Diferencia entre revisiones de «JUEGOS ORGANIZADOS EN FIESTAS POPULARES/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente)
 
Línea 20: Línea 20:
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>  
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>  
  
<div class="mw-translate-fuzzy">
 
Herriko jai batzuen barruan haurrentzat antolatutako jolasak ez dira beti izan gaur egun diren bezain garrantzitsuak. Nagusiek ospatutako egunak zirenez, lehen ez zitzaien espaziorik eskaintzen txikienei. Hori justifikatzeko, esan dezakegu, hala ere, nagusiek nagusientzat antolatutako ekitaldiak ere ez zirela ez gaur egungoak bezain ugariak ez gaur egungoak bezain konplexuak.
 
Línea 65: Línea 64:
 
Jai batzuetako beste jolas tipikoa, inkesta egindako herri batzuetan behintzat, donibane-zuhaitza da. Funtsean, hainbat metrotako makila batean gora igotzea da, haren azalera irristakor bihurtzen duen substantzia batekin lohituta dagoela, halako moldez non goiko muturreraino igotzea lortzen duenak sari bat irabazten duen. Entretenimendu hau gehiago da gazteena eta nerabeena, haurrena baino.
 
{{DISPLAYTITLE: XVIII. HERRIKO JAIETAN ANTOLATUTAKO JOLASAK}} {{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}
 
{{DISPLAYTITLE: XVIII. HERRIKO JAIETAN ANTOLATUTAKO JOLASAK}} {{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}
</div>
 
Revisión actual del 06:52 19 jul 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Herriko jai batzuen barruan haurrentzat antolatutako jolasak ez dira beti izan gaur egun diren bezain garrantzitsuak. Nagusiek ospatutako egunak zirenez, lehen ez zitzaien espaziorik eskaintzen txikienei. Hori justifikatzeko, esan dezakegu, hala ere, nagusiek nagusientzat antolatutako ekitaldiak ere ez zirela ez gaur egungoak bezain ugariak ez gaur egungoak bezain konplexuak.

Adibide moduan, aipa daiteke Ganboako (A) haurrak, jai egunean, musikaren, almendreroaren eta egokitzen zen txiste-kontalariren baten artean batetik bestera lasterka egiten dibertitzen zirela. Berezitasun moduan, txanpon edo xemaiko batzuk jasotzen zituzten, goxokiak, puxikak eta bestelako litxarreria batzuk erosten xahutzeko. Antolatutako ekitaldiek, elizkizun erlijiosoak, bola- edo karta-lehiaketak eta dantzaldia besterik ez, ez zituzten haurrak aintzat hartzen. Inguruko baserrietatik joandako haurrek arratsaldeko otoitzaren orduan itzuli behar zuten etxera, zortziak inguruan; herrikoei beste tartetxo bat gehiago uzten zitzaien dibertitzeko. Gaur egun Uribarri Ganboan eta Landan jaiak antolatzen dira, eta haur jolasek leku garrantzitsua dute jaien programan. Aipatutako lehen udalerrian pailazo profesionalak kontratatzen dituzte, Gasteiztik joandakoak, txikiek goza dezaten.

Tradizionalki, Artziniegako (A) herriko jaietan haur jolasek ez dute garrantzirik izan, beste hitz batzuekin esanda, jaiak ez ziren haurrengan pentsatuta antolatzen. Gaur egun, jaien programako egun bat haiei eskaintzen zaie, eta, horregatik, egun horri «Día del Niño» deritzo («Haurraren Eguna»).

Gauza bera gertatu da Allon, Artaxoan, Elon eta Obanosen (N); orain dela urte gutxi arte, herri horietan haurren parte-hartzea oso urria zen jaietan. Ospakizun erlijiosoek eta gazteak zein nagusiak entretenitu eta dibertitzeko ekitaldi urri batzuek osatzen zituzten jaiak, edadetuak eta haurrak aintzat hartu gabe. Gaur egun, haurren kolektiboak modu aktiboan parte hartzen du jaietan, eta haiei begira jolas ugari antolatzen dira; txikienei eskainitako egun bat ere bada, «Día del Niño» deritzona, «Haurraren Eguna».

Egun horretan, norgehiagoka eta lehiaketa batzuk jokatzen dira, kitzikagarri gisa sariak dituztenak. Merienda kolektiboak, txokolatadak eta abar ere egiten dira. Laburbilduz, haurrak alaitzeko eta entretenitzeko pentsatutako ekitaldi multzo oso bat.

Herriko jaiak antolatzean haurrei garrantzia eman zaiela egiaztatu den Arabako eta Nafarroako herri horiei buruz egindako oharrak herrialde osoaren geografiara zabaldu daitezke oro har, gaur egun pentsaezinak baitira herriko jaiak haurrek beraien entretenimenduak izan gabe, are haiei eskainitako egun bat gabe.

Karrantzan (B), hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasiera arte gutxi gorabehera, eskola Haraneko herri nagusian kontzentratzen hasi zen arte, auzo-eskola batzuk zeuden. Haien arteko distantzia haurrek elkarrekin inoiz kontakturik ez izateko bezain handia zen. Arazo hori konpontzeko, topaketa bat egiten zen urtero, aspalditik, eta, hartan, eskola guztietako haurrek elkarrekin jolasten zuten. Topaketa horiei Certámenes zeritzen, eta, haietara, haurrak beren janaria hartuta joaten ziren, lehen oinez eta azken urteetan autobusetan. Eskolen kontzentrazioaren ondoren, ohiturari eutsi egin zaio, eta gaur egun ermitaren ondoko plazan biltzen dira Haraneko zaindariaren ohoretan, dibertsio egun batez gozatzeko.

Jolasik ohikoenak

Aulki-kentzea

Jolas honi «Aulki-kentzea» deritzo Zerainen (G) eta «Aulkixetara» Elosuan (G).

Zirkulu bat osatuz ezarritako aulkiak erabiltzen dira, jarlekuak kanporantz begira dituztela eta haien kopurua jokalarien kopurua baino unitate bat gutxiagokoa dela. Melodia baten soinuan, lehiakideek bueltak ematen dituzte aulkien inguruan. Aurretiko abisurik gabe musika eten egiten da, eta, orduan, jokalari bakoitza esertzen saiatzen da. Ezinbestean haietako bat zutik gelditzen da, eta eliminatu egiten da. Askotan, bi haurrek aulki bera hartzen dute. Orduan, bigarren eseri dena baztertzen da. Ordena zehaztea ezinezkoa baldin bada, aulki zatirik txikiena hartzen duenak galtzen du.

Zaku-karrerak

Haur bakoitza berean sartzen da, eta eskuekin eusten dio ertzetik gerriaren alturan mantenduz. Ondoren, parte-hartzaile guztiak irteerako lerroan kokatzen dira, eta seinalea egindakoan lasterka hasten, orekari eusten ahaleginduz, horretarako jauzika eginez aurrera. Hala ere, ohikoak dira erorketak, eta horrek ikusleen barrea eragin ohi du. Erortzen dena ez da eliminatuta gelditzen; jaiki eta jolasten jarraitzeko aukera dauka. Helmugara iristen den lehenengoak irabazten du.

Eskuaren zereginak ahoa erabiliz egiten diren jolasak

Uretan gauzak harrapatzea

Jolas honetarako, ontzi bat urez betetzen da, eta haren hondora balio bat baino gehiagoko txanponak botatzen dira. Balde edo pertz bat erabili ohi da, konketa bat, terreina bat edo bainuontzi bat. Haurrek, txandaka, burua uretan sartzen dute, eta ahoarekin eta hortzekin ahalik eta diru gehien hartzen saiatzen dira. Burua ur azpian murgilduta dutela ematen duten denbora daukaten erresistentziaren araberakoa da. Batzuetan zenbat saio egin ditzaketen adierazten zaie, edo, bestela, denbora jakin bat ematen zaie.

Lasterketak

Zinta-karrerak

Oso tipikoak dira jai giroko ospakizunetan lasterketa eginarazi baino gehiago lehiakideen trebetasuna proban jartzen duten txirrindulari lehiaketak; xingola batzuk jaso behar dituzte orekari eusten dioten aldi berean.

Parte-hartzaile bakoitzak, bere bizikletaren gainean eta gelditu gabe, soka batetik zintzilik dauden xingoletako bat erauzi behar du, metalezko edo zurezko hagaxka bat sartuz haren mutur bati lotuta dagoen uztaian.

Donibane-zuhaitza