Diferencia entre revisiones de «Preambulo Casa y familia en vasconia/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Página creada con «Jarrera eta ohitura horiek, etxean ez ezik, kalean ere islatzen ziren. Gizonak gizonezkoe­kin joaten ziren tabernetara, eta emakumez­koek emakumezko lagun eta auzokoekin...»)
(Página creada con «Antzina, familia barruko hierarkia oso sako­na zen. Adinak banatzen zituen maila ezberdi­nak. Euskaraz ''berorika'' hitz egiten zitzaien, jen­deak zor zien errespetu-mai...»)
Línea 110: Línea 110:
 
Jarrera eta ohitura horiek, etxean ez ezik, kalean ere islatzen ziren. Gizonak gizonezkoe­kin joaten ziren tabernetara, eta emakumez­koek emakumezko lagun eta auzokoekin iga­rotzen zuten denbora libre apurra, berbetan edo karta-jokoan. Gutxitan ibiltzen ziren elka­rrekin, ezkongai-aldian salbu. Hala ere, ezkon­du ostean ezkongabetasun-sasoiko ohiturak berreskuratzen zituzten. Gaur egun elkarrekin agertzen eta parte hartzen dute gizarte-ekintza gehientsuenetan.
 
Jarrera eta ohitura horiek, etxean ez ezik, kalean ere islatzen ziren. Gizonak gizonezkoe­kin joaten ziren tabernetara, eta emakumez­koek emakumezko lagun eta auzokoekin iga­rotzen zuten denbora libre apurra, berbetan edo karta-jokoan. Gutxitan ibiltzen ziren elka­rrekin, ezkongai-aldian salbu. Hala ere, ezkon­du ostean ezkongabetasun-sasoiko ohiturak berreskuratzen zituzten. Gaur egun elkarrekin agertzen eta parte hartzen dute gizarte-ekintza gehientsuenetan.
  
Antiguamente, la jerarquización dentro de la familia era muy marcada y estaba basada fundamentalmente en las categorías de edad de sus miembros. Existían tratamientos de usted, o de ''berori'' en euskera, que reflejaban un grado de consideración y respeto a los componentes de determinados estamentos como el clero, los médicos o los ancianos. La generalización del “''zu''” en euskera o del “tú” en castellano es una señal de que la antigua jerarquización, basada en categorías sociales y de edad ha rebajado su intensidad.
+
Antzina, familia barruko hierarkia oso sako­na zen. Adinak banatzen zituen maila ezberdi­nak. Euskaraz ''berorika'' hitz egiten zitzaien, jen­deak zor zien errespetu-maila handiaren era­kusgarri, eliza-gizonei, medikuei eta zaharrei. Euskarazko ''zu'' orokortzeak, gaztelaniazko ''tú''rekin gertatu legez, gizarte- eta adin-maile­tan oinarritutako hierarkia zaharrak indarra galdu duela erakusten du.
  
 
De igual modo y por las mismas razones la autoridad de los padres sobre los hijos era más férrea y autoritaria, sobre todo la paterna. Hoy día es mucho menos dura, y marido y mujer comparten los derechos y deberes para con los hijos. Éstos por su parte se independizan antes que en tiempos pasados, si no económicamente porque a veces tienen dificultades, sí en cuanto a la disciplina y obligaciones domésticas y familiares. La madre, y las otras mujeres de la casa si las hay, siguen teniendo un papel preponderante en la educación de los hijos y están más implicadas en comunicarles los valores culturales y religiosos.
 
De igual modo y por las mismas razones la autoridad de los padres sobre los hijos era más férrea y autoritaria, sobre todo la paterna. Hoy día es mucho menos dura, y marido y mujer comparten los derechos y deberes para con los hijos. Éstos por su parte se independizan antes que en tiempos pasados, si no económicamente porque a veces tienen dificultades, sí en cuanto a la disciplina y obligaciones domésticas y familiares. La madre, y las otras mujeres de la casa si las hay, siguen teniendo un papel preponderante en la educación de los hijos y están más implicadas en comunicarles los valores culturales y religiosos.

Revisión del 09:50 20 nov 2017

Otros idiomas:
Español • ‎Euskera • ‎Francés

Landa-etxe tradizionala, baserria, mende asko­tako erakundea da. Herrialdean bertan egon da aspaditik, eta denboraren iragaitea gorabehera, bere ezaugarriak mantendu ditu kultura-aro ezberdinetan[1]. Hori guztia adierazpidea da, eta ez bakarrik antzinatasunarena, baita egoera berrei egokitzeko duen gaitasunarena ere, betie­re, bere oinarrizko ezaugarriak mantenduz.

Liburuki honetan etxea eta familia aztertzen dira aldi berean, hain zuzen ere, familia bat bizi den etxea azaldu nahi izan delako. Horregatik, bada, Jose Miguel Barandiaranek beti gogora­razten zuen etxea hitzak euskaraz zuen esangura bikoitza, izan ere, etxea nahiz familia esan gura du, eta, euskalduna beti egon da etxe bati lotu­ta. Horregatik, familia eta etxea kontzeptuek etxekoak euskal terminoa biltzen dute, eta etxe­ko familia, bizilagunak nahiz familia bateko gunerik estuena izendatzeko erabil daiteke.

Kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da (On Jose Miguelek bere lan etnografikoetan adierazi ohi zuen) etxea ez dela familia eta etxeko animaliak bizi diren eraikina bakarrik, izan ere, etxearen kontzeptua ledanietako erakinetara hedatu behar da, eraikin hurkoetara zein urrutikoetara, laborantza-zelaietara, mendira, baita hilerriko hilobira ere, edota hilo­bi sinbolikora edo elizatik kanpokora. Etxeko animaliak etxearen parte ziren. Baina ez kortan bizi direnak bakarrik, baita etxearen barruan nahiz kanpoan erlauntzak okupatzen dituzten erleak ere. Jabea edo ugazabandrea hiltzen zene­an, euren heriotzaren berri ematen zuten, eta hildakoaren postua beteko zuen pertsonaren izena ere bai.

Azterlan honetan, etxeari ez zaio ikuspuntu arkitektoniko batetik helduko, nahiz eta alder­di hori eta beste batzuk ere landuko diren. Era berean, ez da XIX. mende amaierako eta XX. mendeko lehenengo hamarkadetako biblio­grafian idealizaturik irudikatu, marraztu, mar­gotu eta kantatu izan den “ohiko” baserriaren deskribapenik egiten.

Tradiziozko landa-etxea aztertuko da; hortaz, kanpoan geratuko dira jauregi, jauntxo-etxe eta bestelako eraikin bereziak. Beste horrenbeste gertatuko da eraikin publiko edo komunekin, hala nola, udaletxe, eskola, eliza eta abarrekin, obra honetako ikergai ez direnez gero.

Archivo:2.3.png
Zurutuza (Zutzute), Zeanuri (B), c. 1925.

Egiturari dagokionez, etxea atalka aztertuko bada ere (teilatua, zimenduak eta hormak, baoak, barne-banaketa), lanean bada atal bat non lurralde guztietako etxe-moldeak deskri­batzen diren, izan baserriak, hiribilduetako etxeak, arrantzaleenak edo Nafarroako Erri­berako leizeetakoak.

Obra honen edukia Barandiaranen Etnogra­fia-ikerketa baterako gida laneko lau atal nagusi­tan dago oinarriturik: etxeari lotutakoak, altzariak eta etxeko arreoa, familia eta senar­emazteen arteko harremanak. Bildutako datu gehienak XX. mendekoak diren arren, horren aurrekari izandako XIX. gizaldiko azken hamarkadetakoak eta XX.aren amaieran eta XXI.aren hasieran jazotako aldaketen gaine­koak ere jaso dira, hitz-atze legez. Bestalde, etxearekin eta familiarekin lotutako gai batzuk Euskalerriko Atlas Etnografikoa lana osatzen duten beste sei liburukietan agertu direla esan beharra dago.

Etxea eta etxearen baldintzak

Tradiziozko landa-etxea paisaia jakin batean dago kokaturik, eta zeregin zehatza dauka. Euskal Herrian, beste gai batzuetan bezala, kasu honetan ere –Etnografia Atlaseko aurre­ko liburukietan esana dugu– bi eremu ezberdin daude: atlantikoa, non biztanleria sakaba­naturik bizi den, eta mediterraneoa, non biz­tanleria bildurik bizi baita.

Dena dela, eremuen ezberdinketa hori –erromatarrek aipatzen zituzten saltus eta ager– ez da azaleko begirada batekin hauteman liteke­en bezain sakona. Hori dela eta, zehaztea komeni da. Atlantiar isurialdean etxe asko, isolatuta barik, auzuneetan bildurik daude, sarritan batzuk besteetatik urrun kokatu arren.

Atlantiar isurialdeak, non etxeen sakabanatzea ohikoagoa eta berezkoagoa den, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroako mendialdea eta Euskal Herri kontinentala hartzen ditu bere baitan. Mediterraneoak, aitzitik, Nafarroako Erribera eta Arabako Errioxa. Bataren eta bestearen artean, Arabako lurralde gehiena eta Pirinio azpiko eta erdialdeko Nafarroa hartzen duen tarteko eremua dago.

Biztanleria bilduta bizi den lurraldeetan, familia eta etxea etxe-multzo baten barneko elementuak dira. Multzo horren menpe daude, hain zuzen ere, familia eta etxe horien zereginak. Etxeak sakabanaturik dauden lekuetan, berriz, familiak eta etxeak elementu erabat independentetzat hartzen dira (edo, hobeto esanda, hartzen ziren), eta horrek autarkia ekonomikoa zekarren. Baserria hitzak horrelako zerbait iradokitzen duela dirudi (baso + herria). Herrialdeko hainbat lekutan aipatutako etxe isolatu bakoitza izendatzeko erabiltzen den hitza da.

Etxeen konfigurazioan eragiten duten hiru faktore nagusi daude. Lehenengo eta behin, izadiarekin lotutako faktoreak daude, hau da, klima, paisaia, lurzorua eta zorupea. Ondo­ren, etxeak eraikitzeko eskura dauden –edo, hobeto esanda, zeuden– materialak. Azkenik, bizimodu nagusiak zer nolakoak ziren, hau da, zer funtzio betetzeko eraikitzen ziren. Aurre­ratu bezala, tradiziozko landa-etxea nekazaritza, abeltzaintza –artzaintza ahaztu gabe– eta arrantzari lotutakoa da, hirikoarekin batera. Gerrak, migrazioak, gizarte-mailak edo aurki­kuntzak bezalako gertaera historikoen arrasto­ak ere antzeman daitezke etxe-mota ezberdi­netan.

Hiru atal luzetan, etxeak eraikitzeko erabili izan diren lekuan lekuko materialak, eraikuntza-prozesua eta inguruaren eragina aztertuko dira. Dena dela, orokorrean harriaren erabilera nagusi izan dela esan esan liteke, eta beste horrenbeste gertatzen da egurrarekin etxe barruan. Ezin ahantz dezakegu, hala ere, bestelako materialak egon ez edo lortzeko gaitzak diren kasuetan, adobea ere erabili izan dela. Leku guztietan adreiluak erabili dira etxeetako barne-banaketa egiteko, eta teilak, estalduran.

Archivo:2.1.png
Erro (N), 1979.
Archivo:2.5.png
Ainhoa (L), 2011.

Eraikuntza-elementuen izenak inkestak egin diren leku ezberdinetako berriemaileek emandakoak dira. Horietako asko arginak, arotzak edo eraikuntzako langileak izan arren, oro har ez dira hitz teknikoak jaso; are gehia­go, ezezagunak izan ohi dira halakoak lekuko­entzat.

Tokiko tradizioak, usteak eta etxearen nahiz familiaren gainean jendeak edukitako bestela­ko faktore ikusezinak ere ezin dira ahaztu. Izan ere, elementuok etxearen egituraketan, apainketan, sinbologian eta barneko antolake­tan, batik bat, eragin izan dute.

Etxea babesteko egitura fisikoaz gain, babes hori izadiari, izaki jainkotiarrei eta santuei eskatzeko erritualak ere egon izan dira. Arreta gehien bildu duten bi elementuak berez ater­pe eta babesle den teilatua eta etxeko atea izan dira. Hori dela eta, etxea tximista eta espi­ritu okerrengandik babesten ahalegintzeko, erritu jakin batzuk egon dira.

Etxaurreak beroa eta eguzkiaren argia bilatzen du, eta, horregatik, orientazio nagusiak hegoalde, hego-ekialde eta ekialdera begira daude. Biztanleria baturik bizi den lekuetan ere, besteak beste, hirietan, orientazio hori bilatzen den arren, eraikina zer kaletan kokatzen den erabakigarria da.

Etxeko barne-egituraketa bertako biztanleek egiten duten lanaren araberakoa da. Hori horrela, logikoa da, jarduera nagusitzat neka­zaritza eta abeltzaintza dituen etxe bateko beheko solairuan korta eta etxeko animaliak egotea, izan lanerakoak (idiak, behiak, man­doak, behorrak eta abar) nahiz produktuak lortzekoak (ardiak, txerriak, oiloak, untxiak eta abar). Korta edo kortak iparraldera begira egon ohi dira. Bertako animaliek beroa ema­ten dute beheko aldean zein lehenengo solai­ruko geletan (sukaldea eta logelak). Hotzaren kontrako babes horren indargarri dira goiko solairuan gordetzen diren belar lehor, iratze eta lastoa. Abereak bizileku den etxe alboko eraikuntzetara atera dira gaur egun, baina etxeen babesa handiagoa da, besteak beste, material isolagarriei eta ate nahiz leiho her­metikoei esker.

Beste horrenbeste esan liteke arrantzaleen edo bestelako artisauen etxeei buruz ere: etxe­aren barne-egituraketa egiten duten lanaren araberakoa izan ohi da. Hori ezin esan daite­ke, baina, hiriguneetako etxeez. Izan ere, hala­koetan, nagusiki, etxea bizilekua baino ez da: bertako bizilagunek etxetik kanpo egiten dute lan.

Inguruko eraikuntza osagarriak etxearen atal dira, etxetik bertatik hurbil edo urrun egon. Euskaraz tegi esaten zaie horrelakoei. Zehaztasuna, baina, elementu horrekin batera konposizioan agertutako elementuek ematen dute: oilategi (oiloena), zerritegi (txerriena), las­tategi edo belartegi (lastoarena), eta abar.

Aipatutako apainketa eta egitura soildun arruntekin batera, herri guztietan egon dira maila altuagoko etxeak. Eraikuntzon ezauga­rri dira, kasurako, lau isurialdedun teilatuak eta harri-kopuru handiagoa edukitzea, edo ate, leiho eta zutabeetako kalitate hobea. Etxe­aren nahiz bertako bizilagunen mailaren adie­razgarri dira, era berean, apainketa eta arma­rria.

Etxearen izena garrantzitsua izan da toponi­miari dagokionez, izen hori berori bertako bizilagunei –abizen edo izengoiti legez– ema­ten baitie. Izenak inguruaren ezaugarriekin, egoerarekin, etxeak betetzen duen funtzioare­kin nahiz etxekoek egiten duten lanarekin izan ohi du zerikusia. Izan liteke, era berean, familiaren izenak eman izana. Biztanleria bil­durik bizi den lekuetan, hala nola, hiribildue­tan, etxeek gutxitan eduki ohi dute izen pro­pioa.

Herri eta herrixka askotan bizirik dirau etxe jakin bat aipatzeko bertako bizilagunen baten izena aipatzeko ohiturak, baina ofizialki galdu zen, abizenak patronimikoki ematen hasi zirenean, aitaren eta amaren izendapenak izango balira moduan.

Gure kulturan norbanakoak leku jakin bate­kotzat jo izan du bere burua, izan ibar, eskual­de edo, zehatzago, etxe batekoa. Familia-etxea ez da paisaian kokaturiko zerbait bakarrik: hori baino gehiago, barne- eta buru-mundua­ri, mundu afektiboari, lotutako elementua da.

Archivo:2.6.png
Muskildi (Z), 2011.

Sutondoa, etxearen ardatza

Sua edukitzeak erabat aldatu du gizakiaren bizimodua. Jatorrizkoa den menderaturiko su horren inguruan garatzen da familia-taldea. Etxeari lotutako guztia bere inguruan jaio eta gertatzen da. Sua etxearen arima eta arnasa izan da, eta etxean bizi den familiaren bizimo­dua haren inguruko bizimodua da.

Etxeko ardatza denez gero, sua bera izan da erritual ezberdinen objektu, izan oso zaharrak –solstizioekin lotutakoak, kasurako–, nahiz kristautasunak ekarritako berriagoak –Pazko sua, adibidez–.

Gure inkestek ezkaratz edo suete erdian zego­en beheko suaren gaineko oroitzapenak orain­dik ere badirela erakutsi dute. Ostean, horma baten kontra egotera igaro zen, betiere, tiroa, aire-korronteak eta beroak ihes nondik egin zezakeen –hormetako zuloetatik, esaterako– gogoan harturik. Sukalde ekonomikoek XX. mendearen erdialdera ordezkatu zituzten aipatutako beheko suak, eta beheko su zaha­rrak mantendutako lekuetan, txerri-hilketaren inguruko lanetarako baino ez dira erabiltzen. Gerora, gai honi dagokion atalean aztertzen den bezala, sukalde ekonomikoak ordezkatu dituzten sukalde are modernoagoak agertu izan dira: gasezkoak, argindarraz dabiltzanak, bitrozeramikak, indukziozkoak eta abar.

Sutegiaren ondoan edo ganbaran ogia egite­ko erabiltzen zen labea zegoen leku askotan. Ez da ahaztekoa, bide batez, elikagai horrek gizakientzat izan duen garrantzia. Ondoren, labea kanpora atera zen, etxe alboko erai­kuntza libre batera.

Archivo:2.2.png
Guisando en fogón bajo

Familiaren bizimodua sukaldean, suaren inguruan, egiten zela esan dezakegu. Gela horretan, sutondoan edo supazterrean, egiten ziren etxeko eguneroko bazkalorduak. Plater edo ontzi komun batetik hartzen ziren elika­gaiak, eta, jatearekin batera, bertan egiten ziren hainbat eta hainbat ekintza: otoitz egiten zen, familiako hildakoak gogoratzen ziren, goizeko garbiketak harrian egiten ziren, sukal­dea ikaste-irakaste lekua zen gazte eta zaha­rrentzat, ipuin eta kondairak entzuten ziren, guraso edo aitona-amonen zaintzapean bertan egiten zituzten umeek eskolako lanak, eta abar. Fisikoki nahiz espiritualki etxeko gela beroena da.

Oraindik orain, etxe batzueko isolatzeak eta berogailuek beste gela batzuk gaitu badituzte ere, sukaldea etxe askotako ardatza da, eta bertan egiten dute eguneroko familia-bizimo­dua etxekoek. Gainerako gelak bizitza priba­tuarentzat, intimitatearentzat, gordetzen dira. Berriki, hirietako etxeetan batik bat, egongela leku garrantzitsu bihurtu da, eta lekua kendu dio sukaldeari.

Sukaldeko tresnak beheko suaren eta etxea­ren autohornikuntzaren arabera egoten ziren antolatuta antzina. Gaur egun modernotu eta bateratu egin dira, baina sua eta sutondoa dira, oraindik ere, antolakuntza horretan erabaki - tzaile. Beste sasoi batean sukaldean egoten ziren objektuak –armairuak, arasak, aulkiak, jarleku ezberdinak eta abar– etxean bertan edo herriko arotzaren laguntzaz egindakoak ziren. Egurrezkoak izan ohi ziren. Egongeletako eta logeletako hormetan gaur egun familia-erretra­tuak, irudiak edo koadroak dauden lekuetan, ohikoak ziren erlijio-irudiak.

Ura herrietara, lehenengo, eta etxeetara, ondoren, eramateak berebiziko garrantzia izan du. Antzina, etxe batzuetan ur-putzu edo patinak egoten ziren. Gorputza harrian edo ur-balde handietan garbitzen zuten. Konketak eramangarriak ziren, eta gela nagusian edo nagusietan baino ez ziren egoten. Komuna ez zen kortako ongarri-piloaren gaineko zuloa baino. Gaur egun ezagutzen ditugun bainuge­la eta komuna aurrerakuntza garrantzitsuak izan dira, garbitasunari dagokionez, batik bat. Gobada egiteko, emakumeak errekara edo garbileku publikoetara joaten ziren. Bertan egiten zituzten, bide batez, herriko bizimodu eta eguneroko gertaeren gaineko solasaldiak. Gizarteratze-faktore garrantzitsua zen, duda­rik gabe. Horiek eta beste egiteko batzuk ere­mu pribatura murrizturik geratu dira.

Landa-munduan eguzkiaren argia baliaturik egin izan da lan, argi naturalaz goizetik gaue­ra eta atsedenik hartu gabe. Eguneroko eta urteroko nekazari nahiz abeltzainen lan-erritmoa urtaroei eta eguzkiaren argi naturalari lotuta egon dira. Etxe barruko argiztapena eskasa zen lehen. Oso antzina, suaren argia baino ez zen egoten. Gerora agertu ziren kan­delak eramateko objektuak, karburoa eta petrolioa. Kontu handiz erabili behar izaten ziren, kortan, ganbaran eta lastategian, batez ere, suteak sortzeko aukerak asko baitziren. Argindarra asmakuntza berria samarra da, eta aurrerakuntza nabarmena ekarri zuen: etxeko lanetarako lagungarri izateaz gain, etxetresna elektrikoak etxera-sartzea ere ahalbidetu zuen. Lehenengo argindar-sareak ur-saltoetan kokaturiko jabetza pribatuko sistemen bidez­koak ziren. Argia, baina, eskasa zen orduan. Ondoren etorri ziren argindar-konpainia han­dien monopolioak.

Etxea eta familia

Familia etxearen ardatza da, eta, aldi bere­an, familiadun etxeek, sendotasuna emateaz gain, auzotasuna eta gizartea egituratzen dute. Etxekoak hitzak etxe jakin batean bizi diren odol bereko eta belaunaldi ezberdinetako bizi­lagunak izendatzen ditu. Eurena zen, gainera, etxea mantendu eta iraunarazteko ardura. Bigarren zirkulu batean daude familiako gai­nerakoak, hots, senideak. Senide berbak odole­ ko ahaidetasuna adierazten du. Etxean jaio baina beste etxe batera bizitzen joan eta fami­lia berri bat osatzen dutenak dira. Jatorrizko etxearekin harremana mantendu ohi dute: herriko jaiegun handietan nahiz urteko jaie­gun berezietan –Gabonak eta, batez ere, Domusantu Eguna– itzultzeko ohitura egon da. Aipatutako jaiegun bat dela-eta senideak senar-emazte eta seme-alabekin sortetxean batzen direnean, familia osoa edo familia guztia batu dela esaten da.

Hirugarren zirkulu batean senitartea egon­go litzateke, hau da, urruneko senideak eta erantsiak. Hirugarren talde horrekiko lotura hobi­ratze eta hileta-elizkizunetan ikusten da, batik bat.

Etxearen izen edo abizenari erantsitako -tarrak atzizkiak familia bere osotasunean hartzen du, hots, senitartekotasun-maila guztiak. “[Uribe]ta - rrak” forma gaztelaniazko “Los [Uribe]”-ren parekoa da, esaterako. Gaztelaniazko linaje edo familia troncal esateko, euskaraz leinu hitza ere erabiltzen da. Senitartea, biltzen duten osoko bil­kurek, funtzio bikoitza bete izan dute tradi­zioz: odol-loturei eustea eta arbasoak ohoratzea. Familiako hildakoek familiakoak izaten jarraitzen dute. Hori dela eta, etxekoek hil­urteurrenetan gogoratzen dituzte, eta, are nabarmenago, Domusantu Egunean.

Lehen, ahaidetasun-harremanak gaur egun baino gehiago zaintzen ziren. Izan ere, fami­lia-harremanen zirkulua txikitu egin da. Aipa­tutako ahaidetasun-harremanek ezkontza, hobiratze eta hileta egunetan diraute bizirik, batez ere, gaur egun.

Antzina, etxe batean jaiotakoek jaiotetxeari estu loturik sentitzen zuten euren burua, sor­tetxea beste etxe batera joateko, emigratzeko nahiz erlijio-eginkizunetara joateko utzi arren. Herriko jaiegunak ez ziren falta eta familia osoa orain baino lotuago zegoen. Taldeko kideren baten ohorea minduz gero, gainerako senitartekoek ere gogotik defendatzen zuten. Etxean jatekoa eta ohea partekatzen zuten morroi eta otseinak ere etxekotzat jotzen ziren.

Beste horrenbeste esan liteke, era berean, egoera ekonomiko txarra –gauzak txarto egi­tearren nahiz mantenuaren ardura zeukana hil berri zelako– bizi zutenei buruz: laguntza ematen zitzaien. Haserreak eta eztabaidak larriagotzat jotzen ziren senitartekoen artean gertatzen zirenean: familiako beste batzuek esku hartzen ohi zuten, bitartekari legez, ego­era hobetzeko. Laburbilduz, etxe eta familia bateko kide izatearen sentimendua sakonagoa zen. Orain, familiaren desegituraketa gertatu da, eta familia-taldeak murritzagoak dira.

Archivo:2.4.png
Familia bereko lau belaunaldi. Ajangiz (B), 1997.

“Familia” hitza “ondorengo” berbaren sinoni­mo ere bada, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Bikote batek lehenengo seme-alaba edukitzean, ondo­koa esaten da: “Han tenido familia” edo “familia izan dute”. Hortaz, umerik gabeko bikote batek ez luke familia bat osatuko. Bide horretatik uler­tu behar da XVI. mendeko Bizkaiko ondoko errefraua: “Eztai etxerik, ez duena aurrik”.

Odol bereko senitartekoak etxe berean bizitzea tradiziozko familiaren ezaugarrietako bat izan da. Etxeko familia-talde horren baitan sartzen diren loturak bereziak dira. Etxeko hitza, kasurako, odoleko baino lotesleagoa da. Esandakoaren erakusgarri dira, kasurako, dolu-denboran ikusgai ziren erritualak edo lutuaren iraupena.

Antzina, senar-emazteen eginkizun eta lanak gaur egun baino mugatuago eta ezberdindua­go zeuden. Etxea eta etxea inguratzen zuen etxaldea ezberdintzen ziren. Bigarren horren barruan alboko eraikuntzak, tresnak, anima­liak, landak eta basoak zeuden. Aurreko guz­tia, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi bate­an, produkzioari begira egituratuta zegoen. Etxe barruko eremua elikagaien produkzio eta banatzeari, garbitzeari eta atseden hartzea­ri begira antolatuta zegoen.

Tradizioz, gizonak etxetik kanpoko lanak egin izan ditu, hau da, nekazaritza, abeltzain - tza, artisautza eta bestelakoak. Etxe barrua emakumearen lekua da, baratz edo ortua salbu: bertara ere ateratzen ziren, euren ardura zenez gero. Etxe barruan, aitzitik, gizonezkoak kortara “sartzen” ziren; euren arduren barruan zegoen lana zen, nahiz eta emakume­ek ere laguntzen zuten, txerriak edo oiloak bezalako animalia txikiagoekin lotutako lane­tan, adibidez. Emakumezkoak ziren, era bere­an, familiako defuntuen, gure aurrekoen, kultuaz arduratzen zirenak. Sepulturako nahiz eliza-kanpoko errituetako burua zen.

Nekazaritza eta abeltzaintzatik haratago, artzaintzari edo arrantzari lotutako bizimoduan, kasurako, senarrak kanpoan denbora luzea egiteak berez gizonezkoenak ziren beharrak emazteek egin behar izatea zekarren.

Emakumezkoek aurretik ezagutu gabeko autonomia eta dirua ematen dion etxetik kan­poko lana edukitzeak lan-banaketaren eralda­keta ekarri du. Esparru ezberdinetako ardurak hartzen ditu: lan-mundukoak, gizarteari dagozkionak, politikoak eta abar.

Jarrera eta ohitura horiek, etxean ez ezik, kalean ere islatzen ziren. Gizonak gizonezkoe­kin joaten ziren tabernetara, eta emakumez­koek emakumezko lagun eta auzokoekin iga­rotzen zuten denbora libre apurra, berbetan edo karta-jokoan. Gutxitan ibiltzen ziren elka­rrekin, ezkongai-aldian salbu. Hala ere, ezkon­du ostean ezkongabetasun-sasoiko ohiturak berreskuratzen zituzten. Gaur egun elkarrekin agertzen eta parte hartzen dute gizarte-ekintza gehientsuenetan.

Antzina, familia barruko hierarkia oso sako­na zen. Adinak banatzen zituen maila ezberdi­nak. Euskaraz berorika hitz egiten zitzaien, jen­deak zor zien errespetu-maila handiaren era­kusgarri, eliza-gizonei, medikuei eta zaharrei. Euskarazko zu orokortzeak, gaztelaniazko rekin gertatu legez, gizarte- eta adin-maile­tan oinarritutako hierarkia zaharrak indarra galdu duela erakusten du.

De igual modo y por las mismas razones la autoridad de los padres sobre los hijos era más férrea y autoritaria, sobre todo la paterna. Hoy día es mucho menos dura, y marido y mujer comparten los derechos y deberes para con los hijos. Éstos por su parte se independizan antes que en tiempos pasados, si no económicamente porque a veces tienen dificultades, sí en cuanto a la disciplina y obligaciones domésticas y familiares. La madre, y las otras mujeres de la casa si las hay, siguen teniendo un papel preponderante en la educación de los hijos y están más implicadas en comunicarles los valores culturales y religiosos.

La transmisión del patrimonio familiar era diferente según se tratara de territorios sometidos al régimen foral o al derecho común. Antiguamente, con la finalidad de conservar el patrimonio unido y evitar el minifundio que podía convertir en improductiva la casa familiar, los padres elegían entre sus herederos al que había de ponerse al frente cuando ellos faltaran, y lo implicaban desde el principio en esa misión. En euskera este hijo o hija que se hará cargo de la casa con todas las obligaciones inherentes a ella, recibe el nombre de etxagungai o etxegai, si es varón, y con el tiempo se convertirá en etxagun o etxejaun, y si es mujer se denominará etxekanderea. Esta condición se expresa con la fórmulas “zu etxerako” o “éste o ésta para la casa”. En caso de que el heredero no tuviera descendencia los parientes consanguíneos más próximos, trongalekoak, suelen estar vigilantes para que los bienes troncales no pierdan su condición de tales y evitar que salgan de la línea troncal.

Por el contrario, el derecho común establecía el reparto igualitario entre los hijos de una buena parte del patrimonio, si bien incluso en estos casos se buscaban subterfugios para escamotear el precepto legal y conseguir que no se quebrara la unidad de las tierras.

Estos métodos de transmisión se han alterado al haber perdido la casa la función agraria de la tierra y haber decaído notablemente la actividad pecuaria. El valor de los terrenos ha derivado a la construcción y es frecuente que los hijos se construyan primeras o segundas viviendas en solares cercanos a la casa matriz.

Como resumen podríamos finalizar con la consideración que hacía Barandiaran sobre la familia vasca tradicional: está caracterizada por una suerte de feminismo claramente definido como lo demuestra la aplicación del derecho de primogenitura sin distinción de sexo, el condominio de los bienes aportados al matrimonio por los esposos, la igualdad de éstos en lo civil, la jefatura de la mujer en la vida religiosa doméstica, en los ritos culturales del hogar, de la iglesia y de la sepultura familiar.

 
  1. Honi gagozkiolarik, datu aipagarria da etxearen gaiak gure herriko literaturan izan duen trataera eta hedapen handia.