Diferencia entre revisiones de «CONMEMORACION DE LOS DIFUNTOS/eu»
Línea 12: | Línea 12: | ||
Hildakoen oroitzapena eguneroko egoeretan ere adierazten da, beti hartu izan baitira aintzat arimak eguneroko bizitzan. Etxeko otoitzetan etxeko hilen alde, purgatorioko arimen alde eta, halakorik egokituz gero, egun horretan hildakoaren alde errezatzen zen normalean. | Hildakoen oroitzapena eguneroko egoeretan ere adierazten da, beti hartu izan baitira aintzat arimak eguneroko bizitzan. Etxeko otoitzetan etxeko hilen alde, purgatorioko arimen alde eta, halakorik egokituz gero, egun horretan hildakoaren alde errezatzen zen normalean. | ||
− | == Azaroak 1. | + | == Azaroak 1. Santu guztien eguna. Domuru santu == |
Antzina ohikoa zen kandelak eta ogia eramatea elizaren barruko hilobira. Gero alde batera utzi ziren era horretako eskaintzak, edo, herri batzuetan, lekualdatu egin ziren, argiei zegokienez behintzat, hilerriko benetako hilobietara, eta aurrerago loreek ordezkatu zituzten. Horrenbestez, hiletaren unean eta hurrengo egunetan egindako gainerako eskaintzek izandakoaren pareko bilakaera izan dute. | Antzina ohikoa zen kandelak eta ogia eramatea elizaren barruko hilobira. Gero alde batera utzi ziren era horretako eskaintzak, edo, herri batzuetan, lekualdatu egin ziren, argiei zegokienez behintzat, hilerriko benetako hilobietara, eta aurrerago loreek ordezkatu zituzten. Horrenbestez, hiletaren unean eta hurrengo egunetan egindako gainerako eskaintzek izandakoaren pareko bilakaera izan dute. | ||
Línea 22: | Línea 22: | ||
Domuru Santuko jaiaren kasuan, zehazki, urrelilietara jo izan da batik bat. Urreliliaren loraldia data horiekin bat etortzearen ondorioz, baserrietan horretarako beren-beregi landutako landarea da; «hildakoen lorea» deritzote batzuek, hain dago azaroko lehen egun horiekin lotuta. | Domuru Santuko jaiaren kasuan, zehazki, urrelilietara jo izan da batik bat. Urreliliaren loraldia data horiekin bat etortzearen ondorioz, baserrietan horretarako beren-beregi landutako landarea da; «hildakoen lorea» deritzote batzuek, hain dago azaroko lehen egun horiekin lotuta. | ||
− | == Azaroak 2. | + | == Azaroak 2. Hildako fidelen eguna edo arimen eguna == |
Jatorriz hildakoei eskainitako jaieguna da hau, baina indarra galtzen joan da pixkanaka, eta haren errituetako batzuk aurreko egunera aldatu dira. Egun honetako ekitaldietako batzuk Domuru Santu Egunean hasitakoen jarraipena dira gainera. | Jatorriz hildakoei eskainitako jaieguna da hau, baina indarra galtzen joan da pixkanaka, eta haren errituetako batzuk aurreko egunera aldatu dira. Egun honetako ekitaldietako batzuk Domuru Santu Egunean hasitakoen jarraipena dira gainera. |
Revisión del 11:42 21 jun 2019
Ohikoa izan da hilak gogora ekartzea haien oroitzapeneko mezak eginda, hala hiletaren ondorengo egunetan nola heriotzaren lehen urteburuan. Oroitzapen horiek familia girokoak dira, gizarte praktikak diren arren hildako bati baino ez dagozkiolako.
Horietaz gain, badira izaera orokorragoko beste oroitzapen batzuk, hildako guztiei erreferentzia egiten dietenak; garrantzitsuenak Domuru Santu Egunean (azaroak 1) eta Hildakoen Egunean (azaroak 2) ospatzen direnak dira. Horrez gain, herriko jaietako egunaren biharamunean ere oroitzen dira hildakoak, eta herri batzuetan urteko beste data batzuetan.
Euskal Herri penintsularrean, hilerria bisitatzeko ohitura ez da oso zabala izan iraganean, are gutxiago hilobietara loreak eramatekoa; herri askotan, ezta azaroko lehen bi egunetan ere. Hildakoak oroitzeko praktika erlijiosoak elizako hilobi sinbolikoen gainean egiten ziren normalean, eta eskaintzarik ohikoenak ogiak eta argiak izaten ziren. Euskal Herri kontinentalean, herri askotan hilerria elizaren ondoan egoteak urte osoan esparru hori bisitatzeko tradizio handiagoa izatea eragin du. Beharbada horregatik ez daukate horrenbesteko indarrik Domuru Santu Egunak eta Hildakoen Egunak iparraldeko lurraldeetan.
Hildakoen oroitzapena eguneroko egoeretan ere adierazten da, beti hartu izan baitira aintzat arimak eguneroko bizitzan. Etxeko otoitzetan etxeko hilen alde, purgatorioko arimen alde eta, halakorik egokituz gero, egun horretan hildakoaren alde errezatzen zen normalean.
Contenido de esta página
Azaroak 1. Santu guztien eguna. Domuru santu
Antzina ohikoa zen kandelak eta ogia eramatea elizaren barruko hilobira. Gero alde batera utzi ziren era horretako eskaintzak, edo, herri batzuetan, lekualdatu egin ziren, argiei zegokienez behintzat, hilerriko benetako hilobietara, eta aurrerago loreek ordezkatu zituzten. Horrenbestez, hiletaren unean eta hurrengo egunetan egindako gainerako eskaintzek izandakoaren pareko bilakaera izan dute.
Domuru Santu Egunean, goizeko meza nagusia amaitu eta gero, errespontsu orokor bat errezatzen zen. Egun horretan ez zen hildakoen mezarik egiten, baina arratsaldean hildakoen bezperak errezatzen ziren, liturgiaren aldetik hurrengo egunari erreferentzia egiten baitzioten.
Loreei dagokienez, Ariako (N) zaharrenek gogoan dute loreak hilerrira eramateko ohitura etxe gutxi batzuetan hasi zela azken gerra zibilaren garaian, frontean hildako pertsona maite baten hilobiaren gainean loreren bat uzten zenean. Keinu hori ez zen gaur egun bezain ohikoa, ohitura hori hirurogeiko hamarkadatik aurrera hasi baitzen zabaltzen, hirian bizi ziren herriko pertsonak lore sortak bidaltzen hasi zirenean.
Domuru Santuko jaiaren kasuan, zehazki, urrelilietara jo izan da batik bat. Urreliliaren loraldia data horiekin bat etortzearen ondorioz, baserrietan horretarako beren-beregi landutako landarea da; «hildakoen lorea» deritzote batzuek, hain dago azaroko lehen egun horiekin lotuta.
Azaroak 2. Hildako fidelen eguna edo arimen eguna
Jatorriz hildakoei eskainitako jaieguna da hau, baina indarra galtzen joan da pixkanaka, eta haren errituetako batzuk aurreko egunera aldatu dira. Egun honetako ekitaldietako batzuk Domuru Santu Egunean hasitakoen jarraipena dira gainera.
Egun honetan, aurrekoan bezala, ohikoa izan zen ogia eta argia eskaintzea familiaren hilobian, errespontsuetarako diruaz gain. Bi egunek unitate bat osatu dutenez, Hildakoen Egunerako eskaintzek Domuru Santu Egunekoek izandako aldaketa jada komentatuen antzekoak izan dituzte. Gauza bera esan daiteke hilerrietarako bisitei buruz, baita horietara loreak eramateko ohiturari buruz ere. Egun honetan, apaizek hilen hiru meza ematen dituzte.
Hildakoen oroitzapenak urte osoan
Azaroko lehen bi egunetan ez ezik, herri batzuetan hildakoak gogoratzeko ohitura egon da beste data batzuetan ere. Aski ohikoa izan da auzoko hildakoen oroitzapeneko meza bat egitea herriko jaiaren errepikapenaren egunean. Kontuan hartu behar da, kultura tradizionalean hildakoek komunitateko kidetzat hartuak izaten jarraitzen dutela, eta, horrenbestez, oroituak direla hala etxean nola auzoan egindako ospakizunetan. Herri batzuetan, jaietako bigarren eguneko meza hori udalak ordaintzen zuen, eta haren ordezkariak mezatara joaten ziren gainera.
Hilobien zaintza
Domuru Santu Eguna eta Hildakoen Eguna hurreratu ahala, ohikoa izan da bezperan edo egun batzuk lehenago hilerriak eta hilobiak txukuntzea. Ohitura hori oso zabaldua dago gaur egun, baina antzina ez zen beti hala izan Euskal Herri penintsularrean; bai, aldiz, Euskal Herri kontinentalean.
Hilobiak, edozein motatakoak direla ere, haien jabe diren familiek txukuntzen dituzte, eskuarki emakumeek. Etxean landatutako loreekin apaintzen dira gainera, urreliliekin adibidez, eta gero eta gehiagotan merkatuan erositako lore sortekin eta koroekin. Lore biziekin edo artifizialekin ere apaintzen dira batzuetan.
Horretarako, hilerriko ateak itxita edukitzeko ohitura dagoen herrietan, ate horiek ireki egiten dira herri bakoitzean ezarritako aldizkakotasun batez, eta bereziki Domuru Santu Egunaren aurreko egunetan. Beste herri batzuetan, giltza aurretik izendatutako etxe batean uzten da, halako moldez non edozein auzoko sartu ahal den hilerrian egoki irizten dion bakoitzean.
Euskal Herriko lurralde kontinentaleko herrietan, familiako taldeari zegozkion lurrezko hilobiak zaintzeko eta, kasu batzuetan, apaintzeko ohitura zegoen. Leku batzuetan, azken tumulua belar txarrez garbi egoteaz arduratzen ziren, eta, beste batzuetan, gurutze baten edo beste sinbolo baten formako marrazkiak egiten zituzten, lurretik edo hartxintxarretatik eskuarea pasatuta.
Hilobia belarrez garbitu eta gero, tumulua berregin egiten zen, halako moldez non lurrezko tontortxoa nabarmentzen zen; ondoren, haren gailurra zapaldu egiten zen eta ildaskak markatzen ziren norberaren gustuen arabera: sigi-sagaka, izurtuta, zirkulu-segmentuak osatuz eta abar. Ondoren, tumulua lorez edo ezpel eta ereinotz adarrez dekoratzen zen. Herri batzuetan, gurutzea edo figura geometrikoak osatuz ezarritako hartxintxar edo harri koxkor zuriz edo beltzez ere apaintzen zen.