Galdetegia

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
Otros idiomas:
Español • ‎Euskera • ‎Francés

Kanpo-ikerketarako erabilitako galdetegia Joxe Miel Barandiaranek argitaratutako Galdetegi etnografiko baterako gida lanetik hartu da. Gida horretan, herri-medikuntzari buruzko galderak “Gaixotasunak eta sendagaiak” atalean daude jasota, Etxeko Taldearen ohiturak izeneko II. kapituluan, eta 46-170. galderak dira.

II. ETXEKO TALDEAREN USADIOAK

GAIXOTASUNAK ETA SENDAGAIAK

46. Ze gaixotasun dira jendearen artean ezagunenak?

47. Ze sintomaren bidez jakiten duzue gaixotasun hori agertuko dela?

48. Zer ondorioztatzen da ilearen koloretik?

49. Begien koloretik?

50. Bekainen formatik?

51. Ze fenomeno natural hartzen dira osasun ezaugarri legez?

52. Ze izaera bereizten dira?

53. Nondik datoz ametsak?

54. Zer uste da doministikuari buruz?

55. Zer ondorioztatzen da gaueko airetik?

56. Ze baliabide erabiltzen dira ganberako airea hobetzeko?

57. Ze arropa jotzen dira osasungarritzat eta zein kaltegarritzat?

58. Ze gaixotasun hartzen dira osasun seinale legez?

59. Zer hartzen da gaixotasun kausa legez?

60. Ze elikagai jotzen dira kaltegarritzat?

61. Ze elikagaik berotzen dute gorputza eta zeintzuk hartzen dira freskagarritzat?

62. Norekin kontsultatzen da gaixotasun kasuan?

63. Ze sintomei esker jakin daiteke susperraldia gertatzen ari dela?

64. Ze bitarteko erabiltzen dira osasuntsu egoteko?

65. Zenbait gaixotasun saihesteko?

66. Ze erremedio edo sendagai izaten dituzue normalean etxean?

67. Batzuetan odol-ateratzeak egiten dira? Zergatik?

68. Bainuak egiten dira? Non? Noiz? Zer tarako?

69. Bentosak erabiltzen dira? Nork jartzen ditu? Ze tresna erabiltzen dira?

70. Ze garaitan erabili behar dira bentosak eta odol-ateratzeak?

170. Ze esaera eta atsotitz dago gai horien inguruan?