Diferencia entre revisiones de «RAZAS DE ANIMALES/eu»
(Página creada con «<div style="margin-left:0cm;"></div>») |
m (Texto reemplazado: «{{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian|Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia/eu}}» por «{{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian | Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia/eu}}») |
||
(No se muestran 5 ediciones intermedias de 2 usuarios) | |||
Línea 10: | Línea 10: | ||
<div style="margin-left:0cm;"></div> | <div style="margin-left:0cm;"></div> | ||
− | {{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian| | + | Antzinako artzain eta abeltzainek haien arrazaz askorik kezkatu gabe hazten zituzten aziendak. Bazekiten beren animaliak desberdinak zirela beste eskualde batzuetan ustiatutakoen aldean, baina ''«del país»'' («herrialdekoak») zirela esaten zuten. |
+ | |||
+ | Hazitako animalien arraza-araztasunari eusteari buruzko kezka handirik ere ez da izan. Betidanik ohikoak izan dira nahasketak, horien bidez, modu enpiriko batean, etekin handiagoa lortzeko. | ||
+ | |||
+ | == Behiak eta idiak == | ||
+ | |||
+ | Ikertutako lurraldean, arraza autoktonoko animaliak mendietako baldintza klimatiko gogorretara ohitutakoak dira, han bizi izan direlako nagusiki. Araban, arraza nagusia terreña izan da, eta isurialde atlantikoan betizu deitutakoa, Bizkaiko Enkarterriko haranetan salbu, horietan montxina hazi baita. Zabalkunde handiko beste arraza autoktono bat piriniotarra izan da; hamarkada batzuetan beherakada handia izan bazuen ere, gaur egun suspertuta dago berriro. | ||
+ | |||
+ | Modu masiboan helburu produktiboekin sartutako lehen arraza arre-alpetarra edo suitzarra izan zen. Ondoren frisiarra sartu zen, gaur egun beste guztiak bazterrarazi dituena, abeltzaintza bereziki esne-ekoizpenera bideratu den eremuan. | ||
+ | |||
+ | === Betizu === | ||
+ | |||
+ | Ezkion (G), betizuak zeuden. Izazpi mendiaren landetan bizi ziren. Informatzaileek diotenez, hirurogeiko hamarkadaren erdialdean desagertu ziren, pinu-landaketak ugaritu eta bazkalekuak murriztu zirenean. | ||
+ | |||
+ | === Montxina === | ||
+ | |||
+ | Isurialde atlantikoaren alderdirik mendebaldekoenean, Bizkaiko Enkarterriko haranetan, mendiko beste arraza bateko animaliak hazi dira, montxina deituak, hain zuzen ere hor bizitzeagatik; gaur egun arraza horrek iraun egiten du oraindik ere, baina modu prekarioan. | ||
+ | |||
+ | === Terreña === | ||
+ | |||
+ | Arabako mendietan terreña izenez ezagutzen den beste arraza bat dago; arraza horretako animalien beste baliabide bat aprobetxatu izan da batzuetan: gurdi-abere gisa duten indarra. | ||
+ | |||
+ | === Piriniotarra === | ||
+ | |||
+ | Zabalkunde geografiko handiko beste arraza bat piriniotarra da. Antzinako garaietan zabalkunde handia izan zuen ikertutako lurraldean. Beste arraza batzuk ez bezala, mendiko bere bizitzara egokitu arren, animalia hauek baserrian ustiatzen ziren haragia eta esne pixka bat lortzeko, eta gurdi-abere gisa erabiltzen ziren. XX. mendean beherakada handia izan zuten, seguru asko arre-alpetar arrazako azienda sartu zelako, hark esne gehiago ematen baitzuen, haragitarako zein uztarrirako baliagarria izateaz gain. | ||
+ | |||
+ | == Ardiak == | ||
+ | |||
+ | Théodore Lefèbvreren ustez, Baskonia penintsularrean ''latxa'', Bizkaian ''bizkaitarra'' eta Baskonia kontinentalean ''manexa'' deitutako arrazak esparru bat bereganatzen du isurialde atlantikoan, Donibane Lohizunetik hasita Bastidan, Donapaleun eta Donibane Garazin jarraitzen duena, Aezkoa, Erro eta Arga haran altuak hartzen dituena eta mendi-kate altuetako hegoaldeko isurialdetik jarraitzen duena Urkiolaren goiko arroraino, Gasteiztik iparraldera. | ||
+ | |||
+ | Deskribatutako eremutik ekialdera eta hegoaldera, ''txurra'' arrazako ardiaren lurraldea dago; Baskonia kontinentalean, ''basque'' deitzen zaio, eta Donapaleu inguruan ''ardi xuria''. | ||
+ | |||
+ | Pirinio atlantikoetatik ekialdera, Baskonia kontinentalean, beste arraza bat dago, ''bearn''esa. | ||
+ | |||
+ | === Isurialde mediterraneoko arrazak === | ||
+ | |||
+ | Kantauri isurialdearen eta isurialde mediterraneoaren arteko trantsizio-gunean eta eragin mediterraneo nabarmena duenean, arestian aipatutakoez besteko arrazetako ardiak hazi dira, txurrak eta merinoak batez ere. Kontuan hartu behar da, gutxienez Nafarroako lurraldean, artzainek txurra izendapenaren pean batzen dutela latxa ez den ardi-azienda ia-ia guztia<ref>Luis de la TORRE; Mª Dolores DÍAZ; Carmen URSUA. ''Enciclopedia de Navarra. Ganadería''. Temática IV. Iruñea: 1987, 159. or.</ref>. | ||
+ | |||
+ | == Ahuntzak == | ||
+ | |||
+ | Hazten zituzten ahuntzei buruz hitz egitean, informatzaile gehienek ''«del país»'' («herrialdekoak») zirela diote. Oro har, ezin diote izen zehatz bat eman beren animaliei; asko jota, haien deskribapen somatikoa egiten dute, garrantzirik handiena ilajearen koloreari emanda. Horrenbestez, zaila da horien arraza-identifikazioa egitea. | ||
+ | |||
+ | == Txerriak == | ||
+ | |||
+ | Txerria oso animalia garrantzitsua izan da etxeko ekonomian, eta aspaldidanik saiatu izan dira hobetzen gurutzaketen bitartez eta arraza berriak sartuta. Jokabide horrek zaildu egiten du, neurri handi batean, ikertutako lurraldean hazitako animalien sailkapena. | ||
+ | |||
+ | Gure informatzaileek sarrien aipatutako arraza Gasteizko edo Arabako txatoa da. | ||
+ | |||
+ | == Behorrak, astoak eta mandoak == | ||
+ | |||
+ | Mendian aske hazitako behorren artean, eragin atlantikoko eremuan, pottoka nabarmentzen da. Mendi batzuetan hazi zen, eta hazten da gaur egun, araztasun betean, eta beste batzuetan gurutzatu egin da beste arraza batzuekin, ezaugarriak hobetzeko asmoz; ondorioz, arraza gisa desagertu egin da edo, gutxienez, oso eraldaketa garrantzitsua izan du. | ||
+ | |||
+ | == Oiloak, usoak, ahateak eta beste hegazti batzuk == | ||
+ | |||
+ | Oiloak inkesta ia-ia guztietan aipatzen dira. Gastu eta lan handirik gabe, elikagairik preziatuenetako bat ekoizten dute: arrautzak. Animalia hauen haragia, edo batez ere harekin egiten den salda, makal daudenen suspergarri bikaintzat jo izan da, eta gaixoei zein erdiberriei egindako bisitetan opari gisa eraman izan da. | ||
+ | |||
+ | == Beste animalia txiki batzuk: untxiak, txakurrak eta katuak == | ||
+ | |||
+ | Informatzaileek ez dakite zer arrazatako untxiak izan dituzten, eta horretaz galdetzen zaienean erantzuten dute herrialdeko untxiak direla, edo beti hazi dituztenetakoak. Asko jota, animalia horien aldakortasun fenotipikoa aipatzen dute. | ||
+ | |||
+ | Antzina, txakurrek helburu praktiko bat izaten zuten, hala nola azienda biltzea, etxea zaintzea, karraskarien plagak kontrolatzea edo jabeei jarduera zinegetikoetan laguntzea. Geroago, txakurrak konpainiarako soilik edukitzeko ohitura zabaldu da, baina ohitura hori zabalduagoa dago oraindik ere hiri-guneetan landa-eremuetan baino. | ||
+ | |||
+ | Katuak oso ohiko animaliak izan dira etxe guztietan, eta karraskari txikiak borrokatzea izan dute zeregin nagusi. | ||
+ | |||
+ | |||
+ | {{DISPLAYTITLE: II. ANIMALIEN ARRAZAK}} {{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian | Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia/eu}} |
Revisión actual del 07:18 25 jun 2019
Antzinako artzain eta abeltzainek haien arrazaz askorik kezkatu gabe hazten zituzten aziendak. Bazekiten beren animaliak desberdinak zirela beste eskualde batzuetan ustiatutakoen aldean, baina «del país» («herrialdekoak») zirela esaten zuten.
Hazitako animalien arraza-araztasunari eusteari buruzko kezka handirik ere ez da izan. Betidanik ohikoak izan dira nahasketak, horien bidez, modu enpiriko batean, etekin handiagoa lortzeko.
Contenido de esta página
Behiak eta idiak
Ikertutako lurraldean, arraza autoktonoko animaliak mendietako baldintza klimatiko gogorretara ohitutakoak dira, han bizi izan direlako nagusiki. Araban, arraza nagusia terreña izan da, eta isurialde atlantikoan betizu deitutakoa, Bizkaiko Enkarterriko haranetan salbu, horietan montxina hazi baita. Zabalkunde handiko beste arraza autoktono bat piriniotarra izan da; hamarkada batzuetan beherakada handia izan bazuen ere, gaur egun suspertuta dago berriro.
Modu masiboan helburu produktiboekin sartutako lehen arraza arre-alpetarra edo suitzarra izan zen. Ondoren frisiarra sartu zen, gaur egun beste guztiak bazterrarazi dituena, abeltzaintza bereziki esne-ekoizpenera bideratu den eremuan.
Betizu
Ezkion (G), betizuak zeuden. Izazpi mendiaren landetan bizi ziren. Informatzaileek diotenez, hirurogeiko hamarkadaren erdialdean desagertu ziren, pinu-landaketak ugaritu eta bazkalekuak murriztu zirenean.
Montxina
Isurialde atlantikoaren alderdirik mendebaldekoenean, Bizkaiko Enkarterriko haranetan, mendiko beste arraza bateko animaliak hazi dira, montxina deituak, hain zuzen ere hor bizitzeagatik; gaur egun arraza horrek iraun egiten du oraindik ere, baina modu prekarioan.
Terreña
Arabako mendietan terreña izenez ezagutzen den beste arraza bat dago; arraza horretako animalien beste baliabide bat aprobetxatu izan da batzuetan: gurdi-abere gisa duten indarra.
Piriniotarra
Zabalkunde geografiko handiko beste arraza bat piriniotarra da. Antzinako garaietan zabalkunde handia izan zuen ikertutako lurraldean. Beste arraza batzuk ez bezala, mendiko bere bizitzara egokitu arren, animalia hauek baserrian ustiatzen ziren haragia eta esne pixka bat lortzeko, eta gurdi-abere gisa erabiltzen ziren. XX. mendean beherakada handia izan zuten, seguru asko arre-alpetar arrazako azienda sartu zelako, hark esne gehiago ematen baitzuen, haragitarako zein uztarrirako baliagarria izateaz gain.
Ardiak
Théodore Lefèbvreren ustez, Baskonia penintsularrean latxa, Bizkaian bizkaitarra eta Baskonia kontinentalean manexa deitutako arrazak esparru bat bereganatzen du isurialde atlantikoan, Donibane Lohizunetik hasita Bastidan, Donapaleun eta Donibane Garazin jarraitzen duena, Aezkoa, Erro eta Arga haran altuak hartzen dituena eta mendi-kate altuetako hegoaldeko isurialdetik jarraitzen duena Urkiolaren goiko arroraino, Gasteiztik iparraldera.
Deskribatutako eremutik ekialdera eta hegoaldera, txurra arrazako ardiaren lurraldea dago; Baskonia kontinentalean, basque deitzen zaio, eta Donapaleu inguruan ardi xuria.
Pirinio atlantikoetatik ekialdera, Baskonia kontinentalean, beste arraza bat dago, bearnesa.
Isurialde mediterraneoko arrazak
Kantauri isurialdearen eta isurialde mediterraneoaren arteko trantsizio-gunean eta eragin mediterraneo nabarmena duenean, arestian aipatutakoez besteko arrazetako ardiak hazi dira, txurrak eta merinoak batez ere. Kontuan hartu behar da, gutxienez Nafarroako lurraldean, artzainek txurra izendapenaren pean batzen dutela latxa ez den ardi-azienda ia-ia guztia[1].
Ahuntzak
Hazten zituzten ahuntzei buruz hitz egitean, informatzaile gehienek «del país» («herrialdekoak») zirela diote. Oro har, ezin diote izen zehatz bat eman beren animaliei; asko jota, haien deskribapen somatikoa egiten dute, garrantzirik handiena ilajearen koloreari emanda. Horrenbestez, zaila da horien arraza-identifikazioa egitea.
Txerriak
Txerria oso animalia garrantzitsua izan da etxeko ekonomian, eta aspaldidanik saiatu izan dira hobetzen gurutzaketen bitartez eta arraza berriak sartuta. Jokabide horrek zaildu egiten du, neurri handi batean, ikertutako lurraldean hazitako animalien sailkapena.
Gure informatzaileek sarrien aipatutako arraza Gasteizko edo Arabako txatoa da.
Behorrak, astoak eta mandoak
Mendian aske hazitako behorren artean, eragin atlantikoko eremuan, pottoka nabarmentzen da. Mendi batzuetan hazi zen, eta hazten da gaur egun, araztasun betean, eta beste batzuetan gurutzatu egin da beste arraza batzuekin, ezaugarriak hobetzeko asmoz; ondorioz, arraza gisa desagertu egin da edo, gutxienez, oso eraldaketa garrantzitsua izan du.
Oiloak, usoak, ahateak eta beste hegazti batzuk
Oiloak inkesta ia-ia guztietan aipatzen dira. Gastu eta lan handirik gabe, elikagairik preziatuenetako bat ekoizten dute: arrautzak. Animalia hauen haragia, edo batez ere harekin egiten den salda, makal daudenen suspergarri bikaintzat jo izan da, eta gaixoei zein erdiberriei egindako bisitetan opari gisa eraman izan da.
Beste animalia txiki batzuk: untxiak, txakurrak eta katuak
Informatzaileek ez dakite zer arrazatako untxiak izan dituzten, eta horretaz galdetzen zaienean erantzuten dute herrialdeko untxiak direla, edo beti hazi dituztenetakoak. Asko jota, animalia horien aldakortasun fenotipikoa aipatzen dute.
Antzina, txakurrek helburu praktiko bat izaten zuten, hala nola azienda biltzea, etxea zaintzea, karraskarien plagak kontrolatzea edo jabeei jarduera zinegetikoetan laguntzea. Geroago, txakurrak konpainiarako soilik edukitzeko ohitura zabaldu da, baina ohitura hori zabalduagoa dago oraindik ere hiri-guneetan landa-eremuetan baino.
Katuak oso ohiko animaliak izan dira etxe guztietan, eta karraskari txikiak borrokatzea izan dute zeregin nagusi.
- ↑ Luis de la TORRE; Mª Dolores DÍAZ; Carmen URSUA. Enciclopedia de Navarra. Ganadería. Temática IV. Iruñea: 1987, 159. or.