Diferencia entre revisiones de «LA CAZA DE ALIMAÑAS/eu»
(Página creada con «{{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian | Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia/eu}}») |
|||
(No se muestran 4 ediciones intermedias de 2 usuarios) | |||
Línea 1: | Línea 1: | ||
<languages></languages> | <languages></languages> | ||
+ | __TOC__ | ||
+ | |||
<div style="margin-left:0cm;"></div> | <div style="margin-left:0cm;"></div> | ||
Línea 40: | Línea 42: | ||
<div style="margin-left:0cm;"></div> | <div style="margin-left:0cm;"></div> | ||
− | + | Gaztelaniazko ''alimaña'' hitza latinezko ''animalia'' hitzetik dator, ''animal'' hitzaren pluraletik. Paradoxikoa da hitz hori aziendarentzako kaltegarri den animaliak izendatzeko erabiltzea herritarrek, hizkuntza erromantze batzuetan etimo latindarrak etxeko abereak izendatzeko hitzak eman baititu. | |
+ | |||
+ | Antzina ez zen ohikoa artzainek ehizatzea, eta, sarritan, zailtasunak zituzten artaldeetako buruak hiltzen zizkieten basapiztiei aurre egiteko. Hala jaso da Allon (N), non ez duten gogoan basapiztiak ehizatzera irteten zirenik, eta landan agertuz gero ere ezin izaten zuten ezer askorik egin, zeukaten arma bakarra artzain-makila baitzen. | ||
+ | |||
+ | Urkabustaizen (A) diote artzainaren armak zirela labana, makila eta txakur esaneko bat. Inoiz ez zuten eskopetarik izaten aldean. | ||
+ | |||
+ | Artzainak armak eduki zituzten kasuetan, gehiago izan zen basapiztiengandik babesteko, zaletasun zinegetikoarengatik baino. | ||
+ | |||
+ | Iraganean Izarraitz mendilerroan (G) kanoi bakarreko eskopeta izaten zuten aldean, aurrekargakoa. | ||
+ | |||
+ | Eugin (N) diote normalean ez zela armarik egoten etxeetan, etxekoak ehiztariak izan ezean. Nolanahi ere, informatzaileetako baten etxean pistola bat zegoen otsoengandik babesteko. | ||
+ | |||
+ | Erronkariko (N) artzain batek dio eskuarki ez zutela armarik edukitzen, nahiz eta gogoan duen XX. mendearen hasieran bizkar-zorroan errebolberra eramaten zutela; hark dioenez, aldean zutela esateko eta jomugara tiro egiten aritzeko izaten zen. Artzainak ezin zuen eskopetarik izan aldean, debekatua zuelako ehizakiak akabatzea. | ||
+ | |||
+ | Aiaran (A), otsoa inguruan zebilenean, batzuek eskopeta bizkarrean eramaten zuten, baina gutxitan gertatzen zen hori. | ||
+ | |||
+ | Aramotz mendilerroan (Beltxikieta-B) ez zuten eskopetarik erabili hirurogeiko hamarkadara arte, baina, data horren ondoren, haren erabilera zabaltzen hasi zen. Anboto mendilerroko (B) batzuek gogoan dute mendira eraman izana. | ||
+ | |||
+ | Badaia mendilerroan (A) armatuta egoten ziren, baina eskopeta mendian ezkutatuta edukitzen zuten. Azeriek arkumeei edo antxumeei mehatxu egiten zieten garaian, herriko ehiztariren batek laguntzen zien. XX. mendearen hasieran, inguruan otso bat zebilenean, eskopetak aldean zituztela igotzen ziren herrietatik. | ||
+ | |||
+ | Batzuetan, artzainek bizi ziren inguruak emandako aukerak ere baliatzen zituzten ehizatzeko, eta, horrela, beraien elikadurarentzako osagarri bat eskuratzen zuten. | ||
+ | |||
+ | Bardean (N), eskuarki, ez ziren ehiztariak izan. Untxiak harrapatu zituzten, antza denez, animalia horien izurrite bat egon zen garaian, informatzaile baten arabera, «eskortetara joaten zirelako hiltzera». Horretarako, bi metodo erabiltzen zituzten: tranpak edo zepoak eta makila batekin kolpekatzea «ohean zeudenean», hau da, beren gordelekuan. Arrakasta izateko, isil-gordean hurreratu behar izaten zuten. Azeriak ere ehizatu izan dituzte, arkume jaioberriei erasotzen baitiete; hala ere, inoiz ez dute eperrik edo txoririk harrapatu, zer janik ez zuten uneren batean izan ezik. | ||
+ | |||
+ | Izarraitzen ez zuten ehizatu ohi, eta ehizatzen zutenean erbiren bat edo beste harrapatzen zuten, baita basakaturen bat eta txoriren bat ere. | ||
+ | |||
+ | Artzainen jarduera zinegetikoa murritza izan arren, ehiztariekin izan dituzten harremanak ez dira oso adeitsuak izan. Batzuen zein besteen interesek ez dute bat egiten basapiztien ehizan; lehenengoek beharrarengatik egiten dute, eta bigarrengoek, olgatzeko. Kodes mendilerroan (N) esaten da antzina goialdeetara igotzen ziren bakarrak artzainak eta ehiztariak zirela, eta, lehenengoek ere ehizarako zaletasuna izan arren, kalte egiten zieten metodo batzuk gaitzesten zituztela. Ez zitzaien gustatzen basurdeak harrapatzeko lakioak erabil zitzaten, batzuetan horietan ardiak geratzen zirelako harrapatuta, ezta zepoak ere, horiek batzuetan haien txakurrak harrapatzen zituztelako. | ||
+ | |||
+ | Artzainen eta ehiztarien arteko arazorik larrienak sortzen dira ehiztariek beren jardueran txakurrak erabiltzen dituztenean, sarritan kalte egiten baitiete artaldeei, kasurik gehienetan ardiak izutzen dituztelako eta, batzuetan, haietako bat edo besteren heriotza eragiten dutelako (Karrantza-B). | ||
+ | |||
+ | Basapiztiak harrapatzeko modu tradizionalei dagokienez, Caro Barojak jasotzen duenez, «Espainiako iparraldean oinarrizko prozedurek lotura estua dute artzainen erregimenarekin [...] baina, dudarik gabe, ikuspuntu kultural batetik begiratuta, hura baino lehenagokotzat jo behar dira, eta esparru askoz handiagoan daude zabalduta. Modu horietako bat uxaldia da; horretan, jendeak burrunba handia egiten du ikuspegi sozial batetik begiratuta, aziendarentzat etengabeko mehatxu direlako, akabatzea komeni den basapiztiak dauden inguruan. Bestea, askoz ere bitxiagoa, tranpa bidezko ehiza sistema da. Batzuetan biak konbinatzen dira»<ref>Julio CARO BAROJA. ''Los pueblos del Norte. ''Donostia: 1977, 188. or..</ref>. | ||
+ | |||
+ | Mendi batzuetan otso zuloak daude oraindik ere, bi hegietan hobi sakon batean batzera jotzen duten pareta banaz zedarritutako lursailak. Antolamendu horrek erraztu egiten zuen, jakiten zenean mendian otsoren bat zebilela, uxaldiak emaitza ona izatea. Otso zulorik ez zegoen lekuan, ehiza ez zen hain segurua. Hala ere, talde batek txakurren laguntzaz egindako uxaldi konbinatu baten bidez piztiak amildegi baterantz uxatzen ahalegintzen ziren, eta, han, beste ehiztari batzuk izaten zituzten zain eskopetekin armatuta<ref>José Miguel de BARANDIARAN. «Aspectos sociográficos de la población del Pirineo Vasco» in ''Eusko-Jakintza'', VII (1953-1957), 19. or.</ref>. | ||
+ | |||
+ | Askoz ere prekarioagoak izan dira harrapakariak sua erabiliz edo zarata handiak eginez uxatzeko prozedurak. Beste baliabide batzuek, berriz, hala nola pozoiak, eragin suntsigarria izan dute. | ||
+ | |||
+ | == Otsoaren harrapaketa == | ||
+ | |||
+ | Otsoa izan da gure mendietako harrapakari nagusia azken mendeetan, eta artzainaren lehiakide nagusia habitat horretan. | ||
+ | |||
+ | Otsoa gorrotatzeko motibo nagusietako bat izan da jaten dituen baino animalia gehiago hiltzen dituela, horrek oker handiak eragiten baititu artaldeetan (Urkabustaiz-A). Horri gehitu behar zaizkio otsoak erasoaldiak egiten dituenean izututa amiltzen diren ardiak. | ||
+ | |||
− | {{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian | Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia/eu}} | + | {{DISPLAYTITLE: XVIII. BASAPIZTIEN EHIZA}} {{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian | Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia/eu}} |
Revisión actual del 08:59 25 jun 2019
Contenido de esta página
Gaztelaniazko alimaña hitza latinezko animalia hitzetik dator, animal hitzaren pluraletik. Paradoxikoa da hitz hori aziendarentzako kaltegarri den animaliak izendatzeko erabiltzea herritarrek, hizkuntza erromantze batzuetan etimo latindarrak etxeko abereak izendatzeko hitzak eman baititu.
Antzina ez zen ohikoa artzainek ehizatzea, eta, sarritan, zailtasunak zituzten artaldeetako buruak hiltzen zizkieten basapiztiei aurre egiteko. Hala jaso da Allon (N), non ez duten gogoan basapiztiak ehizatzera irteten zirenik, eta landan agertuz gero ere ezin izaten zuten ezer askorik egin, zeukaten arma bakarra artzain-makila baitzen.
Urkabustaizen (A) diote artzainaren armak zirela labana, makila eta txakur esaneko bat. Inoiz ez zuten eskopetarik izaten aldean.
Artzainak armak eduki zituzten kasuetan, gehiago izan zen basapiztiengandik babesteko, zaletasun zinegetikoarengatik baino.
Iraganean Izarraitz mendilerroan (G) kanoi bakarreko eskopeta izaten zuten aldean, aurrekargakoa.
Eugin (N) diote normalean ez zela armarik egoten etxeetan, etxekoak ehiztariak izan ezean. Nolanahi ere, informatzaileetako baten etxean pistola bat zegoen otsoengandik babesteko.
Erronkariko (N) artzain batek dio eskuarki ez zutela armarik edukitzen, nahiz eta gogoan duen XX. mendearen hasieran bizkar-zorroan errebolberra eramaten zutela; hark dioenez, aldean zutela esateko eta jomugara tiro egiten aritzeko izaten zen. Artzainak ezin zuen eskopetarik izan aldean, debekatua zuelako ehizakiak akabatzea.
Aiaran (A), otsoa inguruan zebilenean, batzuek eskopeta bizkarrean eramaten zuten, baina gutxitan gertatzen zen hori.
Aramotz mendilerroan (Beltxikieta-B) ez zuten eskopetarik erabili hirurogeiko hamarkadara arte, baina, data horren ondoren, haren erabilera zabaltzen hasi zen. Anboto mendilerroko (B) batzuek gogoan dute mendira eraman izana.
Badaia mendilerroan (A) armatuta egoten ziren, baina eskopeta mendian ezkutatuta edukitzen zuten. Azeriek arkumeei edo antxumeei mehatxu egiten zieten garaian, herriko ehiztariren batek laguntzen zien. XX. mendearen hasieran, inguruan otso bat zebilenean, eskopetak aldean zituztela igotzen ziren herrietatik.
Batzuetan, artzainek bizi ziren inguruak emandako aukerak ere baliatzen zituzten ehizatzeko, eta, horrela, beraien elikadurarentzako osagarri bat eskuratzen zuten.
Bardean (N), eskuarki, ez ziren ehiztariak izan. Untxiak harrapatu zituzten, antza denez, animalia horien izurrite bat egon zen garaian, informatzaile baten arabera, «eskortetara joaten zirelako hiltzera». Horretarako, bi metodo erabiltzen zituzten: tranpak edo zepoak eta makila batekin kolpekatzea «ohean zeudenean», hau da, beren gordelekuan. Arrakasta izateko, isil-gordean hurreratu behar izaten zuten. Azeriak ere ehizatu izan dituzte, arkume jaioberriei erasotzen baitiete; hala ere, inoiz ez dute eperrik edo txoririk harrapatu, zer janik ez zuten uneren batean izan ezik.
Izarraitzen ez zuten ehizatu ohi, eta ehizatzen zutenean erbiren bat edo beste harrapatzen zuten, baita basakaturen bat eta txoriren bat ere.
Artzainen jarduera zinegetikoa murritza izan arren, ehiztariekin izan dituzten harremanak ez dira oso adeitsuak izan. Batzuen zein besteen interesek ez dute bat egiten basapiztien ehizan; lehenengoek beharrarengatik egiten dute, eta bigarrengoek, olgatzeko. Kodes mendilerroan (N) esaten da antzina goialdeetara igotzen ziren bakarrak artzainak eta ehiztariak zirela, eta, lehenengoek ere ehizarako zaletasuna izan arren, kalte egiten zieten metodo batzuk gaitzesten zituztela. Ez zitzaien gustatzen basurdeak harrapatzeko lakioak erabil zitzaten, batzuetan horietan ardiak geratzen zirelako harrapatuta, ezta zepoak ere, horiek batzuetan haien txakurrak harrapatzen zituztelako.
Artzainen eta ehiztarien arteko arazorik larrienak sortzen dira ehiztariek beren jardueran txakurrak erabiltzen dituztenean, sarritan kalte egiten baitiete artaldeei, kasurik gehienetan ardiak izutzen dituztelako eta, batzuetan, haietako bat edo besteren heriotza eragiten dutelako (Karrantza-B).
Basapiztiak harrapatzeko modu tradizionalei dagokienez, Caro Barojak jasotzen duenez, «Espainiako iparraldean oinarrizko prozedurek lotura estua dute artzainen erregimenarekin [...] baina, dudarik gabe, ikuspuntu kultural batetik begiratuta, hura baino lehenagokotzat jo behar dira, eta esparru askoz handiagoan daude zabalduta. Modu horietako bat uxaldia da; horretan, jendeak burrunba handia egiten du ikuspegi sozial batetik begiratuta, aziendarentzat etengabeko mehatxu direlako, akabatzea komeni den basapiztiak dauden inguruan. Bestea, askoz ere bitxiagoa, tranpa bidezko ehiza sistema da. Batzuetan biak konbinatzen dira»[1].
Mendi batzuetan otso zuloak daude oraindik ere, bi hegietan hobi sakon batean batzera jotzen duten pareta banaz zedarritutako lursailak. Antolamendu horrek erraztu egiten zuen, jakiten zenean mendian otsoren bat zebilela, uxaldiak emaitza ona izatea. Otso zulorik ez zegoen lekuan, ehiza ez zen hain segurua. Hala ere, talde batek txakurren laguntzaz egindako uxaldi konbinatu baten bidez piztiak amildegi baterantz uxatzen ahalegintzen ziren, eta, han, beste ehiztari batzuk izaten zituzten zain eskopetekin armatuta[2].
Askoz ere prekarioagoak izan dira harrapakariak sua erabiliz edo zarata handiak eginez uxatzeko prozedurak. Beste baliabide batzuek, berriz, hala nola pozoiak, eragin suntsigarria izan dute.
Otsoaren harrapaketa
Otsoa izan da gure mendietako harrapakari nagusia azken mendeetan, eta artzainaren lehiakide nagusia habitat horretan.
Otsoa gorrotatzeko motibo nagusietako bat izan da jaten dituen baino animalia gehiago hiltzen dituela, horrek oker handiak eragiten baititu artaldeetan (Urkabustaiz-A). Horri gehitu behar zaizkio otsoak erasoaldiak egiten dituenean izututa amiltzen diren ardiak.