Diferencia entre revisiones de «Cuestionario Casa y familia en vasconia/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Página creada con «:f) Zer egiten da korta gaitz hauetatikbabesteko: gaixotasunak, animalia kaltegarriak edo espiritu gaiztoak? Aker, ardi... beltzik hazten al da?»)
(Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente)
 
(No se muestran 112 ediciones intermedias de 2 usuarios)
Línea 1: Línea 1:
 
<languages></languages>
 
<languages></languages>
Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta Jose Migel Barandiaranek argitaratutako ''Guía para una encuesta etnográfica ''lanetik hartu da. Bertan, etxeari buruzko galderak izen bereko atalean agertzen dira, ''Etxekoak ''izeneko I. kapituluan sartuta (11-36. galderak). Altzariei buruzko galderak, berriz, ''Etxekoen erabilerak ''izeneko II. kapituluko “Altzariak” atalean daude (1-14. galderak). Familiari eta senaremazteen harremanei buruzko galderak ''Etxekoak ''izeneko I. kapituluko “Familia” eta “Senar-emazteen arteko harremanak” ataletan daude (hurrenez hurren, 105-121. galderak eta 122-133. galderak).
+
{{ #pageLangs: es | eu | fr }}
 
+
Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta Jose Migel Barandiaranek argitaratutako ''Guía para una encuesta etnográfica ''lanetik hartu da. Bertan, etxeari buruzko galderak izen bereko atalean agertzen dira, ''Etxekoak ''izeneko I. kapituluan sartuta (11-36. galderak). Altzariei buruzko galderak, berriz, ''Etxekoen erabilerak ''izeneko II. kapituluko “Altzariak” atalean daude (1-14. galderak). Familiari eta senar-emazteen harremanei buruzko galderak ''Etxekoak ''izeneko I. kapituluko “Familia” eta “Senar-emazteen arteko harremanak” ataletan daude (hurrenez hurren, 105-121. galderak eta 122-133. galderak).
 +
<br/><br/>
  
I. ETXEKOAK
 
I. ETXEKOAK
Línea 9: Línea 10:
 
11. Nola esaten zaio etxeari?
 
11. Nola esaten zaio etxeari?
  
12. Eguzkiari dagokionez, nora begira egitendira? Inguruko herriei, auzoko etxeei, bideei eta bere lurrei dagokienez, non kokatuta dago?
+
12. Eguzkiari dagokionez, nora begira egiten dira? Inguruko herriei, auzoko etxeei, bideei eta bere lurrei dagokienez, non kokatuta dago?
  
13. Zer nolako etxeak daude herrian? Partikularrak, herrikoak edo elkarteenak; eskulangileenak, salerosleenak, langileenak, jubilatuenak eta maizterrenak, nekazarienak, artzainenak...
 
Línea 15: Línea 16:
 
14. Zeintzuk dira etxe mota bakoitzaren ezaugarriak?
 
15. Zein da etxearen egitura, eta lur motareneta klimaren arteko lotura? Zein da etxearen itxura, eta bertako bizilagunen zeregin eta beharren arteko zerikusia? Etxeen aurrealdearen itxura eta teilatuarekiko kokagunea.
+
15. Zein da etxearen egitura, eta lur motaren eta klimaren arteko lotura? Zein da etxearen itxura, eta bertako bizilagunen zeregin eta beharren arteko zerikusia? Etxeen aurrealdearen itxura eta teilatuarekiko kokagunea.
  
16. Etxeko gelen banaketa. Beheko eta goikosolairuen planoa. Adierazi planoan non kokatzen diren labea, beheko sua, harria, altzariak, oheak, eta abar.
+
16. Etxeko gelen banaketa. Beheko eta goiko solairuen planoa. Adierazi planoan non kokatzen diren labea, beheko sua, harria, altzariak, oheak, eta abar.
  
17. Horma eta oinarrien izaera. Eraikuntzanerabilitako material ohikoak, eta horien nondik norakoa. Etxea egiten hasterakoan izaten ziren erritu bereziak.
+
17. Horma eta oinarrien izaera. Eraikuntzan erabilitako material ohikoak, eta horien nondik norakoa. Etxea egiten hasterakoan izaten ziren erritu bereziak.
  
18. Teilatua. Zein da bere itxura eta zenbatekoaldatsa du? Teilapearen egitura. Zerekin egina da (teila, losak, ohola), eta non lor- tzen dira materialok?
+
18. Teilatua. Zein da bere itxura eta zenbateko aldatsa du? Teilapearen egitura. Zerekin egina da (teila, losak, ohola), eta non lortzen dira materialok?
  
19. Ate eta leihoen itxura, banaketa eta neurriak. Leiho eta ate orriak. Sarrailak, kisketak, atalagak, eta abar.
 
20. Horma, sabai, teilatu hegal, ate eta leihoenapainketa. Inskripzioak.
+
20. Horma, sabai, teilatu hegal, ate eta leihoen apainketa. Inskripzioak.
  
21. Zein da suak sukaldean hartzen duenlekua? Nolakoa da? Zeintzuk dira bere atalak? Zein da erabiltzen den erregaia? Nolakoak dira beheko suaren azpia eta atzeko aldea? Eta laratza? Azaldu sukaldearen erabilpena, eta bertako tresnak zeintzuk diren zehaztu.
+
21. Zein da suak sukaldean hartzen duen lekua? Nolakoa da? Zeintzuk dira bere atalak? Zein da erabiltzen den erregaia? Nolakoak dira beheko suaren azpia eta atzeko aldea? Eta laratza? Azaldu sukaldearen erabilpena, eta bertako tresnak zeintzuk diren zehaztu.
  
22. Zeintzuk dira beheko sua, sukaldea edotximiniari buruz herrian kontatzen diren elezaharrak?
+
22. Zeintzuk dira beheko sua, sukaldea edo tximiniari buruz herrian kontatzen diren elezaharrak?
  
23. Zer egiten da keak alde egin dezan?
 
23. Zer egiten da keak alde egin dezan?
Línea 35: Línea 36:
 
24. Zeintzuk dira labean erabiltzen diren tresnak? Ba al dago ogia egiteko laberik? Zelakoa da? Zerez egina da? Zertarako erabiltzen da?
 
25. Zer argi mota erabiltzen da sukaldean,kortan, logeletan, ganbaran? Nolakoak dira kriseiluak edo argi eusgarriak? Zer egiten da sua pizteko?
+
25. Zer argi mota erabiltzen da sukaldean,kortan, logeletan, ganbaran? Nolakoak dira kriseiluak edo argi euskarriak? Zer egiten da sua pizteko?
  
26. Deskribatu etxeko gainerako gelak, bertako altzari eta apaingarriekin, objektu erlijiosoekin eta abarrekin. Adierazi zeintzuk diren objektu horien funtzioak.
 
27. Zeintzuk dira etxearen eraikin osagarriaketa zein da horien kokalekua etxearekiko? Osotasunaren planoa. Garaiak, abeletxeak, txerritokiak, oilategiak, aterpeak, bordak, sabaiak, eta abar.
+
27. Zeintzuk dira etxearen eraikin osagarriak eta zein da horien kokalekua etxearekiko? Osotasunaren planoa. Garaiak, abeletxeak, txerritokiak, oilategiak, aterpeak, bordak, sabaiak, eta abar.
  
28. Aldikako etxeak: artzainen bordak, ikazkinen txabolak, basoetako langileenak, eta abar. Horien osagaiak eta erabilera.
 
Línea 45: Línea 46:
 
29. Zeintzuk izan dira etxeek azken hamarkadetan izan dituzten aldaketak: itxura eta egiturari dagokionez, erabilitako materialetan eta gelen garbitasunean?
 
30. Beheko sua pizterakoan edo gauez surtakohautsak batzerakoan egiten al da erritu edo praktika berezirik?
+
30. Beheko sua pizterakoan edo gauez surtako hautsak batzerakoan egiten al da erritu edo praktika berezirik?
  
31. Ba al da beheko su berezia egiten den egunik? Edo su horrek bertute bereziak omen dituen egunik? (Gabonak, Gabon zahar gaua…)
 
Línea 57: Línea 58:
 
35. Babes neurriak:
 
35. Babes neurriak:
  
:a) Etxea eraikitzen amaitzean jartzen al daikurren bat (ereinotz-adarra…) sabaian? Eta hori dela-eta egiten al da bazkari edo afari berezirik?
+
:a) Etxea eraikitzen amaitzean jartzen al da ikurren bat (ereinotz-adarra…) sabaian? Eta hori dela-eta egiten al da bazkari edo afari berezirik?
  
:b) Herriko abadeak bedeinkatzen al duetxe berria?
+
:b) Herriko abadeak bedeinkatzen al du etxe berria?
  
:c) Zer egiten da etxea arrisku hauetatikbabesteko: ekaitza, sua, piztiak, intsektuak, arratoiak eta espiritu gaiztoak, sorginak, eta abar?
+
:c) Zer egiten da etxea arrisku hauetatik babesteko: ekaitza, sua, piztiak, intsektuak, arratoiak eta espiritu gaiztoak, sorginak, eta abar?
  
:d) Etxea edo korta babesteko ba al da ikurberezirik: eguzki-lorea (kardua), inskripzioak, eguzki ikurrak, santuen irudiak?
+
:d) Etxea edo korta babesteko ba al da ikur berezirik: eguzki-lorea (kardua), inskripzioak, eguzki ikurrak, santuen irudiak?
  
:e) Etxeko ate eta hormetan eskegita jar- tzen al da animalia edo buru hezurrik helburu horrekin?
+
:e) Etxeko ate eta hormetan eskegita jartzen al da animalia edo buru hezurrik helburu horrekin?
  
:f) Zer egiten da korta gaitz hauetatikbabesteko: gaixotasunak, animalia kaltegarriak edo espiritu gaiztoak? Aker, ardi... beltzik hazten al da?
+
:f) Zer egiten da korta gaitz hauetatik babesteko: gaixotasunak, animalia kaltegarriak edo espiritu gaiztoak? Aker, ardi... beltzik hazten al da?
  
:g) ¿Qué árboles, yerbas, flores o herramientas (hacha, hoz, etc.) hacen el oficio de pararrayos? ¿Existe algún laurel cerca de la casa y en qué casos es utilizado?
+
:g) Zein zuhaitz, belar, lore edo erremintak(aizkora, igitaia eta abar) egiten du tximistorratz funtzioa? Ba al da ereinotza arbolarik etxe inguruan? Eta noiz erabiltzen da?
  
36. ¿Cómo se llama el terreno contiguo a la casa? ¿Tiene a su lado alguna huerta y cuáles son las funciones de ésta?
+
:h) Zeintzuk dira etxea zaindu eta babesten duten abereak?
  
 +
36. Zein da etxe alboko lursailaren izena? Ba al du ondoan orturik? Zeintzuk dira haren funtzioak?
 +
<br/><br/>
  
II. USOS DEL GRUPO DOMÉSTICO
+
II. ETXEKOEN ERABILERAK
  
''EQUIPO MOBILIAR''
+
''ALTZARIAK''
  
1. ''Enseres de cocina'': Objetos que se emplean en el fogón en las diversas funciones de éste.
+
1. ''Sukaldeko tresnak'': sutegian erabiltzen diren tresnak, hainbat funtziotarako.
  
2. Muebles y objetos utilizados en las labores que ordinariamente se ejecutan en la cocina.
+
2. Sukaldeko ohiko jardunean erabiltzen diren altzari eta tresnak.
  
3. Vajilla y juguetes.
+
3. Mahairako ontziak eta jostailuak.
  
4. Sistemas de alumbrado.
+
4. Argiztapen-sistemak.
  
5. Instrumentos músicos, ''radio'', ''televisión''.
+
5. Musika tresnak, irratia eta telebista.
  
6. Objetos de uso y significación religiosa y mágica.
+
6. Erabilpen edo esanahi erlijiosoa edo magikoa duten tresnak.
  
7. Recuerdos de familia.
+
7. Familia-oroigarriak.
  
8. Objetos de fabricación doméstica, artesanal e industrial usuales en la cocina.
+
8. Sukaldeko tresnetan zeintzuk dira etxean eginak? Eta zeintzuk eskulan erara edo lantegietan egindakoak?
  
9. Cambios operados en el ajuar culinario desde principios de siglo.
+
9. Sukaldeko tresnerian azken mendean izandako aldaketak.
  
10. ''Muebles y enseres de los dormitorios'': Camas, sillas, armarios, arcas, objetos decorativos, imágenes y símbolos religiosos, recuerdos de familia.
+
10. Logeletako altzariak eta tresnak: oheak,aulkiak, armairuak, kutxak, objektu apaingarriak, figura eta sinbolo erlijiosoak, familia-oroigarriak.
  
11. Objetos propios del cuarto de aseo y de otros departamentos de la casa (desván, granero, henil, secadero, establos). Señálense sus funciones. Cambios que ha habido desde principios de siglo.
+
11. Garbiketa gelako tresnak eta etxeko beste toki batzuetakoak (ganbara, sabaia, korta). Zertarako dira? Mende hasieratik izan diren aldaketak.
  
12. ''Inventario de los vestidos ''y de la lencería doméstica. Medidas de protección y de conservación del ropero.
+
12. Soinekoen eta etxeko mihiseriaren inbentarioa. Jantzitegia babestu eta kontserbatzeko neurriak.
  
13. ''Limpieza de la casa''. Lavado de la ropa y de la vajilla. ¿Cuándo y cómo se efectuan estas labores?
+
13. Etxearen garbiketa. Arropa eta ontzien garbiketa. Noiz eta nola egiten dira?
  
14. Animales domésticos principalmente destinados a guardar y proteger la casa.
+
14. Batez ere, etxea zaindu eta babesteko erabiltzen diren abereak.
 +
<br/><br/>
  
 +
I. ETXEKOAK
  
I. GRUPO DOMÉSTICO
+
''FAMILIA''
 
''LA FAMILIA''
 
105. ¿Con qué palabras se designan la familia,el parentesco y la parentela?
 
106. Grados de parentesco y sus nombres.Orden que guardan los parientes en determinadas ceremonias, como bodas, cortejos fúnebres, apadrinamiento en los bautizos. La duración y las marcas de duelo, según los grados de parentesco.
+
105. Zein hitz erabiltzen dira familia, ahaidetasuna eta senideak izendatzeko?
  
107. Nombre familiar o apellido: su formacióny transmisión. Nombres de pila más usuales. ¿Cómo son nombradas vulgarmente las personas? ¿Con nombre de pila seguido del de su casa? ¿Con sobrenombre? ¿La mujer casada conserva su apellido de origen?
+
106. Ahaidetasun mailak eta berauen izenak.Ahaideek gordetzen duten ordena zeremonia jakinetan, hala nola, ezteietan, segizioetan, bataioetan haurra jasotzean. Doluaren iraupena eta dolu-ezaugarriak, ahaidetasun mailen arabera.
  
108. Nombres y fórmulas usadas entre padres e hijos, entre tíos y sobrinos, entre hermanos y hermanas, entre esposos. Tratamiento usual entre miembros de familia (tuteo o ''ika, zuka, beorika''), entre parientes, entre amigos, con niños de corta edad, con ancianos, con las “almas en pena” y con espíritus o genios míticos.
+
107. Familiaren izena edo deitura: sorrera eta ondorengoei ematea. Bataio-izenik ohikoenak. Normalean, nola izendatzen dira pertsonak? Bataio-izena eta ondoren etxekoa esanez? Izengoitiz? Emakume ezkonduak gordetzen al du bere jatorrizko deitura?
  
109. Recuerdos históricos de la casa y de la familia (árbol genealógico, hechos notables, etc.). Leyendas relativas a la casa y a sus antiguos moradores, a su comunicación subterránea con castillos y cavernas. ¿Es también considerada como morada de almas de antepasados o frecuentada por ellas? Sentimiento de respeto hacia los antepasados y obligaciones de la casa para con los mismos. ¿En qué ocasiones son invocados? Solidaridad entre vivos y difuntos. Aniversarios y ofrendas a los difuntos. Líneas paterna y materna y deberes para con ellas.
+
108. Gurasoen eta seme-alaben artean, osaba-izeben eta iloben artean, anai-arreben artean eta senar-emazteen artean erabiltzen diren izenak eta formulak. Familiakoen artean, ahaideen artean, lagunen artean, haur txikiekin, agureekin, “arima herratuekin” eta espiritu edo jeinu mitikoekin erabiltzen den ohiko hizkera (“hika”, “zuka” edo “berorika”).
  
110. Sentimiento del honor de la casa y de la familia. Solidaridad entre parientes. Cumplimientos, visitas y regalos. Honradez y cortesía entre parientes. Querellas. ¿Cómo se logra la reconciliación? ¿En qué casos se recurre al consejo de familia? ¿Quiénes toman parte en él? Vengan za por ofensas inferidas a la familia. ¿Quién y cómo la ejecuta?
+
109. Etxearen eta familiaren gaineko oroimen historikoa (zuhaitz genealogikoa, gertaera handiak eta abar). Etxeari eta antzinako bizilagunei buruzko elezaharrak, eta gaztelu eta haitzuloekin zituzten lurpeko bideei buruzkoak. Arbasoen arimen bizilekutzat edo arima hauek sarri joan ohi diren lekutzat ere hartzen al da etxea? Arbasoenganako begirunea eta etxekoek berauekin dituzten eginbeharrak. Noiz eskatzen zaie laguntza? Bizien eta hildakoen arteko elkartasuna. Urteurrenak eta hildakoen aldeko eskaintzak. Aitaldeko eta amaldeko familiak eta beraienganako betebeharrak.
  
111. Cohabitación entre parientes. ¿El heredero casado se instala en la casa paterna? Muertos los padres ¿continúan los hermanos cohabitando? ¿Qué extensión alcanza esta comunidad familiar?
+
110. Etxearen eta familiaren ohorea. Ahaideen arteko elkartasuna. Konplimenduak, bisitak eta opariak. Ahaideen arteko zintzotasuna eta gizalegea. Liskarrak. Nola lortzen da bakezkoak egitea? Noiz jotzen dute famili kontseilura? Nortzuek parte hartzen dute famili kontseilu horretan? Familiari egindako irainen mendekua. Nork eta nola burutzen du mendekua?
  
112. Reuniones generales de parientes (fiestas patronales del pueblo, Nochebuena, Día de difuntos, nacimiento, bodas, obsequios fúnebres). ¿Quién invita a quiénes? ¿En qué forma se hace la invitación? Derechos y deberes de los invitados. Banquete familiar y sus usos.
+
111. Ahaideak elkarrekin bizitzea. Oinordeko ezkondua gurasoen etxean jartzen al da bizitzen? Gurasoak hiltzean, anai-arrebek elkarrekin bizitzen jarraitzen al dute? Norenganaino hedatzen da familia-elkarte hau?
  
113. Autoridad de los padres sobre sus hijos y sobre las mujeres de sus hijos. Signos de respeto hacia los abuelos, hacia los padres y hacia los tíos. ¿Cuánto tiempo dura la patria potestad o la sujeción a la casa? ¿Existe una verdadera emancipación? Relaciones entre tíos y sobrinos.
+
112. Ahaideen ohiko bilkurak (herriko jaiak, Gabonak, hildakoen eguna, jaiotzak, ezteiak, hiletak). Nork gonbidatzen du? Nortzuk gonbidatzen dira? Nola egiten da gonbidatzea? Gonbidatuen eskubideak eta betebeharrak. Familiako oturuntza eta oturuntzako ohiturak.
  
114. Efectos del parentesco. Derechos y deberes entre parientes, en cuanto a las personas y en cuanto a los bienes. Sufragios por los difuntos. Obligaciones de asistencia y de sustento. La hospitalidad entre parientes. Tutela de menores. Intervención de los parientes en la administración y disposición de bienes. Alcance de estos derechos y deberes en los diversos grados de parentesco. Pago de deudas de parientes. Valor del testimonio en favor de parientes. Condición de los ancianos y enfermos.
+
113. Gurasoek seme-alabengan eta semeen emazteengan duten aginpidea. Aitona-amonenganako, gurasoenganako eta osaba-izebenganako begirune-ezaugarriak. Zenbat denbora irauten du gurasoen aginteak edo etxearekiko loturak? Ba al dago benetako emantzipaziorik? Osaba-izeba eta iloben arteko harremanak.
  
115. Deberes de los parientes ricos para conlos parientes pobres. Deberes para con los parientes emigrados lejos de su casa y pueblo.
+
114. Ahaide izatearen ondorioak. Ahaideen arteko eskubideak eta betebeharrak, pertsonei eta ondasunei dagokienez. Hildakoen aldeko otoitzak. Laguntzari eta mantenuari buruzko betebeharrak. Ahaideen arteko abegikortasuna. Adin txikikoen tutoretza. Ahaideen esku-hartzea ondasunen administrazio eta antolamenduan. Eskubide eta betebehar hauen garrantzia ahaide-maila ezberdinetan. Ahaideen zorren ordainketa. Ahaideen aldeko lekukotasunaren balioa. Agure zaharren eta gaixoen egoera.
  
116. La posesión o el patrimonio familiar ensus relaciones con la parentela. La troncalidad y el derecho de los parientes a que los bienes raíces no salgan de la familia sin su consentimiento. Bienes comunes a la familia, en posesión o en uso: tierras, pastos, animales, aperos, etc... Estimación del patrimonio familiar. ¿Puede el padre vender los bienes familiares sin consentimiento de su mujer? ¿Tienen los cónyuges condominio de los bienes que aportan o adquieren, de suerte que éstos no se puedan enajenar sin el consentimiento de ambos? ¿Cómo es visto por el pueblo la enajenación de los bienes? En caso de venderse bienes raíces, ¿pueden ejercer un retracto sobre esta venta los familiares de la línea de que proceden?
+
115. Ahaide aberatsek ahaide pobreekiko dituzten betebeharrak. Etxetik eta herritik urrun joandako ahaideekiko betebeharrak.
  
117. ¿Qué convenciones son las más usualesentre parientes? ¿Qué asociaciones? Rela- ciones con los criados. ¿Son éstos tratados como miembros de la familia? Relaciones con los peones u obreros.
+
116. Ahaideekin loturiko familiaren ondarea edo ondasunak. Ahaideen eskubidea beraien baimenik gabe oinarrizko ondasunak familiatik irten ez daitezen. Familiak jabetzan dituen edo erabili ohi dituen ondasunak: lurrak, larreak, animaliak, lanabesak eta abar. Familiak duen ondarearen balioa. Aitak sal al ditzake familiaren ondasunak, emaztearen baimenik gabe? Senar-emazteak bakoitzak familiara ekarritako edo bien artean erositako ondasunen jabekide al dira, ondorioz bien baimenik gabe ondasun hauek besterentzerik ez dagoelarik? Nola ikusi ohi da herrian ondasunen besterentzea? Oinarrizko ondasunak salduz gero, salmentari buruzko erosketa-eskubiderik erabil al dezakete ondasun horiek hasieratik izan zituzten familiako senitartekoek?
  
118. Derechos de sucesión entre parientes.¿Tienen los padres libertad de testar? ¿Qué limitaciones tiene esta facultad? ¿La sucesión se verifica por testamento o por contrato matrimonial cuando se casa el heredero? ¿Suele ser éste el primogénito? ¿Se procura conservar la indivisión del patrimonio familiar mejorando e instituyendo heredero de la casa a un hijo o hija? ¿Qué dote se les señala en este caso a los demás hijos? ¿Se impone al heredero o la heredera la obligación de reservar a los padres la mitad del usufructo de los bienes donados y de costear a su muerte el entierro y exequias fúnebres, el alumbrado de la tumba y las ofrendas y responsos? Casado el heredero o la heredera, ¿el nuevo matrimonio vive con los padres en la misma casa y mesa, formando así familia doble o una sociedad familiar a medias en ganancias y pérdidas? ¿Se impone al heredero la obligación de tener y mantener en su compañía a sus hermanos y de entregarles cierta cantidad cuando se casen o lleguen a la mayoría de edad? ¿Qué obligaciones contrae el heredero con los antepasados de la familia? ¿Se reparten el patrimonio familiar en partes iguales entre los sucesores? Si esto se hace viviendo los padres, ¿cuál suele ser la suerte de éstos en lo sucesivo? ¿Qué derecho tienen los hijos naturales en la sucesión?
+
117. Zein hitzarmen-mota da ohikoena ahaideen artean? Zein elkarte-mota? Neskameekin eta morroiekin dituzten harremanak. Familiako kidetzat hartzen al dituzte neskame eta morroi hauek? Langileekin dituzten harremanak.
  
119. En caso de sucesión intestada, ¿es costumbre que uno de los hijos se haga cargo de la casa de acuerdo con sus hermanos? ¿Qué cantidad se entrega a éstos al establecerse independientemente? ¿Quién interviene en estos arreglos?
+
118. Oinordekotza eskubideak ahaideen artean. Gurasoek testamentua egiteko askatasunik ba al dute? Zein muga ditu eskubide honek? Testamentuaren bidez ala, oinordekoa ezkontzen denean, ezkon-hitzarmenaren bidez egiaztatzen da oinordekotza? Maiorazkoa izaten al da oinordeko hori? Ahaleginak egiten al dira familiaren ondarea zatitu gabe gordetzen, testamentua hobetuz eta semeren bat edo alabaren bat etxeko oinordeko izendatuz? Honelakoetan, zer ezkonsari ezartzen zaie beste seme-alabei? Dohaintzan emandako ondasunen gozamenaren erdia gurasoei gordearazi eta, hauek hiltzean, ehorzketa eta hiletak, hilobiko argiak, eta eskaintzak eta errespontsuak ere ordainarazten al zaizkio seme edo alaba oinordekoari? Seme edo alaba oinordekoa ezkontzean, senar-emazte berriak gurasoekin etxe berean bizi eta mahai berean jaten al dute, era honetan familia bikoitza edo familia-elkartea, irabaziak eta galerak erdibana dituena, osatuz? Oinordekoak izaten al du anai-arrebak berarekin eduki eta mantendu beharrik, eta hauei, ezkontzean edo adin nagusitasunera iritsitakoan, diru-kopururen bat eman beharrik? Familiako arbasoei dagokienez, zeintzuk izaten dira oinordekoaren betebeharrak? Familiaren ondarea zati berdinetan banatzen al da oinordekoen artean? Banaketa hau gurasoak bizi direla egiten bada, zein egoeratan gelditzen dira gurasoak aurrerantzean? Sasiko seme-alabek eskubiderik ba al dute oinordekotzan?
  
120. Muerto un cónyuge sin otorgar testamento, ¿en qué condiciones queda el superviviente? ¿Goza de libertad de testar? ¿Conserva derecho de usufructo sobre los bienes, una vez atribuidos éstos al sucesor? Testamento en favor de no parientes. Testamento del tío sin hijos.
+
119. Oinordekoa testamenduz izendatzen ez denean, ohikoa al da seme-alabetako bat, gainerako anaia-arrebekin hitz egin eta erabaki ondoren, etxeaz arduratzea? Zer diru-kopuru ematen zaie anaia-arreba hauei beraien etxeetan bizitzen jartzen direnean? Nork hartzen du parte konponketa hauetan?
  
121. La adopción. Su frecuencia y sus motivos.¿A quién se adopta preferentemente? El apadrinamiento y sus efectos.
+
120. Senarra edo emaztea testamentua egin gabe hiltzen denean, zein egoeratan geratzen da bizirik gelditzen den ezkonlaguna? Testamentua egiteko askatasunik ba al du? Ondasunez gozatzeko eskubiderik ba al du, ondasunak oinordekoari eman ondoren? Ahaideak ez direnen aldeko testamentua. Seme-alabarik gabeko osaba-izeben testamentua.
  
 +
121. Adopzioa. Adopzioaren maiztasuna eta zergatiak. Norenganako joera izaten da haurrak hartzerakoan? Haurrak bataioan jasotzea eta beronen ondorioak.
 +
<br/><br/>
  
''RELACIONES ENTRE ESPOSOS''
+
''SENAR-EMAZTEEN ARTEKO HARREMANAK''
  
122. La autoridad en la sociedad conyugal.¿Tienen los esposos derechos paritarios? Poderes y deberes del marido. Idem de la mujer.
+
122. Aginpidea senar-emazteen artean. Eskubide berberak al dituzte senar-emazteek? Senarraren ahalmenak eta betebeharrak. Emaztearenak.
  
123. ¿Cómo es juzgada por la opinión la dominación del marido por su mujer? Desavenencias conyugales: sus motivos y soluciones. Cortesía y etiqueta entre los esposos. ¿Qué tratamiento se dan mutuamente los esposos?
+
123. Zer iritzi du jendeak senarra emaztearen mendean egoteari buruz? Senar-emazteen arteko tirabirak: zergatiak eta konponbideak. Adeitasuna eta gizalegeak senar-emazteen artean. Zein hizkera erabiltzen dute senar-emazteek beraien artean?
  
124. ¿Qué funciones son propias del marido y de la mujer en la vida familiar y en la administración de la casa? ¿Cuáles son las ocupaciones propias de cada cónyuge? Instrumentos de trabajo propios de cada sexo.
+
124. Zeintzuk dira senarraren eta emaztearen eginkizunak familiako bizitzan eta etxearen administrazioan? Zeintzuk dira ezkontide bakoitzari dagozkion zereginak? Sexu bakoitzari dagozkion lan-tresnak.
  
125. Vida común de los esposos en los trabajos y en las fiestas. ¿La mujer se sienta a la mesa con su marido?
+
125. Senar-emazteen elkarbizitza lanean eta jaiegunetan. Emaztea senarrarekin esertzen al da mahaian?
  
126. Bienes del matrimonio aparte de los de la familia. ¿Tienen los esposos condominio de los bienes aportados al matrimonio? ¿También los tienen de los adquiridos o gananciales? Separación de bienes.
+
126. Senar-emazteen ondasunak, familiaren ondasunez gain. Senar-emazteak ezkontzara ekarritako ondasunen jabekideak al dira? Eskuratutako edo irabazitako ondasunenak ere bai? Ondasunen banaketa.
  
127. Relaciones con la familia. Intervención de los padres de los esposos en la vida de éstos. Nombres con que son designados los padres políticos y las atenciones y respeto con que éstos son distinguidos.
+
127. Familiarekiko harremanak. Senar-emazteen gurasoek haien bizitzan izaten duten esku-hartzea. Senar-emazteen gurasoak izendatzeko erabiltzen diren izenak, eta hauei eskaintzen dizkieten laguntzak eta begirunea.
  
128. Relaciones de los consortes con sus respectivas familias de origen: visitas, derechos, deberes, fiestas y duelos. Relación de cada cónyuge adventicio en la casa de los suegros.
+
128. Senar-emazteen harremanak beren jatorrizko familiekin: bisitak, eskubideak, betebeharrak, jaiak eta doluak. Kanpotik etorritako ezkontidearen harremanak bere aitaginarreba eta amaginarrebaren etxean.
  
129. Relaciones de los esposos con personas yentidades extrañas a la familia: en la plaza pública, en sociedades o grupos de trabajadores, en sociedades recreativas, en asociaciones religiosas, en romerías, en mercados, etc.
+
129. Senar-emazteen harremanak familiatik kanpoko pertsona eta erakundeekin: herriko plazan, langile elkarte edo taldeetan, aisialdi-elkarteetan eta elkarte erlijiosoetan, erromerietan, azoketan eta abar.
  
130. Autoridad del padre y de la madre sobresus hijos. Papel que cada uno desempeña en la educación de sus niños. ¿Forman éstos su peculio? ¿Cómo?
+
130. Aitak eta amak seme-alabengan duten aginpidea. Bakoitzak duen eginkizuna haurren heziketan. Haurrek beraiek osatzen al dute beren ondarea? Nola?
  
131. ¿A qué se atribuye la esterilidad? ¿Conqué medio se combate?
+
131. Zeri egozten zaio antzutasuna? Zer bitarteko erabiltzen dira antzutasunari aurre egiteko?
  
132. Papel que la mujer desempeña en laenseñanza y práctica de la religión y de la superstición. La mujer en el culto doméstico y en la retransmisión de la vida tradicional.
+
132. Emakumeak duen eginkizuna erlijioa eta sineskeria irakatsi eta praktikatzerakoan. Emakumea etxeko kultuan eta ohiko bizitza transmititzerakoan.
  
133. Apúntese cómo eran hace cincuenta añoslas costumbres a que se refieren las preguntas precedentes y cómo son ahora.
+
133. Adierazi aurreko galderek aipatzen dituzten ohiturak nolakoak ziren duela berrogeita hamar urte eta nolakoak diren gaur egun.
{{DISPLAYTITLE: Cuestionario }} {{#bookTitle:Casa y familia en Vasconia|Casa_y_familia_en_vasconia}}
+
{{DISPLAYTITLE: Galdetegia}} {{#bookTitle:Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}

Revisión actual del 16:24 2 mar 2020

Otros idiomas:
Español • ‎Euskera • ‎Francés

Landa-ikerketarako erabilitako galdera-sorta Jose Migel Barandiaranek argitaratutako Guía para una encuesta etnográfica lanetik hartu da. Bertan, etxeari buruzko galderak izen bereko atalean agertzen dira, Etxekoak izeneko I. kapituluan sartuta (11-36. galderak). Altzariei buruzko galderak, berriz, Etxekoen erabilerak izeneko II. kapituluko “Altzariak” atalean daude (1-14. galderak). Familiari eta senar-emazteen harremanei buruzko galderak Etxekoak izeneko I. kapituluko “Familia” eta “Senar-emazteen arteko harremanak” ataletan daude (hurrenez hurren, 105-121. galderak eta 122-133. galderak).

I. ETXEKOAK

ETXEA

11. Nola esaten zaio etxeari?

12. Eguzkiari dagokionez, nora begira egiten dira? Inguruko herriei, auzoko etxeei, bideei eta bere lurrei dagokienez, non kokatuta dago?

13. Zer nolako etxeak daude herrian? Partikularrak, herrikoak edo elkarteenak; eskulangileenak, salerosleenak, langileenak, jubilatuenak eta maizterrenak, nekazarienak, artzainenak...

14. Zeintzuk dira etxe mota bakoitzaren ezaugarriak?

15. Zein da etxearen egitura, eta lur motaren eta klimaren arteko lotura? Zein da etxearen itxura, eta bertako bizilagunen zeregin eta beharren arteko zerikusia? Etxeen aurrealdearen itxura eta teilatuarekiko kokagunea.

16. Etxeko gelen banaketa. Beheko eta goiko solairuen planoa. Adierazi planoan non kokatzen diren labea, beheko sua, harria, altzariak, oheak, eta abar.

17. Horma eta oinarrien izaera. Eraikuntzan erabilitako material ohikoak, eta horien nondik norakoa. Etxea egiten hasterakoan izaten ziren erritu bereziak.

18. Teilatua. Zein da bere itxura eta zenbateko aldatsa du? Teilapearen egitura. Zerekin egina da (teila, losak, ohola), eta non lortzen dira materialok?

19. Ate eta leihoen itxura, banaketa eta neurriak. Leiho eta ate orriak. Sarrailak, kisketak, atalagak, eta abar.

20. Horma, sabai, teilatu hegal, ate eta leihoen apainketa. Inskripzioak.

21. Zein da suak sukaldean hartzen duen lekua? Nolakoa da? Zeintzuk dira bere atalak? Zein da erabiltzen den erregaia? Nolakoak dira beheko suaren azpia eta atzeko aldea? Eta laratza? Azaldu sukaldearen erabilpena, eta bertako tresnak zeintzuk diren zehaztu.

22. Zeintzuk dira beheko sua, sukaldea edo tximiniari buruz herrian kontatzen diren elezaharrak?

23. Zer egiten da keak alde egin dezan?

24. Zeintzuk dira labean erabiltzen diren tresnak? Ba al dago ogia egiteko laberik? Zelakoa da? Zerez egina da? Zertarako erabiltzen da?

25. Zer argi mota erabiltzen da sukaldean,kortan, logeletan, ganbaran? Nolakoak dira kriseiluak edo argi euskarriak? Zer egiten da sua pizteko?

26. Deskribatu etxeko gainerako gelak, bertako altzari eta apaingarriekin, objektu erlijiosoekin eta abarrekin. Adierazi zeintzuk diren objektu horien funtzioak.

27. Zeintzuk dira etxearen eraikin osagarriak eta zein da horien kokalekua etxearekiko? Osotasunaren planoa. Garaiak, abeletxeak, txerritokiak, oilategiak, aterpeak, bordak, sabaiak, eta abar.

28. Aldikako etxeak: artzainen bordak, ikazkinen txabolak, basoetako langileenak, eta abar. Horien osagaiak eta erabilera.

29. Zeintzuk izan dira etxeek azken hamarkadetan izan dituzten aldaketak: itxura eta egiturari dagokionez, erabilitako materialetan eta gelen garbitasunean?

30. Beheko sua pizterakoan edo gauez surtako hautsak batzerakoan egiten al da erritu edo praktika berezirik?

31. Ba al da beheko su berezia egiten den egunik? Edo su horrek bertute bereziak omen dituen egunik? (Gabonak, Gabon zahar gaua…)

32. Etxera beste lagun bat bizitzera datorrenean, edo abereren bat erosten denean, ba al da laratzarekin erritu bereziren bat egiteko ohiturarik?

33. Etxean noiz egiten dira erlijioarekin lotutako errituak? Etxeek ba al dute bere “jarlekua” elizan, eta sepultura hilerrian? Zeintzuk dira horien funtzioak?

34. Noiz erabiltzen da etxea tenplu edo sepultura modura? Non lurperatzen dira bataiatu gabe hiltzen diren umeak?

35. Babes neurriak:

a) Etxea eraikitzen amaitzean jartzen al da ikurren bat (ereinotz-adarra…) sabaian? Eta hori dela-eta egiten al da bazkari edo afari berezirik?
b) Herriko abadeak bedeinkatzen al du etxe berria?
c) Zer egiten da etxea arrisku hauetatik babesteko: ekaitza, sua, piztiak, intsektuak, arratoiak eta espiritu gaiztoak, sorginak, eta abar?
d) Etxea edo korta babesteko ba al da ikur berezirik: eguzki-lorea (kardua), inskripzioak, eguzki ikurrak, santuen irudiak?
e) Etxeko ate eta hormetan eskegita jartzen al da animalia edo buru hezurrik helburu horrekin?
f) Zer egiten da korta gaitz hauetatik babesteko: gaixotasunak, animalia kaltegarriak edo espiritu gaiztoak? Aker, ardi... beltzik hazten al da?
g) Zein zuhaitz, belar, lore edo erremintak(aizkora, igitaia eta abar) egiten du tximistorratz funtzioa? Ba al da ereinotza arbolarik etxe inguruan? Eta noiz erabiltzen da?
h) Zeintzuk dira etxea zaindu eta babesten duten abereak?

36. Zein da etxe alboko lursailaren izena? Ba al du ondoan orturik? Zeintzuk dira haren funtzioak?

II. ETXEKOEN ERABILERAK

ALTZARIAK

1. Sukaldeko tresnak: sutegian erabiltzen diren tresnak, hainbat funtziotarako.

2. Sukaldeko ohiko jardunean erabiltzen diren altzari eta tresnak.

3. Mahairako ontziak eta jostailuak.

4. Argiztapen-sistemak.

5. Musika tresnak, irratia eta telebista.

6. Erabilpen edo esanahi erlijiosoa edo magikoa duten tresnak.

7. Familia-oroigarriak.

8. Sukaldeko tresnetan zeintzuk dira etxean eginak? Eta zeintzuk eskulan erara edo lantegietan egindakoak?

9. Sukaldeko tresnerian azken mendean izandako aldaketak.

10. Logeletako altzariak eta tresnak: oheak,aulkiak, armairuak, kutxak, objektu apaingarriak, figura eta sinbolo erlijiosoak, familia-oroigarriak.

11. Garbiketa gelako tresnak eta etxeko beste toki batzuetakoak (ganbara, sabaia, korta). Zertarako dira? Mende hasieratik izan diren aldaketak.

12. Soinekoen eta etxeko mihiseriaren inbentarioa. Jantzitegia babestu eta kontserbatzeko neurriak.

13. Etxearen garbiketa. Arropa eta ontzien garbiketa. Noiz eta nola egiten dira?

14. Batez ere, etxea zaindu eta babesteko erabiltzen diren abereak.

I. ETXEKOAK

FAMILIA

105. Zein hitz erabiltzen dira familia, ahaidetasuna eta senideak izendatzeko?

106. Ahaidetasun mailak eta berauen izenak.Ahaideek gordetzen duten ordena zeremonia jakinetan, hala nola, ezteietan, segizioetan, bataioetan haurra jasotzean. Doluaren iraupena eta dolu-ezaugarriak, ahaidetasun mailen arabera.

107. Familiaren izena edo deitura: sorrera eta ondorengoei ematea. Bataio-izenik ohikoenak. Normalean, nola izendatzen dira pertsonak? Bataio-izena eta ondoren etxekoa esanez? Izengoitiz? Emakume ezkonduak gordetzen al du bere jatorrizko deitura?

108. Gurasoen eta seme-alaben artean, osaba-izeben eta iloben artean, anai-arreben artean eta senar-emazteen artean erabiltzen diren izenak eta formulak. Familiakoen artean, ahaideen artean, lagunen artean, haur txikiekin, agureekin, “arima herratuekin” eta espiritu edo jeinu mitikoekin erabiltzen den ohiko hizkera (“hika”, “zuka” edo “berorika”).

109. Etxearen eta familiaren gaineko oroimen historikoa (zuhaitz genealogikoa, gertaera handiak eta abar). Etxeari eta antzinako bizilagunei buruzko elezaharrak, eta gaztelu eta haitzuloekin zituzten lurpeko bideei buruzkoak. Arbasoen arimen bizilekutzat edo arima hauek sarri joan ohi diren lekutzat ere hartzen al da etxea? Arbasoenganako begirunea eta etxekoek berauekin dituzten eginbeharrak. Noiz eskatzen zaie laguntza? Bizien eta hildakoen arteko elkartasuna. Urteurrenak eta hildakoen aldeko eskaintzak. Aitaldeko eta amaldeko familiak eta beraienganako betebeharrak.

110. Etxearen eta familiaren ohorea. Ahaideen arteko elkartasuna. Konplimenduak, bisitak eta opariak. Ahaideen arteko zintzotasuna eta gizalegea. Liskarrak. Nola lortzen da bakezkoak egitea? Noiz jotzen dute famili kontseilura? Nortzuek parte hartzen dute famili kontseilu horretan? Familiari egindako irainen mendekua. Nork eta nola burutzen du mendekua?

111. Ahaideak elkarrekin bizitzea. Oinordeko ezkondua gurasoen etxean jartzen al da bizitzen? Gurasoak hiltzean, anai-arrebek elkarrekin bizitzen jarraitzen al dute? Norenganaino hedatzen da familia-elkarte hau?

112. Ahaideen ohiko bilkurak (herriko jaiak, Gabonak, hildakoen eguna, jaiotzak, ezteiak, hiletak). Nork gonbidatzen du? Nortzuk gonbidatzen dira? Nola egiten da gonbidatzea? Gonbidatuen eskubideak eta betebeharrak. Familiako oturuntza eta oturuntzako ohiturak.

113. Gurasoek seme-alabengan eta semeen emazteengan duten aginpidea. Aitona-amonenganako, gurasoenganako eta osaba-izebenganako begirune-ezaugarriak. Zenbat denbora irauten du gurasoen aginteak edo etxearekiko loturak? Ba al dago benetako emantzipaziorik? Osaba-izeba eta iloben arteko harremanak.

114. Ahaide izatearen ondorioak. Ahaideen arteko eskubideak eta betebeharrak, pertsonei eta ondasunei dagokienez. Hildakoen aldeko otoitzak. Laguntzari eta mantenuari buruzko betebeharrak. Ahaideen arteko abegikortasuna. Adin txikikoen tutoretza. Ahaideen esku-hartzea ondasunen administrazio eta antolamenduan. Eskubide eta betebehar hauen garrantzia ahaide-maila ezberdinetan. Ahaideen zorren ordainketa. Ahaideen aldeko lekukotasunaren balioa. Agure zaharren eta gaixoen egoera.

115. Ahaide aberatsek ahaide pobreekiko dituzten betebeharrak. Etxetik eta herritik urrun joandako ahaideekiko betebeharrak.

116. Ahaideekin loturiko familiaren ondarea edo ondasunak. Ahaideen eskubidea beraien baimenik gabe oinarrizko ondasunak familiatik irten ez daitezen. Familiak jabetzan dituen edo erabili ohi dituen ondasunak: lurrak, larreak, animaliak, lanabesak eta abar. Familiak duen ondarearen balioa. Aitak sal al ditzake familiaren ondasunak, emaztearen baimenik gabe? Senar-emazteak bakoitzak familiara ekarritako edo bien artean erositako ondasunen jabekide al dira, ondorioz bien baimenik gabe ondasun hauek besterentzerik ez dagoelarik? Nola ikusi ohi da herrian ondasunen besterentzea? Oinarrizko ondasunak salduz gero, salmentari buruzko erosketa-eskubiderik erabil al dezakete ondasun horiek hasieratik izan zituzten familiako senitartekoek?

117. Zein hitzarmen-mota da ohikoena ahaideen artean? Zein elkarte-mota? Neskameekin eta morroiekin dituzten harremanak. Familiako kidetzat hartzen al dituzte neskame eta morroi hauek? Langileekin dituzten harremanak.

118. Oinordekotza eskubideak ahaideen artean. Gurasoek testamentua egiteko askatasunik ba al dute? Zein muga ditu eskubide honek? Testamentuaren bidez ala, oinordekoa ezkontzen denean, ezkon-hitzarmenaren bidez egiaztatzen da oinordekotza? Maiorazkoa izaten al da oinordeko hori? Ahaleginak egiten al dira familiaren ondarea zatitu gabe gordetzen, testamentua hobetuz eta semeren bat edo alabaren bat etxeko oinordeko izendatuz? Honelakoetan, zer ezkonsari ezartzen zaie beste seme-alabei? Dohaintzan emandako ondasunen gozamenaren erdia gurasoei gordearazi eta, hauek hiltzean, ehorzketa eta hiletak, hilobiko argiak, eta eskaintzak eta errespontsuak ere ordainarazten al zaizkio seme edo alaba oinordekoari? Seme edo alaba oinordekoa ezkontzean, senar-emazte berriak gurasoekin etxe berean bizi eta mahai berean jaten al dute, era honetan familia bikoitza edo familia-elkartea, irabaziak eta galerak erdibana dituena, osatuz? Oinordekoak izaten al du anai-arrebak berarekin eduki eta mantendu beharrik, eta hauei, ezkontzean edo adin nagusitasunera iritsitakoan, diru-kopururen bat eman beharrik? Familiako arbasoei dagokienez, zeintzuk izaten dira oinordekoaren betebeharrak? Familiaren ondarea zati berdinetan banatzen al da oinordekoen artean? Banaketa hau gurasoak bizi direla egiten bada, zein egoeratan gelditzen dira gurasoak aurrerantzean? Sasiko seme-alabek eskubiderik ba al dute oinordekotzan?

119. Oinordekoa testamenduz izendatzen ez denean, ohikoa al da seme-alabetako bat, gainerako anaia-arrebekin hitz egin eta erabaki ondoren, etxeaz arduratzea? Zer diru-kopuru ematen zaie anaia-arreba hauei beraien etxeetan bizitzen jartzen direnean? Nork hartzen du parte konponketa hauetan?

120. Senarra edo emaztea testamentua egin gabe hiltzen denean, zein egoeratan geratzen da bizirik gelditzen den ezkonlaguna? Testamentua egiteko askatasunik ba al du? Ondasunez gozatzeko eskubiderik ba al du, ondasunak oinordekoari eman ondoren? Ahaideak ez direnen aldeko testamentua. Seme-alabarik gabeko osaba-izeben testamentua.

121. Adopzioa. Adopzioaren maiztasuna eta zergatiak. Norenganako joera izaten da haurrak hartzerakoan? Haurrak bataioan jasotzea eta beronen ondorioak.

SENAR-EMAZTEEN ARTEKO HARREMANAK