Diferencia entre revisiones de «Resumen Medicina popular en vasconia/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Página creada con «Liburuko lehen lau kapituluetan, hurrenez hurren, buru, hortz, begi eta belarrietako gaitzak jorratu dira. Hiru kapitulu mardul eskaini zaizkie azaleko arazoei; hain zuzen...»)
m (FuzzyBot trasladó la página Medicina popular en vasconia RESUMEN/eu a Resumen Medicina popular en vasconia/eu sin dejar una redirección: Parte de la página traducible «Medicina popular en vasconia RESUMEN»)
 
(No se muestran 2 ediciones intermedias de otro usuario)
Línea 16: Línea 16:
 
Liburuko lehen lau kapituluetan, hurrenez hurren, buru, hortz, begi eta belarrietako gaitzak jorratu dira. Hiru kapitulu mardul eskaini zaizkie azaleko arazoei; hain zuzen ere, herri medikuntzan gorputzeko atal horretarako ezagutzen dira erremedio gehien. Kapitulu horietarik lehenengoan lesioak eta narritadurak aztertu dira, hurrengoan infekzioak eta gaixotasun kutsakorrak, eta azkenean azal, ile eta azazkaletako markak.
 
Un capítulo está dedicado a la sangre y los que se ocupan de los órganos internos están organizados en enfermedades respiratorias; estómago y tripas; e hígado, riñón y otras vísceras. De los huesos se ocupan dos capítulos, de dolencias reumáticas y lumbago el uno y de fracturas y luxaciones, el otro. Los apartados de las lesiones están divididos en heridas, hemorragias y extracción de espinas; mordeduras y picaduras, y la congelación, insolación, ahogamiento y caída de rayos. El capítulo de la reproducción se ocupa de los problemas de la menstruación, las dolencias de las lactantes, esterilidad y fertilidad y la menopausia. Otros dos capítulos están dedicados a las enfermedades infantiles. Se cierra la obra con dos capítulos que se ocupan de las creencias sobre las causas de algunas enfermedades con un tratamiento específico del aojamiento, y acerca de la salud y religión popular donde se estudian las costumbres en torno a ermitas y santuarios para preservar la salud y curar determinadas enfermedades.  
+
Kapitulu bat odolari eskaini zaio eta barne organoei buruzkoak honela antolatu dira: arnasketa gaixotasunak; urdail eta tripak; eta gibel, giltzurrun eta beste errai batzuk. Hezurretarako bi kapitulu erabili dira; batean, gaitz erreumatiko eta lunbagoa jorratu dira eta, bestean, haustura eta luxazioak. Lesioen atalak honela banandu dira: zauriak, hemorragiak eta arantzak erauztea; haginkada eta ziztadak, eta izozketa, intsolazio, itotze eta tximistak jotzea. Ugalketaren kapituluan, menstruazioaren arazoak, bularreko umeen gaitzak, antzutasuna eta emankortasuna eta menopausia aztertu dira. Beste bi kapitulu umeen gaixotasunei eskaini zaizkie. Lanaren amaierako bi kapituluetan, gaixotasun batzuen arrazoiei buruzko sinesmenak aztertu dira, eta begizkoa modu berezian aztertu da; bestetik, osasuna eta herri-erlijioari erreparatu zaie, osasuna zaindu eta gaixotasun jakin batzuk sendatzeko baseliza eta santutegien inguruko ohiturak aztertuz.  
  
Tanto este volumen como los anteriores cuentan con un capítulo introductorio que explica el proyecto y la metodología de la obra, los datos sobre el medio natural y humano, los datos geográficos de las localidades encuestadas, la bibliografía consultada e índices temático y analítico.
+
Ale honetan zein aurreko guztietan, sarrera bat dago proiektua eta metodologia azaltzeko, inguruari eta biztanleei buruzko datuak jaso dira, erabilitako bibliografia adierazi da eta aurkibide tematiko eta analitikoak sartu dira.
{{DISPLAYTITLE: Resumen}} {{#bookTitle: Medicina Popular en Vasconia | Medicina_popular_en_vasconia}}
+
{{DISPLAYTITLE: Laburpena}} {{#bookTitle:Herri Medikuntza Euskal Herrian|Medicina_popular_en_vasconia/eu}}

Revisión actual del 08:42 19 jul 2019

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Medicina Popular en Vasconia (Herri Medikuntza Euskal Herrian) Euskal Herriko Etniker Taldeek, Ander Manterolaren zuzendaritzapean, egindako ikerketa etnografikoaren emaitza dugu. Ale hau beste ekarpen bat egitera dator José Miguel Barandiaranek atondu eta hasitako Euskal Herriko Atlas Etnografikoari. Aurretik bost ale argitaratu dira: La Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura, 1990, 1999an berrargitaratua), Juegos Infantiles (Haur Jolasak, 1993), Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak, 1995), Ritos del Nacimiento al Matrimonio (Jaiotzatik Ezkontzara arteko Ohikuneak, 1998) eta Ganadería y Pastoreo (Abeltzaintza eta Artzaintza, 2000).

Aurreko bost aleek eta honako honek Euskal Herriko giza taldea dute aztergai bere agerpen guztietan. Horretarako, kultura tradizionala izan da kontuan, XX. mendean jaso izan den legez eta mende horretan izan diren aldaketak barruan dirala.

Ikerlan hau Euskal Herrian egin da, Aturri (iparraldean) eta Ebro (hegoaldean) ibaien artean dagoen lurraldean. Hiru administrazio politikotan dago zatituta lurraldea; estatu espainolaren aldean administrazio politiko bi ditugu (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa), eta, bestetik, Frantziako aldean, Pyrénées Atlantiques departamentuaren zati bat dago. Guztira 20.531 km2 ditu lurralde honek eta 2.900.728 biztanle bizi dira bertan (1999ko errolda Hegoalderako eta 2001ekoa Iparralderako).

Tokian tokiko lana Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa-Beherea, Lapurdi eta Zuberoako berrogeita hemezortzi herritan egin da. Inkestak egiteko tokiak aukeratzerakoan, kontuan izan dira ikertu beharreko lurraldearen aniztasuna eta giro desberdinak (baserria, hiria eta kostaldea). Inkestok egiteko erabili den galdetegi etnografikoa Barandiaranek 1974an argitaratutako Galdetegi etnografiko baterako gida lanean dago jasota (II. kapitulua, Etxeko Ohiturak), hain zuzen ere Gaixotasunak eta Sendagaiak ataleko galderetan (46tik 170era bitarteko galderak).

Lan hau Labayru Ikastegiko Etnografia Arloak ondu eta moldatu du. Edukia, batez ere, tokiantokian egindako ikerlanetan jasotako datuetan oinarritzen da, eta jasotako datuak antolatu eta azaltzeko orduan kontuan izan dira, batetik, jendeak giza gorputza ulertzeko izan duen modua, bestetik, gaixotasun eta gaitzei eman izan dien interpretazioa eta, azkenik, osasun eta gaixotasunari eskaini izan dien garrantzia.

Lan hau giza gorputzeko gaixotasunen azterketaren arabera antolatu da, burutik hasita, larruazalarekin jarraituz, barruko organoak gero eta gorputz-adarrak azkenik. Aparte aztertu dira ugalketa zikloarekin lotutako gaitz edo arazoak, umeen gaixotasunak eta sinesmeneko medikuntza.

Argitalpenaren hasierako kapituluetan, herritarrek giza gorputza eta bere ingurua nola ulertu izan duten azaltzen da; sintomak eta gaixotasunak osatzeko erabili izan diren erremedio orokorrak, sukarra gorputzean zerbait ondo ez dabilelako seinale gisa, transpirazioa, igurtziak artikulazio eta muskuluetako minei aurre egiteko lehen erremedio gisa, eta arnasketa gaixotasunak. Petrikiloen praktika sendatzailea ere azaltzen da, medikuntza alopatikoaren alternatiba gisa, batez ere haustura eta luxazioak daudenean erabiltzen dena, bai eta etxean gordetzen diren medizinak ere.