Galdetegia

Atlas Etnográfico de Vasconia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Beste hizkuntzak:
Español • ‎Euskera • ‎Francés


Tokian tokiko ikerlanerako erabili izan den galdekizuna Joxemiel Barandiarangoak argitaraturiko Etnografiazko galdeketa batetarako gidaliburuatik jasorikoa da. Gidaliburu honetan haurren jolas arloari dagozkion galderak «Garbitasuna eta Atsedena» izeneko atalean agertzen dira, Etxeko Taldearen Ohiturak deritzan II. Kapituluaren barman.

Obra hau egiteko, atal horretako azken hamasei galderak baino ez dira hartu kontutan, hau da, II. 30etik II.45era artekoak, aurrekoak, II.15etik II.29ra bitartekoak nagusi eta gazteeen olgeta eta jokuei buruzkoak dira.

Jatorrizko galdeketaren itaun jakin batzuk, aukera ugari emango zutelakoan, lekuan lekuko ikerlanari ekin aurretik zabaldu eta hedatu egin ziren, materialen bilketa eta antolaketa errezteko asmoz.

II. ETXEKO TALDEAREN OHITURAK

II. ETXEKO TALDEAREN OHITURAK

30. Haurrek ze laisterketa joku egin ohi dituzte? Nola deritzaie? Ze jauzi, jaurtiketa, esku edo atzamar joku?

Bereizturik:

— Laisterketa jokuak.
— Jauzi jokuak.
— Jaurtiketa jokuak.
— Eskuekin egiten diren jokuak. Trebetasun jokuak.
— Nagusiek haur txikiekin egin ohi dituzten esku jolasak.

31. Zeintzuk dira mutikoen jolasak eta zeintzuk neskatoenak?

32. Zeintzuk dira urtaro bakoitzari dagozkion jolasak?

33. Badago hari edo lokarriekin egiten den jokurik? Nolakoak? Nola deritzaie?

34. Ze jolas edo antzezpen mimiko egin ohi dira? Nola deritzaie?

35. Ze jolasetan kulunkatzen dira jokalariak (dindanak, zibuak,...)? Nola deritzaie?

36. Bolotan, ze joku egiten dute haurrek?

37. Zertan jolasten dute harriekin?

38. Zibarekin nolako jokuak egiten dira? Nola deritzaie? Nola egiten da hinkean? Nola esaten zaio jokoari eta bertan erabilitako makilei?

39. Nagusien ze iharduera antzezten dituzte haurrek?

40. Jolasetan ze formula erabili ohi da?

41. Zeintzu asmakizun edo igarkizun egin ohi dira?

42. Nolako jostailuak erabili ohi dituzte haurrek? Animalia itxurako jostailurik erabiltzen da? Zerez eginikoak? Nork eginikoak? Haurrek beraiek ze jostailu moeta egiten dute? Panpina eta antzekoak, beraiek eginikoak dira?

43. Haurrek musika eta zarata egiteko tresnak egin eta erabiltzen dituzte? Nola esaten diete?

44. Bildu bestelako jolas eta formulak.

Bereizturik:

— Nagusiek haur txikiekin egiten dituztenak.
— Erritmo jolasak.
— Izkutaketa jolasak.
— Trebetasun jokuak.
— Berbeta jolasak.
— Animaliekin eginiko jolasak.
— Landare eta fruituekin eginiko jolasak.
— Bestelako jolasak.
— Haurren bildunak.
— Herriko jaietan antolaturiko jokuak.

45. Jolas eta olgeteetan, ze elkarte mota egin ohi dute haurrek?