Diferencia entre revisiones de «CULTIVO DE LINO Y CAÑAMO/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente)
m (Texto reemplazado: «{{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}» por «{{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}»)
Línea 1: Línea 1:
 
<languages></languages>
 
<languages></languages>
<div class="mw-translate-fuzzy">
 
 
== Lihoaren antzinako laborantza ==
 
== Lihoaren antzinako laborantza ==
  
Línea 61: Línea 60:
  
 
{{DISPLAYTITLE: VIII. LIHOAREN ETA KALAMUAREN LABORANTZA}} {{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}
 
{{DISPLAYTITLE: VIII. LIHOAREN ETA KALAMUAREN LABORANTZA}} {{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}
</div>
 

Revisión del 11:48 24 jun 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Lihoaren antzinako laborantza

Lihoa Europako ehun-landare antzinakoenetako bat da; Neolitoaz geroztik erabili izan da[1]. Euskal Herrian ez da ezagutzen inongo mitorik haren sarrerari edo hura ereiteko tenoreari buruz, gariarekin eta artoarekin gertatzen den bezala.

Beste garai batzuetan lihoak estimazio handia izan zuen. Beren lurrak alokairuan ematen zituztenean, lur-jabe aberatsenek lursail bat erreserbatzen zuten beren lihoa lantzeko. Horrez gain, alokairuan emandako lurren errenta linazi-neurrietan ordaintzen zen.

Baztanen (N), Azkueren arabera, etxekoandreak, urteroko soldataz gain, bi lakari liho-hazi ematen zizkion neskameari bere eztei-arreoa osatzeko. Egile beraren arabera, Nafarroako haran batzuetan eta are Zuberoan ere emakumeak oso gazterik hasten ziren arreoa osatzen. Horretarako gurasoek lihoa ereiteko lursail bat ematen zieten. Ordutik aurrera neska gazteak bere lihoa iruten ikasten zuen[2].

Lihoa nekazaritza paisaian

Liho-sailak eta baratzeak ziren nekazaritzara bideratutako espazioko piezarik delikatuenak, kutunenak nekazariak jabetza partikularraz zuen kontzepzioan, haren familia-ondareari estuen lotutakoak[3].

Lihoa etxeko ereintzatik eskuratzen zen: kasu batzuetan soberakina saltzen zen, baina gehienetan jasotako guztia etxean erabiltzeko izaten zen. Erein eta uzta jaso ondoren, baserrian bertan gauzatzen zen landarea ehun-zuntz bihurtzeko eraldaketa prozesua.

Laborantzako lurrak

Lihoa ereiteko lur ona baina gogorra behar zen, buztintsua, buztin-lurra. Lur bigunetan gehiegi hazten zen eta landareak etzatera jotzen zuen. Hobeak ziren lehen luberritzeko lurrak, luberriak.

Lihoa ereitera bideratutako lursail berriari labakia eta izetea ere deitzen zitzaion. Aitzurrez lantzen zen (izeta-atxurra), belarrak kendu eta metatu ondoren erreta. Gero luberritu egiten zen lurra, bi hortzeko aitzur luzez iraulita. Luberritze berriak bi aitzur pasaldi behar izaten zituen eskuarki; lurra xehatu eta birrindu egin behar zen, eta eguraldi onari itxaron ereiteko. Gero, ongarritu egiten zen gainetik simaur xehatua zabalduta[4].

Lantze-prozesua

Larramendik Corografía de Guipúzcoa lanean, XVIII. mendean idatzia, dioenez, lihoaren prozesu osoa emakumeen lana zen: “Lihoa eta haren manufaktura guztia emakumeen ardura da. Haiek prestatzen dute lurra, haiek simaurtzen dute eta, beste zeregin batzuetarako faltako bazaie ere, inoiz ez zaie beren lihoarentzako ongarririk faltako. Haiek ereiten eta jorratzen dute; haiek erauzten dute umoturik denean”[5].

Albainuen tratamendua, lihogintza

Udazkena zen aro egokia etxean lihoaren lanei ekiteko, arbia erein eta menditik garoa bildu eta gero.

Lihoaren zuntza eskuratzeko egin beharreko lanak emakumeenak ziren eta auzoko emakumeek elkartuta egiten zituzten, hainbat lurraldetan jasotako lekukotasunen arabera.

Egun eguzkitsurik ezean, ogia erretzeko labea erabiltzen zen landareak lehortzeko. Horretarako, labeak ogia erre ondoren zeukan beroa baliatzen zen. Ogia goizez erretzen baldin bazen, ohi bezala, liho sortak arratsaldean sartzen ziren, labea epel zegoela. Baliabide hori erabiltzen zen arto-ale bildu berriarekin ere.

Irutea, harigintza

Iruteko lana, harigintza edo gorugintza, taldean egiten zen; herrietako gizarte bizitzaren osagai bat zen. Egun seinalatu batean etxe batean biltzen ziren auzoko emakumeak. Solas animatuan eta kriseiluaren argitan, gaua ondo sartuta izan arte lantzen zuten lihoa, goruetan. (Zeanuri-B, Ataun, Zerain-G), ardazketa Urdiainen (N).

Lan horretarako erabiltzen ziren tresnak ziren gorue (Zeanuri, Dima-B), liñaie (Ataun-G), lilaja (Urdiain-N) eta ardatza, eta irule bakoitzak eramaten zituen.

Zuriketa. Egozketa

Zeanurin (B), hari gordineko mataza horiei garbialdi batzuk egiten zitzaizkien haria biguntzeko, bigundu, eta zuritzeko, zuritu.

Bogada, bogadea, arropa zuriaren, erropa zurie, garbiketa bat zen, etxean egina: maindireak, izerak; alkandora arinak, kamisek; bururdi-azalak, almuda-azalak; eta abar. Eskuarki, gobada hamabostean behin egiten zen.

Zeregin horretarako ontzi handi bat erabiltzen zen upel gisa, tinekue, metalezko bi edo hiru uztaik estututako oholekin egina. Goitik irekita, behealdean zulo bat zeukan ura irteteko. Irteera hori trapu batekin, sorkie, oztopatzen zen.

Ataunen (G), matazetan, matazak, bildutako haria bogaden bidez zuritzen zen. Bogadarako bi tina erabiltzen ziren: arratzaldea eta tiña. Tina, arratzaldea, arbola-azalez egiten zen, eskuarki ekainaren amaieran azalgabetutako ezki gazteen azalez.

Urdiainen (N), bogadari lixiba zeritzon. Matazak ur beroa errauts artean iragazita egosten ziren, errautsak garbigarriaren lana egiten zuela. Hiru garbialdi egiten zitzaizkion, eta ondoren uretan pasatzen zen. Tonu gordina izaten jarraitzen baldin bazuen, garbialdi gehiagorekin zuzentzen zen. Matazak ur garbiz egosi eta garbitu eta gero, haria lehortzen zen, belardietan eta larrainetan, zuritasun handiagoa lortzeko[6].

Kalamua

Kalamuaren landarea bi metro inguruko garaiera izatera irits daiteke. Haren zuntza ehun batzuk prestatzeko erabiltzen zen antzina, eta hazia, hegaztien elikadurarako eta olioa eskuratzeko. Apirilean ereiten zen eta hainbat bider ureztatzen zen. Irailean erauzteko prest egoten zen. Haren matazak hazitako lursailean uzten ziren lehortzen eta, hazia jaso eta gero, ibairatu eta ezpatatu egiten ziren zuntzak libre utz zitzaten.

Espartzua

Espartzua ez zen ereiten. Landare honen bedaxka basatiak abuztuan jasotzen ziren. 20 egunez lehortzen uzten ziren. Sortak kolpekatu eta birrindu egiten ziren zurmailu batekin. Xehatu eta gero, hezetu egiten ziren, eta zuntz lodi eta gogorra eskuratzen zen. Espartzuzko sokak eskuz iruten ziren eta abarketen zolak egiteko erabili ziren denbora askoan; baina zola horiek kalitate gutxikoak ziren kalamuarekin egindakoen aldean. Bere zakartasunarengatik, espartzua zoruak eta ontziak garbitzeko erabili zen.


  1. Telesforo de ARAZANDI. Folklore y costumbres de España. I. Liburukia. Bartzelona: 1911-1925, 355. or.
  2. Resurrección Mª de AZKUE. Euskalerriaren Yakintza. I. Liburukia. Bilbo: 1989, 272 eta 274. or.
  3. Salvador MENSUA. La Navarra Media Oriental. Zaragoza: 1960, 101-102. or.
  4. Juan Antonio MOGUEL. Peru Abarca. Bilbo: 1978, 94. or.
  5. Manuel de LARRAMENDI. Corografía o descripción general de la muy noble y leal provincia de Guipúzcoa. Bartzelona: 1882, 59. or.
  6. Goruaren posizio hau euskal esaera zahar honetan deskribatzen da: Gorua garraian, gogua kirolan: gorua gerrian (baina) gogoa dibertsioan.