Diferencia entre revisiones de «DIAS EXEQUIALES/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
 
(No se muestran 3 ediciones intermedias del mismo usuario)
Línea 1: Línea 1:
 
<languages></languages>
 
<languages></languages>
Sutondoa, hau da, etxeko sua, kultura guztietan dago presente. Behe Paleolitoan gizakiak sua kontrolatzea lortu zuenean –gero hura sortzeko gauza ere izango zen–, harentzako baino ez zen espazio bat sortu zuen.
+
Hiletak ez dira hileta elizkizunaren eguneko kontua soilik. Familiako taldeak, ahaideek eta auzokoek hainbat erlijio ospakizunetan parte hartzen dute dolu garaian. Hileta ekitaldi horien artean, hileta elizkizunaren ondoko mezen bederatziurrena nabarmentzen zen antzina: haren barruan, herri batzuetan ondra mezak zeritzenak egiten ziren. Doluaren amaieran, zeinak gutxienez urtebete irauten zuen, urteburuko meza egiten zen, hiletakoaren errepikapena.
  
Ordura arte, gizakia beste animalia espezie batzuekin partekatutako natur ingurunean bizi zen. Lehen iraultza energetikoaz geroztik<ref>André VARAGNAC. ''La cônquete des energies''. Paris: (Hachette), pp. 65 y ss.</ref>, beste animalia espezie guztiak espazio horretatik kanpo geratu ziren.
+
== Bederatziurrena ==
  
Animalia espezie guztietan suarekiko beldurra senezkoa baldin bada ere, gizakiak suarekin bere eboluzioan zehar izan duen lotura hain izan da estua, non kumeei, haurrei alegia, haren arriskuari buruzko heziketa eman behar izan dien, erre ez daitezen. Horrela sortu zen sutondoa espazio hertsiki gizatiar moduan; beste animalia batzuk espazio horretara sartzeak, hain zuzen ere, horien etxekotzea ekarri zuen.
+
Mezen bederatziurrena, ''novenario'' zeritzona, elizan hileta elizkizunaren biharamunean hasitakoa, hileten parte izan da duela urte gutxira arte eta Euskal Herriko lurralde guztietan egiaztatu da. Antzina, familiako kideen eta auzokorik gertukoenen presentzia zuten meza horiek hileta elizkizunaren antzeko solemnitatea izaten zuten. Etxeko taldea osatzen zutenak doluari zegokion moduan jantzita eta seigizio erritual bat osatuz joaten ziren bederatzi egunetan elizara.
  
Suak ez ditu haurrak soilik erakartzen, gure bizitza osoan laguntzen gaitu. Suak guregan duen indar hipnotikoa aipatzen dugu eta gure hizkuntzaren parte bihurtu da, bizitzarekin eta amodioarekin lotuta. Sua piztu bezalako esaldiak, hiltzear dagoenari buruz itzaltzen ari dela esatea edo supazter-txokoan egotea kontrapuntua dira bizitzaren edo amodioaren suaz edo bizitzaren garra itzaltzeaz hitz egitean.
+
Bederatziurren horren berezko erritu bat zen apaizak ''fuesa'' zeritzonaren, familiako hilobiaren aurrean, egunero, meza bukatzean, errezatzen edo kantatzen zuen errespontsua.
  
Arkeozibilizazioak ematen digun gertakari horrek oso oinarrizkoa badirudi ere, aintzat hartu beharrekoa da etxearen kulturak herrien dibertsitatean izan duen geroko bilakabidea interpretatzeko.
+
Bederatziurrenaren antzinako ohiturak hirurogeiko hamarkadara arte iraun zuen oro har, baina aurreko hamarkadetan hasia zen jadanik solemnitatea galtzen, eta, kasu batzuetan, hiru egunekoa izan arte murriztu zen. Gaur egun, hiletaren ondorengo igandean egiten den meza bat baino ez da, eskuarki ''misa de salida'' edo ''irteerako meza'' deritzona.
  
Etxeko sua, zeina atzo arte izan den, are gure artean ere, etxearen osagai funtsezko bat eta familiaren etxebizitzaren ardatza, oinarrizko elementua da zibilizazioaren sorreran berean ere.
+
== Ondrak ==
  
Su kontrolatu horrek bere inguruan sortzen duen mikroklima giza harremanetarako esparru bihurtzen da. Su hori leku berean egonkorra egin zenean, haren ondoan bizi ziren hurrenez hurreneko belaunaldien lekuko bihurtu zen. Kontuan hartu behar da butanoko gasezko sukaldeak agertu ziren arte, sua egunero eduki behar zela piztuta, baita udako egun beroetan ere, janaria prestatzea ahalbidetzen zuen bero iturri bakarra baitzen. Testuinguru horretan, sua etxearen sinbolo, etxeko jeinu eta arbasoei egindako eskaintza izan da gure kultura tradizionalean<ref>José Miguel de BARANDIARAN. ''Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca''. Bilbo: 1972, 218. or.</ref>.
+
Inkesta egindako esparruan, ondrak deritze, ''honras'' gaztelaniaz, hilaren omenez haren ahaideen zirkulu murriztu batean egiten diren hileta elizkizunei. Hala ondoriozta daiteke ahaideek hileta ospakizun horietara joateko zuten betebeharretik. Beste hileta ospakizun batzuetan bezala, horietan ere auzokoen arteko lehena edo auzokorik gertukoenak ahaideen parekotzat jotzen ziren.
  
Tradizio asko sortu da suarekin lotuta, hala nola ondoren azalduko direnak eta kapitulu honetan aipatuko diren beste batzuk, etxeko suari antzina ematen zitzaion birtualtasunari erreferentzia egiten diotenak eta Euskal Herrian zehar zabalkunde handia izan dutenak.
+
Bestalde, ondren ospakizunak solemnitate halako bat eskatzen zuen; ondra-meza kantatua izaten zen, eta, normalean, haren aurretik Hilen Ofizioaren zati bat errezatzen zen.
  
Etxeko suari, adibidez, bigarren hortzaldia eskatzen zitzaion. Haurrari eroritako hortza etxeko sura botatzeko ohitura zegoen, laguntza eskatuz: ''Tori zarra ta ekatzu berria ''(Hartu zaharra eta ekarri berria)<ref><span style="background-">Atlas Etnografiko honetako <span style="background-">''Juegos infantiles en Vasconia''<span style="background-"> liburukian ohitura hau eta kantatzen ziren kantuak jasotzen dira. </ref> (Oiartzun-G). Su hori ogia eta lurrera erori eta gero kutsatutako beste janari batzuk arazteko gauza ere bazen, baita eguzkia sartu ondoren ekarritako ura ere. Su horren inguruan hiru buelta egin behar izaten zituzten kanpotik etorritako pertsonek zein animaliek, etxekotzat hartuak izateko.
+
== Urteburuko meza ==
  
== Etxeko suaren errautsak. sua biltzen, sua batzen ==
+
Heriotzaren lehen urtea betetzean egiten zen mezak hiletaren solemnitate eta ezaugarri berberak izaten zituen iraganean. Lanegunez egiten zen, ''Requiem'' meza batekin, eskuarki diakonizatua eta aurretik Nokturnoa kantatuta; Katafalkoa elizaren erdian ezartzen zen; familiako hilobia aktibatzen zen argiak piztuta, eta errespontsuetarako limosnak ematen ziren. Ehorzketaren egunean bezala, abagune horretan ere hilaren etxeak otordua edo mokadua ematen zien ahaideei. Urteburuaren ospakizunarekin amaitzen zen normalean hilobiko eskaintzen aldia, eta egun horretatik aurrera arindu egiten zen ahaiderik zuzenenen lutoa.
  
Eguna amaitzean, antzina, ez zen sua itzaltzen; arreta handiz arduratzen ziren, aitzitik, hari bizirik eusteaz. Horretarako, enborrak kendu eta txingarrak kontu handiz estaltzen ziren errautsez. Horrela, errautsaren azpian gau osoan motelduta irauten zuen, eta goizean berritu zitekeen sua geratzen zen.
+
Hildakoen parrokia-liburuetan, bai eta testamentuetan ere, urteurren hori  ''misa de cabo de año'' gisa agertzen da (urteburuko meza).  
  
Ametzaga Zuiako (A) gure inkestak adierazten du zantzu txartzat jotzen zela etxekoandreak goizean sua itzalita aurkitzea. Baina txingarrek bizirik bazirauten, esaten zen: ''“Bendito sea Dios, que tengo lumbre”'' (“Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, sua daukat”).
+
Urteburuko ospakizuna hilaren familiako kideekin, ahaideekin eta adiskideekin egiten jarraitzen da gaur egun ere oro har. Inkesta egindako herri gehienetan igandean egiten da, parrokiako mezetako batean, eta apaizak aurreko igandean iragartzen du; parrokia batzuetan eskela bat jartzen dute horretarako eliz atarian.
  
Barandiaranek dio etendako etxeko su hori gogoko zutela, sinesmenaren arabera, etxea gauez bisitatzen zuten arbasoek. Sinesmen horri egiten dio erreferentzia Ataunen (G) gauean suaren txingarrak biltzerakoan sutondoaren gainean eskuarekin hiru gurutze egiten ziren aldi berean errezitatzen zen eskariak:
+
Elizkizunean hilaren izena aipatzen da, eta haren familiako kideek lehentasunezko lekuak hartzen dituzte elizan; ez da hiletako inongo otoitzik edo erriturik egiten.
  
:''Nik sue biltzên,''
+
Batzuetan, meza bakarrean bi hilen edo gehiagoren urteburuak batzen dira.
:''Aingerûk etxên sartzên,''
 
:''Etzên etxekôk bedeinkatzen.''
 
  
:(Nik sua biltzean / aingeruak etxean sartzen dira, / etxean etxekoak bedeinkatzen).
+
== Meza-sariak ==
  
Ohartarazi zuen erritu hori gutxik praktikatzen zutela jada 1925ean.
+
Hilaren familiarekiko elkartasun adierazpen bat haren arimaren aldeko mezak ordaintzeko diru kopuru bat ematea da. Herritarrek horri ''sacar misas'' deritzote (mezak ateratzea).
  
== Etxeko sua egun seinalatuetan ==
+
Mezetarako diru-emateak elkarrekikotasunez egiten dira, auzo bateko edo herri bateko familiak elkarrekikotasun horretan sartzen dituzten sareak sortuz.
  
=== Eguberrietako enborra. Gabon-subila ===
+
Mezetarako dirua hilaren etxean bertan ematen zen sarritan, beilara joandakoan; beste kasu batzuetan, hilaren familiako emakume bati edo hilaren etxearekin lotura zeukan auzoko emakume bati ematen zitzaion. Zenbait herritan, hiletak dirauen artean eliz atarian dirua jasotzeko mahai bat jartzeko praktika aipatzen da; zerrenda batean, emaileen izenak eta bakoitzak emandako diru kopurua apuntatzen ziren. Zerrenda hori edo familiak egiten zuena hurrengo igandean irakurtzen zen parrokiako mezan, edo elizako ateetan jartzen zen.
  
Eguberri jaiek neguko solstizioarekin bat egiten dute. Eguzkiaren birsortzea Eguberri (eguzki –zeru– berri) eta Urtebarri (urte berri) izenen bidez adierazten da euskaraz. Eguberri jaietako etxeko suaren inguruko praktika eta sinesmen batzuk Kristoren jaiotzaren ospakizun kristauarekin lotuta daude. Beste batzuek jatorrizko zibilizazio indoeuroparraren esparru osoan zehar zabaldutako solstizioko antzinako gurtzekin lotuak dirudite.
+
{{DISPLAYTITLE: XV. HILETA EGUNAK}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
 
 
Ohikoa izan da Gabon gauean, zeinean Jesusen jaiotza oroitzen den, etxeko suak esanahi erlijiosoa eta birtualtasun bereziak hartzen dituelako sinesmena.
 
 
 
=== Pazkoko su berria ===
 
 
 
1952an egin zen pazkoko bijiliaren erreforma liturgikora arte, Zapatu Santuko elizkizunak goizez egiten ziren, su berriaren bedeinkazioarekin hasita. Su hori “berria” izan zedin, iztupa zati bat suharri-txinparta batez piztuta lortu behar zen. Horrela lortutako suak intsentsu-ontzietan ezarritako ikatz puskak hartzen zituen, eta su horren garretatik Pazkoko kandela pizteko sua lortzen zen.
 
 
 
Eliza Katolikoaren liturgiaren erritu horren jatorria iraganean oso zabalduta zegoen ohitura bat da: bedeinkatutako su hori etxeetara eramatearena, harekin etxeko sua berritzeko.
 
 
 
 
 
{{DISPLAYTITLE: XIV. ETXEKO SUAREN INGURUKO ERRITUAK}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
 

Revisión actual del 13:13 12 nov 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Hiletak ez dira hileta elizkizunaren eguneko kontua soilik. Familiako taldeak, ahaideek eta auzokoek hainbat erlijio ospakizunetan parte hartzen dute dolu garaian. Hileta ekitaldi horien artean, hileta elizkizunaren ondoko mezen bederatziurrena nabarmentzen zen antzina: haren barruan, herri batzuetan ondra mezak zeritzenak egiten ziren. Doluaren amaieran, zeinak gutxienez urtebete irauten zuen, urteburuko meza egiten zen, hiletakoaren errepikapena.

Bederatziurrena

Mezen bederatziurrena, novenario zeritzona, elizan hileta elizkizunaren biharamunean hasitakoa, hileten parte izan da duela urte gutxira arte eta Euskal Herriko lurralde guztietan egiaztatu da. Antzina, familiako kideen eta auzokorik gertukoenen presentzia zuten meza horiek hileta elizkizunaren antzeko solemnitatea izaten zuten. Etxeko taldea osatzen zutenak doluari zegokion moduan jantzita eta seigizio erritual bat osatuz joaten ziren bederatzi egunetan elizara.

Bederatziurren horren berezko erritu bat zen apaizak fuesa zeritzonaren, familiako hilobiaren aurrean, egunero, meza bukatzean, errezatzen edo kantatzen zuen errespontsua.

Bederatziurrenaren antzinako ohiturak hirurogeiko hamarkadara arte iraun zuen oro har, baina aurreko hamarkadetan hasia zen jadanik solemnitatea galtzen, eta, kasu batzuetan, hiru egunekoa izan arte murriztu zen. Gaur egun, hiletaren ondorengo igandean egiten den meza bat baino ez da, eskuarki misa de salida edo irteerako meza deritzona.

Ondrak

Inkesta egindako esparruan, ondrak deritze, honras gaztelaniaz, hilaren omenez haren ahaideen zirkulu murriztu batean egiten diren hileta elizkizunei. Hala ondoriozta daiteke ahaideek hileta ospakizun horietara joateko zuten betebeharretik. Beste hileta ospakizun batzuetan bezala, horietan ere auzokoen arteko lehena edo auzokorik gertukoenak ahaideen parekotzat jotzen ziren.

Bestalde, ondren ospakizunak solemnitate halako bat eskatzen zuen; ondra-meza kantatua izaten zen, eta, normalean, haren aurretik Hilen Ofizioaren zati bat errezatzen zen.

Urteburuko meza

Heriotzaren lehen urtea betetzean egiten zen mezak hiletaren solemnitate eta ezaugarri berberak izaten zituen iraganean. Lanegunez egiten zen, Requiem meza batekin, eskuarki diakonizatua eta aurretik Nokturnoa kantatuta; Katafalkoa elizaren erdian ezartzen zen; familiako hilobia aktibatzen zen argiak piztuta, eta errespontsuetarako limosnak ematen ziren. Ehorzketaren egunean bezala, abagune horretan ere hilaren etxeak otordua edo mokadua ematen zien ahaideei. Urteburuaren ospakizunarekin amaitzen zen normalean hilobiko eskaintzen aldia, eta egun horretatik aurrera arindu egiten zen ahaiderik zuzenenen lutoa.

Hildakoen parrokia-liburuetan, bai eta testamentuetan ere, urteurren hori misa de cabo de año gisa agertzen da (urteburuko meza).

Urteburuko ospakizuna hilaren familiako kideekin, ahaideekin eta adiskideekin egiten jarraitzen da gaur egun ere oro har. Inkesta egindako herri gehienetan igandean egiten da, parrokiako mezetako batean, eta apaizak aurreko igandean iragartzen du; parrokia batzuetan eskela bat jartzen dute horretarako eliz atarian.

Elizkizunean hilaren izena aipatzen da, eta haren familiako kideek lehentasunezko lekuak hartzen dituzte elizan; ez da hiletako inongo otoitzik edo erriturik egiten.

Batzuetan, meza bakarrean bi hilen edo gehiagoren urteburuak batzen dira.

Meza-sariak

Hilaren familiarekiko elkartasun adierazpen bat haren arimaren aldeko mezak ordaintzeko diru kopuru bat ematea da. Herritarrek horri sacar misas deritzote (mezak ateratzea).

Mezetarako diru-emateak elkarrekikotasunez egiten dira, auzo bateko edo herri bateko familiak elkarrekikotasun horretan sartzen dituzten sareak sortuz.

Mezetarako dirua hilaren etxean bertan ematen zen sarritan, beilara joandakoan; beste kasu batzuetan, hilaren familiako emakume bati edo hilaren etxearekin lotura zeukan auzoko emakume bati ematen zitzaion. Zenbait herritan, hiletak dirauen artean eliz atarian dirua jasotzeko mahai bat jartzeko praktika aipatzen da; zerrenda batean, emaileen izenak eta bakoitzak emandako diru kopurua apuntatzen ziren. Zerrenda hori edo familiak egiten zuena hurrengo igandean irakurtzen zen parrokiako mezan, edo elizako ateetan jartzen zen.