Diferencia entre revisiones de «Preambulo Casa y familia en vasconia/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
m (Texto reemplazado: «|frame|» por «|center|600px|»)
(Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente)
 
(No se muestran 14 ediciones intermedias de 2 usuarios)
Línea 1: Línea 1:
 
__TOC__
 
__TOC__
 
<languages></languages>
 
<languages></languages>
 +
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
 +
 
Landa-etxe tradizionala, baserria, mende askotako erakundea da. Herrialdean bertan egon da aspaditik, eta denboraren iragaitea gorabehera, bere ezaugarriak mantendu ditu kultura-aro ezberdinetan<ref>Honi gagozkiolarik, datu aipagarria da etxearen gaiak gure herriko literaturan izan duen trataera eta hedapen handia.</ref>. Hori guztia adierazpidea da, eta ez bakarrik antzinatasunarena, baita egoera berrei egokitzeko duen gaitasunarena ere, betiere, bere oinarrizko ezaugarriak mantenduz.
 
Línea 11: Línea 13:
 
Tradiziozko landa-etxea aztertuko da; hortaz, kanpoan geratuko dira jauregi, jauntxo-etxe eta bestelako eraikin bereziak. Beste horrenbeste gertatuko da eraikin publiko edo komunekin, hala nola, udaletxe, eskola, eliza eta abarrekin, obra honetako ikergai ez direnez gero.
 
[[File:2.3 Zurutuza (Zututze) Zeanuri (B) c. 1925.JPG|frame|Zurutuza (Zututze), Zeanuri (B), c. 1925. Fuente: Archivo Fotográfico Labayru Fundazioa: Fondo Felipe Manterola, con un particular agradecimiento a su nieto Mikel Manterola.|class=nofilter]]
+
[[File:2.3 Zurutuza (Zututze) Zeanuri (B) c. 1925.JPG|center|600px|Zurutuza (Zututze), Zeanuri (B), c. 1925. Fuente: Archivo Fotográfico Labayru Fundazioa: Fondo Felipe Manterola, con un particular agradecimiento a su nieto Mikel Manterola.]]
  
Egiturari dagokionez, etxea atalka aztertuko bada ere (teilatua, zimenduak eta hormak, baoak, barne-banaketa), lanean bada atal bat non lurralde guztietako etxe-moldeak deskribatzen diren, izan baserriak, hiribilduetako etxeak, arrantzaleenak edo Nafarroako Erriberako leizeetakoak.
 
Línea 31: Línea 33:
 
Hiru atal luzetan, etxeak eraikitzeko erabili izan diren lekuan lekuko materialak, eraikuntza-prozesua eta inguruaren eragina aztertuko dira. Dena dela, orokorrean harriaren erabilera nagusi izan dela esan esan liteke, eta beste horrenbeste gertatzen da egurrarekin etxe barruan. Ezin ahantz dezakegu, hala ere, bestelako materialak egon ez edo lortzeko gaitzak diren kasuetan, adobea ere erabili izan dela. Leku guztietan adreiluak erabili dira etxeetako barne-banaketa egiteko, eta teilak, estalduran.
 
[[File:2.1 Erro (N) 1979.JPG|frame|Erro (N), 1979. Fuente: Itinerarios por Navarra. Montaña. Pamplona. II. Pamplona: Salvat y Caja de Ahorros de Navarra, 1979, p. 100.]]
+
[[File:2.1 Erro (N) 1979.JPG|center|600px|Erro (N), 1979. Fuente: Itinerarios por Navarra. Montaña. Pamplona. II. Pamplona: Salvat y Caja de Ahorros de Navarra, 1979, p. 100.]]
[[File:2.5 Ainhoa (L) 2011.JPG|frame|Ainhoa (L), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.|class=nofilter]]
+
[[File:2.5 Ainhoa (L) 2011.JPG|center|600px|Ainhoa (L), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.]]
  
Eraikuntza-elementuen izenak inkestak egin diren leku ezberdinetako berriemaileek emandakoak dira. Horietako asko arginak, arotzak edo eraikuntzako langileak izan arren, oro har ez dira hitz teknikoak jaso; are gehiago, ezezagunak izan ohi dira halakoak lekukoentzat.
 
Línea 56: Línea 58:
 
Gure kulturan norbanakoak leku jakin batekotzat jo izan du bere burua, izan ibar, eskualde edo, zehatzago, etxe batekoa. Familia-etxea ez da paisaian kokaturiko zerbait bakarrik: hori baino gehiago, barne- eta buru-munduari, mundu afektiboari, lotutako elementua da.
 
[[File:2.6 Muskildi (Z) 2011.JPG|frame|Muskildi (Z), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.|class=nofilter]]
+
[[File:2.6 Muskildi (Z) 2011.JPG|center|600px|Muskildi (Z), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.]]
  
=== Sutondoa, etxearen ardatza ===
 
=== Sutondoa, etxearen ardatza ===
Línea 94: Línea 96:
 
Beste horrenbeste esan liteke, era berean, egoera ekonomiko txarra –gauzak txarto egitearren nahiz mantenuaren ardura zeukana hil berri zelako– bizi zutenei buruz: laguntza ematen zitzaien. Haserreak eta eztabaidak larriagotzat jotzen ziren senitartekoen artean gertatzen zirenean: familiako beste batzuek esku hartzen ohi zuten, bitartekari legez, egoera hobetzeko. Laburbilduz, etxe eta familia bateko kide izatearen sentimendua sakonagoa zen. Orain, familiaren desegituraketa gertatu da, eta familia-taldeak murritzagoak dira.
 
[[File:2.4 Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B) 1977.jpg|frame|Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B), 1977. Fuente: Segundo Oar-Arteta, Grupos Etniker Euskalerria.]]
+
[[File:2.4 Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B) 1977.jpg|center|600px|Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B), 1977. Fuente: Segundo Oar-Arteta, Grupos Etniker Euskalerria.]]
  
“Familia” hitza “ondorengo” berbaren sinonimo ere bada, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Bikote batek lehenengo seme-alaba edukitzean, ondokoa esaten da: ''“Han tenido familia”'' edo ''“familia izan dute”''. Hortaz, umerik gabeko bikote batek ez luke familia bat osatuko. Bide horretatik ulertu behar da XVI. mendeko Bizkaiko ondoko errefraua: ''“Eztai etxerik, ez duena aurrik”''.
 
Revisión actual del 16:18 2 mar 2020

Otros idiomas:
Español • ‎Euskera • ‎Francés

Landa-etxe tradizionala, baserria, mende askotako erakundea da. Herrialdean bertan egon da aspaditik, eta denboraren iragaitea gorabehera, bere ezaugarriak mantendu ditu kultura-aro ezberdinetan[1]. Hori guztia adierazpidea da, eta ez bakarrik antzinatasunarena, baita egoera berrei egokitzeko duen gaitasunarena ere, betiere, bere oinarrizko ezaugarriak mantenduz.

Liburuki honetan etxea eta familia aztertzen dira aldi berean, hain zuzen ere, familia bat bizi den etxea azaldu nahi izan delako. Horregatik, bada, Jose Miguel Barandiaranek beti gogorarazten zuen etxea hitzak euskaraz zuen esangura bikoitza, izan ere, etxea nahiz familia esan gura du, eta, euskalduna beti egon da etxe bati lotuta. Horregatik, familia eta etxea kontzeptuek etxekoak euskal terminoa biltzen dute, eta etxeko familia, bizilagunak nahiz familia bateko gunerik estuena izendatzeko erabil daiteke.

Kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da (On Jose Miguelek bere lan etnografikoetan adierazi ohi zuen) etxea ez dela familia eta etxeko animaliak bizi diren eraikina bakarrik, izan ere, etxearen kontzeptua ledanietako erakinetara hedatu behar da, eraikin hurkoetara zein urrutikoetara, laborantza-zelaietara, mendira, baita hilerriko hilobira ere, edota hilobi sinbolikora edo elizatik kanpokora. Etxeko animaliak etxearen parte ziren. Baina ez kortan bizi direnak bakarrik, baita etxearen barruan nahiz kanpoan erlauntzak okupatzen dituzten erleak ere. Jabea edo ugazabandrea hiltzen zenean, euren heriotzaren berri ematen zuten, eta hildakoaren postua beteko zuen pertsonaren izena ere bai.

Azterlan honetan, etxeari ez zaio ikuspuntu arkitektoniko batetik helduko, nahiz eta alderdi hori eta beste batzuk ere landuko diren. Era berean, ez da XIX. mende amaierako eta XX. mendeko lehenengo hamarkadetako bibliografian idealizaturik irudikatu, marraztu, margotu eta kantatu izan den “ohiko” baserriaren deskribapenik egiten.

Tradiziozko landa-etxea aztertuko da; hortaz, kanpoan geratuko dira jauregi, jauntxo-etxe eta bestelako eraikin bereziak. Beste horrenbeste gertatuko da eraikin publiko edo komunekin, hala nola, udaletxe, eskola, eliza eta abarrekin, obra honetako ikergai ez direnez gero.

Zurutuza (Zututze), Zeanuri (B), c. 1925. Fuente: Archivo Fotográfico Labayru Fundazioa: Fondo Felipe Manterola, con un particular agradecimiento a su nieto Mikel Manterola.

Egiturari dagokionez, etxea atalka aztertuko bada ere (teilatua, zimenduak eta hormak, baoak, barne-banaketa), lanean bada atal bat non lurralde guztietako etxe-moldeak deskribatzen diren, izan baserriak, hiribilduetako etxeak, arrantzaleenak edo Nafarroako Erriberako leizeetakoak.

Obra honen edukia Barandiaranen Etnografia-ikerketa baterako gida laneko lau atal nagusitan dago oinarriturik: etxeari lotutakoak, altzariak eta etxeko arreoa, familia eta senaremazteen arteko harremanak. Bildutako datu gehienak XX. mendekoak diren arren, horren aurrekari izandako XIX. gizaldiko azken hamarkadetakoak eta XX.aren amaieran eta XXI.aren hasieran jazotako aldaketen gainekoak ere jaso dira, hitz-atze legez. Bestalde, etxearekin eta familiarekin lotutako gai batzuk Euskalerriko Atlas Etnografikoa lana osatzen duten beste sei liburukietan agertu direla esan beharra dago.

Etxea eta etxearen baldintzak

Tradiziozko landa-etxea paisaia jakin batean dago kokaturik, eta zeregin zehatza dauka. Euskal Herrian, beste gai batzuetan bezala, kasu honetan ere –Etnografia Atlaseko aurreko liburukietan esana dugu– bi eremu ezberdin daude: atlantikoa, non biztanleria sakabanaturik bizi den, eta mediterraneoa, non biztanleria bildurik bizi baita.

Dena dela, eremuen ezberdinketa hori –erromatarrek aipatzen zituzten saltus eta ager– ez da azaleko begirada batekin hauteman litekeen bezain sakona. Hori dela eta, zehaztea komeni da. Atlantiar isurialdean etxe asko, isolatuta barik, auzuneetan bildurik daude, sarritan batzuk besteetatik urrun kokatu arren.

Atlantiar isurialdeak, non etxeen sakabanatzea ohikoagoa eta berezkoagoa den, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroako mendialdea eta Euskal Herri kontinentala hartzen ditu bere baitan. Mediterraneoak, aitzitik, Nafarroako Erribera eta Arabako Errioxa. Bataren eta bestearen artean, Arabako lurralde gehiena eta Pirinio azpiko eta erdialdeko Nafarroa hartzen duen tarteko eremua dago.

Biztanleria bilduta bizi den lurraldeetan, familia eta etxea etxe-multzo baten barneko elementuak dira. Multzo horren menpe daude, hain zuzen ere, familia eta etxe horien zereginak. Etxeak sakabanaturik dauden lekuetan, berriz, familiak eta etxeak elementu erabat independentetzat hartzen dira (edo, hobeto esanda, hartzen ziren), eta horrek autarkia ekonomikoa zekarren. Baserria hitzak horrelako zerbait iradokitzen duela dirudi (baso + herria). Herrialdeko hainbat lekutan aipatutako etxe isolatu bakoitza izendatzeko erabiltzen den hitza da.

Etxeen konfigurazioan eragiten duten hiru faktore nagusi daude. Lehenengo eta behin, izadiarekin lotutako faktoreak daude, hau da, klima, paisaia, lurzorua eta zorupea. Ondoren, etxeak eraikitzeko eskura dauden –edo, hobeto esanda, zeuden– materialak. Azkenik, bizimodu nagusiak zer nolakoak ziren, hau da, zer funtzio betetzeko eraikitzen ziren. Aurreratu bezala, tradiziozko landa-etxea nekazaritza, abeltzaintza –artzaintza ahaztu gabe– eta arrantzari lotutakoa da, hirikoarekin batera. Gerrak, migrazioak, gizarte-mailak edo aurkikuntzak bezalako gertaera historikoen arrastoak ere antzeman daitezke etxe-mota ezberdinetan.

Hiru atal luzetan, etxeak eraikitzeko erabili izan diren lekuan lekuko materialak, eraikuntza-prozesua eta inguruaren eragina aztertuko dira. Dena dela, orokorrean harriaren erabilera nagusi izan dela esan esan liteke, eta beste horrenbeste gertatzen da egurrarekin etxe barruan. Ezin ahantz dezakegu, hala ere, bestelako materialak egon ez edo lortzeko gaitzak diren kasuetan, adobea ere erabili izan dela. Leku guztietan adreiluak erabili dira etxeetako barne-banaketa egiteko, eta teilak, estalduran.

Erro (N), 1979. Fuente: Itinerarios por Navarra. Montaña. Pamplona. II. Pamplona: Salvat y Caja de Ahorros de Navarra, 1979, p. 100.
Ainhoa (L), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.

Eraikuntza-elementuen izenak inkestak egin diren leku ezberdinetako berriemaileek emandakoak dira. Horietako asko arginak, arotzak edo eraikuntzako langileak izan arren, oro har ez dira hitz teknikoak jaso; are gehiago, ezezagunak izan ohi dira halakoak lekukoentzat.

Tokiko tradizioak, usteak eta etxearen nahiz familiaren gainean jendeak edukitako bestelako faktore ikusezinak ere ezin dira ahaztu. Izan ere, elementuok etxearen egituraketan, apainketan, sinbologian eta barneko antolaketan, batik bat, eragin izan dute.

Etxea babesteko egitura fisikoaz gain, babes hori izadiari, izaki jainkotiarrei eta santuei eskatzeko erritualak ere egon izan dira. Arreta gehien bildu duten bi elementuak berez aterpe eta babesle den teilatua eta etxeko atea izan dira. Hori dela eta, etxea tximista eta espiritu okerrengandik babesten ahalegintzeko, erritu jakin batzuk egon dira.

Etxaurreak beroa eta eguzkiaren argia bilatzen du, eta, horregatik, orientazio nagusiak hegoalde, hego-ekialde eta ekialdera begira daude. Biztanleria baturik bizi den lekuetan ere, besteak beste, hirietan, orientazio hori bilatzen den arren, eraikina zer kaletan kokatzen den erabakigarria da.

Etxeko barne-egituraketa bertako biztanleek egiten duten lanaren araberakoa da. Hori horrela, logikoa da, jarduera nagusitzat nekazaritza eta abeltzaintza dituen etxe bateko beheko solairuan korta eta etxeko animaliak egotea, izan lanerakoak (idiak, behiak, mandoak, behorrak eta abar) nahiz produktuak lortzekoak (ardiak, txerriak, oiloak, untxiak eta abar). Korta edo kortak iparraldera begira egon ohi dira. Bertako animaliek beroa ematen dute beheko aldean zein lehenengo solairuko geletan (sukaldea eta logelak). Hotzaren kontrako babes horren indargarri dira goiko solairuan gordetzen diren belar lehor, iratze eta lastoa. Abereak bizileku den etxe alboko eraikuntzetara atera dira gaur egun, baina etxeen babesa handiagoa da, besteak beste, material isolagarriei eta ate nahiz leiho hermetikoei esker.

Beste horrenbeste esan liteke arrantzaleen edo bestelako artisauen etxeei buruz ere: etxearen barne-egituraketa egiten duten lanaren araberakoa izan ohi da. Hori ezin esan daiteke, baina, hiriguneetako etxeez. Izan ere, halakoetan, nagusiki, etxea bizilekua baino ez da: bertako bizilagunek etxetik kanpo egiten dute lan.

Inguruko eraikuntza osagarriak etxearen atal dira, etxetik bertatik hurbil edo urrun egon. Euskaraz tegi esaten zaie horrelakoei. Zehaztasuna, baina, elementu horrekin batera konposizioan agertutako elementuek ematen dute: oilategi (oiloena), zerritegi (txerriena), lastategi edo belartegi (lastoarena), eta abar.

Aipatutako apainketa eta egitura soildun arruntekin batera, herri guztietan egon dira maila altuagoko etxeak. Eraikuntzon ezaugarri dira, kasurako, lau isurialdedun teilatuak eta harri-kopuru handiagoa edukitzea, edo ate, leiho eta zutabeetako kalitate hobea. Etxearen nahiz bertako bizilagunen mailaren adierazgarri dira, era berean, apainketa eta armarria.

Etxearen izena garrantzitsua izan da toponimiari dagokionez, izen hori berori bertako bizilagunei –abizen edo izengoiti legez– ematen baitie. Izenak inguruaren ezaugarriekin, egoerarekin, etxeak betetzen duen funtzioarekin nahiz etxekoek egiten duten lanarekin izan ohi du zerikusia. Izan liteke, era berean, familiaren izenak eman izana. Biztanleria bildurik bizi den lekuetan, hala nola, hiribilduetan, etxeek gutxitan eduki ohi dute izen propioa.

Herri eta herrixka askotan bizirik dirau etxe jakin bat aipatzeko bertako bizilagunen baten izena aipatzeko ohiturak, baina ofizialki galdu zen, abizenak patronimikoki ematen hasi zirenean, aitaren eta amaren izendapenak izango balira moduan.

Gure kulturan norbanakoak leku jakin batekotzat jo izan du bere burua, izan ibar, eskualde edo, zehatzago, etxe batekoa. Familia-etxea ez da paisaian kokaturiko zerbait bakarrik: hori baino gehiago, barne- eta buru-munduari, mundu afektiboari, lotutako elementua da.

Muskildi (Z), 2011. Fuente: Michel Duvert, Grupos Etniker Euskalerria.

Sutondoa, etxearen ardatza

Sua edukitzeak erabat aldatu du gizakiaren bizimodua. Jatorrizkoa den menderaturiko su horren inguruan garatzen da familia-taldea. Etxeari lotutako guztia bere inguruan jaio eta gertatzen da. Sua etxearen arima eta arnasa izan da, eta etxean bizi den familiaren bizimodua haren inguruko bizimodua da.

Etxeko ardatza denez gero, sua bera izan da erritual ezberdinen objektu, izan oso zaharrak –solstizioekin lotutakoak, kasurako–, nahiz kristautasunak ekarritako berriagoak –Pazko sua, adibidez–.

Gure inkestek ezkaratz edo suete erdian zegoen beheko suaren gaineko oroitzapenak oraindik ere badirela erakutsi dute. Ostean, horma baten kontra egotera igaro zen, betiere, tiroa, aire-korronteak eta beroak ihes nondik egin zezakeen –hormetako zuloetatik, esaterako– gogoan harturik. Sukalde ekonomikoek XX. mendearen erdialdera ordezkatu zituzten aipatutako beheko suak, eta beheko su zaharrak mantendutako lekuetan, txerri-hilketaren inguruko lanetarako baino ez dira erabiltzen. Gerora, gai honi dagokion atalean aztertzen den bezala, sukalde ekonomikoak ordezkatu dituzten sukalde are modernoagoak agertu izan dira: gasezkoak, argindarraz dabiltzanak, bitrozeramikak, indukziozkoak eta abar.

Sutegiaren ondoan edo ganbaran ogia egiteko erabiltzen zen labea zegoen leku askotan. Ez da ahaztekoa, bide batez, elikagai horrek gizakientzat izan duen garrantzia. Ondoren, labea kanpora atera zen, etxe alboko eraikuntza libre batera.

Guisando en fogón bajo. Apellaniz (A), 1981. Fuente: López de Guereñu, Gerardo. “Apellaniz. Pasado y presente de un pueblo alavés” in Ohitura 0, Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de Álava, 1981. p.51.

Familiaren bizimodua sukaldean, suaren inguruan, egiten zela esan dezakegu. Gela horretan, sutondoan edo supazterrean, egiten ziren etxeko eguneroko bazkalorduak. Plater edo ontzi komun batetik hartzen ziren elikagaiak, eta, jatearekin batera, bertan egiten ziren hainbat eta hainbat ekintza: otoitz egiten zen, familiako hildakoak gogoratzen ziren, goizeko garbiketak harrian egiten ziren, sukaldea ikaste-irakaste lekua zen gazte eta zaharrentzat, ipuin eta kondairak entzuten ziren, guraso edo aitona-amonen zaintzapean bertan egiten zituzten umeek eskolako lanak, eta abar. Fisikoki nahiz espiritualki etxeko gela beroena da.

Oraindik orain, etxe batzueko isolatzeak eta berogailuek beste gela batzuk gaitu badituzte ere, sukaldea etxe askotako ardatza da, eta bertan egiten dute eguneroko familia-bizimodua etxekoek. Gainerako gelak bizitza pribatuarentzat, intimitatearentzat, gordetzen dira. Berriki, hirietako etxeetan batik bat, egongela leku garrantzitsu bihurtu da, eta lekua kendu dio sukaldeari.

Sukaldeko tresnak beheko suaren eta etxearen autohornikuntzaren arabera egoten ziren antolatuta antzina. Gaur egun modernotu eta bateratu egin dira, baina sua eta sutondoa dira, oraindik ere, antolakuntza horretan erabakitzaile. Beste sasoi batean sukaldean egoten ziren objektuak –armairuak, arasak, aulkiak, jarleku ezberdinak eta abar– etxean bertan edo herriko arotzaren laguntzaz egindakoak ziren. Egurrezkoak izan ohi ziren. Egongeletako eta logeletako hormetan gaur egun familia-erretratuak, irudiak edo koadroak dauden lekuetan, ohikoak ziren erlijio-irudiak.

Ura herrietara, lehenengo, eta etxeetara, ondoren, eramateak berebiziko garrantzia izan du. Antzina, etxe batzuetan ur-putzu edo patinak egoten ziren. Gorputza harrian edo ur-balde handietan garbitzen zuten. Konketak eramangarriak ziren, eta gela nagusian edo nagusietan baino ez ziren egoten. Komuna ez zen kortako ongarri-piloaren gaineko zuloa baino. Gaur egun ezagutzen ditugun bainugela eta komuna aurrerakuntza garrantzitsuak izan dira, garbitasunari dagokionez, batik bat. Gobada egiteko, emakumeak errekara edo garbileku publikoetara joaten ziren. Bertan egiten zituzten, bide batez, herriko bizimodu eta eguneroko gertaeren gaineko solasaldiak. Gizarteratze-faktore garrantzitsua zen, dudarik gabe. Horiek eta beste egiteko batzuk eremu pribatura murrizturik geratu dira.

Landa-munduan eguzkiaren argia baliaturik egin izan da lan, argi naturalaz goizetik gauera eta atsedenik hartu gabe. Eguneroko eta urteroko nekazari nahiz abeltzainen lan-erritmoa urtaroei eta eguzkiaren argi naturalari lotuta egon dira. Etxe barruko argiztapena eskasa zen lehen. Oso antzina, suaren argia baino ez zen egoten. Gerora agertu ziren kandelak eramateko objektuak, karburoa eta petrolioa. Kontu handiz erabili behar izaten ziren, kortan, ganbaran eta lastategian, batez ere, suteak sortzeko aukerak asko baitziren. Argindarra asmakuntza berria samarra da, eta aurrerakuntza nabarmena ekarri zuen: etxeko lanetarako lagungarri izateaz gain, etxetresna elektrikoak etxera-sartzea ere ahalbidetu zuen. Lehenengo argindar-sareak ur-saltoetan kokaturiko jabetza pribatuko sistemen bidezkoak ziren. Argia, baina, eskasa zen orduan. Ondoren etorri ziren argindar-konpainia handien monopolioak.

Etxea eta familia

Familia etxearen ardatza da, eta, aldi berean, familiadun etxeek, sendotasuna emateaz gain, auzotasuna eta gizartea egituratzen dute. Etxekoak hitzak etxe jakin batean bizi diren odol bereko eta belaunaldi ezberdinetako bizilagunak izendatzen ditu. Eurena zen, gainera, etxea mantendu eta iraunarazteko ardura. Bigarren zirkulu batean daude familiako gainerakoak, hots, senideak. Senide berbak odole ko ahaidetasuna adierazten du. Etxean jaio baina beste etxe batera bizitzen joan eta familia berri bat osatzen dutenak dira. Jatorrizko etxearekin harremana mantendu ohi dute: herriko jaiegun handietan nahiz urteko jaiegun berezietan –Gabonak eta, batez ere, Domusantu Eguna– itzultzeko ohitura egon da. Aipatutako jaiegun bat dela-eta senideak senar-emazte eta seme-alabekin sortetxean batzen direnean, familia osoa edo familia guztia batu dela esaten da.

Hirugarren zirkulu batean senitartea egongo litzateke, hau da, urruneko senideak eta erantsiak. Hirugarren talde horrekiko lotura hobiratze eta hileta-elizkizunetan ikusten da, batik bat.

Etxearen izen edo abizenari erantsitako -tarrak atzizkiak familia bere osotasunean hartzen du, hots, senitartekotasun-maila guztiak. “[Uribe]tarrak” forma gaztelaniazko “Los [Uribe]”-ren parekoa da, esaterako. Gaztelaniazko linaje edo familia troncal esateko, euskaraz leinu hitza ere erabiltzen da. Senitartea, biltzen duten osoko bilkurek, funtzio bikoitza bete izan dute tradizioz: odol-loturei eustea eta arbasoak ohoratzea. Familiako hildakoek familiakoak izaten jarraitzen dute. Hori dela eta, etxekoek hilurteurrenetan gogoratzen dituzte, eta, are nabarmenago, Domusantu Egunean.

Lehen, ahaidetasun-harremanak gaur egun baino gehiago zaintzen ziren. Izan ere, familia-harremanen zirkulua txikitu egin da. Aipatutako ahaidetasun-harremanek ezkontza, hobiratze eta hileta egunetan diraute bizirik, batez ere, gaur egun.

Antzina, etxe batean jaiotakoek jaiotetxeari estu loturik sentitzen zuten euren burua, sortetxea beste etxe batera joateko, emigratzeko nahiz erlijio-eginkizunetara joateko utzi arren. Herriko jaiegunak ez ziren falta eta familia osoa orain baino lotuago zegoen. Taldeko kideren baten ohorea minduz gero, gainerako senitartekoek ere gogotik defendatzen zuten. Etxean jatekoa eta ohea partekatzen zuten morroi eta otseinak ere etxekotzat jotzen ziren.

Beste horrenbeste esan liteke, era berean, egoera ekonomiko txarra –gauzak txarto egitearren nahiz mantenuaren ardura zeukana hil berri zelako– bizi zutenei buruz: laguntza ematen zitzaien. Haserreak eta eztabaidak larriagotzat jotzen ziren senitartekoen artean gertatzen zirenean: familiako beste batzuek esku hartzen ohi zuten, bitartekari legez, egoera hobetzeko. Laburbilduz, etxe eta familia bateko kide izatearen sentimendua sakonagoa zen. Orain, familiaren desegituraketa gertatu da, eta familia-taldeak murritzagoak dira.

Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B), 1977. Fuente: Segundo Oar-Arteta, Grupos Etniker Euskalerria.

“Familia” hitza “ondorengo” berbaren sinonimo ere bada, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Bikote batek lehenengo seme-alaba edukitzean, ondokoa esaten da: “Han tenido familia” edo “familia izan dute”. Hortaz, umerik gabeko bikote batek ez luke familia bat osatuko. Bide horretatik ulertu behar da XVI. mendeko Bizkaiko ondoko errefraua: “Eztai etxerik, ez duena aurrik”.

Odol bereko senitartekoak etxe berean bizitzea tradiziozko familiaren ezaugarrietako bat izan da. Etxeko familia-talde horren baitan sartzen diren loturak bereziak dira. Etxeko hitza, kasurako, odoleko baino lotesleagoa da. Esandakoaren erakusgarri dira, kasurako, dolu-denboran ikusgai ziren erritualak edo lutuaren iraupena.

Antzina, senar-emazteen eginkizun eta lanak gaur egun baino mugatuago eta ezberdinduago zeuden. Etxea eta etxea inguratzen zuen etxaldea ezberdintzen ziren. Bigarren horren barruan alboko eraikuntzak, tresnak, animaliak, landak eta basoak zeuden. Aurreko guztia, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi batean, produkzioari begira egituratuta zegoen. Etxe barruko eremua elikagaien produkzio eta banatzeari, garbitzeari eta atseden hartzeari begira antolatuta zegoen.

Tradizioz, gizonak etxetik kanpoko lanak egin izan ditu, hau da, nekazaritza, abeltzaintza, artisautza eta bestelakoak. Etxe barrua emakumearen lekua da, baratz edo ortua salbu: bertara ere ateratzen ziren, euren ardura zenez gero. Etxe barruan, aitzitik, gizonezkoak kortara “sartzen” ziren; euren arduren barruan zegoen lana zen, nahiz eta emakumeek ere laguntzen zuten, txerriak edo oiloak bezalako animalia txikiagoekin lotutako lanetan, adibidez. Emakumezkoak ziren, era berean, familiako defuntuen, gure aurrekoen, kultuaz arduratzen zirenak. Sepulturako nahiz eliza-kanpoko errituetako burua zen.

Nekazaritza eta abeltzaintzatik haratago, artzaintzari edo arrantzari lotutako bizimoduan, kasurako, senarrak kanpoan denbora luzea egiteak berez gizonezkoenak ziren beharrak emazteek egin behar izatea zekarren.

Emakumezkoek aurretik ezagutu gabeko autonomia eta dirua ematen dion etxetik kanpoko lana edukitzeak lan-banaketaren eraldaketa ekarri du. Esparru ezberdinetako ardurak hartzen ditu: lan-mundukoak, gizarteari dagozkionak, politikoak eta abar.

Jarrera eta ohitura horiek, etxean ez ezik, kalean ere islatzen ziren. Gizonak gizonezkoekin joaten ziren tabernetara, eta emakumezkoek emakumezko lagun eta auzokoekin igarotzen zuten denbora libre apurra, berbetan edo karta-jokoan. Gutxitan ibiltzen ziren elkarrekin, ezkongai-aldian salbu. Hala ere, ezkondu ostean ezkongabetasun-sasoiko ohiturak berreskuratzen zituzten. Gaur egun elkarrekin agertzen eta parte hartzen dute gizarte-ekintza gehientsuenetan.

Antzina, familia barruko hierarkia oso sakona zen. Adinak banatzen zituen maila ezberdinak. Euskaraz berorika hitz egiten zitzaien, jendeak zor zien errespetu-maila handiaren erakusgarri, eliza-gizonei, medikuei eta zaharrei. Euskarazko zu orokortzeak, gaztelaniazko rekin gertatu legez, gizarte- eta adin-mailetan oinarritutako hierarkia zaharrak indarra galdu duela erakusten du.

Era berean, gurasoen seme-alabenganako autoritatea –eta aitarena, batez ere– askoz ere gogorragoa zen. Gaur egun lasaiagoa da, eta senar-emazteek seme-alabekiko eskubide eta betebeharrak partekatzen dituzte. Seme-alabek, bestalde, antzina baino gazteago uzten dute etxea, ez bada ekonomikoki –zenbaitetan arazoak baitituzte–, bai etxeko eta familiako eginbeharrei dagokienez. Seme-alaben heziketan, ardura nagusia amena eta, egonez gero, etxeko bestelako emakumeena, oraindik ere. Euren inplikazioa handiagoa izan ohi da balio erlijioso eta kulturalak erakusteko orduan.

Familiaren ondasunen transmisioa lurraldeen araberakoa zen: ez zen gauza bera foruerregimenaren mende egotea edo zuzenbide komunaren mende egotea. Antzina, familiako ondasunak baturik mantendu eta etxea antzu bihur zezaketen minifundioak saihesteko, gurasoek hautatzen zuten euren oinordekoen artean nork hartuko zuen etxearen ardura. Are gehiago, hasieratik egiten zuten eginbehar horren partaide. Euskaraz, etxearen eta etxeari lotutako behar guztien ardura daukan gizonezkoari etxagungai edo etxegai esaten zaio. Denborarekin, etxagun edo etxejaun bihurtzen da. Arduraduna emakumezkoa denean, ordea, etxekoandere esaten zaio. Baldintza hori “zu etxerako” formulan islatzen da. Oinordekoak ondorengorik ez daukanean, odoleko senide hurbilenen, hau da, trongalekoen ardura izaten da etxeko eta familiako ondasunak bere horretan mantentzea.

Zuzenbide komunak, aitzitik, ondasunen zati handi bat seme-alaben artean berdin banatu behar zela zioen. Kasuotan, dena dela, ihesbideak bilatu ohi ziren lege-agindu hori saihestu eta lurren batasuna mantendu ahal izateko.

Aipatutako transmisio-metodoak galdu egin dira etxeko lurretan nekazaritza eta etxaldeetako abeltzaintza-jarduera jaitsi edo erabat desagertzearekin batera. Lurzoruaren balioa eraikuntzari lotzen hasi da, eta ohiko bihurtu da etxeko seme-alabek etxe berriak eraikitzea etxe nagusiaren inguruko lurretan.

Laburbilduz, Barandiaranek tradiziozko familiaz egiten zuen gogoeta ekar genezake hona: tradiziozko familiaren ezaugarritzat ondo definituriko feminismoa har liteke. Horren erakusgarri dira sexu-bereizketarik gabeko oinordekotasunaren existentzia, senar-emazteek ezkontzari emaniko ondasunak batak zein besteak kudeatu ahal izatea, bien arteko berdintasuna esparru zibilean, eta etxeko, elizako eta sepulturako erlijio-bizimoduan nahiz sutondoko kultura-errituetan emakumezkoak nagusi izatea.

  1. Honi gagozkiolarik, datu aipagarria da etxearen gaiak gure herriko literaturan izan duen trataera eta hedapen handia.