Diferencia entre revisiones de «TRANSPORTE ANIMAL. EL CARRO GURDIA/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
 
(No se muestran 3 ediciones intermedias del mismo usuario)
Línea 1: Línea 1:
 
<languages></languages>
 
<languages></languages>
== Sarrera ==
+
__TOC__
 +
== Gurdia ==
  
Frantziako Asanblea Nazionala unitate sistema egonkor, uniforme eta soil baten alde agertu zen 1790ean, eta metroa aukeratu zuen luzerako oinarrizko unitate gisa, hau da, Lurraren meridianoaren koadrantearen hamar milioirena. Metrotik abiatuta definitu ziren: bolumen unitatea, litroa; pisu unitatea, grabea, zeina gero gramoa deituko zen; eta azalerakoa, area.
+
Gurdia izan da, antzinatik, landa-eremuan garraiorako ibilgailu erabiliena Euskal Herria eta are Espainia ere gainditzen duen esparru oso zabalean.
  
Sistema Metriko Hamartarra 1795eko lege batek sortu zuen, eta haren bosgarren urteurrenean, 1800. urtean, derrigorrezkoa egin zen Frantzian, beste edozein sistema erabiltzea debekatuta. Sistema unibertsal gisa ezarri zuen Metroaren Tratatuak (Paris, 1875), eta Pisuen eta Neurriei buruzko Konferentzia Orokorrak baieztatu zuen (Paris, 1989). Haren helburua zen neurketa unitateak bateratzea eta arrazionalizatzea, honako ezaugarri hauek izan zitzaten: neutraltasuna, unibertsaltasuna, praktikoak izatea eta aise erreproduzitzeko modukoak izatea. Hiru dira oinarrizko magnitudeak: metroa, luzera unitate gisa; kilogramoa, pisu unitate gisa; eta segundoa, denboraren neurri gisa; horietatik abiatuta, horien multiploak eta azpimultiploak.
+
Idien eta, sarriago, behien uztarriek tiratutako gurdiak ziren lasto, simaur, kare, egur, harri eta beste material batzuetako zama handiak garraiatzeko modu tradizionala, landa traktoreen bidez mekanizatu aurretik. Euskal Herriko hegoaldeko eskualdeetan gurdiak zaldiek edo mandoek tiratu izan dituzte eskuarki; kasu horretan, gurdien egitura aldatu egiten zen, bi haga izaten baitzituzten, eta animalia haien artean kokatzen zen.
  
Espainiako Estatuari dagokionez, nahiz eta 1849an, Elisabet II.aren garaian, Pisuen eta Neurrien Legea onartu, Sistema Metriko Hamartarra zabaltzeko denbora asko behar izan zen, antzinako neurriak oso sustraituta zeudelako. Sistema Metriko Hamartarra pixkanaka ezartzearekin batera, neurri tradizionalek eta horiek zehazteko bitartekoek eta tresnek lekua utzi diete berriei. Espainian ezartzeko lehen ahaleginak XIX. mendearen erdialdean egin ziren<ref>1849ko Pisuen eta Neurrien Legeak derrigorrezkotzat jo zuen sistema metriko hamartarraren erabilera merkataritzako salerosketa guztietan, eta 1852ko abenduaren 9ko Errege Aginduak Espainiako probintzia guztietako antzinako neurrien legezko metrikekiko korrespondentzia ofiziala ezarri zuen. Baliokidetasunetarako, honako dokumentu hau kontsultatu daiteke Espainiako Meteorologia Zentroan (CEM), helbide elektroniko honetan ere ikusgai: www.cem.es/ sites/default/files/00000458recurso.pdf.</ref>; hala, adibidez, Nafarroako Viana herriko udaletxera Sistema Metriko Hamartarraren unitateen bilduma bat iritsi zen 1868an; ordura arte, antzinako neurriak erabiltzen ziren. Horietako askok gaur egun arte iraun dute, edo gutxienez duela hamarkada gutxi arte, sistema ofizialarekin elkarbizitzan bada ere, eta, batzuetan, ikusiko dugun bezala, baliokidetasunak zehaztasunez ezagutu gabe.
+
== Lera ==
  
Areago, testu honen irakurketatik ondorioztatu ahal izango den moduan, printzipioz berberak ziren neurriek aldaketak izaten zituzten leku batzuetatik besteetara, baina horrek ez zeukan garrantzirik, antzina produktuen merkataritza eta trukea lurralde murritzean egiten zelako eta, hartan, jendeak baliokidetasunak ezagutzen zituelako, eta horrek interesa kentzen zion beste herri batzuetakoekin zehazki bat ez etortzeari.
+
Leraren edo ''narriaren'' aurretik, herri batzuetan jasotakoaren arabera, garraio modu primitiboagoa ezagutu zen, lekuz aldatu beharreko objektua zuzenean arrastaka eramatea edo arbola baten adarraren edo adar batzuen gainean ohe moduko bat eratuta haien gainean arrastaka eramateko.
  
Neurriekiko atxikimendu bat egiaztatu da, haiek kendu eta mende eta erdi geroago ere irauten duena.
+
Horrela, Ataunen (G) oso antzinako metodoa izan zen enborra lur biluziaren gainean irristaraztea. Horrela garraiatutako enborrari ''lorra'' zeritzon. Garraio modu horretarako bideei edo lerratokiei ''lorbidea'' zeritzen.
  
Zeanurin (B) jaso da neurri asko Sistema Hamartarrarekin batera bizi izan direla, zeina derrigortasunez ezarri zen XX. mendearen bigarren hamarkadan. Ordura arte, adibidez errotetan, harrizko pisuak erabili ziren, ordutik aurrera debekatuak. Era horretako pisuak, osagarri moduan heldulekuari atxikitako eraztunak edo burdinak dauzkatenak, kontserbatu egiten dira gaur egun ere herriko errota batzuetan.
+
Saran (L), ''treina'' arbola adartsu bat zen, lurrean etzana, XIX. mendean mendian aldapa beherako garraiorako erabiltzen zena. Horretarako, haien adarren gainean zamatzen ziren garoak, oteak edo garraitu beharreko beste objektu batzuk. Gizon batek tiratzen zuen hartatik, haren zatirik lodienari edo urkilari lotutako soka baten bidez. Batzuetan, harriz zamatuta eta behiek tiratuta erabiltzen zen laborantza sailetan goldeak iraulitako lurra berdintzeko. Kasu horretan ''arralda'' zeritzon.
  
XX. mendeko azken hamarkadetan, herri batzuetan indarrean jarraitzen zuen artean ere hainbat neurri-unitatek, besteak beste: ''obrero'' edo gizalana, azalera unitate gisa; ''cántara'' edo pegarra, ardoarentzat; eta ''azumbre'' edo pitxerra, libra eta ''cuartillo'' edo pinta erdi ardoarentzat, esnearentzat eta olioarentzat. Alearentzat, irinarentzat eta patatarentzat, ''fanega'' edo anega eta ''celemines'' edo lakariak. Neurri horietako askoren erabilera galdu egin da, bai eta haien oroitzapena ere informatzaile edadetuenen oroimenean, hau da, haiek erabili dituztenen oroimenean.
+
Bernedon (A), idiek tiratutako arbola baten haga kakoduna erabiltzen zen ''lera'' moduan. Zornotzan (B), baserri batzuetan arbola baten adar handia erabiltzen zen, parrila moduko bat osatzen zuten adar txikiagoekin. Haren gainean ezartzen zen ebakitako belar pila eta aldapa behera garraiatzen zuten; ''narra'' zeritzoten eta arrastaka jaisten zuten.
  
Inkesta egindako herrietako landa-lanetan jasotako eta deskribatutako neurriek neurketa egin ahal izateko tresneria behar izaten dute sarritan. Etxeek neurketa tresna batzuk edukitzen zituzten, ez guztiak, jakina.
+
Karrantzan (B), belar lehorra arrastaka eramateko ''narra'' baino modu primitiboagoak erabili izan dira, garraiatu beharreko belarra adar batzuen gainean metatuta. Informatzaile batek gogoan du arte adarrak erabili izana horretarako. Arbola horiek hazten ez ziren lekuetan beste batzuk erabiltzen ziren, hala nola Iparraldeko elorri zuria (''Crataegus monogyna''; gaztelaniaz, ''espina blanca''), oso egokia adarkadura ugari daukalako. Hutsuneak gelditzen ziren lekuetan adar txikiagoak elkartzen ziren. Adarraren abantaila zen ez zela narra bezain erraz irristatzen belardiaren azaleraren gainean; gehiago ''heltzen'' zion. Narrak azaroak sortzen zituen aldapa oso handia zenean eta ''pareak'' aldapan behera arrastatzen zuenean, batzuetan idien atzeko hanketara irristatzen zelako.
  
== Giza gorputza, neurri-patroi ==
+
Gure inkestek jaso dute iraganean gurpilik gabeko garraio-gailuak erabiltzen zirela orografiaren ondorioz, zamak aldapa handietan gurdi gurpildunetan garraiatzeak iraultzeko arriskua sortzen zuelako, edo garraiorako tresna horretatik tiratzen zuten animaliak zanpatzekoa.
  
Giza gorputza unitate batzuen jatorria da, hala nola hazbetea, arra edo zehea, braza eta oina, gure lanaren esparru den lurraldean ezezagunak diren beste batzuez gain<ref>Izan ere, luzerako neurri tradizionalei eta beren arteko proportzioei erreparatzen badiegu, Leonardo da Vinciren marrazki ezaguna ekartzen diguten gogora: Vitruvioko Gizona. Brazaren baliokidea da beso zabalduen zabalera osoa, eta estadioa bat dator altuerarekin, eta biak berdinak dira, eta horregatik karratu bat zehazten dute. Brazak bi kana ditu, halako moldez non haren luzera bularrezurra eskuaren muturretik banatzen duen distantzia den; besoa tolestuz gero muturrarekin bularraren erdia ukitu arte, beso bat lortzen da, kana erdia; lau arrak edo lau zehek kana bat osatzen dute, hiru oinek edo hiru tertziak bezala. Gizonaren beso zabalduek eta haren altuerak osatzen duten karratuaren aldeen barruan dagoen azalera braza karratua da, eta karratuaren aldea ez baldin bada sei oinekoa, zazpikoa baizik, obra honetan aipatzen den bibliografian egiaztatu ahal izango den bezala, karratu hori bider ehun gizalan baten baliokidea izango da.</ref>. Horrez gain, ohikoa da neurketak egiten jarraitzea atzamarrak erabiliz, eskua atzamarrak luzaturik, hau da, arra edo zehea, oina edo pausoa, sistema metrikoarekiko baliokideak diren neurri-unitateetan pentsatu gabe, horren ordez patroi gisa gorputzaren atal horiek hartuta.
+
== Uztarria ==
  
Karrantzan (B), giza gorputza neurri-unitate gisa hartzearekin lotutako hitz batzuk jaso dira. Horrela, diote hazbetea (gaztelaniaz, ''pulgada'') erpuruaren muturraren eta lehen artikulazioaren arteko distantzia dela, tolestuta dagoenean, eta arra edo zehea (gaztelaniaz, ''cuarta'' edo ''palmo'') eskua luze jarrita erpuruaren eta hatz nagiaren muturraren arteko distantzia.
+
Uztarria uztargile profesional batek edo herriko eskulangile batek egiten zuen idi pare jakin batentzat. Horregatik, animaliak leku berean kokatu behar ziren beti, bakoitzak bere orkoia zeukalako, besteekiko desberdina, eta uztarriaren indarra animalien adarretan bermatzen zelako. Idiak aldatzean, uztarria egokitu behar zen (Elgoibar-G), lesiorik ez izateko (Agurain-A), eta horrek ez baldin bazuen arazoa konpontzen, berria eginarazten zen (Agurain-A; Beasain, Elgoibar-G). Elgoibarren diote uztarriak zerrendatik hausten zirela askotan, animalietako batek besteak baino gehiago tiratu zuelako une jakin batean. Ohiko uztarria hausten zenerako ordezko bat edukitzen zen beti.
  
Lekuan bertan distantzia bat neurtu behar denean, pauso luzeak emanez kalkulatzen da, horietako bakoitza metro baten baliokidetzat jotzen baita. Bedaroan ere (B) ''pausue'' neurria jaso da, metroaren baliokidea gutxi gorabehera eta zabalera gutxiko lursailetako distantziak eta luzerak neurtzeko erabilia.
+
Landan lan egiteko uztarri arruntak zeuden, eta beste batzuk historiatuagoak, azienda azokara, ferietara eta erakustaldietara eramateko. Beste horrenbeste gertatzen zen azienda apaintzeko erabiltzen ziren gainerako elementuekin ere, hala nola kopetakoak, ardi-larrua, kaskabiloak eta abar.
  
Informatzaile karrantzarrek adierazten dute, metro bat kalkulatzeko inongo trepeta mekanikorik gabe eta erreferentzia gisa gorputza bera erabilita, beso bat luzatzen dela horizontalki alde batera eta metro bat dela urrundutako eskuaren atzamarren muturren eta beste besoaren hasieraren arteko tartea. Antzeko moduan, kana (gaztelaniaz, ''vara'') atzamarren muturren eta norberaren beso luzatuaren hasieraren arteko tartea da.
+
Lehenik idientzako uztarriaren eta haren apaingarrien deskribapen xehatua eskaintzen dugu, Barandiaranek Saran (L) 1940ko hamarkadako urteetan jaso zuen moduan:
  
 +
''Uztarria'' da gaztelaniaz ''yugo'' deritzonaren euskarazko izena; Lapurdiko herri horretakoa adar-uztarria zen, hau da, garondoan bermatuta adarrei lotzen zitzaienetakoa. Bikoitza zen (bi abelbururentzakoa), arku beheratuko ganbelekin, ''burulekuak''; adar-zuloak, ''adarroatzeak'', adarrentzat; muinoiak, ''kantxuak'' edo lorturak uztar-hedearentzat; kanalak, ''folak'', uztar-hedea pasatzeko; kantoi-habea edo kanpoko muturra, ''uztarrimuturra''; eta erdiko zuloa, ''urtedeziloa'', trapezio formakoa. Pieza bakarrekoa zen, intxaurrondo zurez –material onena– edo haltz zurez edo lizar zurez landua. Idientzako uztarriak 1,3 m luze ziren, eta behienak 1,1 m luze.
  
{{DISPLAYTITLE: XIII. NEURRI-UNITATEAK}} {{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}
+
Barruko bi loturen ondoan bi zulo egoten ziren, eta haietako bakoitzean uztar-hedearen mutur bana zegoen finkatuta, ''herea'' edo ''hedea'' zeritzona. Erdiko zuloak uztarriari ''urterea'' edo ''urtedea'' zeritzon zirrindola lodi bat, larruzko zerrendekin txirikordatua, lotzeko balio zuen. Uztarriaren aurrealdea ebakidura ugarirekin apainduta egoten zen: gurutzeak, loreak eta, batzuetan, idi-buru estilizatuak.
 +
 
 +
{{DISPLAYTITLE: XV. ANIMALIA BIDEZKO GARRAIOA. GURDIA}} {{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian|Agricultura_en_vasconia/eu}}

Revisión actual del 14:53 19 nov 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Contenido de esta página

Gurdia

Gurdia izan da, antzinatik, landa-eremuan garraiorako ibilgailu erabiliena Euskal Herria eta are Espainia ere gainditzen duen esparru oso zabalean.

Idien eta, sarriago, behien uztarriek tiratutako gurdiak ziren lasto, simaur, kare, egur, harri eta beste material batzuetako zama handiak garraiatzeko modu tradizionala, landa traktoreen bidez mekanizatu aurretik. Euskal Herriko hegoaldeko eskualdeetan gurdiak zaldiek edo mandoek tiratu izan dituzte eskuarki; kasu horretan, gurdien egitura aldatu egiten zen, bi haga izaten baitzituzten, eta animalia haien artean kokatzen zen.

Lera

Leraren edo narriaren aurretik, herri batzuetan jasotakoaren arabera, garraio modu primitiboagoa ezagutu zen, lekuz aldatu beharreko objektua zuzenean arrastaka eramatea edo arbola baten adarraren edo adar batzuen gainean ohe moduko bat eratuta haien gainean arrastaka eramateko.

Horrela, Ataunen (G) oso antzinako metodoa izan zen enborra lur biluziaren gainean irristaraztea. Horrela garraiatutako enborrari lorra zeritzon. Garraio modu horretarako bideei edo lerratokiei lorbidea zeritzen.

Saran (L), treina arbola adartsu bat zen, lurrean etzana, XIX. mendean mendian aldapa beherako garraiorako erabiltzen zena. Horretarako, haien adarren gainean zamatzen ziren garoak, oteak edo garraitu beharreko beste objektu batzuk. Gizon batek tiratzen zuen hartatik, haren zatirik lodienari edo urkilari lotutako soka baten bidez. Batzuetan, harriz zamatuta eta behiek tiratuta erabiltzen zen laborantza sailetan goldeak iraulitako lurra berdintzeko. Kasu horretan arralda zeritzon.

Bernedon (A), idiek tiratutako arbola baten haga kakoduna erabiltzen zen lera moduan. Zornotzan (B), baserri batzuetan arbola baten adar handia erabiltzen zen, parrila moduko bat osatzen zuten adar txikiagoekin. Haren gainean ezartzen zen ebakitako belar pila eta aldapa behera garraiatzen zuten; narra zeritzoten eta arrastaka jaisten zuten.

Karrantzan (B), belar lehorra arrastaka eramateko narra baino modu primitiboagoak erabili izan dira, garraiatu beharreko belarra adar batzuen gainean metatuta. Informatzaile batek gogoan du arte adarrak erabili izana horretarako. Arbola horiek hazten ez ziren lekuetan beste batzuk erabiltzen ziren, hala nola Iparraldeko elorri zuria (Crataegus monogyna; gaztelaniaz, espina blanca), oso egokia adarkadura ugari daukalako. Hutsuneak gelditzen ziren lekuetan adar txikiagoak elkartzen ziren. Adarraren abantaila zen ez zela narra bezain erraz irristatzen belardiaren azaleraren gainean; gehiago heltzen zion. Narrak azaroak sortzen zituen aldapa oso handia zenean eta pareak aldapan behera arrastatzen zuenean, batzuetan idien atzeko hanketara irristatzen zelako.

Gure inkestek jaso dute iraganean gurpilik gabeko garraio-gailuak erabiltzen zirela orografiaren ondorioz, zamak aldapa handietan gurdi gurpildunetan garraiatzeak iraultzeko arriskua sortzen zuelako, edo garraiorako tresna horretatik tiratzen zuten animaliak zanpatzekoa.

Uztarria

Uztarria uztargile profesional batek edo herriko eskulangile batek egiten zuen idi pare jakin batentzat. Horregatik, animaliak leku berean kokatu behar ziren beti, bakoitzak bere orkoia zeukalako, besteekiko desberdina, eta uztarriaren indarra animalien adarretan bermatzen zelako. Idiak aldatzean, uztarria egokitu behar zen (Elgoibar-G), lesiorik ez izateko (Agurain-A), eta horrek ez baldin bazuen arazoa konpontzen, berria eginarazten zen (Agurain-A; Beasain, Elgoibar-G). Elgoibarren diote uztarriak zerrendatik hausten zirela askotan, animalietako batek besteak baino gehiago tiratu zuelako une jakin batean. Ohiko uztarria hausten zenerako ordezko bat edukitzen zen beti.

Landan lan egiteko uztarri arruntak zeuden, eta beste batzuk historiatuagoak, azienda azokara, ferietara eta erakustaldietara eramateko. Beste horrenbeste gertatzen zen azienda apaintzeko erabiltzen ziren gainerako elementuekin ere, hala nola kopetakoak, ardi-larrua, kaskabiloak eta abar.

Lehenik idientzako uztarriaren eta haren apaingarrien deskribapen xehatua eskaintzen dugu, Barandiaranek Saran (L) 1940ko hamarkadako urteetan jaso zuen moduan:

Uztarria da gaztelaniaz yugo deritzonaren euskarazko izena; Lapurdiko herri horretakoa adar-uztarria zen, hau da, garondoan bermatuta adarrei lotzen zitzaienetakoa. Bikoitza zen (bi abelbururentzakoa), arku beheratuko ganbelekin, burulekuak; adar-zuloak, adarroatzeak, adarrentzat; muinoiak, kantxuak edo lorturak uztar-hedearentzat; kanalak, folak, uztar-hedea pasatzeko; kantoi-habea edo kanpoko muturra, uztarrimuturra; eta erdiko zuloa, urtedeziloa, trapezio formakoa. Pieza bakarrekoa zen, intxaurrondo zurez –material onena– edo haltz zurez edo lizar zurez landua. Idientzako uztarriak 1,3 m luze ziren, eta behienak 1,1 m luze.

Barruko bi loturen ondoan bi zulo egoten ziren, eta haietako bakoitzean uztar-hedearen mutur bana zegoen finkatuta, herea edo hedea zeritzona. Erdiko zuloak uztarriari urterea edo urtedea zeritzon zirrindola lodi bat, larruzko zerrendekin txirikordatua, lotzeko balio zuen. Uztarriaren aurrealdea ebakidura ugarirekin apainduta egoten zen: gurutzeak, loreak eta, batzuetan, idi-buru estilizatuak.