Galdetegia

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Revisión del 15:33 3 mar 2020 de FuzzyBot (discusión | contribuciones) (Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente)
(dif) ← Revisión anterior | Revisión actual (dif) | Revisión siguiente → (dif)
Saltar a: navegación, buscar
Otros idiomas:
Español • ‎Euskera • ‎Francés


Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta José Miguel de Barandiaranek argitaratutako Landa-ikerketa etnografiko baterako gidaliburua lanetik hartu da. Gida horretan, heriotzari buruzko galderak “Bizitzako aldaketa-ohikuneak” atalean agertzen dira, “Etxeko taldearen ohikuneak” izeneko II. kapituluan, 238–272. galderak.

II. ETXEKO TALDEAREN OHITURAK

BIZITZAKO ALDAKETA-OHIKUNEAK

238. Heriotza: Zeintzuk dira ezagutzen diren heriotza-zantzuak? Nola deitzen zaio hilzoriari? Zeintzuk dira hilzoriak irauten duen bitartean bete ohi diren eginbeharrak? Zer egiten da berau jasangarriagoa izan dadin?

239. Nork hartzen du apaizari eta sendagileari deitzeko ardura? Nork lagundu behar die Elizakoei? Gaixoaren oinak, nork agerrarazten ditu Azken Igurtzia emateko? Gaixoaldian, senideen eta auzokoengandik gaixoak hartzen duen laguntza, zertan datza?

240. Heriotza zergatik datorrela diote? Arima erraz ikusteko moduan irteten dela dion sinesmenik badago? Zein irudirekin agertzen da? Non jartzen da hildakoa?

241. Norbait hil den etxean, doluaren zeintzuk ezaugarri ezartzen dira? Ixten dira leihoak? Ispilurik estaltzen da? Harmarririk? Erlauntzak?

241 bis. Gorpua etxean dagoen bitartean, nork hartzen du etxeko lanen ardura? Auzokoek? Nortzuk jotzen dira auzokotzat? Hurbilen dagoen etxekoak? Etxekonekoak, beheko edo gaineko etxebizitzakoak? Nork dakar Elizako Gurutzea etxeraino?

242. Heriotzaren berri nori eta nola ematen zaio? Nork du berria emateko ardura? Etxeko abereei iragartzen zaie? Nola? Nork?

243. Hildakoaren gelan belarrik erretzen da? Zeintzuk?

244. Nola beztitzen da hilotza? Nor da gorpua garbitu eta janzten duena? Zer erabiltzen da gorpua garbitzeko?

245. Hildakoaren jantzian, hilotzaren eskuetan, hilkutxan edo hilobian, jartzen da ezer? Gorpuaren ondoan jartzen da argi berezirik?

246. Gaubelarik egiten zaio hildakoari? Nor egoten da gaubelan eta zer egiten dute horrelakoetan?

246 bis. Norbait hil denean, jotzen da eliz kanpairik? Nolakoa da kanpaiaren doinua? Nola deitzen zaio? Ehorzketan eta hiletetan jotzen da kanpairik?

247. Gorpua hilkutxan edo andetan jartzen da? Zein kolore eta ze formatakoak dira bata eta bestea? Badute edergarri berezirik?

248. Hildakoak hartutako itxurak badu inolako esangurarik?

249. Hildakoaren gurasoak behartuta daude ezertara gorpua etxean dagoen artean?

250. Hildakoaren ondoan egiten da jan-edanik?

251. Gorpua elizara eramaten da? Etxetik ateratzerakoan, betetzen da ohikune berezirik? Beheko suko txingarrik edo kanpora ateratzen da? Nork ateratzen du?

252. Nortzuk eta nola eramaten dute gorpua elizaraino? Norantz begira joaten da hilkutxa?

253. Gorpua eramateko bide jakinen bat dago? Etxe bakoitzak berea dauka? Nola du izena? Hilotza beste inoren lurretik eraman beharrak sortzen du zorrik? Eta Elizako Gurutzea edo Elizakoak beste inoren lurretik eramateak? Horrelakoek zorrik sor ez dezaten, zer egin lezake lurraren jabeak?

254. Hilotza jaiotetxera edo ugazabaren etxera eramateko ohiturarik badago, gero herriko apaizek bertatik altxatu dezaten?

255. Doluko taldea nortzuk osatzen dute? Zein ordenatan eratzen dira? Nola doaz jantzita? Zer egiten dute? Egiten da geldiunerik toki jakinetan? Zertarako?

256. Heriotza izan den oheko lastaira erretzeko ohiturarik badago? Nork erretzen du? Non, noiz eta nola? Zein da ekintza horren esangura?

257. Hileta denboran, non uzten da gorpua?

258. Zein eratako hiletak egiten dira? Otoitz berezirik egiten da?

259. Hildakoari lagunduz negar egiten duen andrerik badoa? Nola deitzen dira? Zer egiten dute?

260. Elizako jarlekuan argirik pizteko ohiturarik badago?

261. Nork pizten du jarlekuko argia eta zenbat argizari erabiltzen da horretarako?

262. Hiletak direla eta, zeintzuk opari egiten dira? Eskaintzen da animalia bizirik? Elizkizunetan, non jartzen dira opariak? Nor arduratzen da zeregin horrezaz? Hauekin zer egiten da gero? Hildakoen arimek opariok nolabait jaten dituztela dion sinesmenik badago?

263. Hileta, nork eta zegan ordaintzen du? Errespontsurik edo bestelakorik ateratzen da? Jarlekuan ala hilobian? Zenbat irauten du elizkizunak, hau da, aldi jakinetan opariak eta argia hilobira eramateko aldiak? Nor da etxekoen ordezkaria horrelakoetan?

264. Hilerriko hilobiak nolako eitea dauka eta nolakoa jarlekuak edo elizan lehen zegoen antzinako hilobiak? Hilobiok familiarenak dira, ala etxeari dagozkio eta honetatik ezin dira banatu? Elizaren, hilerriaren eta etxe baten inguruan gau berean hiru bira eman ezin dela dioen sinesmenik badago?

265. Nork du etxe jakin bateko hilobian lurperatua izateko eskubidea?

266. Nortzuk joaten dira lurra ematera? Bertan dauden guztiek hartzen dute parte? Nola?

267. Hilotza nora begira lurperatzen da?

268. Ugazabaren jarlekua eta hilobia maizterrek ere erabiltzen dute?

269. Hiletaren ondoren, nortzuk itzultzen dira hildakoaren etxera, eta zein ordenatan?

270. Etxean sartu baino lehen, otoitz egiten da argi edo suren baten aurrean?

271. Hildakoaren etxean izaten da otordurik? Nola deitzen da? Zer jaten da? Jan liteke haragirik horrelakoetan? Nortzuk izan ohi dira mahaikide?

272. Etxeak eta etxekoek badute doluaren adierazgarririk edo ezaugarririk? Zenbat denboran? Elizako jarlekuan argizaria erre bitartean?