Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Presentacion Ritos funerarios en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 10:44 8 ene 2018
sin resumen de edición
Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ekintzak, bere xede nagusien artean, gure ondarea berreskuratu eta hedatzea du helburu, eta ''Ritos Funerarios en Vasconia ''(Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian) izeneko liburu hau agertzea ibilbide honetako beste urrats bat izango litzateke.
Liburu honek heriotzarekin lotuta dauden ohitura eta ohikuneak biltzen dituenez gero, Euskal Herria bere luze-zabaletan ezagutzeko bidea ematen diezaguke, bai bakarkako ekintzetan zein taldeka egiten direnetan. Hain da hala ezen herri bat ezagutzeko modurik onena hauxe dela esaten den: herri horrek hilaginean daudenak nola zaintzen dituen eta bere hildakoei azken agurra nola ematen dien, horrek argi adierazten duelako nola uler­tzen ulertzen duten bizia bera.
Hogeita lau kapitulutan zehar, obra honek heriotz ohikuneen taldea azaltzen digu: hildakoaren etxean egiten direnak, Elizakoak eta gaubela; hilkutxa elizarainoko segizioan andabideetan zehar eramateari lotzen zaizkionak; hiletak eta jarlekuetan egiten diren es­keintzak, eta, azkenik, lur-emateko erabili izan diren tokiak eta erak eta hilerriak.
127 728
ediciones