Resumen

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Revisión del 07:02 11 feb 2019 de Admin (discusión | contribuciones) (Página creada con «Gaztaroaren inguruko ohiturak dira bigarren zatian bildutakoak. Dantza jolasak, neska muti- len arteko lehenengo hartu-emanak eta era horretako ohiturek senar-emaztegaitzar...»)
Saltar a: navegación, buscar
Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara Euskal Herriko Etniker Taldeek egindako beste etnografia-lan bat dugu, On Joxe Miel Barandiaranek atondu zuen Euskalerriko Atlas Etnografikoaren ale berria hain zuzen ere. Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura) (1990), Juegos Infantiles (HaurJolasak) (1993) eta Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak) (1995) aleak kaleratu ditugu aurretik.

Ikerlan hau Euskal Herrian egin da, Europa Mendebaldean, Aturri (iparraldean) eta Ebro (hegoaldean) ibaien artean dagoen lurraldean. Espainiako aldea administrazio politiko bik osa- tzen dute (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa) eta beste zati bat Frantziako Pyrénées Atlantiques izeneko departamentuaren barruan dago. Guztira 20.531 km2 ditu lurralde honek eta 2.937.151 biztanle bizi dira bertan (1990).

Tokian tokian egin izan dira ikerlanak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoako hirurogeita sei herritan. Inkestak egiteko tokiak aukeratzerakoan kon- tuan izan dira ikertu beharreko lurraldearen aniztasuna eta giro desberdinak (baserria, hiria eta kostaldea). Inkestok egiteko erabili den galdetegi etnografikoa Barandiaranek 1974an argitara- tu zuen Guía para una encuesta etnográfica lanean dago jasota (II. kapitulua. Usos del Grupo Doméstico), hain zuzen ere, jaiotza eta bataioko, haurtzaro eta gaztaroko, senar-emaztegaitza eta ezkontza-ezteguetako ohikuneak aipatzen dituzten galderetan (IL174tik II.237ra bitarteko galderak).

Lan hau Labayru Ikastegiko Etnografia Arloak ondu eta moldatu du. Jaiotzatik ezkontzara bitarteko ohikuneak deskribatu dira liburuan, eta heriotz ohikuneei buruz kaleratutako azken alearekin, batak eta besteak, bizitzako ohikuneen ikuspegi betea ematen dute osotara.

Lehen zatian jaiotza, erditzea eta jaioberria nola zaintzen den azaldu dira, umeen jatorriari buruz neska-mutikoek dituzten sineskerekin eta nagusiek jaiotzari buruz dituzten usteekin bate- ra. Ondoren, bataioaren inguruko ohikuneak eta erditzearen ostean egin beharrekoak aztertu dira. Haurra zaintzeko moduak, lehen jaunartzerako ohikuneak eta etxeko zereginetan haurrek zertan laguntzen zuten dira obra honen lehen zatiari amaiera emango dioten gaiak.

Gaztaroaren inguruko ohiturak dira bigarren zatian bildutakoak. Dantza jolasak, neska muti- len arteko lehenengo hartu-emanak eta era horretako ohiturek senar-emaztegaitzara bideratuko gaituzte. Geroagoko beste kapituluetan ezkontzeko diru-konponketak, arreoa —lehen garrantzi handia zuena—, ezkontzarako prestakuntzak deiune aldian, gazte-taldeak ezkongaiari egiten dion agurra, gonbidapenak eta ezkonberrientzako opariak dira aztertutako ohiturak.

Los capítulos doce al quince tratan de la boda. La comitiva nupcial, la ceremonia religiosa, el banquete de bodas y los rituales observados en el mismo, la ofrenda postnupcial y la tornaboda, el antiguo acarreo del ajuar y la entrada en el domicilio conyugal son los asuntos centrales objeto de estudio. Finaliza la obra con sendos capítulos sobre la soltería, el casamiento de viejos y viudos y las uniones libres.

Tanto los tres volúmenes anteriores como éste dedicado a los ritos de paso del nacimiento al matrimonio, y los posteriores que completarán el Atlas etnográfico estudian el grupo humano de Vasconia en sus diversas manifestaciones. Para ello se ha tenido en cuenta la cultura tradicional tal como ha sido registrada a lo largo de este siglo y las transformaciones contemporáneas operadas.