Diferencia entre revisiones de «TRASHUMANCIA Y TRANSTERMINANCIA/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Página creada con « {{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian | Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia/eu}}»)
 
Línea 1: Línea 1:
 
<languages></languages>
 
<languages></languages>
 +
== Artzaintza ibiltaria ==
  
{{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian | Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia/eu}}
+
Artzainen eta artaldeen aldian behingo lekualdatzea gertaera garrantzitsua da artzain bizimoduan. Latitude guztietan, bazkalekuen bilaketa premia larria izan da, eta mugak ez dira oztopo izan horretarako, hain izan da garrantzitsua premia hori.
 +
 
 +
Gure arloko ikertzaile askoren ustez —Jose Migel Barandiaran horien arteko lehena—, artzaintza ibiltaria, eta bereziki transhumantzia, abeltzaintza bera bezain zaharrak dira. Historiaurrean dute jatorria, Neolitotik abiatuta, eta horien aztarnak aurki daitezke artzain kultura tradizionalak megalitoen fenomenoarekin izan duen harreman geografikoan (artzaintzako guneen eta adierazpen megalitiko jakin batzuk dituzten abelbideen arteko kointzidentzia)<sup> <ref>José Miguel de BARANDIARAN. «Contribución al estudio de los establecimientos humanos y zonas pastoriles del País Vasco» in AEF, VII (1927) 141. or.</ref>.
 +
 
 +
Transhumantzia sortzen da gune geografiko jakin bateko bazkalekuak ezin dituelako ase aziendak urte osoan dituen premiak. Ezintasun hori ondoren aipatuko ditugun faktore hauek eragiten dute:
 +
 
 +
Klimak eta hark bere osagai nagusien bitartez, hala nola hezetasuna, euriak, hotza, elurra, izotzaldiak, beroa eta haizea, begetazioan duen eragina. Eskualdeko nekazaritzako moldeak eta ohiturak, eta horiek bazkalekuen erabilgarritasunean eta bazkalekuetara iristeko aukeran duten eragina. Bazkalekuetara iristeko erraztasuna haien izaera juridiko-administratiboaren arabera, oinarrian bi eratakoa izan daitekeena, pribatua edo komunala (kontzejuena, udalerriena eta haranena, elkarrekiko larreena edo partzuergoena eta, Nafarroan, antzinako Estatuaren mendiena eta Bardeena). Azienda mota: ardi azienda da egokiena lekualdatze handietarako, merkataritza-ustiatzerako erabilgarri diren abelburu ugariko artaldeak osatzen dituelako, eta urtearen une jakin batzuetan baino ez duelako dagokion herrira joan beharrik, eta hori ere ez ezinbestean. Beste azienda batzuek, hala nola behi azienda, txerri azienda eta zaldi azienda, beste gisa bateko baldintzak eskatzen dituzte.
 +
 
 +
Ez dituzte abelburu guztiek ondoren deskribatutako zikloen arabera egiten ibilaldiak. Eskuarki, bizitzarako azienda, hazkuntzara bideratutakoa, da transhumantzia egiten duen bakarra. Pikeko azienda, herrian okela kontsumitzeko hazitakoa, eta laneko azienda, etxeko lanetan laguntzen duena, ukuiluan egoten dira, transterminante edo egoiliar, hau da, jurisdikzio bakar baten barruko bazkalekuetan ibiltari.
 +
 
 +
Aziendaren lekualdatze zikliko guztiak transhumantziatzat jotzeko joera zabaldua dago, lekualdatzearen jatorriaren eta helburuaren arteko distantzia eta lekualdatzearen baldintzak zein motiboak edozein direlarik ere. Horregatik, ugariak izan dira transhumantziako praktika hauek beren ezaugarrien arabera hainbat multzotan bereizten saiatu diren sailkapenak. Ohikoa da bibliografian<ref>Julio CARO BAROJA. ''Los Vascos. ''Donostia: 1949, 220 or. eta hurrengoak. Fermín LEIZAOLA. «Aspectos de la vida pastoril y trashumancia en el País Vasco''» ''in'' Primera Semana Internacional de Antropología''. Bilbo: 1971, 535-536. or. Alfredo FLORISTÁN. ''La Merindad de Estella en la Edad Moderna: los hombres y la tierra.'' Iruñea: 1982, 219-221. or. Théodore LEFÈBVRE. ''Les modes de vie dans les Pyrénées atlantiques orientales''. Paris: 1933, 478 or. eta hurrengoak.</ref> transhumantzia handia, transhumantzia ertaina, neurri txikiagoko transhumantzia, transhumantzia mistoa eta transhumantzia lokala, transhumantzia laburra eta antzeko esapideak, Baskonian dauden hiru ziklo ibiltari handiak katalogatzeko ahaleginean.
 +
 
 +
== Neguko bazkalekuetarako ibiltaritza ==
 +
 
 +
Lehen elurteak iristean, eta horien kronologia aldatu egiten da mendi batzuetatik besteetara, bai eta urteen arabera ere, gune epelagoetara jaitsi beharra izaten dute azienda askok, bazkalekuak urriak direlako eta geratzen direnak elurrez estaltzen direlako. Ardi aziendak menditik jaitsi eta haraneko gune behereetara, itsasertz atlantikora edo, urrutiago, Bardeetara edo Ebro ibaiaren haranera joan beharra izaten du orduan, neguko bazkalekuen bila.
 +
 
 +
== Udako bazkalekuetarako ibiltaritza ==
 +
 
 +
Udako bazkalekuetarako ibiltaritza nahikoa motza da berez Baskonian, haranetik gertuen dagoen mendira artekoa, Urbasako eta Andiako mendilerroen izaera partikularra alde batera utziz gero. Tenperaturak muturrekoak ez direnez eta udako hilabeteetan ere hezetasunak iraun egiten duenez, barnealdeko gune altuetako bazkalekuek baldintza egokiak izaten dituzte beren ziklo begetatiboaren garapenerako, are udan ere. Hala ere, alturak, erliebeak, orientazioak eta itsasoarekiko distantziak artzaintzan aztarna uzten duen aniztasun faktore bat ezartzen dute.
 +
 
 +
== Bizitza neguko bazkalekuetan ==
 +
 
 +
Eskuarki, artzain ibiltarien bizi baldintzak ez dira inoiz haien oso gustukoak izan, beren lurretik urrunduta, familiarengandik ere bai, bizitzeko eta lan egiteko baldintza prekarioetan. Baldintza horiek are okerragoak dira neguko transhumantzia handiaren kasuan. Hala ere, kontuan hartu behar da planteatzen diren egoerak oso desberdinak direla leku batzuetan eta besteetan, eta egoera horiek bilakaera nabarmena izan dutela urteek aurrera egin ahala. Bi ardatz ditu aldaketa horrek: garai batean soldatapeko artzainengandik ardien jabe diren artzainengana igaro izana eta motorizazioak eskainitako erosotasunak.
 +
 
 +
== Neguko bazkalekuen erabilgarritasuna ==
 +
 
 +
Aurrez esan den bezala, neguko hotza iristean paralizatu egiten da mendiko bazkalekuen ziklo begetatiboa, elurrak estaltzen ditu eta artzainek gune behereetara eraman behar izaten dituzte artaldeak, beren belarrak edo alokatutakoak kontsumitzera. Mugimendu honek bi norabide dauzka:
 +
 
 +
— Piriniotar-nafar gunean, aziendak barnealde mediterraneora jaitsi eta han geratzen dira, belardiak eta uztondoak aprobetxatuta.
 +
 
 +
— Gune ozeanikoan, jaitsiera Bizkaiko eta Gipuzkoako itsasertzera egiten da, eta Baskonia kontinentaleko lurralde piriniotarrean haran atlantikoetarantz.
 +
 
 +
 
 +
{{DISPLAYTITLE: XIII. TRANSHUMANTZIA ETA TRANSTERMINANTZIA}} {{#bookTitle:Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian | Ganaderia_y_pastoreo_en_vasconia/eu}}

Revisión del 12:20 4 mar 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Artzaintza ibiltaria

Artzainen eta artaldeen aldian behingo lekualdatzea gertaera garrantzitsua da artzain bizimoduan. Latitude guztietan, bazkalekuen bilaketa premia larria izan da, eta mugak ez dira oztopo izan horretarako, hain izan da garrantzitsua premia hori.

Gure arloko ikertzaile askoren ustez —Jose Migel Barandiaran horien arteko lehena—, artzaintza ibiltaria, eta bereziki transhumantzia, abeltzaintza bera bezain zaharrak dira. Historiaurrean dute jatorria, Neolitotik abiatuta, eta horien aztarnak aurki daitezke artzain kultura tradizionalak megalitoen fenomenoarekin izan duen harreman geografikoan (artzaintzako guneen eta adierazpen megalitiko jakin batzuk dituzten abelbideen arteko kointzidentzia) [1].

Transhumantzia sortzen da gune geografiko jakin bateko bazkalekuak ezin dituelako ase aziendak urte osoan dituen premiak. Ezintasun hori ondoren aipatuko ditugun faktore hauek eragiten dute:

Klimak eta hark bere osagai nagusien bitartez, hala nola hezetasuna, euriak, hotza, elurra, izotzaldiak, beroa eta haizea, begetazioan duen eragina. Eskualdeko nekazaritzako moldeak eta ohiturak, eta horiek bazkalekuen erabilgarritasunean eta bazkalekuetara iristeko aukeran duten eragina. Bazkalekuetara iristeko erraztasuna haien izaera juridiko-administratiboaren arabera, oinarrian bi eratakoa izan daitekeena, pribatua edo komunala (kontzejuena, udalerriena eta haranena, elkarrekiko larreena edo partzuergoena eta, Nafarroan, antzinako Estatuaren mendiena eta Bardeena). Azienda mota: ardi azienda da egokiena lekualdatze handietarako, merkataritza-ustiatzerako erabilgarri diren abelburu ugariko artaldeak osatzen dituelako, eta urtearen une jakin batzuetan baino ez duelako dagokion herrira joan beharrik, eta hori ere ez ezinbestean. Beste azienda batzuek, hala nola behi azienda, txerri azienda eta zaldi azienda, beste gisa bateko baldintzak eskatzen dituzte.

Ez dituzte abelburu guztiek ondoren deskribatutako zikloen arabera egiten ibilaldiak. Eskuarki, bizitzarako azienda, hazkuntzara bideratutakoa, da transhumantzia egiten duen bakarra. Pikeko azienda, herrian okela kontsumitzeko hazitakoa, eta laneko azienda, etxeko lanetan laguntzen duena, ukuiluan egoten dira, transterminante edo egoiliar, hau da, jurisdikzio bakar baten barruko bazkalekuetan ibiltari.

Aziendaren lekualdatze zikliko guztiak transhumantziatzat jotzeko joera zabaldua dago, lekualdatzearen jatorriaren eta helburuaren arteko distantzia eta lekualdatzearen baldintzak zein motiboak edozein direlarik ere. Horregatik, ugariak izan dira transhumantziako praktika hauek beren ezaugarrien arabera hainbat multzotan bereizten saiatu diren sailkapenak. Ohikoa da bibliografian[2] transhumantzia handia, transhumantzia ertaina, neurri txikiagoko transhumantzia, transhumantzia mistoa eta transhumantzia lokala, transhumantzia laburra eta antzeko esapideak, Baskonian dauden hiru ziklo ibiltari handiak katalogatzeko ahaleginean.

Neguko bazkalekuetarako ibiltaritza

Lehen elurteak iristean, eta horien kronologia aldatu egiten da mendi batzuetatik besteetara, bai eta urteen arabera ere, gune epelagoetara jaitsi beharra izaten dute azienda askok, bazkalekuak urriak direlako eta geratzen direnak elurrez estaltzen direlako. Ardi aziendak menditik jaitsi eta haraneko gune behereetara, itsasertz atlantikora edo, urrutiago, Bardeetara edo Ebro ibaiaren haranera joan beharra izaten du orduan, neguko bazkalekuen bila.

Udako bazkalekuetarako ibiltaritza

Udako bazkalekuetarako ibiltaritza nahikoa motza da berez Baskonian, haranetik gertuen dagoen mendira artekoa, Urbasako eta Andiako mendilerroen izaera partikularra alde batera utziz gero. Tenperaturak muturrekoak ez direnez eta udako hilabeteetan ere hezetasunak iraun egiten duenez, barnealdeko gune altuetako bazkalekuek baldintza egokiak izaten dituzte beren ziklo begetatiboaren garapenerako, are udan ere. Hala ere, alturak, erliebeak, orientazioak eta itsasoarekiko distantziak artzaintzan aztarna uzten duen aniztasun faktore bat ezartzen dute.

Bizitza neguko bazkalekuetan

Eskuarki, artzain ibiltarien bizi baldintzak ez dira inoiz haien oso gustukoak izan, beren lurretik urrunduta, familiarengandik ere bai, bizitzeko eta lan egiteko baldintza prekarioetan. Baldintza horiek are okerragoak dira neguko transhumantzia handiaren kasuan. Hala ere, kontuan hartu behar da planteatzen diren egoerak oso desberdinak direla leku batzuetan eta besteetan, eta egoera horiek bilakaera nabarmena izan dutela urteek aurrera egin ahala. Bi ardatz ditu aldaketa horrek: garai batean soldatapeko artzainengandik ardien jabe diren artzainengana igaro izana eta motorizazioak eskainitako erosotasunak.

Neguko bazkalekuen erabilgarritasuna

Aurrez esan den bezala, neguko hotza iristean paralizatu egiten da mendiko bazkalekuen ziklo begetatiboa, elurrak estaltzen ditu eta artzainek gune behereetara eraman behar izaten dituzte artaldeak, beren belarrak edo alokatutakoak kontsumitzera. Mugimendu honek bi norabide dauzka:

— Piriniotar-nafar gunean, aziendak barnealde mediterraneora jaitsi eta han geratzen dira, belardiak eta uztondoak aprobetxatuta.

— Gune ozeanikoan, jaitsiera Bizkaiko eta Gipuzkoako itsasertzera egiten da, eta Baskonia kontinentaleko lurralde piriniotarrean haran atlantikoetarantz.



  1. José Miguel de BARANDIARAN. «Contribución al estudio de los establecimientos humanos y zonas pastoriles del País Vasco» in AEF, VII (1927) 141. or.
  2. Julio CARO BAROJA. Los Vascos. Donostia: 1949, 220 or. eta hurrengoak. Fermín LEIZAOLA. «Aspectos de la vida pastoril y trashumancia en el País Vasco» in Primera Semana Internacional de Antropología. Bilbo: 1971, 535-536. or. Alfredo FLORISTÁN. La Merindad de Estella en la Edad Moderna: los hombres y la tierra. Iruñea: 1982, 219-221. or. Théodore LEFÈBVRE. Les modes de vie dans les Pyrénées atlantiques orientales. Paris: 1933, 478 or. eta hurrengoak.