Diferencia entre revisiones de «Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Página creada con «ileta-elizkizun berria erabat laburtu zen, de­funtuen ondra-kantua kentzean. Latinez egitea­ri ere erabat utzi zitzaion. Liturgia berrian libu­ru santuetako irakurgaiak...»)
Línea 114: Línea 114:
 
Berrikuntzok direla-eta, hileta-elizkizunak gor­pua eliz barruan dela egiten hasi ziren berriro, eta zerraldoaren ordez eliz erdian jartzen ziren katafalkoak baztertu egin ziren. HiIeta-ohiture­tan eragin handiagoa izan zuen oraindik hileta­mezak arratsaldez egiteak. Arin zabaldu zen ohi­tura berri hori, lan munduan gertatu ziren or­dutegi-aldaketekin ere ondo egokitzen baitzen. Horrela, galdu egin zen goizeko hileta-elizkizu­naren ondoren hildakoaren senide guztiek ha­ren etxean egiten zuten otordu edo bazkariaren usua.
 
Berrikuntzok direla-eta, hileta-elizkizunak gor­pua eliz barruan dela egiten hasi ziren berriro, eta zerraldoaren ordez eliz erdian jartzen ziren katafalkoak baztertu egin ziren. HiIeta-ohiture­tan eragin handiagoa izan zuen oraindik hileta­mezak arratsaldez egiteak. Arin zabaldu zen ohi­tura berri hori, lan munduan gertatu ziren or­dutegi-aldaketekin ere ondo egokitzen baitzen. Horrela, galdu egin zen goizeko hileta-elizkizu­naren ondoren hildakoaren senide guztiek ha­ren etxean egiten zuten otordu edo bazkariaren usua.
  
ileta-elizkizun berria erabat laburtu zen, de­funtuen ondra-kantua kentzean. Latinez egitea­ri ere erabat utzi zitzaion. Liturgia berrian libu­ru santuetako irakurgaiak tokiko hizkuntzan egiten hasi ziren, eta kantuek ere pazkoetako kutsua hartu zuten. Horrela, hiletak heriotzaren kristau-misterioa modu gozoago eta errukiorra­goan agertzen zuen.
+
Hileta-elizkizun berria erabat laburtu zen, de­funtuen ondra-kantua kentzean. Latinez egitea­ri ere erabat utzi zitzaion. Liturgia berrian libu­ru santuetako irakurgaiak tokiko hizkuntzan egiten hasi ziren, eta kantuek ere pazkoetako kutsua hartu zuten. Horrela, hiletak heriotzaren kristau-misterioa modu gozoago eta errukiorra­goan agertzen zuen.
  
 
El antiguo funeral se simplificó con la supresión del canto del oficio de difuntos (noc­turnos) y se abandonó el uso del latín. La nueva liturgia con las lecturas de los libros sagrados en lengua vernácula y con sus cantos pascuales pre­senta una faceta menos dramática y más bene­volente del misterio cristiano de la muerte.
 
El antiguo funeral se simplificó con la supresión del canto del oficio de difuntos (noc­turnos) y se abandonó el uso del latín. La nueva liturgia con las lecturas de los libros sagrados en lengua vernácula y con sus cantos pascuales pre­senta una faceta menos dramática y más bene­volente del misterio cristiano de la muerte.

Revisión del 11:42 13 dic 2017

Otros idiomas:
Español • ‎Euskera

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko narri legez darabilgun galdeketa nagusiko gaiei dagokienez, ale honetan deskribatzen ditugun heriotz ohikuneak etxe-taldekoen usadio-ekan­duei eskainitako atalean sartzen dira.

Horregatik bada, ez ditugu hemen aztertuko kontestu honetatik kanpo geratzen diren hil on­doko ohikuneak, ohore zibikoak edo militarrak eskatzen dituztenak edota erlijiora emanak dau­den erakundeei dagozkienak esate baterako.

Era berean, bazterrean utzi ditugu oraingoz heriotza gaitzat duen arteari buruzko zenbait al­derdi ere. Agerpen desberdinok, heriotzaren in­guruko pentsaera ondo ezagutzeko hain interes­garri direnak, aurreragoko beste Ian baterako utzi ditugu, herri-arteak bilduko dituenerako hain zuzen.

Hemen, amaitzera doan mende honetan Eus­kal Herrian bizi izan diren heriotzarekiko usa­dio eta ohikuneak jaso ditugu. Dokumentazio historikora jo izan badugu inoiz, etnografiaren bidez ondo egiaztaturik izan ditugun zenbait gertaeraren jatorria argitzeko baino ez da izan.

Europako beste hainbat lurraldetan bezala, Euskal Herriko heriotz ohikuneak kristautasu­nak markatutako kulturaren barruan eman di­ra, eta ohikuneotako batzuek Elizak bere litur­gian ezarritako arauei eta errituei atxikirik iraun dute.

Hiletari dagokion erritual katolikoa 1604an aldarrikatutako Exsequiarum ordo delakoan ze­haztu zen, aldaketa handi barik hiru mende eta erdi luze indarrean egon dena, harik eta Vatika­noko II. Batzarreak (1961-1965) liturgia-berri­kuntzak egin zituen arte.

Orduko erritual hura soila zen: berez litur­giazkoak ziren ospakizunak baino ez zituen arautzen. Bazter uzten ziren heriotzaren inguru­ko hainbat ohitura; besteak beste, hilotza garbi­tu eta jaztearena, hildakoaren etxeko gaubela, hil-opariak, hileta-bazkaria eta abar.

Liburu honetan azaltzen diren heriotz ohiku­neak, hildakoaren etxean eta auzo inguruan el­karren jarraian gertatu ohi diren ekintza guz­tiak dira; ez bakarrik Iiturgiari dagozkionak.

Lehenaren ekarria

Egindako galdeketan orokorrean ikusi dugu­nez, Euskal Herriko biztanleentzat heriotza bizi­modu baten amaiera eta beste baten hasiera mugatzen duen gertaera da. Beraz, heriotza iga­robidetzat hartzen da, batetik besterako aldae­ratzat. Horregatik bada, prekauzio bereziz ingu­raturik dago, zehaztasunez aztertu behar diren ekintza eta ohikuneetan mamitzen direnak.

Le Viatique, S. XV. Fuente: Musée Bonnat. Bayonne.

Gaisotasunak eraginda datorren heriotz aurreko egoerari agonia edo hiltamua deritzo. Prozesu hau berezkotzat hartzen da gehienetan. Halere, inoiz, heriotza dakarten gaisotasunen arrazoitzat hartu izan dira madarikazioak edo etsaitasun ekintza majikoak ere, Herio edo Bal­bea deritzon jenioa bitartelarrean jartzen dute­nak.

Beste batzutan, eta maizago, jazoera arruntak hartzen dira heriolzaren hurbiltasunaren ezau­garritzat. Sineskera hauen arabera, heriotza in­guruan dela sumatu ohi dute etxeko txakurra­ren alarauak, edo gautxoriek, edota garrantzia handiago gabeko beste hainbat gertaerak, ezus­teak, zaratak eta abar, esaterako. Gure inkestetan jaso diren heriotz iragarpenok, beste kultura ere­mu batzuetan azaltzen direnen antz antzekoak dira.

Hiltamuan dagoen gaisoa ardura handiz zain­du behar da. Orain dela hogetabost urtera arte gaisoa etxean bertan zaindu ohi zen, eta ospita­leetan gutxi batzuk bakarrik hiltzen ziren. Etxe­koak eta auzorik hurbilenak ziren gaisoa zain­tzeko ardura hartzen zutenak, eta gaisoak senideen eta adiskiderik minenen bisitia izaten zuen, usu bezala finkatua zegoen gertakaria se­nideen artean. Senideen eta auzokoen arteko haserreak konpontzeko lagungarri ere izaten zi­ren batzuetan bisita hauek.

Gaixoari eskainitako laguntza ez da eritasuna aringarri egiteko bakarrik. Heriotza ondorengo beste bizitza bat dagoelako kristau-sinesmenak apaiza gaisoarekin egotea eskatzen du, gaisoak aukera izan dezan Jainkoarekin bakeak egiteko, eta betiko bizitzara eramango duten Gure Jauna eta Oleazioa hartu, ditzan.

Galdeketetako erantzunetan argi agertu de­nez, orain dela urte batzuk arte Elizakoak age­rian eramaten ziren elizatik gaisoaren etxerai­no. Nafarroa eta Arabako hego lurraldeetan, eta hirietan, ikusgarriak izaten ziren prozesiook, hain zen handia euretan parte hartzen zuen jen­detza. Ifarralderago dauden auzune saka banatue­tan, ostera, etxe guztietatik joan ohi zen norbait gaisoaren etxera, eskuan kandela bat hartuta, Eli­zakoak zekartzan apaizari harrera egitera. Jendea­ren parte hartze honek, bai kasu batean bai beste­an, heriotza ez zela bakoitzaren edo norbere kontua adierazten zuen; gizarteko jazoera baizik.

Gaixoa hil ondoren, difuntuaren senitarte­koak dolualdian sartzen dira. Aldi berri honen ezaugarririk adierazgarriena eguneroko zeregi­ nak alde batera uztea izango da. Lehenengo do­lualdia hildakoari lurra eman ondoko hileta­bazkariaz amaituko da. Bitartean, auzorik hurbi­lenak edo hildakoaren etxetik gertu bizi diren senideak izango dira etxeko lanen ardura hartu­ko dutenak.

Heriotza dela-eta nabari azalduko dira auzo­koen arteko lokarriak eta baita lokarriok eska­tzen dituzten eginbehar jakinak. Egoera haue­tan auzokoen arteko harremanek izan duten ga­rrantzia aipagarria da, elkarren arteko ikusi-ezi­nak ere erabat gainditzen direla. Halere, inkestetan agerian ikusi dugunez, aspaldi baten gehienbat auzokoak arduratzen baziren ere, ge­ro eta gehiago senideak beregandu dituzte hil­dakoaren etxeko zeregin horiek.

Heriotzaren deia berehala egiten zaie auzoko guztiei elizako hil-kanpaiak joaz. Kanpaiok hil­dakoaren alde otoitz egitera gomit egiten dute. Kanpaiotsak ez dira berdinak izango, hildakoa gizonezkoa, emakumezkoa edo umea izan. Hiri­bildu batzuetan norbaiten heriotza iragarteko ardura heriotz deitzaileak («avisadoras») har­tzen zuen, edota gazte mutilek (Araban) eta «auroroek» (Nafarroan).

Hildakoaren senide direnei heriotzaren berri emateko ardura etxekoek hartuko dute. Adie­razte hau modu zuzenez egin behar da eta hiru­garren gradurainoko senideei jakinarazi behar zaie.

Aspaldi, lur ematearen eguna eta ordua jakin­da gero, auzokoak eurak joaten ziren senideei hil-mezua ematera, euren artean erabakitzen zutela nork nora joan behar zuen.

Etxeko nagusia edo etxekoanderea hiltzean, hildakoak zaindutako etxeko abereei ere aditze­ra ematen zitzaien heriotza; erleei ere bai, era berezian gainera, argizari gehiago egin zezaten eskatuz, elizako sepulturan argia pizteko.

Hildakoa jantzi baino lehen garbitu egin be­har da, eta garbiketa honek gogora dakarkigu bainu ritual bat: horretarako erabiliko den ure­tan Erramu egunean bedeinkatutako ereinotza­ren hostoak irakingo dira aurretik, edo Doniane eguneko belarrak, udako solstizioan batzen zire­nak. Hileta-zerbitzuak gaurko eran antolatu baino lehen, auzoko emakumeak ziren ardura hau har­tzen zutenak, edo auzoan horretan lan egiten zu­tenak, hil-bestitzailea edo emagina, esaterako.

Hildakoa jantzirik onenekin jazten da, «etxe­tik irtetekoekin», «bidaiaren bat egiteko moduan», edo abitu eta adierazgarri erlijiosoekin, Jainkoaren errukia errazago lortzeko.

Horma-irudia, Alaitza- ko (A) elizako absidean, XI-XIII mendea. Fuente: ??.

Aintzineko legean, hildakoak ez zuen baka­rrik inoiz egon behar. Horregatik, gau eta egun zaintzen zuten etxeko eta auzokoek gaubelan, etxean eginiko hileta bat bailitz bezala. Hilda­koaren etxeko ateak irekita egongo dira, eta hil­dakoari otoitz egiten datozenak isilik; horretara, hildakoa datzan gela, otoitz leku bihurtuko da. Han aldare txiki bat atonduko da, gurutze eta guzti, eta kandela iziotuak inguruan, larunbat santuz bedeinkatutako ura eta ereinotz-orriak dituela; azken hauek otoizlariek hildakoaren gainean astin ditzaten. Iluntzean senideak eta auzokoak bertan bilduko dira errosario luzea errezatzeko, salbamenerako kristau-misterioak gogora ekarriz.

Gauean, txandaka zainduko dute hildakoa auzokoek, beraren ondoan iziotuta dagoen lan­piona amatatu ez dadin kontu handia hartuz.

Herriko ohiturak aurretiaz erabakita zeukan auzokoen artean zeintzuek eramango zuten hi­lotza sorbalda gainean elizaraino. Ez etxekoek ez senideek ez zuten aintzina andari-zeregin hau hartzen, doluagatik euren leku berezia bete behar zutelako hiletadarraigoan.

Hilketariek, zerraldoa zeramatenek, bide ja­kin eta aldaezina egin behar zuten. Bideok lotzen zuten etxea eta eliza era benetakoz eta sin­bolikoz. Ibilbide luze eta, inoiz, zail hauek base­rri-herrietan andabideak, guruzbideak, hil bide­ak edo eleizbideak deitzen dira.

Hileta-jarraigoak prozesioan egingo du bide hori. Aurreren elizako gurutzea joango da, hil­dakoa elizaraino gidatuko duena. Aldez aurre­tik, apaiza hildakoaren etxera etorriko da, gor­puaren kargua hartzeko eta berau elizara eramateko. Horregatik, zerraldoaren aurrean joango da errituzko otoitzak eginez. Ibilbidean zehar hil-kanpaiak joaraziko dira, gorpua eliza­raino heldu arte.

Hileta-jarraigoan toki agirian eramaten ziren aintzina sepulturarako opariak; serorak edo au­zoko emakume nagusiak aurrogia eramaten zuen; ezkoandereak argia zeraman, honek ere emakumezkoen artean bere leku jakina zuela. Herri askotan gizonezkoen ilada bi joaten ziren zerraldoaren alde bietan, eskuan argizagi biz­tuak zituztela.

Hileta-jarraigoa, senideek eta auzoak hilda­koarekin zituzten loturen arabera osatua ze­goen. Odoleko edo erantsiak ziren senideek on­drako taldea osatzen zuten eta, senidetasunaren graduaren arabera hartzen zuten, bai emaku­mezko bai gizonezko, zegokien tokia. Zenbat eta senidetasuna hurkoagoa izan, dolu edo lutua hainbat eta ageriagoa zen soineko eta jan­tzietan, horrek hildakoarekin bakoitzak zuen lo­tura erakusten zuelarik.

Hileta-jarraigoan ez ziren aintzina hain uga­riak senide ez ziren laguntzaileek. Hauek karita­tezko taldea osatzen zuten, kristau-elkartasuna­ren arrazoiz zeudela aditzera emateko. Noiz edo behin hileta-jarraigoan ikur-oihalak ere erarna­ten zituzten, hildakoa zein eliz elkartetakoa zen adierazteko.

Kristau lege zaharrak, hildakoaren aldeko meza hilotza eliz erdian dela ematea agintzen zuen. Hileta-elizkizunean, luto-bankuak, elizako lekurik agerienak, doluan zeuden gizonezkoen­tzat ziren. Familiako emakumezkoak hilobi sin­bolikoaren aurrean, jarlekuan, esertzen ziren, etxe bakoitzak elizan berea izaten baitzuen.

Lehengo mendean estaduaren herri-agin­duek debekatu egin zuten hildakoak eliz bami­ra sartzea, hilotza aurrean dela hileta-elizkizuna egiteko.

Lehenagoko usadioen eta berrien arteko tira­-bira horrek ekarri zuen zerraldoa elizpean uzte­ko ohitura, elizako ateak irekita zeudela. Inoiz, zerraldoaren ordez katafalkoa jartzen zen eliz barruan.

Elizako Erritualean zehaztutako elizkizunak berdinak ziren hildako guztientzat. Halere, hile­ta guztiean ez zen beti apaiz kopuru bera ego­ten, elizkizunetan ez zen beti argi kopuru bera piztuta egoten, kantuak ospe handi edo apala­gokoak ziren, eta ondra-mezak ere gehiago edo gutxiago izaten ziren.

Era honetako ezaugarriak bereizten zituzten kategoria edo maila desberdinetako hiletak, Va­tikanoko II. Batzarreak eragindako liturgia-be­rrikuntzetara arte indarrean iraun zutenak.

Elizkizunak ez dira bakarrik hileta-egun ho­rretara mugatzen. Etxekoek, senideek eta auzo­rik hurbilenek, dolualdiak irauten zuen arteko elizkizun guztietan parte hartu behar zuten. Hauen artean aipa daitezke ondretako meza, hileta ondoko bederatziurrena, eta Nafarroan arimen aldeko hileroko eguna. Dolualdia urteu­rreneko mezarekin amaitzen zen, hil eta urtebe­tegarrenean hiletaren antzeko elizkizuna izaten zela.

XX. mende hasierako urteetara arte, Hego Euskal Herrian ohitura zen hildakoei eliz ba­rruan lurra ematea. Etxe edo familia bakoitzak elizaren zoruan zeukan lurperatze-leku bat, hi­lobi bat. Gerora kanposantu edo hilerriak elize­tatik aparte egin zirenean, etxeek aurrerantzean ere gorde zituzten euren hil-lekuok elizetan eta aintzineko hileta-ohikuneak gauzatzen zituzten euretan.

Hilobi sinboliko hau, defuntuentzako aldare bat bezala zen, bere argizaiola, zamau eta oiha­lekin apaindua, etxeko defuntuen alde otoitz egin eta opariak eskaintzeko lekua.

Sepulturako argiak iziotu eta defuntuei eskain­tzak egiteko ardura etxeko andereari zegokion. Eginbehar hau ezkontzako kapitulazioetan ere jasotzen zen aintzina, eta etxeko hilobiaren ardu­radun nagusi izateko kargua, sepultura hartze ekitaldiaren bidez egiten zen, aldez aurretik izendaturiko igande bateko meza nagusian.

Etxeko hilobiak garrantzia berezia hartzen zuen hileta-mezan eta dolualdiko elizkizun tietan. Hildakoaren etxekoek argiak, ogia eta diruak uzten zituzten bertan defuntuaren ari­maren alde. Herriko beste etxe batzuetatik eka­rritako opariak ere han jartzen ziren, etxeen ar­teko harremanaren adierazgarri.

Sepulturako argiei esangura mistiko bereziak ematen zizkioten, beti heriotza ondoan hilda­koaren arimak bizirik irauten zuelakoari atxi­kiak. Behinolako ogi edo labore oparien ordez, denbora igaro ahala, diruak uzten hasi zen jen­dea. Apaizari ematen zizkioten, sepulturan hil­dakoaren aldeko otoitzak (errespontsuak) se­pulturan egin zitzan, hildakoak horretara betiko salbamena erdiesteko.

Mende honen erdialdera arte, sepultura edo hilobi sinboliko hauek izan ziren Euskal Herri­ko alderdi askotan etxeko hildakoen alde otoitz egiteko errezu-leku bereziak.

Beharbada horregatik, hiletetan, kanposan­tuan egiten zen lurperatzeak garrantzia gutxia­go zuen aintzina. Zerraldoari hilerrira lagun­tzen zion jarraigoa, senide eta auzoko gutxi batzuek osatzen zuten. Eta, hildakoari han lur ematen zitzaion bitartean, doluko emakumeak edo mindunak eliz barruan irauten zuten hilobi sinbolikoaren aurrean.

Enterrement, Livres d'heures, S. XV. Lyon. Fuente: Aries, Philippe. Images de l'homme devant la mort. Paris, Ed. du Seuil, 1983.

Hileta-elizkizunaren ondoren, jarraigoa, do­lukoak behintzat, elizaraino egindako bidean gordetako ordena berean, etxeratzen ziren. Etxeko atarian zenbait erritu egiten ziren, esate baterako, karitatezko jan-edana (Araba) edo de­funtuaren aldeko otoitza su baten aurrean (Ba­xenafarroa).

Etxean, bertako bat galdu izanagatik mina agertuz, etxekoek eta senideek bazkari bat egi­ten zuten elkartasunean, defuntuaren eta <‹au­rretik etxetik joandako» guztien alde otoitz egi­nez. Apaizak edo lehen auzokoak zuzentzen zuen otoitza. Bazkari horretan defuntuaren alde limosna eman zuten guztiak, hau da, mezakoak izaten ziren mahaikide.

Herri bakoitzeko ohiturak aginduko duen epe baten, etxekoek mugatuta izango dituzte euren gizarte-harremanak. Hildakoaren aldeko elizkizun guztietan egon beharko dute bitarte horretan eta, hildakoarekin nolako ahaideta­sun-lotura izan, halako dolu edo lutu ezauga­rriak ageri beharko dituzte euren soineko jazke­ran.

Un enterrement à Ornans (fragment). Peinture de Gustave Courbet, 1849. Musèe d 'Orsay. Paris. Fuente: Bornay, Erika: El siglo XIX. Tomo VIII de Historia Universal del Arte. Barcelona, Edit. Planeta, 1986.

Oraintsuko aldaketak

Hona artekoan azaldu dugun atalean, inkesta egin izan den herrietan oraintsura arte indarre­an egon diren heriotz ohikuneen berri jaso du­gu gaingiroz.

Gure berriemaileek bizi izan duten eta gogo­ratzen duten erritu-sistema honek aldaketa sa­konak izan ditu denbora laburrean.

Inkesta guztietan nabarmentzen da aldaketa­prozesu horren unerik gailurrenetako bat hiru­rogeiko hamarkadaren amaiera izan zela, Vati­kanoko II. Batzarreak hileten eremura ekarri zuen berrikuntzaren ondorioz.

Berrikuntzok direla-eta, hileta-elizkizunak gor­pua eliz barruan dela egiten hasi ziren berriro, eta zerraldoaren ordez eliz erdian jartzen ziren katafalkoak baztertu egin ziren. HiIeta-ohiture­tan eragin handiagoa izan zuen oraindik hileta­mezak arratsaldez egiteak. Arin zabaldu zen ohi­tura berri hori, lan munduan gertatu ziren or­dutegi-aldaketekin ere ondo egokitzen baitzen. Horrela, galdu egin zen goizeko hileta-elizkizu­naren ondoren hildakoaren senide guztiek ha­ren etxean egiten zuten otordu edo bazkariaren usua.

Hileta-elizkizun berria erabat laburtu zen, de­funtuen ondra-kantua kentzean. Latinez egitea­ri ere erabat utzi zitzaion. Liturgia berrian libu­ru santuetako irakurgaiak tokiko hizkuntzan egiten hasi ziren, eta kantuek ere pazkoetako kutsua hartu zuten. Horrela, hiletak heriotzaren kristau-misterioa modu gozoago eta errukiorra­goan agertzen zuen.

El antiguo funeral se simplificó con la supresión del canto del oficio de difuntos (noc­turnos) y se abandonó el uso del latín. La nueva liturgia con las lecturas de los libros sagrados en lengua vernácula y con sus cantos pascuales pre­senta una faceta menos dramática y más bene­volente del misterio cristiano de la muerte.

Al tiempo de estas reformas se igualó en las parroquias el modo de celebrar las exequias y desaparecieron las antiguas categorías o clase de funeral.

Durante estos años se cambió también el mo­biliario en muchos templos colocando bancos corridos que ocupaban toda la nave. Las fuesas o sepulturas simbólicas fueron relegadas y se desvaneció con ello la antigua costumbre de ofrendar luces y limosnas en sufragio de los di­funtos sobre la sepultura familiar. Bien es ver­dad, como se anota en varias localidades en­cuestadas, que la decadencia de esta práctica había comenzado anteriormente. Desde prime­ros de siglo en las iglesias urbanas las antiguas sepulturas domésticas habían quedado reduci­das a una única, de carácter colectivo, que era atendida durante el periodo de duelo por la fa­milia del recientemente fallecido.

La desaparición de esta sepultura simbólica ubicada en el interior de la iglesia desplazó de lugar el culto a los difuntos; en adelante fue cobrando mayor importancia el cuidado y el or­nato de las sepulturas del cementerio y allá se trasladaron las ofrendas de luces que posterior­mente fueron sustituidas de modo general por ofrendas florales. Esta observación atañe espe­cialmente a Vasconia peninsular. En el País Vas­co continental donde el cementerio rodea a la iglesia, sus tumbas han sido desde antiguo obje­to de ritos de ofrenda y de sufragios. En todo caso la vinculación entre el mundo de los vivos y el de los difuntos que encontró su expresión ritual en el espacio de la iglesia se ha visto ate­nuada con la construcción de nuevos cemente­rios y su traslado a las afueras de los núcleos de población.

Pero las transformaciones en las prácticas fu­nerarias no han obedecido únicamente a las modificaciones introducidas en la celebración de las exequias en la iglesia.

Uno de los hechos más destacables en este proceso de cambio es el crecido número de fa­llecimientos que acaecen en centros hospitala­rios o en residencias detinadas al cuidado de ancianos; de modo que hoy en día «morir fuera de casa» es un hecho frecuente.

En estos casos todos los ritos mortuorios que tenían lugar en el ámbito de la casa quedan anulados: la recepción del Viático, el amortaja­miento del cadáver, la preparación de la estan­cia mortuoria, la participación de los vecinos en el velatorio. Incluso la casa misma deja de ser el punto de donde parte la comitiva fúnebre que llevará procesionalmente el muerto a la iglesia.

Este traslado que constituía el rito funerario por antonomasia quedará reducido a un acto de recepción del cadáver en el atrio de la iglesia momentos antes de comenzar la misa del fune­ral.

Excepción hecha de algunas localidades rura­les el desfile a pie del cortejo fúnebre -lo que popularmente se conocía como «el entierro»-ha desaparecido prácticamente y con la intro­ducción de coches fúnebres cayeron en desuso los antiguos caminos mortuorios por los que de­bía transcurrir el cortejo desde la casa hasta la iglesia.

Hasta hace unas décadas la muerte era un acontecimiento que tenía lugar normalmente en el ámbito de la vecindad. Este hecho otorga­ba a la casa mortuoria un intenso protagonis­mo: la familia del difunto se convertía en el cen­tro de las atenciones de los vecinos y mientras el cadáver permanecía en la casa, ésta adquiría un marcado carácter sagrado.

Han sido precisamente los ritos que se desa­rrollaban en la casa mortuoria los que mayor detrimento han sufrido en el conjunto del ri­tual funerario. En este hecho constatado en nuestras encuestas ha influido, entre otras cau­sas, la mutación operada en las relaciones de vecindad actualmente menos interdependientes debido al desplazamiento de los centros de tra­bajo fuera de este marco.

En esta nueva situación el acontecimiento de la muerte se retrae en gran medida a la esfera familiar y las tareas que antes asumían los veci­nos son ahora desarrolladas por los familiares y parientes. En los casos en los que el enfermo permanece en casa el sacerdote le llevará el Viá­tico privadamente, sin la asistencia del vecinda­rio. Una vez fallecido las personas más allegadas acudirán a dar su condolencia a la familia y se detendrán unos instantes ante el féretro que contiene el cadáver. El rezo del rosario que con­vocaba a todo el vecindario en la casa mortuoria tendrá lugar en la iglesia. El velatorio como rito funerario doméstico deja de practicarse.

Otro de los hechos que ha repercutido en las costumbres en torno a la muerte ha sido la co­mercialización de los servicios fúnebres. Duran­te la segunda mitad de este siglo empresas y agencias funerarias fueron extendiendo sus servicios hasta las localidades más apartadas y asu­mieron progresivamente las tareas y funciones que hasta entonces eran desempeñadas por miembros de la comunidad vecinal.

Entre estas labores que se realizaban en régi­men de reciprocidad y de obsequio estaban el lavado y amortajamiento del cadáver, el adecen­tamiento de la estancia mortuoria, la comunica­ción de la muerte, los avisos a los parientes, las labores domésticas durante el duelo y, sobre to­do, el transporte del féretro hasta la iglesia y el cementerio.

La ejecución de estas acciones formaba parte de los deberes vecinales y expresaba los vínculos de relación mutua que existían entre las casas y las familias que convivían en el marco de una vecindad. Muchas de estas prestaciones han si­do sustituidas actualmente por servicios funera­rios de carácter impersonal. La expresión más acabada de la profesionalización de tales servi­cios sería el tanatorio donde el muerto perma­nece durante el tiempo que precede a las exe­quias.

En el sistema tradicional la casa mortuoria ocupaba el lugar central en el conjunto de los ritos funerarios; de ella salía el cortejo fúnebre, integrado principalmente por el grupo de fami­liares y parientes, y a ella retornaba una vez ce­lebradas las exequias en la iglesia y llevado a cabo el enterramiento en el cementerio.

Con la supresión del velatorio en la casa y del traslado procesional del féretro desde ella, el ritual funerario se ha concentrado casi en su totalidad en el espacio de la iglesia.

Las exequias que tienen lugar en los templos congregan actualmente un número de asisten­tes notablemente superior al de antaño. Según constatan las encuestas se ha creado entre la gente la obligación de expresar la solidaridad con vecinos, amigos y conocidos acudiendo a los funerales de sus familiares y parientes. Al decir de una informante «antes se acudía por el muerto y ahora más por la familia del muerto».

Junto a esta mayor asistencia de gente a los funerales se consigna un decaimiento progresi­vo en la costumbre de .encargar la celebración de misas en sufragio del difunto.

Las módicas cantidades de dinero destinadas a este fin que se entregaban a la familia o se depositaban en la iglesia constituían un entra­mado de relaciones recíprocas, hartu-emanak, entre las casas y familias de una localidad. Algu­nas encuestas señalan que la pérdida de esta costumbre se debe al desinterés del clero por esta práctica arraigada en el pueblo. Con todo es indudable que en este caso, al igual que en otros aspectos de la transición en los ritos fune­rarios, han tenido influencia los cambios opera­dos en la mentalidad popular y la decadencia de las prácticas religiosas.

Hasta tiempos recientes el periodo de duelo se significaba primeramente por la obligación que recaía sobre los familiares y allegados del difunto de asistir a los actos religiosos donde se hacían oraciones y sufragios por su alma.

Los actos de carácter exequial que tenían lu­gar durante este tiempo -novenario, función mensual de almas, oficios de sepultura domini­cales- han quedado reducidos generalmente a la misa de salida que se celebra el domingo que sigue al funeral y a la misa de aniversario.

También se han mitigado grandemente tanto en duración como en intensidad las marcas de luto que llevaban los familiares y parientes en su indumentaria durante el periodo que seguía a la muerte. En mayor medida han desaparecido las restricciones que la costumbre imponía a los allegados del difunto en sus relaciones sociales y en la asistencia a actos de carácter lúdico.

La realización de nuestras encuestas de cam­po ha coincidido en el tiempo con la introduc­ción de la práctica de la incineración que en los años noventa se ha intensificado sobre todo en las localidades de gran densidad urbana. Este hecho que en sí mismo considerado supondría una notable mutación en los modos de enterra­miento tradicionales no ha desterrado la inhu­mación; generalmente tras la cremación las ce­nizas son inhumadas en los nichos o panteones que las familias poseen en los cementerios.

Acuérdate de la muerte. Reloj solar de Ortzaize (BN). Fuente: «L'Art au Pays Basque» in Visages du Pays Basque. Paris, 1946.