Diferencia entre revisiones de «Presentacion Ritos funerarios en vasconia/eu»
(Página creada con «Hogeita lau kapitulutan zehar, obra honek heriotz ohikuneen taldea azaltzen digu: hildakoaren etxean egiten direnak, Elizakoak eta gaubela; hilkutxa elizarainoko segizioan...») |
|||
Línea 7: | Línea 7: | ||
Obra honen bateratzaile nagusia eta zuzendaria Ander Manterola dugu, eta haren xede nagusia gure kultura hobeto ezagutarazi, eta Atlasaren argitarapenaren bidez zabaltzea litzateke, lana aldez aurretik erabakitako gaietan eta aleetan banatuz. | Obra honen bateratzaile nagusia eta zuzendaria Ander Manterola dugu, eta haren xede nagusia gure kultura hobeto ezagutarazi, eta Atlasaren argitarapenaren bidez zabaltzea litzateke, lana aldez aurretik erabakitako gaietan eta aleetan banatuz. | ||
− | Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren lehenengo bi atalek, ''La | + | Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren lehenengo bi atalek, ''La Alimentación Doméstica'' (Etxeko Elikadura Euskal Herrian) lehenengoa eta ''Juegos Infantiles ''(Haur Jokoak Euskal Herrian) bigarrena, guztiz harrera ona izan zuten eta han-hemen oso eritzi onak jaso. Bi ikerketok gure tradizioen transmisioak, belaunaldiz belaunaldi, duen garrantziaren berri eman dezakete, gure herriaren kultur altxorraren nondik norakoak zehaztuz. |
Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ekintzak, bere xede nagusien artean, gure ondarea berreskuratu eta hedatzea du helburu, eta ''Ritos Funerarios en Vasconia ''(Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian) izeneko liburu hau agertzea ibilbide honetako beste urrats bat izango litzateke. | Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ekintzak, bere xede nagusien artean, gure ondarea berreskuratu eta hedatzea du helburu, eta ''Ritos Funerarios en Vasconia ''(Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian) izeneko liburu hau agertzea ibilbide honetako beste urrats bat izango litzateke. |
Revisión del 10:43 8 ene 2018
Hemengo liburu honekin On Joxemigel Barandiarangoak eratu eta eragin zuen Atlas Etnografikoaren lanak, aurrera darrai. Honetara gauzatuz doa berak gogo beroz bultzatu zuen egitasmoa, lehenaren ezagutza, nondik gatozen jakitea laguntasuna da gaur egun zer garen ulertzeko uste baitzuen.
Gure lehenean sakontzen dugun bitartean bateratu egiten ditugu zientziaren emanak eta ikerketaren bitartez jasotako emaitzak. Lan hori zentzuz egiteko beharrezkoa da tokian tokiko ikerlana. Beronekin batera, ohituren bilketa eta aukera eginez, denboran zehar guregana heldu izan diren agiri eta idatziekin erkatu behar da. Lan hori da batik bat egiten dihardutena Euskal Herriko Etniker Taldeek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza eta eraginarekin.
Obra honen bateratzaile nagusia eta zuzendaria Ander Manterola dugu, eta haren xede nagusia gure kultura hobeto ezagutarazi, eta Atlasaren argitarapenaren bidez zabaltzea litzateke, lana aldez aurretik erabakitako gaietan eta aleetan banatuz.
Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren lehenengo bi atalek, La Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura Euskal Herrian) lehenengoa eta Juegos Infantiles (Haur Jokoak Euskal Herrian) bigarrena, guztiz harrera ona izan zuten eta han-hemen oso eritzi onak jaso. Bi ikerketok gure tradizioen transmisioak, belaunaldiz belaunaldi, duen garrantziaren berri eman dezakete, gure herriaren kultur altxorraren nondik norakoak zehaztuz.
Eusko Jaurlaritzaren Kultur Ekintzak, bere xede nagusien artean, gure ondarea berreskuratu eta hedatzea du helburu, eta Ritos Funerarios en Vasconia (Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian) izeneko liburu hau agertzea ibilbide honetako beste urrats bat izango litzateke.
Liburu honek heriotzarekin lotuta dauden ohitura eta ohikuneak biltzen dituenez gero, Euskal Herria bere luze-zabaletan ezagutzeko bidea ematen diezaguke, bai bakarkako ekintzetan zein taldeka egiten direnetan. Hain da hala ezen herri bat ezagutzeko modurik onena hauxe dela esaten den: herri horrek hilaginean daudenak nola zaintzen dituen eta bere hildakoei azken agurra nola ematen dien, horrek argi adierazten duelako nola ulertzen duten bizia bera.
Hogeita lau kapitulutan zehar, obra honek heriotz ohikuneen taldea azaltzen digu: hildakoaren etxean egiten direnak, Elizakoak eta gaubela; hilkutxa elizarainoko segizioan andabideetan zehar eramateari lotzen zaizkionak; hiletak eta jarlekuetan egiten diren eskeintzak, eta, azkenik, lur-emateko erabili izan diren tokiak eta erak eta hilerriak.
Arlo guzti hauek Etnikerrek modu bikainean jaso ditu bere ikerlanak egitean herriohiturak bilduz, eskualde euskaldunetan zein erdaldunetan. Gure ustez, aurrekoetan jaso izan den bezela, interesgarri izango da obra hau kontsultagai gisa eta azterketa berrietarako gai bezela, bai arlootan adituentzat bai orokorrean irakurle izan daitekeen edonorentzat.
M. Karmen Garmendia Lasa
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua
Contenidos de la Presentación: