Diferencia entre revisiones de «Cuestionario Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia/eu»
Línea 79: | Línea 79: | ||
208. Ezkontzako baldintzetarako parte hartzen zuten gurasoek? Non, noiz eta nola praktikatzen ziren kapitulazio horiek? Orduan aukeratzen zuten gurasoen oinordekoa? | 208. Ezkontzako baldintzetarako parte hartzen zuten gurasoek? Non, noiz eta nola praktikatzen ziren kapitulazio horiek? Orduan aukeratzen zuten gurasoen oinordekoa? | ||
− | + | 209. Zeintzuk baldintza ezartzen zituzten pertsonei eta ondasunei buruz? | |
<div style="margin-left:0cm;"></div> | <div style="margin-left:0cm;"></div> |
Revisión del 07:56 19 feb 2019
Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta José Miguel de Barandiaranek argitaratutako Landa-ikerketa etnografiko baterako gidaliburua lanetik hartu da. Gida horretan, jaiotzatik ezkontzarainoko ohikuneari buruzko galderak “Bizitzako aldaketa-ohikuneak” atalean agertzen dira, “Etxeko taldearen ohikuneak” izeneko II. kapituluan, 174–237. galderak.
II. ETXEKO TALDEAREN OHITURAK
BIZITZAKO ALDAKETA OHIKUNEAK
174. Jaiotza eta bataioa: Haurren sinesmen herrikoiaren arabera, haurrak nondik etortzen ziren? Nork bilatzen zituen?
175. Nori eta noren bidez jakinarazten zuten haurraren jaiotza? Bazegoen horretarako ohiturak onartutako arau edo usadiorik?
176. Jaio berria behearen gainean ala beste toki bereziren batean ipintzen zuten? Zergatik? Haurra nork hartu behar zuen?
177. Zeintzuk gauza egiten zizkioten jaio berriari? Tankera bereziren bat emateko burua loturaren batez estutzen zioten? Zein tankera? Sudurra luzatu edo mozteko, egiten zioten tenk bertatik?
178. Bataiatu gabe hildako haurrak, non lurperatzen zituzten? Nola?
179. Zer egiten zuten zilborrestearekin? Eta haurtzorroarekin? Bataiatu aurretik haurrari ezer txarrik gertatu ez ziezaion, zeintzuk neurri hartzen ziran?
180. Bataioa noiz eta non izaten zen?
181. Bataioan nortzuek parte hartzen zuten? Nork eramaten zuen haurra elizara?
182. Zenbat aitabitxi eta amabitxi joaten ziren zeremoniara? Nork eusten dio haurrari? Amabitxia eta aitabitxia izendatzeko, zein arauri jarraitzen zioten? Nola eskatzen zioten amabitxia edo aitabitxiari ardura hori hartzeko? Zeintzuk izen erabiltzen zituzten aitabitxia eta amabitxiari deitzeko?
182 bis. Nork hautatzen zuen haurraren izena? Bazegoen araurik izena aukeratzeko?
183. Zeintzuk jantzi eramaten zituen haurrak bataiorako? Nola janzten zuten euren burua zeremoniara zihoazenak?
184. Otorduren bat izaten zen bataioa dela eta? Non? Nortzuek parte hartzen zuten? Zer egiten zuten jateko?
185. Egiten zioten oparirik amari eta haurrari? Nortzuek egiten zizkieten opariak? Zer izaten zen oparia eta nola deitzen zitzaien opari horiei?
186. Noiz joaten zen ama elizara post partum bedeinkapena hartzera? Nola deitzen zioten egintza horri? Amak zer aurkezten zuen bertan? Ordura arte amak zer egin behar zuen eta zer ezin zuen egin?
187. Ama sendatutakoan, senide eta auzokoei egiten zieten janaldi berezirik? Nola deitzen zioten janaldi horri?
188. Aitabitxi-amabitxiek zer oparitzen zioten besoetakoari? Noiz?
189. Haurtzaroa: Jaioteguna eta izeneguna ospatzen ziren? Egiten zuten oparirik horren aitzakiaz?
190. Zein itxurakoa eta zerez egindakoa zen sehaska? Nola eragiten zioten?
191. Nola paseatzen zuten haurra?
192. Zer egiten zieten haurrei hortzetako mina kentzeko, hitz egiten edo oinez ibiltzen ikas zezaten?
193. Zer egiten zuten haurrari jausitako haginekin?
194. Zenbat urterekin hasten zen haurra eskolara joaten? Lehen Jaunartzea noiz egiten zuen? Etxean egiten zuten ospakizunik hori zela eta?
195. Hamabi urte baino lehen haurrek zeintzuk lan egiten zituzten? Zertan jolasten ziren?
196. Gaztaroa: Gaztesailik edo ezkongabeen elkarterik bazegoen? Zenbat urte zituztela sartzen ziren gazteak elkargo horietan? Zeintzuk ziren elkargo horien helburuak?
197. Zenbat urterekin hasten ziren neska-mutilak elkarrekin dantzatzen? Zeintzuk dantza egiten zituzten? Non dantzatzen zuten? Herriko plazan? Toki itxiren batean? Orain berrogeita hamar urte, zeintzuk dantza zeuden modan? Eta gaur egun? Lehen zeintzuk musika-tresna erabiltzen zituzten? Eta orain?
198. Neska-mutil ezkongabeek bazuten ezaugarririk edo jantzi berezirik? Zeintzuk?
199. Ezkongaiak, ezkontza eta ezteia: Gizon edo emakume baten baietza jasotzeko edo harremanak apurtzeko, zeintzuk baliabide hautatzen zituzten?
200. Herriko neska eta mutil gazteen izenak bilduz, egiten zen herrian urteroko jokorik bikoteak sortzeko? Noiz egiten ziren joko horiek?
201. Ezkongabetasuna. Zergatik eta zenbat sexuka (estatistikak). Neskazaharren bizimodua. Egiten zieten txantxarik mutil- zaharrei? Ezinbestekoa zen ezkondu eta mundura seme-alabak ekartzea?
202. Mutil gazteek egiten zieten neskei bisitaldirik gauez? Holakoetan, esaten zen formula berezirik edo abesti berezirik kantatzen zuten? Asteko zein egunetan izaten ziren bisita horiek?
203. Nork ematen zien hasiera harremanei? Zerk adierazten zuen bikotearen baietza? Zeintzuk ziren aitormena egiteko arauak? Hitzez, idatziz, gauzaren bat emanez?
204. Urteko zein sasoitan hasten ziren harremanik gehienak? Harreman horien balioa eta apurketa. Ugariak ziren familia bereko senideen arteko, herritarren arteko edo herri ezberdinetako neska-mutilen arteko ezkontzak?
205. Ezkontza eskatzea. Euren seme-alaben nahia kontuan hartu gabe gurasoek ezkontzak moldatzeko ohiturarik bazegoen? Edo jartzen zizkioten inolako oztoporik seme-alaben nahiari?
206. Non eta noiz elkartzen ziren ezkongaiak?
207. Nolakoak ziren ezkongaien harremanak beste ezkongabeekin? Herriko gazteek behartzen zuten kanpoko mutil ezkongaia zergaren bat ordaintzera?
208. Ezkontzako baldintzetarako parte hartzen zuten gurasoek? Non, noiz eta nola praktikatzen ziren kapitulazio horiek? Orduan aukeratzen zuten gurasoen oinordekoa?
209. Zeintzuk baldintza ezartzen zituzten pertsonei eta ondasunei buruz?
237. Nola ikusten zituzten herritarrek bateraketa libreak? Zenbat irauten zuten? Zeintzuk ondorio eragiten zituzten? Seme-alaben egoera eta amarena.