Aurkezpena

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Revisión del 15:00 4 may 2017 de Admin (discusión | contribuciones) (Página creada con «Liburuki honetan gai nagusi bi jorratzen dira. Batetik, landa-inguruko euskal etxe tradizionalaren azterketa, hiribilduetako etxeak eta bestelako eraikuntzak ahaztu gabe, e...»)
Saltar a: navegación, buscar
Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés


Duela zenbait hamarkadatatik hona, Eusko Jaurlaritzak gogotik babesa ematen die Etniker Euskalerria Taldeek Labayru Ikastegiko Etnografia Sailaren zuzendaritza eta koordinaziopean Euskal Herrian egiten dituzten landa-ikerketei eta lanei.

Etxeko elikadurari buruzko lehenengo liburuki hartatik, beste zenbait ale argitaratu dira aldian-aldian eta, guztira, zazpi plazaratu dira orain arte, euskal kultura tradizionalaren esparru zabala jorraturik, bizitzako zein heriotzako igarobideko errituak, umeen jolasak, abeltzaintza eta artzaintza, eta herri medikuntza tartean.

Horrela, bizimodu tradizionalak ezagutarazten eta haietan sakontzen aritu dira. Ale hau landaetxeari, bertako altzariei, eta bertan bizi den familiari buruzkoa izanik, lurralde bakoitzeko etxe mota guztiak daude deskribatuta eta, lurralde bakoitzaren barruan eskualde guztietakoak: kostaldekoak zein barrualdekoak, isurialde atlantikokoak zein mediterraneokoak.

Gure gizartearen esparru guztietan gertatu diren eta oraindik ere gertatzen ari diren aldaketa azkarren ondorioz, lan hauek are beharrezkoagoak dira, zeren, bestela, ondare immaterial hau desagertu egingo litzateke, egiaztatutako idatzizko lekukotasunik utzi gabe.

Pozarren hartzen dugu Etniker Euskalerria Taldeen eta Labayru Ikastegiaren lana, eta euren ahaleginean aurrera egitera animatzen ditugu, euskal mundu tradizionalaren ikerketa osatuz joan daitezen. Modu horretan, mundu tradizional hori bizitzen ari garen aldaketekin eta hurbileko zein urruneko beste herrialde batzuen bizipenekin konparatu ahal izango dugu.

Blanca Urgell
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua

Berbaurrea

Labayru Ikastegia Bizkaiko Foru Aldundiak aspalditik kontuan hartu izan duen erakundea da, XX. mendearen hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, euskal kulturaren alde egiten duen lanagatik. 1987. urtean, Aldundiak babes irmoa eman zion erakunde bien artean atondutako edizio bati, hain zuzen ere, Ermitas de Bizkaia argitalpenari. Ermitas de Bizkaia hiru liburukiz osatutako oso lan baliotsua da.

Ikastegiaren beste ekimen batzuek ere Aldundiaren aintzatespena eta laguntza jaso izan dute. Hohi horrela, Etniker Bizkaia aldizkariak, Etnografia Sailaren menpeko Etniker Bizkaia taldearen argitalpenak biltzen dituenak, Aldundiak eman ohi duen argitalpen onenaren saria (bere generoan) eskuratu zuen 1985ean. Era berean, Ikastegiari berari “Andrés E. de Mañaricua” saria eman zitzaion 1990. urtean, eta, duela gutxi, 2000. urtetik aurrera, baita bertoko euskararen ondarea kontserbatzera zuzenduriko programen gaineko aginduak emateko aintzatespena ere.

Bizkaiko Foru Aldundiak azpimarratu egin nahi du Labayru Ikastegiak euskal hizkuntzaren eta kulturaren inguruan egiten duen lana. Ikastegiaren Etnografia Sailak Euskal Herriko Atlas Etnografikoa zuzendu, koordinatu eta idazten du. On Jose Migel Barandiaran maisuak diseinatu eta abiarazitako lan eskerga honen sei liburuki argitaratu dira dagoeneko, eta, orain, zazpigarrena plazaratu da, etxeari eta familiari buruzkoa.

Liburuki honetan gai nagusi bi jorratzen dira. Batetik, landa-inguruko euskal etxe tradizionalaren azterketa, hiribilduetako etxeak eta bestelako eraikuntzak ahaztu gabe, eta, bestetik, bertan bizi den familia. Mundu bi, finean, non XX. mendearen amaieraren eta XXI. mendearen artean sortutako aldaketak askoz handiagoak diren orain dela zenbait mende jazotakoak baino.

De ahí el interés de esta investigación, que en un volumen de casi mil páginas con más de quinientas ilustraciones, deja constancia escrita y contrastada de la realidad en todos los territorios vascos tanto de los distintos tipos de casas como de las familias que las habitan. Ello nos permite disponer de una herramienta de primer orden para profundizar en el conocimiento de la cultura vasca tanto a nosotros como a los investigadores de otros países que quieran acercarse a ella.

Nuestro agradecimiento al Instituto Labayru en nombre de la sociedad vizcaína.

Miren Josune Ariztondo
Diputada de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia

Contenidos de la Presentación:

Introducción

El medio natural y humano

Preámbulo