Diferencia entre revisiones de «JUVENTUD. GAZTAROA/eu»
Línea 12: | Línea 12: | ||
<div style="margin-left:0cm;"></div> | <div style="margin-left:0cm;"></div> | ||
− | Hamasei edo hamazazpi urteetara iristean, mutil koxkorrak eta neska koxkorrak "gazteek" osatutako multzoko parte izatera igarotzen dira. Adin kategoria horretan iraungo dute egoera zibila aldatu arte. Igarotze horri, Nafarroan, "''entrar a mozo''" deritzo, "mutil egin | + | Hamasei edo hamazazpi urteetara iristean, mutil koxkorrak eta neska koxkorrak "gazteek" osatutako multzoko parte izatera igarotzen dira. Adin kategoria horretan iraungo dute egoera zibila aldatu arte. Igarotze horri, Nafarroan, "''entrar a mozo''" deritzo, "mutil egin". Haur izatetik gazte izatera igarotzea jokabideari eragiten dioten gertakari jakin batzuek markatzen dute; horien arteko garrantzitsuena da jolasak alde batera uztea. |
Mende honen erdialdera arte, trantsizio horrek aldaketak eragiten zituen are janzkeran ere. Une horretan, mutil koxkorrak galtza luzeak janzten hasten ziren. Gaur egun janzkera aldaketa horrek ez du garrantzirik, mutil koxkorrek zein neska koxkorrek oso adin goiztiarretatik janzten baitituzte galtza luzeak. Antzina, adin horretara iritsitakoan, neska koxkorrek galtzerdiak alde batera utzi eta galtzerdi luzeak janzten zituzten, eta orpo erdiko zapatak. Motots askez, txirikordaz edo kiribilez orrazteari eta xingolak, ''txoriak'', erabiliz apaintzeari ere utzi zioten, eta tximaz edo motots bilduz egindako orrazkerak erabiltzen hasi ziren. Hamasei urte ingurura iritsitakoan, neska gazteek ilea bildu eta zapi batekin estaltzen zuten, adierazteko nagusiak zirela dagoeneko (Abadiño-B). | Mende honen erdialdera arte, trantsizio horrek aldaketak eragiten zituen are janzkeran ere. Une horretan, mutil koxkorrak galtza luzeak janzten hasten ziren. Gaur egun janzkera aldaketa horrek ez du garrantzirik, mutil koxkorrek zein neska koxkorrek oso adin goiztiarretatik janzten baitituzte galtza luzeak. Antzina, adin horretara iritsitakoan, neska koxkorrek galtzerdiak alde batera utzi eta galtzerdi luzeak janzten zituzten, eta orpo erdiko zapatak. Motots askez, txirikordaz edo kiribilez orrazteari eta xingolak, ''txoriak'', erabiliz apaintzeari ere utzi zioten, eta tximaz edo motots bilduz egindako orrazkerak erabiltzen hasi ziren. Hamasei urte ingurura iritsitakoan, neska gazteek ilea bildu eta zapi batekin estaltzen zuten, adierazteko nagusiak zirela dagoeneko (Abadiño-B). |
Revisión del 14:14 25 mar 2019
Hamasei edo hamazazpi urteetara iristean, mutil koxkorrak eta neska koxkorrak "gazteek" osatutako multzoko parte izatera igarotzen dira. Adin kategoria horretan iraungo dute egoera zibila aldatu arte. Igarotze horri, Nafarroan, "entrar a mozo" deritzo, "mutil egin". Haur izatetik gazte izatera igarotzea jokabideari eragiten dioten gertakari jakin batzuek markatzen dute; horien arteko garrantzitsuena da jolasak alde batera uztea.
Mende honen erdialdera arte, trantsizio horrek aldaketak eragiten zituen are janzkeran ere. Une horretan, mutil koxkorrak galtza luzeak janzten hasten ziren. Gaur egun janzkera aldaketa horrek ez du garrantzirik, mutil koxkorrek zein neska koxkorrek oso adin goiztiarretatik janzten baitituzte galtza luzeak. Antzina, adin horretara iritsitakoan, neska koxkorrek galtzerdiak alde batera utzi eta galtzerdi luzeak janzten zituzten, eta orpo erdiko zapatak. Motots askez, txirikordaz edo kiribilez orrazteari eta xingolak, txoriak, erabiliz apaintzeari ere utzi zioten, eta tximaz edo motots bilduz egindako orrazkerak erabiltzen hasi ziren. Hamasei urte ingurura iritsitakoan, neska gazteek ilea bildu eta zapi batekin estaltzen zuten, adierazteko nagusiak zirela dagoeneko (Abadiño-B).
Gizarte tradizionalean, mutil koxkorrek, dagoeneko mutil gazte egindakoan, lan munduan sartzen ziren lanbide bateko ikasle edo morroi moduan; beren etxearen ordezkari izan zitezkeen auzokideen bileretan eta lan komunalean parte har zezaketen, auzolanean. Elizan haurren aulkiak uzten zituzten eta aldaretik urrutiago hartzen zuten lekua.
Mendearen erdialdetik aurrera ikasketei eskainitako denbora nabarmen luzatu denez, gaztaroko urteak bat datoz, kasurik gehienetan, karrerak eta ogibideak ikasten emandakoekin.
Bestalde, jarduera ludikoa haurren ezaugarri den moduan, gazteak amodio harremanek markatuko ditu. Errondak, festak eta dantzaldiak, beren modalitate ugarietan, bi sexuetako gazteen arteko topagune izango dira.
Baskonia penintsularreko gune mediterraneoan, gazteak mocería deritzenetan bildu izan dira, eta horiek arautzen zituzten neurri batean adin horretako jarduerak. Gazte asoziazionismo hori argiago ageri da erlijioaren esparruan; mendearen lehen erdian Baskonia penintsularreko zein kontinentaleko parrokietan, gazteentzako soilik, hala mutil gazteentzako nola neska gazteentzako, ziren kongregazio elizkoi asko sortu ziren.
Mutil gazteei dagokienez, gaztaroaren erdialdean soldaduska egin behar izaten zuten ingurune naturaletik alde eginda denbora tarte luze batez, eta horrek haien bizitzako aro bat markatzen zuen.
Contenido de esta página
la mocería. herriko gazteria
Antzeko adinean dauden eta antzeko asmo komunak dituzten herri bateko gazteak modu espontaneoan elkartzen dira, herriko mocería osatuz. "Mocería" jokabide arau propioak dituen gizarte talde espezifikoa da.
Mocería delakoak urtean zehar daukan zeregin nagusia herriko edo auzoko zaindariaren jaiak antolatzea da. Gazteek jai giroko ekitaldi horiek antolatzen dituztenean, gizartean duten estatusa adierazten ari dira; dantzaldia antolatzeak neska gazteekin harremanak izateko aukera ematen die eta errondetan gorteiatzearen antzea praktikatzen dute neskekin.
Ezkondutakoan, mozo edo mutil izateari uzten zaio eta 30 urteak pasatuta ezkongabe jarraitzen duenari "mozo viejo" edo “mutilzahar” deitzen zaio.
Jantziak eta orrazkerak
Inkesta egindako herrietan jasotako datuek adierazten dute antzinako emakume ezkongabeen jantziak, oro har, ezkonduenak baino kolore alaiagoetakoak zirela, ezkonduak herabetasun handiagoz janzteko joera baitzuten, tonu ilunagoak erabilita.
Gizonezkoei dagokienez, informazio gutxi jaso da ezkongabeak eta ezkonduak bereizten dituzten jantziei buruz.
Zerainen (G), mendearen hasieran, mutil gazteak erromeriara zihoazenean kolore bizietako zetazko zapi bat eramaten zuten lepoan lotuta. Ohitura hori galduta, lan jakin batzuetarako gizonezkoek koadrozko zapi bat jarri izan dute lepoan, "pañuelo de hierbas" deitutakoa.
Obanosen (N) gizon ezkongabeek abarketa zuriak janzten zituzten igandeetan; ezkonduek, berriz, beltzak edo urdinak.
Dantzaldia
Inkesta egindako herrietan igandeetako eta jaiegunetako dantzaldia arratsaldean egiten zen plaza publikoan eta arratsean amaitzen zen. Zaindariaren jaietan baino ez zen luzatzen gauerdira arte.
Hasteko adina
Neska gazteak mutil gazteak baino bi urte inguru lehenago hasten ziren dantza egiten, hamalau eta hemezortzi urteen artean, herriaren arabera adina aldatuz. Olgeta horretan bigarren jaunartzea edo jaunartze solemnea hartu eta gero hasten zen beti, eta hori hamabi urterekin egiten zen, haur jolasak alde batera uztea eta haurtzarotik nerabezarorako iragatea markatuz.
Dantzaldia ere “jolas” gisa hasten da, beste era batekoa eta beste asmo batekoa haur jolasarekin alderatuta, eta bi sexuak nahasten hasten dira harik eta nor bere aldetik gehienak beren jolasetan aritu diren arte.
Derrigorrezko soldaduska. soldadutza
Hemezortzi edo hogei urtera iritsi arte, mutil gazteak armadan sartu behar dute derrigorrez denbora tarte jakin batez. Aurreko hamarkadetan mutil gazte gutxi libratzen ziren betebehar horretatik. Diagnostikatutako gaitzen kasuez gain, salbuespeneko kasuak izaten ziren ezintasun fisikoak, hala nola miopia, oin zapalak eta altuera txikiegia; zerbitzu militarretik libre geratzen ziren beti ama alargunaren seme bakarrak ere.
Jendaurreko aurkezpena
Aristokraziako edo burgesiako neska gazteek hamazazpi edo hemezortzi urte zituztela ospatzen zuten nerabezarotik gaztarorako iragatea, "puesta de largo" edo "jendaurreko aurkezpena" zeritzon aurkezpen festa baten bidez. Aurrerantzean neska gazte horiek nagusien festa eta dantzetara joan ahal izango ziren, are gehiago etiketaz joatea eskatzen baldin bazieten.
Gazteen elkarte erlijiosoak
Hirurogeita hamarreko hamarkadara arte, parrokia gehienetan gazteentzako soilik ziren elkarte erlijiosoak egon ziren. Bi izan ziren zabalduenak: "Mariaren alabak" deitura herrikoia zutenak, neskentzat, eta "Luistarrak" deitutakoak, mutilak biltzeko. Bi elkarteek ezkongabekoen adinaren kategoriari zegozkion.