Diferencia entre revisiones de «JUEGOS DE HABILIDAD/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
Línea 6: Línea 6:
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>  
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>  
  
Jauzi egitea oinarritzat duten jolasak bi multzo handitan banatzen dira. Lehendabizikoan, parte-hartzaile bat edo batzuk makurtu egiten dira, astoarena deritzon jarrera hartuta eskuarki, eta gainerakoek horien gainera jauzi egiten dute edo horien gainetik pasatzen dira. Batez ere mutil koxkorrek antolatutako jolasak dira, eta oso soilak izaten dira arauei dagokienez. Trebetasuna eta nahiko indar handia eskatzen dute.
+
Trebetasuna aldez edo moldez jolas guztietan presente dagoen ezaugarri bat da. Gaitasuna eta maina behar da jolasetan, eta maltzurkeria eta pikardia ere beharrezkoak dira horietako batzuen praktikan. Kapitulu honetan, ezaugarri nabarmenena ''eskuen'' trebetasuna dutenak batu ditugu.
  
Bigarren multzoa soka baten gainean jauzi egiten direnekoek osatzen dute. Neska koxkorrenak dira nagusiki eta gehienetan taldean praktikatzen dira; batzuetan bakarka ere bai. Azken hamarkadan, atalaren amaieran landuko den aldaera bat sartu da; horretan, hala jauzi egiteko modua nola jolaserako erabilitako elementua aldatu da, sokaren ordez goma elastikoa erabiltzen delako. Jarduera hauek trebetasun handia eskatzen diete parte-hartzaileei.
+
Horietako batzuk, tortolosena adibidez, neska koxkorrenak dira soilik, eta hori jolas enblematikoa izan da mende honetako hamarkada askotan. Horren ondoan, harriekin egindako jolasak deskribatu ditugu, ''bostarrika'', tortolosenarekiko harremana eta antza dutelako; horrek pentsarazi dio egile bati baino gehiagori litekeena dela haien aurrekari izatea.
  
Azkenean, egikera aldetik oso uniformeak diren jolas batzuk tratatuko ditugu, jauzia osagai garrantzitsu bai baina elementu definitzaile ez dutenak. Lurrean marraztu eta laukitan banatutako figuren gainean garatzen dira, eta horietan jolasteko harria edo antzeko zerbait behar da, tamaina egokikoa. Jolas horien funtsa hanka bakarrean laukiz lauki jauzi egitea da, arau batzuei jarraituz eta hutsegiterik gabe.
+
Kromoekin egindako jolasak mutil koxkorrek zein neska koxkorrek jolastu dituzte, baina batzuek eta besteek modalitate eta modu desberdinetan egin izan dute. Jostorratzekin eta txotxekin egindako jolasak, gaur egun ia batere praktikatzen ez baldin badira ere, oso sustraituta egon ziren mendearen hasieran.
  
== Asto gainera jauzi egiteko jolasak ==
+
Ziba eta kinkina mutil koxkorrenak baino ez dira izan ia, eta zibaren jolasak garrantzi handia izan du. Kapitulua hainbat trebetasun jolasekin amaitzen da, jostailu batzuk aipatuz; horien artean, orain dela gutxi arte behintzat izan duten garrantziarengatik nabarmentzekoak dira uztaien jolasa mutil koxkorren artean eta diaboloarena neska koxkorren artean.
  
''«Saltar al burro»'' esaldiarekin («Asto gainera jauzi egitea»), jarduera ludiko bat izendatzen da; jarduera horretan, haur bat makurtuta dagoen beste baten gainean pasatzen da, eta horregatik makurtuta dagoenari ''burro'' edo ''astoa'' deritzo. Eskuarki, jauzia zangoak bata bestetik bereizita eta eskuak makurtuaren bizkarrean bermatuta egiten da.
+
== Tortolosak. sakak ==
  
Hori da jolasteko modurik soilena; hala ere, hainbat modutan konplika daiteke. Batzuetan, jauzi egiteko moduari zailtasunak gehituta, jarrera batzuk hartuta adibidez, edo ''astoarengandik'' gero eta urrutiago kokatzen den arraia baten atzetik jauzi eginda. Bai eta estrofak errezitatuz edo kantatuz ere, batzuetan besterik gabe eta beste batzuetan hitzek arau gisa ezartzen dutena irudikatuz.
+
Inkesta egindako hainbat herritan jaso denez, «tortolosetan» jolastea batez ere neska koxkorrek praktikatutako jolasa da. Adin handieneko informatzaileek oroitzen dute mendearen hasieran jolasten zela. Antza denez, beste garai batzuetan arauak eta jolasteko moduak konplexuagoak izan ziren eta gero sinplifikatu egin ziren.
  
Jolasa garatzeko modu horrek ez du eskatzen makurtutako parte-hartzaile bat baino gehiago, beste jolas batzuek eskatzen duten bezala, hala nola ''chorro-morro'' deritzonak, horretan elkarrekin kateatutako zenbait ''asto'' behar baitira. Bereizketa hori, arbitrario samarra bada ere, tarteko formak ere badirenez, baliagarria zaigu jolas hauek sailkatzeko.
+
Espazioan zein denboran zabalkunde handia duen jolasa da eta komuna kultura askotan. Telesforo de Aranzadik dio: «Tortolosek oso paper garrantzitsua dute Europako etnografian historiaurreko garaietatik. Horien antzinatasuna europarren bizibidea ehiza zen garairaino iristen da, eta Santimamiñeko haitzuloan (Basondo-Kortezubi) tamaina guztietakoak aurkitu ditugu, 17 eta 87 milimetro artekoak, hau da, gaur egun ohikoenak direnen 2/3 direnetatik horien halako hiru direnetaraino. Ezin da irudikatu handienekin txikienekin bezala jolastu ahal izango zenik; baina baliagarriak izan zitezkeen aztikerietarako eta horien garrantzi magiko-erlijiosoaren froga bat bi helduleku dituen brontzezko tortolosa da, Apolo Didimeori boto-oparia, ukalondo bat luze ia, Daríok Susara eramana Mileto hartu eta tenplua arpilatu eta gero K.a. VI. mendearen amaieran.»<ref>Telesforo de ARANZADI. «Tabas y perinolas en el País Vasco» in RIEV, XIV (1923) 676-679. or.</ref>.
  
== Soka saltoko jolasak. soka saltoka ==
+
«Tortolosetara» modu askotan jolastu izan da. Dibertsitate hori agerian dago jolasaren elementuetan, haren arauetan eta laguntzen zuten kantatxoetan.
  
Soka saltoko jolasaren oinarria jirarazitako soka batek zehaztutako elipsoidearen barruan jauzi egitea da. Sokaren muturrari jauzi egiten duen neska koxkor berak eutsi diezaioke edo beste bi parte-hartzailek. Lehen kasuan, jolasa indibiduala da eta bigarrenak gutxienez hiru neska koxkorren parte-hartzea eskatzen du. Batzuetan, askoz gehiago izaten dira.
+
== Jolasak kromoekin. kromoka ==
  
Asto gaineko jauziak ez bezala, jolas hauek ia neska koxkorrentzako soilik dira. Auzo txikietan, beste jolas batzuen kasuan bezala, era berean hartzen dute parte bi sexuetako haurrek.
+
=== Jolasaren osagaiak ===
  
Jolas honen izenik komunenak hauek dira: ''«A la cuerda»'', ''«A la soga»'', ''«A la comba»'' eta ''«A la carde»''. Euskaraz, honako hauek: «Karneka» (Bermeo-B), «Kordetan» (Izpura-NB), «Saltasoka» (Beasain-G), «Soka-salto» (Garagartza-Arrasate, Elgoibar eta Zerain-G), «Soka-dantza» (Gorozika-B), «Soketan» (Zeanuri-B), «Sopletan» (Goizueta-N) eta «Jauzteka» (Uhartehiri-NB).
+
Alde batetik soilik inprimatutako kromoak erabiltzen dira, kolore eta gai askotakoak, ''marchantera'' batzuei, saltzaile ibiltari batzuei, edo dendetan erosiak. Batzuetan, gurasoek edo aitona-amonek jaietan edo ferietan alabei eta bilobei egindako opariak izaten ziren. Tamaina desberdinetan saltzen dira, orrialdetan edo pleguetan, marrazki monografikoekin edo zenbait figurarekin: loreak, animaliak, panpinak, etxetxoak, aingeruak, lore-otzaratxoak, haur ipuinetako pertsonaiak eta abar. Kromo batzuek, neska koxkorren kromotzat jotzen direnek, hegal parpailadunak dituzte eta brillantinazkoak edo purpurinazkoak dira. Mutil koxkorrenak autoenak, hegazkinenak, zaldienak, motorrenak, futbolarienak, txirrindularienak eta abarrenak dira.  
  
Kalean jolasten da eskuarki, baina, espazio askorik behar ez duenez, aterpean jolastu daiteke euria egiten duen egunetan.
+
== Ziba. tronpaka ==
  
== Gomako jauzi jolasak ==
+
Zibaren jolas ezaguna denbora-pasa tradizionala izan da Baskoniako haurren dibertsio moduen artean XX. mendeko hamarkada askoan, eta hala izaten jarraitzen du gaur egun ere.
  
''«Saltar a la goma»'' deritzona («Goma gainean jauzi egitea») da beharbada jauzikoen saileko jolasen artean berriena; hala ere, herrikoi bihurtu da denbora gutxian. Murchanten eta Garden (N), gogoan dute hirurogeiko hamarkadan jolasten hasi zela; Lezaunen (N), berrogeita hamarren inguruan; Aramaion (A) diote duela hamarkada batzuk hasi zirela; eta Allon (N) eta Portugaleten (B), gaur egun hogeita hamar urtetik gora duten emakumeek ez zuten ezagutu haurtzaroan. Beasaingo (G) neska koxkorrek ''«A la cuerda»'' jauziaren ordez ''«A las gomas»'' deritzona egiten dute. Herri batzuetan batez ere neska koxkorrek hartzen dute parte eta beste batzuetan neska koxkorrek soilik.
+
Jolaserako tresna ziba da, tornuan landutako zurezko pieza bat, gorputz sabeldua duena eta gero eta sekzio estuagokoa punta dagoen muturrera hurreratu ahala. Ziba hiru zatitan banatuta dago: burugaina edo koroa, zibaren goialdean dagoen irtengune bat; gorputza, gune astuna; eta punta, burdinazkoa eta zurezko gorputzean sartua. Burdinazko punta horri Murgian eta Gasteizen (A) ''rejón'' deritzo; Mendiolan (A), ''pico''; eta Zeanurin (B), ''untzia''.
  
Praktikatzeko, hainbat metro luze den goma bat baino ez da behar, zabal samarra, oso elastikoa, neska koxkorrek dendetan metroko hainbat ordainduta erosi eta gero muturretatik korapilo batekin lotzen dutena. Bonbatxoen, galtzen, gonen eta abarren gerrian kokatzeko erabiltzen den bera da.
+
Pagoaren, artearen, akaziaren, lizarraren, haritzaren edo ezpelaren zurez eginak izaten ziren zibak. Haur bakoitzak berea zuen, Errege eguneko opari gisa jasoa edo etxean eskuz egin ziotelako, artisau erara. Horrela, Apodakan (A), ziba etxean edo zurginaren laguntzaz egiten zen, eta haurrari Eguberrietan emandako saria izaten zen. Amonak ematen zuen soka opari. Portugaleten (B), tailerra moila zaharrean zeukan tornulari batek egiten zituen.
  
Gutxienez hiru jokalari behar dira, bi gomari eusteko eta beste bat jauzi egiten duena. Kopuru hori jotzen da egokientzat; baina ez dira beti hiru izaten jokalariak: Bilbon (B), bik gomari eusten diote eta bik jauzi egiten dute; Murchanten ere (N), multzo txikietan jolasten da; Elon (N), lau edo bost lagun aritzen dira; eta Zamudion (B) diote parte-hartzaileen kopuruak bitik gorakoa izan behar duela, baina ez zortzitik gorakoa.
+
Ziba dantzarazteko, haren inguruan metro eta erdi inguruko soka bat biribilkatzen da. Hasieran, soka horrekin burugainari eusten zaio, erpuruaren mamiaz bermatuta, gero soka burdinazko puntara eramaten da, eta bata bestearen ondoan dauden espiralak osatzen dira zibaren erdialderaino. Batzuetan, zulatutako txapa zati edo txanpon bat kokatzen zen koroan, eta hari soka pasatzen zitzaion, korapilo bat eginez ez irteteko, horrela sokak finkatze lan ona egiteko.
  
== Truquemé. txintxirrika ==
+
Dantza egin dezan, ziba eskuarekin jaurtitzen da, atzamarren artean sobera den sokari eutsita. Ziba airean jiratzen hasten da eta halaxe jarraituko du lurrean ere, jaurtitzailearen trebetasuna jokoan jarriz.
  
Truquemé deritzona, gure azterketa eremutik kanpora ''«rayuela»'' eta ''«infernáculo»'' izenekin ezagunagoa, oso entretenimendu komuna da, zabalkunde geografiko handikoa. Labur azalduta, harri lau batekin edo teila puska batekin jolasten da, lurrean marraztutako lauki multzo baten gainean zango bakarraren gainean jauzi eginez.
+
== Kinkina. kinkika ==
  
Jolas honen funtsa eta jolasteko lurrean marrazten den eskema nahiko soilak dira. Hala ere, horren adierazpen zehatzetan barietate eta dibertsitate handia du<ref>Ezagutzen den diagramarik zaharrenetako bat Erromako foroko lurrean marraztutakoa da. Erromatar Inperioaren zabalkundearen garaian, Europako herri eta hiriak lotzeko baliatu ziren harrizko galtzadak azalera ideala izan ziren soldaduek Europako zati handi bateko haurrei irakatsi zieten jolas honetarako. Frederic V. GRUNFELD. ''Juegos de todo el mundo''. Madril, 1978, 165. or.</ref>.
+
Mutil koxkorrek baino praktikatzen ez duten jolasa da, eta haren oinarria da muturrean punta duen tresna bat lokatzezko lur bigunaren gainera jaurtitzea. Tresna hori makila zorroztu bat izan daiteke, labana bat, aizto bat, iltze bat edo are bihurkin bat ere, eta normalean ''hinque'' deritzo. Baina herri batzuetan beste izen bat du gaztelaniaz, edo euskarazko izena bestela, ''kinkina'' batez ere.  
  
Jolasteko erabilitako objektua tamaina txikiko harri laua edo teila puska leundua izaten da eskuarki, edo azuleju, lauza edo marmol puska bat. Ibai-zolako harri leunduak ere baliatzen dira horretarako.
+
Jolasten hasi aurretik, eta ikusteko zein den parte-hartze ordena, arraia bat egiten zen lurrean, eta denek jaurtitzen zuten kinkina. Kinkina arraiatik gertuen sartzea lortzen zuena hasten zen.
  
Laukitan zatitutako figura baten gainean jolasten da. Ia beti lur gogorra izaten da nahiago. Harrizko lauzen gainean jolasten baldin bada, ez da beharrezkoa eremua mugatzea, lauza horien ertzek mugatzen baitute. Eremua marraztea ezinbestekoa denean, teila edo adreilu puska bat, edo kare haitz puska bat edo klariona erabiltzen da horretarako. Lur gainean jolasten baldin bada, makila baten laguntzaz marrazten da.
+
Kinkinean, zibarekin gertatzen zen bezala, modu askotan jolas daiteke; sinpleenetako bat da aurretik lurrean zirkulu bat marraztu eta kinkina zirkulutik ahalik eta gertuen sartzen saiatzea; beste bat, kinkina jaurti eta ahalik eta urrutien sartzen saiatzea, «''Makillakin''» Zerainen (G); beste modu batzuk konplikatuagoak dira.  
  
  
{{DISPLAYTITLE: VII. JAUZI JOLASAK}} {{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}
+
{{DISPLAYTITLE: X. TREBETASUN JOLASAK}} {{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}

Revisión del 08:37 28 mar 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Trebetasuna aldez edo moldez jolas guztietan presente dagoen ezaugarri bat da. Gaitasuna eta maina behar da jolasetan, eta maltzurkeria eta pikardia ere beharrezkoak dira horietako batzuen praktikan. Kapitulu honetan, ezaugarri nabarmenena eskuen trebetasuna dutenak batu ditugu.

Horietako batzuk, tortolosena adibidez, neska koxkorrenak dira soilik, eta hori jolas enblematikoa izan da mende honetako hamarkada askotan. Horren ondoan, harriekin egindako jolasak deskribatu ditugu, bostarrika, tortolosenarekiko harremana eta antza dutelako; horrek pentsarazi dio egile bati baino gehiagori litekeena dela haien aurrekari izatea.

Kromoekin egindako jolasak mutil koxkorrek zein neska koxkorrek jolastu dituzte, baina batzuek eta besteek modalitate eta modu desberdinetan egin izan dute. Jostorratzekin eta txotxekin egindako jolasak, gaur egun ia batere praktikatzen ez baldin badira ere, oso sustraituta egon ziren mendearen hasieran.

Ziba eta kinkina mutil koxkorrenak baino ez dira izan ia, eta zibaren jolasak garrantzi handia izan du. Kapitulua hainbat trebetasun jolasekin amaitzen da, jostailu batzuk aipatuz; horien artean, orain dela gutxi arte behintzat izan duten garrantziarengatik nabarmentzekoak dira uztaien jolasa mutil koxkorren artean eta diaboloarena neska koxkorren artean.

Tortolosak. sakak

Inkesta egindako hainbat herritan jaso denez, «tortolosetan» jolastea batez ere neska koxkorrek praktikatutako jolasa da. Adin handieneko informatzaileek oroitzen dute mendearen hasieran jolasten zela. Antza denez, beste garai batzuetan arauak eta jolasteko moduak konplexuagoak izan ziren eta gero sinplifikatu egin ziren.

Espazioan zein denboran zabalkunde handia duen jolasa da eta komuna kultura askotan. Telesforo de Aranzadik dio: «Tortolosek oso paper garrantzitsua dute Europako etnografian historiaurreko garaietatik. Horien antzinatasuna europarren bizibidea ehiza zen garairaino iristen da, eta Santimamiñeko haitzuloan (Basondo-Kortezubi) tamaina guztietakoak aurkitu ditugu, 17 eta 87 milimetro artekoak, hau da, gaur egun ohikoenak direnen 2/3 direnetatik horien halako hiru direnetaraino. Ezin da irudikatu handienekin txikienekin bezala jolastu ahal izango zenik; baina baliagarriak izan zitezkeen aztikerietarako eta horien garrantzi magiko-erlijiosoaren froga bat bi helduleku dituen brontzezko tortolosa da, Apolo Didimeori boto-oparia, ukalondo bat luze ia, Daríok Susara eramana Mileto hartu eta tenplua arpilatu eta gero K.a. VI. mendearen amaieran.»[1].

«Tortolosetara» modu askotan jolastu izan da. Dibertsitate hori agerian dago jolasaren elementuetan, haren arauetan eta laguntzen zuten kantatxoetan.

Jolasak kromoekin. kromoka

Jolasaren osagaiak

Alde batetik soilik inprimatutako kromoak erabiltzen dira, kolore eta gai askotakoak, marchantera batzuei, saltzaile ibiltari batzuei, edo dendetan erosiak. Batzuetan, gurasoek edo aitona-amonek jaietan edo ferietan alabei eta bilobei egindako opariak izaten ziren. Tamaina desberdinetan saltzen dira, orrialdetan edo pleguetan, marrazki monografikoekin edo zenbait figurarekin: loreak, animaliak, panpinak, etxetxoak, aingeruak, lore-otzaratxoak, haur ipuinetako pertsonaiak eta abar. Kromo batzuek, neska koxkorren kromotzat jotzen direnek, hegal parpailadunak dituzte eta brillantinazkoak edo purpurinazkoak dira. Mutil koxkorrenak autoenak, hegazkinenak, zaldienak, motorrenak, futbolarienak, txirrindularienak eta abarrenak dira.

Ziba. tronpaka

Zibaren jolas ezaguna denbora-pasa tradizionala izan da Baskoniako haurren dibertsio moduen artean XX. mendeko hamarkada askoan, eta hala izaten jarraitzen du gaur egun ere.

Jolaserako tresna ziba da, tornuan landutako zurezko pieza bat, gorputz sabeldua duena eta gero eta sekzio estuagokoa punta dagoen muturrera hurreratu ahala. Ziba hiru zatitan banatuta dago: burugaina edo koroa, zibaren goialdean dagoen irtengune bat; gorputza, gune astuna; eta punta, burdinazkoa eta zurezko gorputzean sartua. Burdinazko punta horri Murgian eta Gasteizen (A) rejón deritzo; Mendiolan (A), pico; eta Zeanurin (B), untzia.

Pagoaren, artearen, akaziaren, lizarraren, haritzaren edo ezpelaren zurez eginak izaten ziren zibak. Haur bakoitzak berea zuen, Errege eguneko opari gisa jasoa edo etxean eskuz egin ziotelako, artisau erara. Horrela, Apodakan (A), ziba etxean edo zurginaren laguntzaz egiten zen, eta haurrari Eguberrietan emandako saria izaten zen. Amonak ematen zuen soka opari. Portugaleten (B), tailerra moila zaharrean zeukan tornulari batek egiten zituen.

Ziba dantzarazteko, haren inguruan metro eta erdi inguruko soka bat biribilkatzen da. Hasieran, soka horrekin burugainari eusten zaio, erpuruaren mamiaz bermatuta, gero soka burdinazko puntara eramaten da, eta bata bestearen ondoan dauden espiralak osatzen dira zibaren erdialderaino. Batzuetan, zulatutako txapa zati edo txanpon bat kokatzen zen koroan, eta hari soka pasatzen zitzaion, korapilo bat eginez ez irteteko, horrela sokak finkatze lan ona egiteko.

Dantza egin dezan, ziba eskuarekin jaurtitzen da, atzamarren artean sobera den sokari eutsita. Ziba airean jiratzen hasten da eta halaxe jarraituko du lurrean ere, jaurtitzailearen trebetasuna jokoan jarriz.

Kinkina. kinkika

Mutil koxkorrek baino praktikatzen ez duten jolasa da, eta haren oinarria da muturrean punta duen tresna bat lokatzezko lur bigunaren gainera jaurtitzea. Tresna hori makila zorroztu bat izan daiteke, labana bat, aizto bat, iltze bat edo are bihurkin bat ere, eta normalean hinque deritzo. Baina herri batzuetan beste izen bat du gaztelaniaz, edo euskarazko izena bestela, kinkina batez ere.

Jolasten hasi aurretik, eta ikusteko zein den parte-hartze ordena, arraia bat egiten zen lurrean, eta denek jaurtitzen zuten kinkina. Kinkina arraiatik gertuen sartzea lortzen zuena hasten zen.

Kinkinean, zibarekin gertatzen zen bezala, modu askotan jolas daiteke; sinpleenetako bat da aurretik lurrean zirkulu bat marraztu eta kinkina zirkulutik ahalik eta gertuen sartzen saiatzea; beste bat, kinkina jaurti eta ahalik eta urrutien sartzen saiatzea, «Makillakin» Zerainen (G); beste modu batzuk konplikatuagoak dira.


  1. Telesforo de ARANZADI. «Tabas y perinolas en el País Vasco» in RIEV, XIV (1923) 676-679. or.