Diferencia entre revisiones de «Preambulo Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia/eu»
(Página creada con «Familia aberatsetan salbu, ez zuten ohiturarik oparitzat urreria egiteko (eraztunak edo balio handiko gauzak). Halere, bazen ohitura emaztegaiak senargaiari ezkontza egun...») |
(Página creada con «=== Ezkontza ===») |
||
Línea 89: | Línea 89: | ||
Familia aberatsetan salbu, ez zuten ohiturarik oparitzat urreria egiteko (eraztunak edo balio handiko gauzak). Halere, bazen ohitura emaztegaiak senargaiari ezkontza egunerako alkandora edo beste jantziren bat oparitzeko. Ezkontza aurreko egunetan, emaztegaia, amarekin edo senitarteko beste emakumeren batekin batera, hiriburura joan ohi zen ezkontzarako jantziak eta galak erostera. | Familia aberatsetan salbu, ez zuten ohiturarik oparitzat urreria egiteko (eraztunak edo balio handiko gauzak). Halere, bazen ohitura emaztegaiak senargaiari ezkontza egunerako alkandora edo beste jantziren bat oparitzeko. Ezkontza aurreko egunetan, emaztegaia, amarekin edo senitarteko beste emakumeren batekin batera, hiriburura joan ohi zen ezkontzarako jantziak eta galak erostera. | ||
− | === | + | === Ezkontza === |
La boda incluye dos actos: la ceremonia de casamiento, ''ezkontza, ''y la fiesta posterior con la que se solemniza, ''ezteiak. ''El primero de los actos carecía antaño del relieve que tiene actualmente. El casamiento tenía lugar en la iglesia en una jornada laborable con pocos invitados y sin que apenas se interrumpiera la actividad laboral. El banquete habido el mismo día del matrimonio o en días posteriores celebraba principalmente la entrada del cónyuge adventicio en el nuevo hogar y la toma de posesión de su condición de nueva ama de casa, ''etxekoandre berria.'' | La boda incluye dos actos: la ceremonia de casamiento, ''ezkontza, ''y la fiesta posterior con la que se solemniza, ''ezteiak. ''El primero de los actos carecía antaño del relieve que tiene actualmente. El casamiento tenía lugar en la iglesia en una jornada laborable con pocos invitados y sin que apenas se interrumpiera la actividad laboral. El banquete habido el mismo día del matrimonio o en días posteriores celebraba principalmente la entrada del cónyuge adventicio en el nuevo hogar y la toma de posesión de su condición de nueva ama de casa, ''etxekoandre berria.'' |
Revisión del 11:48 11 dic 2017
Atlas Etnografiko hau egiteko oinarritzat erabilitako galdetegi orokorrak, egoera-aldaketako ohikuneak etxeko ohiturei dagokien atalaren barruan sartu ditu. Beraz, etxeko taldearen barruan eta auzoetan aztertu ditugu bizitzaren lehenengo aldiko ohikune hauek. Gaur egun hain zabal dabilen bizitzaren zatiketa hirukoitzari eutsiz, ohikuneok lehenengo adinaren edo hazte-aroaren barruan daude. Aro hori, sasoiko mutil edo neska izatean amaitu ohi da.
Mende honen hasieran Arnold Van Gennep etnologo frantziarrak rites de passage esamoldea sortu zuen, adin maila batetik besterako igaroaldia adierazteko. Egoera-aldaketako errito edo egoera-aldaketako ohikuneak esamoldea urtaroak aldatzean gertatzen diren ohikunei esaten zaie edo gizarte, politika edo erlijio-maila berri batera igarotzean izaten diren ospakizunei.
Gure kasuan, adin-maila desberdinetako igaroaldiak janzten dituzten erritoak aztertu ditugu. Berauek mailaka agertuko zaizkigu eta euron sekuentziak bizitzaren prozesua osatuko du helduarora arte: jaioberriak, haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, ezkongaiaroa eta ezkontaroa.
Contenido de esta página
Jaiotza eta bataioa
Mende honen erdi aldera arte, emakumeek etxean bertan ekartzen zituzten seme-alabak mundura, herriko emaginaren, senitarteko emakumeen eta auzokideen laguntzaz. Erditzea etxeko gertaera zen eta emakumeek baino ez zuten bertan parte hartzen.
Mende honetan aldaketa handia egon da umeari jaiotzen lagundu izan dioten pertsonei dagokienez. Ezagutza enpirikoetan oinarriturik lan egiten zuen ohiko emaginaren ordez, apurka-apurka, osasun zentroetan amari laguntzen dioten profesional espezializatuak agertuz joan dira.
Lehen, umeak jaio eta gutxira bataiatzen zituzten, batzuetan jaiotza egunean bertan. Euskal Herrian onarpen zabalekoa den erhji.ozko ohitura horren oinarrian sineste hauxe dago: umea bataioaren bitartez kristau egin eta jatorrizko pekatutik garbi geratzen da. Bataioaren ohikunea bera jaiotzari lotu-loturik agertzen da; leku askotan emaginak berak janzten zuen haurra bataiorako, Nafarroako zenbait eskualdetan "faldón de cristianar" (kristautzeko faldoia) izena ematen zioten erritozko jantzi batekin, eta besoetan eramaten zuten pontera. Bizkaiko Karrantza bailaran jaso denez, zeregin hori mundura jaiotzean umea hartzen zuenari zegokion.
Bataiarrian edo pontean berriztaturiko jaiotzak aita pontekoaren eta amapontekoen babesa ere badakar. Euren betebeharrik behinena fedea agertzea izango da, Kredoa hutsik egin barik esanez.
Garai batean, aita edo amapontekoaren zeregina garrantzi handikoa zen, beroriek, izan ere, besoetakoari izena emateko eskubidea izaten zuten eta.
Orokorrean, haurrari izena jartzerakoan kristau egutegiko eguneko izena izan da inspirazio iturririk nagusiena XX. mendearen lehenengo laurdenera arte, eta oraintsu arte ere bai.
Bai jaiotza, bai bataioa bera ere, etxeko gertaerak izaten ziren. Hala ere, auzoko mutiko eta neskatoak izaten ziren jazoera horien aurrean alaitasunik handiena agertzen zutenak. Elizako atarian itxaroten egoten ziren eta aitapontekoak eta amapontekoak fruitu lehorrak, gozokiak eta txanponak jaurtitzen zizkieten (boloak).
Lehengo gizartean, jaiotza berriaren ospakizuna amaren erditze osteko aldia amaitzean egiten zen. Amak etxetik irten gabe egon behar izaten zuen. Egonaldi hori elizan sartzea izeneko ohikunearekin eta jai giroko otordu batez bukatzen zen, martopilak. Horixe izaten zen erditzen laguntzen zutenei, eta erditu ostean opariekin (ermakeriak) ikustera joandakoei eskerrak emateko modua.
Jaiotzaren inguruko sineste ugarik umea jaio aurretik bizi izaten zen irrikaren eta artegatasunaren berri ematen digute. Horrela, bada, umedunaren gogo jakin batzuk bete behar izaten ziren, sabelaren itxurak jaio behar zuen umearen sexua zehazten zuela uste zuten; era berean, kontuan hartzekoak izaten ziren amaren aurpegian ager zitezkeen seinaleak, haurdunaldiaren bilakaera eta ilargiaren aldiak. Erditze ona izateko santuen bitartekaritza eskatzen zitzaion, nork bere debozioko santuari. Ezagunenetarikoa San Ramon Nonato zen, etxe askotako ohaburuko irudia izan ere. Era berean, bataiatu aurretik neurri batzuk hartzen ziren, esaterako, bataiatu arte jaioberriari musurik ez ematea, eta batez ere kutunak edo irudi erlijiosoak jartzea.
Haurtzaroa
Haurtzaroan, hasiera-hasieratik, umea amari lotuta egongo da; haur besoetakoa da eta amak bularra emanez elikatuko du. Edoskitzaroak bi urte iraun ohi zuen, eta gehiago luza zitekeen egoera horrek haurdunaldi berriak saihesten zituela uste zuten eta. Umedun geratuz gero, bular ematea eten egiten zuen amak emakume haurdunaren esnea ona ez zelakoan.
Hazteak zekarren zama arintzeko amarekin batera senitarteko beste emakumeek parte hartzen zuten eta, sarritan, auzoko seintzain gazte batek. Horrela, emakumeari zegozkion zereginetan hasteko aukera izaten zuen. Dirudunenen etxeetan neskameak eta inudeak izaten zituzten.
Lehenengo txantxurrak, haurraren lehen haginak, sasoi berri baten hasiera adierazten zuten. Umearen elikatzeko ohiturak aldatu egiten ziren eta ibiltzen eta berba egiten hasten zen. Bakarrik emandako urratsak eta esandako lehenengo berbak pozaren eta alaitasunaren iturri izaten ziren etxekoen artean. Haurraren hastapen eta aurrerabide guztiek jagoleak jolasera bultzatzen zituzten. Sasoi honek esne-haginak eduki bitartean irauten zuen.
Haginak sei edo zazpi urterekin jausten ziren eta horrekin batera zentzuduna izeneko adin-maila berria hasten zen. Sasoi honi zegokion jarduera nagusia taldekako jokoa izaten zen. Adin horretatik aurrera jokorik gehienetan sexuen arteko banaketa ezartzen zen. Jolas jardueraren osagarri, urteek aurrera egin ahala areagotuz zihoan eskola jarduera agertuko zaigu.
Haurtzaroko une horretan mende honen hasieratik Lehenengo Jaunartzea edo Komunioa ospatzen izan da. Lehenago, hamabi edo hamahiru urterekin, haurtzaroa bukatzean, izaten zen.
Ohikune honetan parte hartzeko janzkera aldatuz joan da. Mendearen hirugarren hamarkadatik aurrera nesken artean andregaien gisako soineko eta belo zuriak zabaldu dira; mutilen artean, berriz, marinel eta almiranteen jantzi dotoreak. Hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan eliz agintariak janzkerari loturiko gehiegizko gastu hori geldiarazten saiatu ziren. Jaunartzea tunika jantzita, guztientzat berdina, edo kale-arroparekin egiten hasi zen. Esperientzia horrek ez zuen arrakasta handirik izan, eta berriro ere soineko zuriak agertu dira edo familia bakoitzak askatasun osoz jokatzen du.
Garai zaharretatik eta hirurogeita hamarreko hamarkadara arte ez zegoen Sendotza edo Konfirmazioa hartzeko adin jakinik. Apezpikuak baino ezin zuenez sakramentu hori ezarri, herrietara aldian-aldian egiten ohi zituen bisitaldiak aprobetxatuz hartzen zuten gazteek sakramentu hori. Gure inkestetan, haurrak eta gazteak, jaioberriak eta helduak, nahastuta denak batera ere agertu dira sendotzaren sakramentua hartzeko.
Vatikanoko II. Kontzilioaren ondoren, Sendotzari beste ezaugarri batzuk eman nahi izan zaizkio eta 16-18 urteko gazteen sasoia jo da egokientzat sakramentua hartzeko, aldez au rretik prestakuntza sakona, serioa eta luzeari ekinez. Horregatik dira gutxiago Sendotza aitortu dutenak bataiatutakoen edo Lehenengo Jaunartzea hartutakoen ikusian. Gaur egungo joera indartzen bada, nerabezarotik gaztarorako aldaketan ezarritako ohikunetzat hartuko du gizarteak.
Gaztaroa
Nerabezaroan neskato-mutikoek haurtzaroko jolasak apurka-apurka alde batera utzi eta hamasei-hamazazpi urteko neska-mutil egin arte haziz joango dira. Gaztaroari dagokion adin-tarte horretantxe egongo dira harik eta sasoiko neska-mutil egin arte.
Gaztaroan sartzean janzkera eta orrazkera bera ere aldatu egin ohi zuten gazteek. Mende honen erdira arte sasoi honetantxe hasten ziren mutilak praka luzeak janzten eta neskak neskatotako txirikorden ordez ile luzea uzten. Aberatsen etxeetan alabak soineko luzea jazten zuen eguna entzute handiko jaialdi batekin ospatzen zuten.
Sasoi honetan eskola utzi eta lanean hazten ziren mutilak, morroi edo lanbideren batean ikasle. Neskak etxeko zereginei erantzuten ikasten zuten. Hirurogeiko hamarkadatik hona ikasten ematen duten aldia erabat luzatu da orokorrean bai neska bai mutilentzat. Horregatik, gaur egun karrera edo lanbidea ikasten ematen duten aldia jotzen dugu gaztaroaren amaieratzat.
Hegoaldean joera handia egon zen gazteak herrietan taldeka biltzeko, bereziki beraien multzoari zuzendutako ekintzak eratzeko. Batez ere dantzaldiak eta herriko jaiak antolatzearen ardura hartzen zuten. Gazteek eratutako jaialdiak eta eskaerak batez ere San Juanetan (Donianetan) ekainean, eta Santa Ageda egunean, euren zaindaria, egiten zituzten. Neskak "Mariaren Alabak" taldekoak izaten ziren gehienbat eta mutilak "Luistarrak", harik eta ezkondu arte.
Oraindik gazte zirela, mutilek soldadutza egitera joan behar izaten zuten, ordura arte betiko bizileku izandakotik urruti, denbora luze samarrerako gainera. Bizitzako beste aro baterako aldaketa ekarriko zien soldadugora joan behar horrek.
Gaztaroaren beste ezaugarrietako bat izango da maitasun kontuetan hastearena: errondak eta neska-mutilen arteko lehen harremanak, jaiak eta dantzaldiak bi sexuetako gazteek elkar bat egiteko gune apropos izango dira.
Mende honen hasierako hamarkadetan eguneroko zereginek, taldean egiten zituzten lanek eta urtaro bakoitzaren amaierako zereginek elkar ikusteko aukera ematen zieten gateei; elizako ospakizunen irteera ere une aproposa zen horretarako. Baina bat egiteko, erlazionatzeko eta harremanak hasteko unerik aproposena igandeetako dantzaldia zen. Hara joan ohi ziren gazte guztiak jantzirik dotoreenekin, auzoko herrietako jaietara eta erromeriatara joaten ziren modu-moduan.
Mendearen erdialdetik hona ohitura hori aldatuz joan da eta elkar ikusteko aukera erabat ugaritu da. Neska eta mutil batera dabiltzan eskolak, emakumeak soldatapeko lanetan behar egiten hastea eta abar mesedegarri izan dira bi sexuen arteko harremanak ugaritzeko. Halere, dantzaldiak izan dira oraindik bilgune nagusia. Gerora, aisialdiari eskainitako tartea handitzean, neska-mutilek batera egoteko aukera gero eta zabalagoa izan dute.
Gaur egun tabernak eta diskotekak dira gazteen bilgune. Ordutegia ere atzeratu egin da: lehen arratsalde-iluntzeetan biltzen ziren eta orain gau-goizaldeetan. Asteburuetan ia ohikoa da gaueko jaigiroa eguzkiak argi egiten hasi arte luzatzea. Gaua parrandan emateari gaupasa esaten zaio.
Ezkongaiak
Aspaldi igandeko paseoaldi, dantzaldi eta erromeriatan baino ez zuten izaten neska-mutilek elkar ikusteko aukera. Ez zuten beste unerik bakarrik egon ahal izateko. Gaur egun maitasun harreman bati hasiera emateko burubidea bai mutilarena bai neskarena izan daiteke. Lehen, ostera, lehenengo urratsa mutilak eman ohi zuen, zuzen-zuzenean jakinaraziz neskari edo haren inguruan ibiliz, sukalde-kontuetarako zuen trebeziaz jakinmina erakutsiz esate baterako. Lagunengana ere jotzen zuten, edo senitarteko edo zeregin horretan adituak zirenengana ere bai, ezkontzaginarengana hain zuzen, neskak mutilekin elkartzeko trebeak benetan. Bikotea kalean bakarrik ibiltzen hasten zenean, beraien arteko harremana sendoa zela ulertzen zuten bai bataren eta bestearen senideek, bai auzokoek. Ohiko joera bikoteak ezkontzea zen, gauza berezia izan ohi baitzen harreman horiek bertan behera geratzea.
Herriak gaur egun baino askoz isolatuago zeudenez eta herritarrak eurak ere gutxi tzen zirenez batetik bestera, herri bereko edo alboerrietako bikoteen arteko ezkontzak ziren ugarienak.
Ezkongai bakoitzari zegokion parrokian ezkontzarako deiak, deiuneak, egiteko egunak zehazteak ematen zuen jakitera ezkontza egun batetik besterakoa izango zela. Arabako zenbait herritan "echar del (pulpitotik botatako deiak) esaten zaie. Deiunealdian ezkongaien etxekoak ezkontzarako prestakuntzez arduratzen ziren.
Nafarroan eta Araban, bigarren edo hirugarren deiekin batera, senideak eta auzokoak neska-mutilen etxeetara hurbiltzen ziren zorionak ematera. "Dia de enhorabuena" (zoriona opatzeko eguna) zen aukeraturiko egun hau. Ohitura zaharragoa izango da, seguruena, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste hau: mutila neskalagunaren etxera lehenbiziko aldiz sartzen zen egunean neskaren senideei ardao-bota bat eramaten zien oparitzat; bota-eguna zen (agian votum hitz latindarretik eratorria, "di'a de la promesa" edo promes eguna).
Euskal Herri osoan ohitura zabala izan da betidanik ezkontza eguna baino lehen bi familien arteko Iotura estutzea, ezkontza eskatzeko, ezkontzarako hitzarmena zehazteko edo opariak elkartrukatzeko. Ezinbestekoa zen bi familien arteko hurbilketa hori, aurpegi-ikustea, aurrerantzean senitarteko egingo ziren eta.
Mutilak (geroago neskak ere) bazkari batekin ospatzen zuen ezkontzaurreko agurra lagunen artean; horrelaxe erakutsi nahi izaten zuen aurrerantzean ez zela ezkongabe izango. Lagunek, bestalde, koplatu egiten zituzten ezkongaiak etxaurreetan, toberekin esaterako. Askoz ezagun eta entzutetsuagoak ziren, jakina, mutilzahar edo alargunei ezkontza bezperan kantatzen zizkieten kopla barregarriak. Bikote gazteei zuzendutako bertsoen gai nagusia maitasuna izan ohi zen, baina ezkongaiak zaharragoak izanez gero, sasoitik kanpo ezkondu izana gai hartu eta kopla irribarretsuak botatzen zituzten.
Tradizioz, semea edo alaba etxera ezkontzeko bazen, bien gurasoek elkar hartzen zuten bakoitzak ezkontza berriari zer emango zion. Etxearen ardura ziurtatu eta etxekoenganako izango zituzten betebeharrak zehazteaz gain, elkarbizitzarako arauak eta bikote gaztearen eta lehendik etxeko bizilagun zirenen arteko harremana berbatzen zuten. Era horretako hitzarmenak berebiziko garrantzia zuten forupeko lurraldeetan; jendaurrean ematen zuten fede eta mandak, ezkontzako kontratua edo contrat de mariage esaten zieten. Kontratu hori sinatzea arazo benetan serioa zen eta bazkariren batekin ospatzen zuten, kontratuko bazkaria, bi aldeetako senideak biltzen zirelarik. Etxera etorriko zen ezkontideak ezkonsaria ekartzen zuen, eta etxera zetorrena neska bazen, arreoa ere ekartzen zuen berarekin batera. Arreo hori, neskaren beraren amaren ardurapean osatzen zuen emaztegaiak neskatotatik.
Inoiz gurasoek beraien kontura ere konpon tzen zituzten seme-alaben ezkontzak hauek elkar ezagutu ere egin gabe; ezkontzeko kontratua egin ondoren, bi familiak bildu egiten ziren "ir a vistas" (aurpegi-ikustea egitera joan), halaxe esaten zioten Nafarroan eta Araban.
Familia aberatsetan salbu, ez zuten ohiturarik oparitzat urreria egiteko (eraztunak edo balio handiko gauzak). Halere, bazen ohitura emaztegaiak senargaiari ezkontza egunerako alkandora edo beste jantziren bat oparitzeko. Ezkontza aurreko egunetan, emaztegaia, amarekin edo senitarteko beste emakumeren batekin batera, hiriburura joan ohi zen ezkontzarako jantziak eta galak erostera.
Ezkontza
La boda incluye dos actos: la ceremonia de casamiento, ezkontza, y la fiesta posterior con la que se solemniza, ezteiak. El primero de los actos carecía antaño del relieve que tiene actualmente. El casamiento tenía lugar en la iglesia en una jornada laborable con pocos invitados y sin que apenas se interrumpiera la actividad laboral. El banquete habido el mismo día del matrimonio o en días posteriores celebraba principalmente la entrada del cónyuge adventicio en el nuevo hogar y la toma de posesión de su condición de nueva ama de casa, etxekoandre berria.
No ha habido épocas del año preferidas para casarse, salvo las que venían impuestas por el modo de vida y los periodos de trabajo; se evitaban la Cuaresma y el Adviento porque en esos tiempos la Iglesia no permitía las velaciones ni las solemnidades nupciales. Si bien no eran necesarias para el matrimonio ni la misa ni el rito de la velación la gente se atenía generalmente al uso eclesiástico.
El casamiento era sobre todo una cosa de jóvenes; ellos formaban el cortejo nupcial que se desplazaba a pie hasta la iglesia, acompañando a los novios con música, cohetes y algarabía. Mozas eran quienes engalanaban el templo, y amigos y amigas de los desposados cantaban para dar brillantez al acto. Jóvenes amigos de los contrayentes, ezkonlagunak, eran también quienes actuaban de testigos, lekukoak, y firmaban el acta matrimonial. Es la juventud la edad para matrimoniar.
Con el transcurso del tiempo a este grupo juvenil que formaba el cortejo nupcial se fueron adhiriendo otros estamentos. Primeramente el grupo doméstico que paulatinamente se fue ampliando a familiares más alejados. Luego se impuso el uso de los padrinos que al principio eran los del bautismo; después éstos cedieron su lugar a los padres de los contrayentes. El número de los invitados se ha incrementado considerablemente aunque los jóvenes sigan desempeñando un papel nada desdeñable en el acto religioso y posterior celebración.
La mañana del casamiento los invitados acudían a la casa desde donde se disponían a partir a la iglesia y eran obsequiados con un refrigerio, barauskarria. Coexistieron dos formas de cortejo nupcial para acudir a la iglesia. En una, sendas comitivas salían de las casas del novio y de la novia y se juntaban en un lugar determinado del recorrido o en el mismo pórtico de la iglesia. En la otra, se formaba una comitiva única desde la casa de la novia. En ambos casos el recorrido se hacía antaño por el camino habitual que unía la casa con la iglesia, elizabidea. En algunas localidades si las casas de ambas familias se hallaban distantes, el novio enviaba dos jóvenes, amigos o familiares, como mensajeros a casa de la novia. El orden del desfile estaba ritualizado.
Hoy día los invitados acuden directamente al templo a pie o en vehículo y a la hora convenida esperan la llegada de los novios que se trasladan en sendos automóviles. En Vasconia continental la comitiva antes de presentarse en la iglesia pasa primero por la alcaldía, Herriko Etxea.
También la indumentaria de los novios ha sufrido cambios en el presente siglo aunque los trajes nupciales tuvieron siempre la consideración de atuendos de gala. Hasta mediados de la centuria la novia vestía de negro o de oscuro con misal y rosario como complementos. A partir de esa fecha se generalizó el vestido blanco y el ramo de flores. También el traje negro del novio ha ido derivando hacia colores menos oscuros.
En Vasconia peninsular la celebración religiosa se ajustaba a las ceremonias preceptuadas por el Manual Toledano en tanto que en Vasconia continental se atenía a lo indicado en el Ritual Romano. El otorgamiento del consentimiento y la bendición de arras y anillos, diruak eta eraztunak, tenían lugar antaño ante las puertas de la iglesia, lugar destinado a las promesas y a los juramentos sagrados. A partir de los años cincuenta la ceremonia comenzó a celebrarse en el interior del templo, al pie del altar mayor. Durante la misa los nuevos esposos eran cubiertos con el velo nupcial que se imponía sobre la cabeza de la novia y los hombros del novio. La gente siempre interpretó este rito como un enyugamiento, uztartu. En el rito actual del matrimonio, que tiene lugar generalmente dentro de la misa, cobra mayor relevancia la manifestación del consentimiento mutuo de los contrayentes.
Los efectos jurídicos de la nueva sociedad conyugal se expresan en el acta que firman los contrayentes juntamente con el sacerdote y los testigos. Actualmente este documento se firma sobre la mesa del altar, antaño en la sacristía.
La salida del templo de los nuevos esposos es objeto de gran expectación y es recibida con aclamaciones, felicitaciones y, en casos, con bailes de honor y disparo de cohetes. En los últimos años se ha introducido la molesta costumbre de lanzar puñados de arroz sobre ellos.
El casamiento civil se desarrolla en el edificio del Ayuntamiento o en el Juzgado y su ceremonial se ha ido dignificando gradualmente, si bien los informantes de nuestras encuestas subrayan que carece de la solemnidad del matrimonio celebrado en la iglesia. En Vasconia peninsular los matrimonios civiles fueron poco frecuentes pero su número se ha incrementado en los últimos años.
Hace unas décadas, finalizada la ceremonia, la novia solía ofrendar el ramo de flores a la Virgen en la misma iglesia o en una capilla de su devoción; en algunas localidades se implantó el uso de depositar el ramo en la tumba familiar. Más reciente es la entrega del ramo a una amiga o su lanzamiento al aire en la creencia de que quien lo recoja será la primera en casarse.
El retrato de boda que perpetúa un acontecimiento importante en la vida se generalizó hace muchas décadas; los recién casados solían acudir antaño al estudio de un fotógrafo para hacerse la fotografía oficial que luego, enmarcada, se colocaba en la dependencia más señalada de la casa; una copia se enviaba a los familiares que vivían lejos. En Vasconia continental la fotografía del grupo de todos los asistentes formaba parte del ceremonial de la boda.
Cuando los desplazamientos se hacían a pie la comitiva se encaminaba desde la iglesia a la casa o al establecimiento donde se iba a celebrar el banquete de bodas. A veces se incorporaba a este cortejo el carro de boda, eztai-gurdia, con el arreo y el ajuar. Más frecuentemente, sin embargo, este transporte del arreo se hacía algunas fechas antes o después del casamiento.
La exposición del contenido del arreo era antaño un acto ceremonioso; una mujer, y a veces la misma costurera que había intervenido en su confección, era la encargada de hacer en voz alta, con asentimiento y comentarios irónicos de los presentes, el recuento pormenorizado de las prendas y de los objetos aportados. Este ceremonial junto con el banquete de boda o tornaboda formaba parte de los ritos de entrada en el nuevo hogar, etxe-sartzea.
Como ocurría con todos los acontecimientos importantes, el banquete de bodas, eztei-bazkaria, se celebraba en casa. En ocasiones el banquete tenía lugar no el día del casamiento sino el domingo siguiente, al regreso de un corto viaje de bodas. Ese día la nueva esposa tomaba posesión de la sepultura de su nueva familia en la iglesia, eliz hartzea. Con ello asumía la tarea de dar culto a los antepasados de su nueva casa.
Las celebraciones nupciales, podían durar uno, dos y hasta tres días, según fuera el rango y la capacidad económica de la casa. De víspera se sacrificaban los animales domésticos para obtener las viandas. En la preparación del lugar del banquete y en la elaboración de los platos participaban las mujeres de la casa, ayudadas por vecinas y cocineras profesionales.
A partir de los años cincuenta se ha generalizado el uso de celebrar el banquete de bodas fuera de casa, en establecimientos dedicados a servir comidas.
Juntamente con el matrimonio, también el sacerdocio celibatorio y la profesión religiosa se han considerado popularmente como "estados de vida" en la sociedad tradicional. Las tomas de hábito religioso y las primeras misas comportaban celebraciones similares a las del casamiento.
Habiendo optado por el matrimonio, la descendencia fue vista como una bendición que garantizaba la continuidad de la casa y del linaje. Quien se quedaba soltero, o soltera, por tradición continuaba vinculado a la casa y permanecía incorporado a la familia. En el ámbito familiar los solteros han gozado generalmente de estima por parte de sus deudos: socialmente han sido más veces menospreciados.
Los casamientos en edad tardía, así como los de viudos, fueron antaño objeto de sonoras cencerradas y escenificaciones burlescas. En su día las autoridades civiles y religiosas dictaron normas para aminorar las consecuencias sociales de estas crudas costumbres, hoy olvidadas.