Diferencia entre revisiones de «Presentacion Agricultura en vasconia/eu»
Línea 7: | Línea 7: | ||
Beste bloke bat fruta-arbolek osatzen dute, eta, bereziki, olibondoaren eta mahatsondoaren laborantzak, hain garrantzitsuak isurialde mediterraneoan, eta olioaren eta ardoaren ekoizpenak. | Beste bloke bat fruta-arbolek osatzen dute, eta, bereziki, olibondoaren eta mahatsondoaren laborantzak, hain garrantzitsuak isurialde mediterraneoan, eta olioaren eta ardoaren ekoizpenak. | ||
− | |||
Lurra lantzeko tresnak eta lanabesak ere lantzen dira, neurtzeko unitateak, gizakien esku-lana zein animaliena uztartzen dituen lan-indarra, gurdia eta beste garraio mota batzuk. Mekanizazio gero eta handiagoa ere lantzen da. | Lurra lantzeko tresnak eta lanabesak ere lantzen dira, neurtzeko unitateak, gizakien esku-lana zein animaliena uztartzen dituen lan-indarra, gurdia eta beste garraio mota batzuk. Mekanizazio gero eta handiagoa ere lantzen da. | ||
− | |||
Norberarentzako aprobetxamendua eta nekazaritzako merkataritza lantzen da, bai eta jabetza-erregimena ere. Azkenik, laboreak babesteko praktikatutako sineskeriak eta errituak lantzen dira. | Norberarentzako aprobetxamendua eta nekazaritzako merkataritza lantzen da, bai eta jabetza-erregimena ere. Azkenik, laboreak babesteko praktikatutako sineskeriak eta errituak lantzen dira. |
Revisión del 10:18 5 jun 2019
Ikerketa honek nekazaritza tradizionala eta nekazaritza mota horrek XX. mendearen azken hamarkadetatik aurrera izandako aldaketak ditu gai nagusi; aldaketa horiek nekazaritzaren mekanizazio sakona ekarri dute.
Nekazaritzako paisaiak eta landutako lursailen motak lantzen dira. Laboreak beren alderdi ugarietan; nekazaritzako egutegia, lurra prestatzeko modua, ereintza eta giza kontsumorako zein animalien kontsumorako laboreek behar dituzten zainketak, bai eta horiek jasotzeko eta biltegian gordetzeko behar direnak ere. Belarraren eta beste bazka batzuen inguruan garatutako kultura guztia ere lantzen dira, batez ere isurialde atlantikoan, zeinean abeltzaintzak leku nagusia izan duen. Lihoaren eta kalamuaren antzinako laborantzaren berri ere ematen da.
Beste bloke bat fruta-arbolek osatzen dute, eta, bereziki, olibondoaren eta mahatsondoaren laborantzak, hain garrantzitsuak isurialde mediterraneoan, eta olioaren eta ardoaren ekoizpenak.
Lurra lantzeko tresnak eta lanabesak ere lantzen dira, neurtzeko unitateak, gizakien esku-lana zein animaliena uztartzen dituen lan-indarra, gurdia eta beste garraio mota batzuk. Mekanizazio gero eta handiagoa ere lantzen da.
Norberarentzako aprobetxamendua eta nekazaritzako merkataritza lantzen da, bai eta jabetza-erregimena ere. Azkenik, laboreak babesteko praktikatutako sineskeriak eta errituak lantzen dira.
58 herritan egindako landa lana (Araba: 13; Bizkaia: 13; Gipuzkoa: 7; Nafarroa: 20; Euskal Herri kontinentala: 5). 2002 eta 2003an egindako ikerketa kanpainak. Liburukiaren argitalpena: 2017.