Diferencia entre revisiones de «Resumen Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Página creada con «Lehen zatian jaiotza, erditzea eta jaioberria nola zaintzen den azaldu dira, umeen jatorriari buruz neska-mutikoek dituzten sineskerekin eta nagusiek jaiotzari buruz dituzt...»)
m (FuzzyBot trasladó la página Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia RESUMEN/eu a Resumen Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia/eu sin dejar una redirección: Parte de la página traducible «Ritos del nacimiento al matrimonio...)
 
(No se muestran 7 ediciones intermedias de otro usuario)
Línea 2: Línea 2:
 
''Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara ''Euskal Herriko Etniker Taldeek egindako beste etnografia-lan bat dugu, On Joxe Miel Barandiaranek atondu zuen Euskalerriko Atlas Etnografikoaren ale berria hain zuzen ere. ''Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura) (1990), Juegos Infantiles (HaurJolasak) ''(1993) eta ''Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak) ''(1995) aleak kaleratu ditugu aurretik.  
 
Ikerlan hau Euskal Herrian egin da, Europa Mendebaldean, Aturri (iparraldean) eta Ebro (hegoaldean) ibaien artean dagoen lurraldean. Espainiako aldea administrazio politiko bik osa- tzen dute (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa) eta beste zati bat Frantziako Pyrénées Atlantiques izeneko departamentuaren barruan dago. Guztira 20.531 km<sup>2</sup> ditu lurralde honek eta 2.937.151 biztanle bizi dira bertan (1990).  
+
Ikerlan hau Euskal Herrian egin da, Europa Mendebaldean, Aturri (iparraldean) eta Ebro (hegoaldean) ibaien artean dagoen lurraldean. Espainiako aldea administrazio politiko bik osatzen dute (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa) eta beste zati bat Frantziako Pyrénées Atlantiques izeneko departamentuaren barruan dago. Guztira 20.531 km<sup>2</sup> ditu lurralde honek eta 2.937.151 biztanle bizi dira bertan (1990).  
  
Tokian tokian egin izan dira ikerlanak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoako hirurogeita sei herritan. Inkestak egiteko tokiak aukeratzerakoan kon- tuan izan dira ikertu beharreko lurraldearen aniztasuna eta giro desberdinak (baserria, hiria eta kostaldea). Inkestok egiteko erabili den galdetegi etnografikoa Barandiaranek 1974an argitara- tu zuen ''Guía para una encuesta etnográfica ''lanean dago jasota (II. kapitulua. ''Usos del Grupo Doméstico), ''hain zuzen ere, jaiotza eta bataioko, haurtzaro eta gaztaroko, senar-emaztegaitza eta ezkontza-ezteguetako ohikuneak aipatzen dituzten galderetan (IL174tik II.237ra bitarteko galderak).  
+
Tokian tokian egin izan dira ikerlanak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoako hirurogeita sei herritan. Inkestak egiteko tokiak aukeratzerakoan kontuan izan dira ikertu beharreko lurraldearen aniztasuna eta giro desberdinak (baserria, hiria eta kostaldea). Inkestok egiteko erabili den galdetegi etnografikoa Barandiaranek 1974an argitaratu zuen ''Guía para una encuesta etnográfica'' lanean dago jasota (II. kapitulua. ''Usos del Grupo Doméstico)'' hain zuzen ere, jaiotza eta bataioko, haurtzaro eta gaztaroko, senar-emaztegaitza eta ezkontza-ezteguetako ohikuneak aipatzen dituzten galderetan (IL174tik II.237ra bitarteko galderak).  
  
Lan hau Labayru Ikastegiko Etnografia Arloak ondu eta moldatu du. Jaiotzatik ezkontzara bitarteko ohikuneak deskribatu dira liburuan, eta heriotz ohikuneei buruz kaleratutako azken alearekin, batak eta besteak, bizitzako ohikuneen ikuspegi betea ematen dute osotara.  
 
Lehen zatian jaiotza, erditzea eta jaioberria nola zaintzen den azaldu dira, umeen jatorriari buruz neska-mutikoek dituzten sineskerekin eta nagusiek jaiotzari buruz dituzten usteekin bate- ra. Ondoren, bataioaren inguruko ohikuneak eta erditzearen ostean egin beharrekoak aztertu dira. Haurra zaintzeko moduak, lehen jaunartzerako ohikuneak eta etxeko zereginetan haurrek zertan laguntzen zuten dira obra honen lehen zatiari amaiera emango dioten gaiak.  
+
Lehen zatian jaiotza, erditzea eta jaioberria nola zaintzen den azaldu dira, umeen jatorriari buruz neska-mutikoek dituzten sineskerekin eta nagusiek jaiotzari buruz dituzten usteekin batera. Ondoren, bataioaren inguruko ohikuneak eta erditzearen ostean egin beharrekoak aztertu dira. Haurra zaintzeko moduak, lehen jaunartzerako ohikuneak eta etxeko zereginetan haurrek zertan laguntzen zuten dira obra honen lehen zatiari amaiera emango dioten gaiak.  
  
Las costumbres relacionadas y asociadas a la juventud conforman el grueso de la segunda parte. El baile, los cortejos y galanteos amorosos dan paso al apartado donde se trata la formalización del noviazgo. Capítulos posteriores se ocupan de describir las capitulaciones matrimoniales y la dote, que antaño tuvieron mayor importancia, y los preparativos de boda que comprenden las proclamas, la despedida de soltero y las invitaciones y obsequios hechos con ocasión del casamiento.  
+
Gaztaroaren inguruko ohiturak dira bigarren zatian bildutakoak. Dantza jolasak, neska mutilen arteko lehenengo hartu-emanak eta era horretako ohiturek senar-emaztegaitzara bideratuko gaituzte. Geroagoko beste kapituluetan ezkontzeko diru-konponketak, arreoa —lehen garrantzi handia zuena—, ezkontzarako prestakuntzak deiune aldian, gazte-taldeak ezkongaiari egiten dion agurra, gonbidapenak eta ezkonberrientzako opariak dira aztertutako ohiturak.  
  
Los capítulos doce al quince tratan de la boda. La comitiva nupcial, la ceremonia religiosa, el banquete de bodas y los rituales observados en el mismo, la ofrenda postnupcial y la tornaboda, el antiguo acarreo del ajuar y la entrada en el domicilio conyugal son los asuntos centrales objeto de estudio. Finaliza la obra con sendos capítulos sobre la soltería, el casamiento de viejos y viudos y las uniones libres.  
+
Hamabigarrenetik hamabosgarrenera bitarteko kapituluetan ezkontza bera aztertu da. Ezteietako gonbidatuak, ezkontzaren ohikunea, bazkaria eta inguruko ospakizuna, ezkontza ondorengo eskaintzak, arreoa eta arreo-gurdia eta etxe berrira sartzea nola den azaldu da. Obraren amaieran mutilzahar eta neskazaharren bizimodua, zaharren eta alargunen ezkontza bereziak eta loturarik gabeko bikoteen egoera aztertu dira.  
  
Tanto los tres volúmenes anteriores como éste dedicado a los ritos de paso del nacimiento al matrimonio, y los posteriores que completarán el Atlas etnográfico estudian el grupo humano de Vasconia en sus diversas manifestaciones. Para ello se ha tenido en cuenta la cultura tradicional tal como ha sido registrada a lo largo de este siglo y las transformaciones contemporáneas operadas.
+
Aurretik argitaratutako hiru aleek, jaiotzatik ezkontzara bitarteko ohikuneak biltzen dituen honek eta Atlas etnografikoa osatzeko etortzeko daudenak, Euskal Herriko biztanleak eta euron ohiturak dituzte aztergai. Horretarako, kontuan izan ditugu bai kultura tradizionala, mende honetan zehar guganaino heldu den moduan, bai beronek oraintsuago izan dituen aldaketak.
{{DISPLAYTITLE: Resumen}} {{#bookTitle:Ritos del Nacimiento al Matrimonio en Vasconia | Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia}}
+
{{DISPLAYTITLE: Laburpena}} {{#bookTitle:Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara|Ritos_del_nacimiento_al_matrimonio_en_vasconia/eu}}

Revisión actual del 08:39 19 jul 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara Euskal Herriko Etniker Taldeek egindako beste etnografia-lan bat dugu, On Joxe Miel Barandiaranek atondu zuen Euskalerriko Atlas Etnografikoaren ale berria hain zuzen ere. Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura) (1990), Juegos Infantiles (HaurJolasak) (1993) eta Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak) (1995) aleak kaleratu ditugu aurretik.

Ikerlan hau Euskal Herrian egin da, Europa Mendebaldean, Aturri (iparraldean) eta Ebro (hegoaldean) ibaien artean dagoen lurraldean. Espainiako aldea administrazio politiko bik osatzen dute (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa) eta beste zati bat Frantziako Pyrénées Atlantiques izeneko departamentuaren barruan dago. Guztira 20.531 km2 ditu lurralde honek eta 2.937.151 biztanle bizi dira bertan (1990).

Tokian tokian egin izan dira ikerlanak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoako hirurogeita sei herritan. Inkestak egiteko tokiak aukeratzerakoan kontuan izan dira ikertu beharreko lurraldearen aniztasuna eta giro desberdinak (baserria, hiria eta kostaldea). Inkestok egiteko erabili den galdetegi etnografikoa Barandiaranek 1974an argitaratu zuen Guía para una encuesta etnográfica lanean dago jasota (II. kapitulua. Usos del Grupo Doméstico) hain zuzen ere, jaiotza eta bataioko, haurtzaro eta gaztaroko, senar-emaztegaitza eta ezkontza-ezteguetako ohikuneak aipatzen dituzten galderetan (IL174tik II.237ra bitarteko galderak).