Diferencia entre revisiones de «Cuestionario Medicina popular en vasconia/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
Línea 81: Línea 81:
 
82. Gaixo dagoen atalaren neurriak hartuta sendatu daitezke gaixotasunak? Zerekin neurtzen da? Zer egiten da gero neurtzeko tresna horrekin?
 
82. Gaixo dagoen atalaren neurriak hartuta sendatu daitezke gaixotasunak? Zerekin neurtzen da? Zer egiten da gero neurtzeko tresna horrekin?
  
<div style="margin-left:0cm;"></div>
+
83. Gaixotasunetatik libratzeko edo sendatzeko objektu edo formulak eramaten dira aldean? Non eramaten dira?
  
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>
 
<div style="margin-left:0cm;"></div>

Revisión del 06:45 19 feb 2019

Otros idiomas:
Español • ‎Euskera • ‎Francés

Kanpo-ikerketarako erabilitako galdetegia Joxe Miel Barandiaranek argitaratutako Galdetegi etnografiko baterako gida lanetik hartu da. Gida horretan, herri-medikuntzari buruzko galderak “Gaixotasunak eta sendagaiak” atalean daude jasota, Etxeko Taldearen ohiturak izeneko II. kapituluan, eta 46-170. galderak dira.

II. ETXEKO TALDEAREN USADIOAK

GAIXOTASUNAK ETA SENDAGAIAK

46. Ze gaixotasun dira jendearen artean ezagunenak?

47. Ze sintomaren bidez jakiten duzue gaixotasun hori agertuko dela?

48. Zer ondorioztatzen da ilearen koloretik?

49. Begien koloretik?

50. Bekainen formatik?

51. Ze fenomeno natural hartzen dira osasun ezaugarri legez?

52. Ze izaera bereizten dira?

53. Nondik datoz ametsak?

54. Zer uste da doministikuari buruz?

55. Zer ondorioztatzen da gaueko airetik?

56. Ze baliabide erabiltzen dira ganberako airea hobetzeko?

57. Ze arropa jotzen dira osasungarritzat eta zein kaltegarritzat?

58. Ze gaixotasun hartzen dira osasun seinale legez?

59. Zer hartzen da gaixotasun kausa legez?

60. Ze elikagai jotzen dira kaltegarritzat?

61. Ze elikagaik berotzen dute gorputza eta zeintzuk hartzen dira freskagarritzat?

62. Norekin kontsultatzen da gaixotasun kasuan?

63. Ze sintomei esker jakin daiteke susperraldia gertatzen ari dela?

64. Ze bitarteko erabiltzen dira osasuntsu egoteko?

65. Zenbait gaixotasun saihesteko?

66. Ze erremedio edo sendagai izaten dituzue normalean etxean?

67. Batzuetan odol-ateratzeak egiten dira? Zergatik?

68. Bainuak egiten dira? Non? Noiz? Zer tarako?

69. Bentosak erabiltzen dira? Nork jartzen ditu? Ze tresna erabiltzen dira?

70. Ze garaitan erabili behar dira bentosak eta odol-ateratzeak?

71. Purgak erabiltzen dira preserbatibo legez? Ze purga?

72. Ze okagarri mota erabiltzen dira? Noiz erabiltzen dira?

73. Zure ustez, gaixotasunak sorginkeria edo madarikazioetatik etor daitezke? Zelan gertatzen da hori? Zelan inmunizatu daiteke sorginkerien kontra?

74. Zer uste da kutsatzeaz? Zelan deitzen da hori? Ze gaixotasun dira kutsakorrak?

75. Zenbait gaixotasun sendatzeko, erreguak eta erromesaldiak egiten dira?

76. Zenbait gaixotasun sendatzeko, formulak,keinuak eta bedeinkapenak egiten dira? Zeintzuk?

77. Gaixotasunak nahita transmititu dakizkieke pertsona edo animalia eta landareei? Zelan?

78. Gaixotasun batzuk objekturen bat lurperatuz desagerrarazi daitezke? Ze objektu? Zelan egiten da hori?

79. Gaixotasun batzuk garbiketekin sendatu daitezke? Ze garbiketa?

80. Gaixotasun batzuk sendatzeko, objekturen batekin igurtzi eta zerbaiten azpitik pasatu behar da?

81. Gaixotasunen bat sendatu daiteke objekturen bat urrun botata edo objektu hori sikatzen edo usteltzen utzita?

82. Gaixo dagoen atalaren neurriak hartuta sendatu daitezke gaixotasunak? Zerekin neurtzen da? Zer egiten da gero neurtzeko tresna horrekin?

83. Gaixotasunetatik libratzeko edo sendatzeko objektu edo formulak eramaten dira aldean? Non eramaten dira?

170. Ze esaera eta atsotitz dago gai horien inguruan?