127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Joandako mendearen erdialdean prestakin farmazeutikoak garrantzia hartzen joan ziren, eta apurka-apurka erremedio tradizionalak baztertu egin dira. Gaur egun, etxeetan oraindik botikin txiki bat izaten da, baina ez dauka zerikusirik lehengoekin. Kamamila kenduta, ia ez da sendabelarrik biltzen, eta kamamila ere gero eta gutxiago, dendan erositakoa erabiltzen baita gehienbat. Horrela, bada, ia galduta dugu antzinako ohitura horretatik geratzen zen azken hondarra ere.
Lehen, berriz, herri medikuntza hurbilago zegoen medikuntza ofizialetik, izan ere, iraganeaniraganean, medikuntza ofizialak sarritan erabiltzen zituen landareak eta formula magistralak. Baina Baina sintesi produktuek eta aurrerapen teknologikoek teknologikoek aurrera egin duten heinean, medikuntza medikuntza ofiziala etengabe urrundu da sendabide tradizionaletatik.
Halaber, ezagutza areagotu eta teknika analitikoak hobetu diren neurrian, lehen ezezagunak ziren gaixotasun berriak identifikatu dira. Horren adibide dugu hiperkolesterolemia, hau da, “kolesterola izatea”. Gaixotasun berri bat agertuz gero erremedioak ere berriak erabili izan dira, eta oso desberdinak: azalpen medikoetan oinarritutakoak batzuetan, edo komunikabide fidagarri edo ez hain fidagarrietan emandako sendabideak beste batzuetan.