Galdetegia

Atlas Etnográfico de Vasconia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Beste hizkuntzak:
Español • ‎Euskera • ‎Francés


Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta José Miguel de Barandiaranek argitaratutako Landa-ikerketa etnografiko baterako gidaliburua lanetik hartu da. Gida horretan, heriotzari buruzko galderak “Abeltzaintza gaur egun eta mendearen hasieran” atalean agertzen dira, “Jardun-taldeak” izeneko III. kapituluan, 1–55. galderak.

III. JARDUN TALDEAK

Herrien jardun tradizional gehienak etxeko zereginekin daude lotuta, eta zereginok ere beste horrenbeste eginkizun ekonomikoren edo bestelako eginkizunen multzo dira. Horrela, logela eta ukuiluek, etxeko altzariek, baserriko lanabesek eta abeltzaintzako tresnek aterpe berberaren pean aurkitzen ditugu.

ABELTZAINTZA GAUR EGUN ETA MENDEAREN HASIERAN

Lehen zatia: Etxe inguruan

1. Zein espezie hazi eta ustiatzen da?Behiak, zaldiak, ahuntzak, ardiak, txerriak, txakurrak, untxiak, oiloak, usoak, erleak...? Zein arraza?

2. Zein abere hazten da ukuiluan? Nolakoada ukuilua?

3. Zer jaten dute ukuiluko abereek?

4. Noiz bazkatzen da ganadua larrean?

5. Ba al dago larrerik herri-lurretan?Nortzuek eta zein baldintzatan erabiltzen dituzte?

6. Zein abere eramaten da basora eta larre garaietara? Zenbat denbora ematen dute lekuotan?

7. Ba al dago abeletxe edo babeslekurik basoan ganaduarentzat? Nolakoak dira?

8. Nolakoak dira abelburuek ilean, larruazalean edo belarrian zenbaitetan eramaten dituzten jabetza-markak eta apaindurak? Zer ematen dute aditzera horiek guztioriek?

9. Zein abere erabiltzen da lanerako eta zein okelatarako?

10. Zein lanetan eta nola erabiltzen dira abereak? Gurdabereak, zamabereak, zelabereak.

11. Zein abere uztartzen dira? Nolakoa dauztarria? Non egiten dute? Zein apaingarri jartzen diote?

12. Nolakoa da zamabereen zela? Eta zelabereena?

13. Nola lotu, heldu, bridatu eta hartzendira etxeko abereak? Nolakoak dira gehiegi urruntzea eragozten dieten zataia, lepokoa, brida eta traba?

14. Ba ote darabil arranik ganaduak? Noiz?Zein moetatako arranak? Zein itxura eta materialetakoak dira? Zein izen daukate? Nola lotzen zaie abereei?

15. Jartzen al zaie txintxarri edo kriskitinikabereei? Noiz?

16. Zer egiten da abereak gaixotasunetatik,zoritxarretik edo oinaztarrietatik babesteko?

17. Etxeko sendabiderik erabiltzen da kasuhorietan? Zein? Ba al dago abereentzako sendagilerik?

18. Bedeinkatzen al dira korta eta abereak? Noiz?

19. Jartzen al da kortan santuen irudirik,gurutzerik edo bestelako elementu erlijiosorik abereak babesteko?

20. Erabiltzen da kutunik abereak babesteko? Nolakoak dira? Non jartzen zaizkie abereei? Ba al da kortan dauden abereak babesten duen abererik?

21. Abereren bat eskuratzean, egiten al daerrito edo ohikunerik aberea korta berrira etxekotu edo ohitu dadin?

22. Ganadua erostean edo saltzean ba aldago ohikune edo ohitura berezirik?

23. Zein txanponetan oinarrituta ezartzenda prezioa? Zein garrantzi dauka ganaduak etxeko ekonomian?

24. Zein izen daukate espezie desberdinekadin, sexu eta egoeraren arabera?

25. Zein izen erabiltzen da gehien etxekoabereak izendatzeko?

26. Abereak tratatzeko moduak: hitz bereziak, oihuak, txistuak, keinuak, laztanak, makila, akuilua, zigorra, eta abar.

27. Zein abere hazten da hil eta etxean jateko? Nola hiltzen da eta nola aprobetxatzen da okela eta odola?

28. Erlerik hazten da? Nolakoa da erlauntza? Zein izen dauka? Non jartzen da? Zein izen dauka erleak, aberaskak?

29. Nola hartzen da zuhaitz edo haitz batean dagoen erlakumea? Nola adierazi jabea daukala? Ba al dago erlakumea hartzeko beste modurik?

30. Zer egin liteke hegan doan erlakumebat pausarazteko? Nola egin behar da hitz erleekin?

31. Nola biltzen da eztia? Nola egiten daargizaria? Zer egiten da erleekin erleen jabearen senitartekoren bat hiltzen denean?

32. Ba al dago toki horretan abeltzaintzanedo artzaintzan bete-betean jarduten duen sendirik? Mendearen hasieran baino gutxiago edo gehiago dira?

Oharra: Transkribatu zehatz-mehatz inkestako gaiei buruzko objektu eta jardunak.

Bigarren zatia: Artzaintza

33. Ba al dago sarobe edo kortabasorikmendi goietan? Udako kortabasoak eta neguko kortabasoak. Nolakoak dira eta nola erabiltzen dira?

34. Noiz joaten dira artzainak bertara? Ba aldago egun zehatzik horretarako? Senitartekoak eramaten dituzte eurekin? Noiz jaisten dira?

35. Zein abere eramaten dute goi larreetara? Ardiak, ahariak, txerriak, ahuntzak, zaldiak...

36. Zein ardi arraza edo moeta hazten da?Zein mendi eta zein larre da egokiena ardi moeta bakoitzarentzat?

37. Goi larreetan zein jabetza-mota dago?Larreak sindikaturen batenak, herriarenak, herrien unioenak edo norbanakoenak dira?

38. Nola daude banatuta mendietako larreak?

39. Nolakoak dira artzainen txabolak? Zeinatal dituzte? Zein materialez daude eginda? Nolakoa da eskorta edo korrala eta zertarako erabiltzen da? Ba al da beste eraikuntzarik txaboletan (aterpeak edo bordak, txerrikortak, oilategiak, etab.)?

40. Mendian ba al dago kortarik abereentzat?

41. Ba al dago zenbait artzainek elkarbanatzen duten txabolarik? Nola erabiltzen dituzte? Nola erabiltzen da txabolaren jabetza edo gozamen-eskubidea? Zein neurri dauka? Nola galtzen da? Nork hartzen du oinordetzan?

42. Ba al da artzain «ibiltaririk» edo udakolarreetan txabola iraunkorrik eduki ez eta aldi laburretan larre eta mendi batetik bestera dabilenik? Nolakoak dira horien txabola eta babeslekuak eta non egoten dira? Deskribatu artzainen bizimodu ibiltaria. Non egoten dira neguan?

43. Ba al dago larreei buruzko araudi idatzirik?

44. Zein baldintzatan egiten du lan artzainak? Abereen jabe den artzaina, abereen jabeak soldata pean daukan artzaina, herriko artzaina, eta abar.

45. Larreak bedeinkatzeko zeremoniarikegiten al da? Nork egiten du? Egiten da jairik?

46. Eskaintzen zaio abelbururik edo bestelakorik Jainkoari edo santuei artaldeek gaitzik izan ez dezaten edo beste edozein arrazoi dela-eta?

47. Ardi-txakurra eta beronen jarduna.Noiztik ezagutzen dira gure herrian txakurrok? Noiztik ez dira erabiltzen artzanorak?

48. Artzainen ostilamendua: tresnak, armak, jantziak.

49. Artzaintzako produktuak. Zertarakoerabiltzen dira abelburuak? Non eta nola saltzen dira? Esnearen erabilera, gaztangintza, gazuraren erabilera. Harri beroekin berotzen al da esnea? Zein beste eskulangintza egiten dute artzainek?

50. Nola eramaten dira ibarrera txabolaedo saroetako produktuak?

51. Nola neurtzen da esnea?

52. Nola eta noiz mozten zaie ilea ardiei?

53. Pizti txarren ehiza: azeriak, azkonarrak,satorrak... Txorimaloen erabilera. Zeintzuk?

54. Hartzen al dute neguan artzainek artaldeak bazkatzeko larrerik? Zegan? Edo lugorrietan ibiltzen dira han-horhemen?

55. Erabiltzen al dute artzainek biderikeskualde batzuetatik beste batzuetara joateko? Deskribatu bideok.

Oharra: Transkribatu zehatz-mehatz inkestako gaiei buruzko objektu eta jardunak.