauxe ekarri du: etxeko korta alde batera utzi eta ukuilu handi eta modernoak eraikitzea. Ize­nak Izenak eurak ere aldatu dira; hona hemen izen berriak edo adiera berrituekin erabiliak: ''pabi­lioiakpabilioiak, abeletxeak, abeltegiak ''edo ''nabeak''.
Bizkaiko itsasoari begira dauden eskualdee­tako baserri zaharretan, familia biltzen zen sutearen ondoan zegoen abereen korta, behe­ko solairuan. Zurezko hormek banatzen zituz­ten areto biak; denboraren joanean, banaketa horiek sendoagotu egin ziren, baina abereak teilatu beraren pean zeuden oraindik ere. Barrurago dauden lurretan, eremu bereko eskualdeetan, gaineko bizimoduan zegoen familia eta, era horretan, beheko kortako beroa aprobetxatzen zuen.
127 728
ediciones