Diferencia entre revisiones de «JUEGOS DE BALANCEO/eu»
(Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente) |
|||
Línea 4: | Línea 4: | ||
<div style="margin-left:0cm;"></div> | <div style="margin-left:0cm;"></div> | ||
+ | <div class="mw-translate-fuzzy"> | ||
Haur jolas gehienen ezaugarrietako bat beren mugikortasuna da, baina horietako gutxi batzuetan, kulunkatze jolasak deituko diegunetan, mugimendua errepikakorra eta kulunkaria da. Lehendabizikoetan, espazioko lekualdatzea nahitaezkoa da jolaserako; bigarrengoetan, aldiz, entretenimenduaren helburua bera da. | Haur jolas gehienen ezaugarrietako bat beren mugikortasuna da, baina horietako gutxi batzuetan, kulunkatze jolasak deituko diegunetan, mugimendua errepikakorra eta kulunkaria da. Lehendabizikoetan, espazioko lekualdatzea nahitaezkoa da jolaserako; bigarrengoetan, aldiz, entretenimenduaren helburua bera da. | ||
Línea 36: | Línea 37: | ||
Entretenimendu hau, aurrekoak ez bezala, desagertzen joan da nekazaritzako makineria berria idi-orga ordezkatzen joan den heinean. | Entretenimendu hau, aurrekoak ez bezala, desagertzen joan da nekazaritzako makineria berria idi-orga ordezkatzen joan den heinean. | ||
{{DISPLAYTITLE: VIII. KULUNKATZE JOLASAK}} {{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}} | {{DISPLAYTITLE: VIII. KULUNKATZE JOLASAK}} {{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}} | ||
+ | </div> |
Revisión del 08:06 26 jun 2019
Contenido de esta página
Haur jolas gehienen ezaugarrietako bat beren mugikortasuna da, baina horietako gutxi batzuetan, kulunkatze jolasak deituko diegunetan, mugimendua errepikakorra eta kulunkaria da. Lehendabizikoetan, espazioko lekualdatzea nahitaezkoa da jolaserako; bigarrengoetan, aldiz, entretenimenduaren helburua bera da.
Mugimendua kasu honetan bi motatakoa da: pendularra, hau da, kulunkaria bertikalarekiko eta norabide horizontalean egina; eta zabukaria, hau da, kulunkaria plano horizontal batekiko eta bertikalki egina. Lehendabizikoa, ohiko zabuaren bidez lortzen da, bigarrena, taket edo ohol bat bere erditik puntu batean bermatuta. Haur bat idi-orgaren hagara eta gainerakoak haren atzealdera igoarazita egiten den jolasa, funtsean, kulunkaren azken jolas hori bera da, ardatzak eta gurpilek osatutako sistemak gontzarena egiten duela.
Zabuak. Gorgoinak
Zabu bat prestatzeko modurik soilena da soka baten bi muturrak arbola baten adar horizontalera edo haga batera lotzea, bi muturren artean zabuan jolastuko diren haurren sorbaldak baino pixka bat zabalagoa den tartea utzita. Sokaren parterik behereenak, «U» bat egiten duenak, lurretik altura egoki batera gelditu behar du, halako moldez non haurrak, eseritakoan, lurra ukitu ahal izango duen oinekin, abiada hartzeko.
Sokarekin ipurmasailean minik ez hartzeko, ohikoa izan da sokaren gainean jantzi bat, trapu bat edo, askotan, nekazaritzako lanetan erabiltzeko zaku bat jartzea, ondo tolestuta eta bermatuta. Ohol bat ere erabili izan da, baina herri askotan erabilera hori geroagokoa izan da.
Zabua prestatzeko lanean haurrek ere parte hartzen dute, askotan nagusi batek lagunduta eta gainbegiratuta; nagusiaren ardura da dena zuzen finkatuta egotea, loturetan akats bat izateak ondorio kaltegarri larriak izan baititzake. Jolastu behar direnak txikiegiak direnean, nagusia arduratzen da zabua muntatzeaz.
Kulunkatzeko, zabuan dagoen haurrak bere kabuz har dezake abiada edo beste haur batek bultza dezake. Bakarrik jolasten baldin bada, eseritakoan atzerantz egiten du eta gero, oinak lurretik altxatuta, bere gorputzari aurrera egiten uzten dio. Zabukatzearen fase horretan, zangoak luzatuta dauzka zabuaren pausatze-puntutik ahalik eta urrutien iristeko. Atzeranzko mugimenduan, aldiz, zangoak tolestuta dauzka, eta ibilbideko punturik behereenera iristean, justu bertikalean, bultzada ematen du oinekin lurra jota. Horrela, kulunka gutxitan altura nahiko handia lor dezake. Ondoren, inertziak eta bultzada txiki batzuek mugimenduari ahalegin minimoa eginda eustea ahalbidetzen diote.
Zabukatu nahi duen haurrak beste baten laguntza jasotzen duenean, lagunak aski du haurra bizkarretik bultzatzearekin.
Jolas honetan, zabuaren gainean orekari eusteko gauza direnez geroztik parte har dezakete haurrek, baina orduan beti nagusi baten laguntza dute. Pixka bat hazten direnean, beren kabuz abiada hartzen ikasten dute.
Haur batzuk zabukatzeko zain daudenean, txanda batzuk ezartzen dira eta bakoitza zenbat aldiz kulunkatzen den zenbatzen da.
Kulunka edo gorabehera
Kulunka ohol, taket edo enbor bat da, bere erdiko puntuan, gutxi gorabehera, gontzaren lana egiten duen objektu irten baten gainean kokatua. Horretarako, harri handi samar bat, altura gutxiko horma bat, egurra mozteko astoa, beste enbor bat edo lur tontortxo bat baliatzen da.
Eskuarki bi haur, eta batzuetan gehiago, esertzen dira aurrez aurre eta zangalatrau, oholaren bi muturren gainean. Pisuak baliokidea izan behar du euste-puntuaren alde bietan kulunka errazteko. Gerta daiteke, orekatzeko, punta batean haur bat gehiago esertzea, txikia baldin bada.
Idi-orgaren haga. Kirrin-karranka burkaman
Idi-orga, burdi edo gurdi, kulunka gisa erabili izan zen aldi berean haur multzo batek parte hartzen zuen jolas batean. Haietako bat zangalatrau esertzen zen endaitzean, larakoei helduta, eta gainerakoek, kaxara igota, aurrekoa igoarazten eta jaitsarazten zuten. Jolasean zehar, elkarrizketak egiten zituzten edo kanta batzuk kantatzen zituzten.
Entretenimendu hau, aurrekoak ez bezala, desagertzen joan da nekazaritzako makineria berria idi-orga ordezkatzen joan den heinean.