Diferencia entre revisiones de «Presentacion Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
Línea 1: Línea 1:
 
<languages></languages>
 
<languages></languages>
On Joxemiel Barandiaranek egin nahi izan zuen Euskal Herriko Atlas Etnografikoak jite berria hartzen du abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki berri honekin, obra osoa bere luze­zabaletan aurrez ikusteko aukera sumatzen hasia baita. Orain arte honako ikerketa etnografiko zorrotzak genituen: ''La Alimentación Doméstica'' (I), ''Juegos Infantiles'' (II), ''Ritos Funerarios'' (III) eta ''Ritos del Nacimiento al Matrimonio'' (IV). Horretara, norbanakoaren eta familiaren bizitza, Euskal Herriko biztanleen etxe-barrua alegia, ongi jasota geratu zen gure ondare etnografikoaren bil­duma izan nahi duen lan erraldoi honetan
+
On Joxemiel Barandiaranek egin nahi izan zuen Euskal Herriko Atlas Etnografikoak jite berria hartzen du abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki berri honekin, obra osoa bere luze­zabaletan aurrez ikusteko aukera sumatzen hasia baita. Orain arte honako ikerketa etnografiko zorrotzak genituen: ''La Alimentación Doméstica'' (I), ''Juegos Infantiles'' (II), ''Ritos Funerarios'' (III) eta ''Ritos del Nacimiento al Matrimonio'' (IV). Horretara, norbanakoaren eta familiaren bizitza, Euskal Herriko biztanleen etxe-barrua alegia, ongi jasota geratu zen gure ondare etnografikoaren bil­duma izan nahi duen lan erraldoi honetan.
  
 
Gaur argitara ematen dugun liburukiak, ''Ganadería y Pastoreo en Vasconia'' izenekoak, etxearen esparrutik ateratzen gaitu, bizitokiaren lau hormetatik, artekoen harreman estuetatik, eta ekoiz­penaren arlo zabalera atera. Ibilbide historikoa luzeagoa da arlo honetan, eta ohiturak iraunko­rragoak. Izan ere, lehen baskoiek mota bateko edo besteko abeltzain edo artzain bizimodua egi­teko modurik egokiena aurkitu zutela begitantzen zaigu. Honekin batera, gaur egun ere inda­rrean dagoen jarduera horren usadio eta ohituretan, antzinatearen oihartzuna barrunta daiteke oraindik, ederki antzemateko moduan entzun ere. Horrela, bada, Atlasaren aurreko liburukie­tan modernitatearen eta globalizazioaren erruz etengabe galduz doazen elementuak ikusten bagenituen –elikadura, haur jokoak eta dagoeneko indargetuz doazen ohitura erlijiosoei lotuta­ko ohikuneak–, abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki honetan, mendeetan eta mendee­tan, behar bada milurtekoetan, belaunaldiz belaunaldi iraun duten egiteko modu eta bizimodu batzuen jarraipena egiaztatzeko aukera daukagu.
 
Gaur argitara ematen dugun liburukiak, ''Ganadería y Pastoreo en Vasconia'' izenekoak, etxearen esparrutik ateratzen gaitu, bizitokiaren lau hormetatik, artekoen harreman estuetatik, eta ekoiz­penaren arlo zabalera atera. Ibilbide historikoa luzeagoa da arlo honetan, eta ohiturak iraunko­rragoak. Izan ere, lehen baskoiek mota bateko edo besteko abeltzain edo artzain bizimodua egi­teko modurik egokiena aurkitu zutela begitantzen zaigu. Honekin batera, gaur egun ere inda­rrean dagoen jarduera horren usadio eta ohituretan, antzinatearen oihartzuna barrunta daiteke oraindik, ederki antzemateko moduan entzun ere. Horrela, bada, Atlasaren aurreko liburukie­tan modernitatearen eta globalizazioaren erruz etengabe galduz doazen elementuak ikusten bagenituen –elikadura, haur jokoak eta dagoeneko indargetuz doazen ohitura erlijiosoei lotuta­ko ohikuneak–, abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki honetan, mendeetan eta mendee­tan, behar bada milurtekoetan, belaunaldiz belaunaldi iraun duten egiteko modu eta bizimodu batzuen jarraipena egiaztatzeko aukera daukagu.

Revisión del 08:02 21 nov 2017

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

On Joxemiel Barandiaranek egin nahi izan zuen Euskal Herriko Atlas Etnografikoak jite berria hartzen du abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki berri honekin, obra osoa bere luze­zabaletan aurrez ikusteko aukera sumatzen hasia baita. Orain arte honako ikerketa etnografiko zorrotzak genituen: La Alimentación Doméstica (I), Juegos Infantiles (II), Ritos Funerarios (III) eta Ritos del Nacimiento al Matrimonio (IV). Horretara, norbanakoaren eta familiaren bizitza, Euskal Herriko biztanleen etxe-barrua alegia, ongi jasota geratu zen gure ondare etnografikoaren bil­duma izan nahi duen lan erraldoi honetan.

Gaur argitara ematen dugun liburukiak, Ganadería y Pastoreo en Vasconia izenekoak, etxearen esparrutik ateratzen gaitu, bizitokiaren lau hormetatik, artekoen harreman estuetatik, eta ekoiz­penaren arlo zabalera atera. Ibilbide historikoa luzeagoa da arlo honetan, eta ohiturak iraunko­rragoak. Izan ere, lehen baskoiek mota bateko edo besteko abeltzain edo artzain bizimodua egi­teko modurik egokiena aurkitu zutela begitantzen zaigu. Honekin batera, gaur egun ere inda­rrean dagoen jarduera horren usadio eta ohituretan, antzinatearen oihartzuna barrunta daiteke oraindik, ederki antzemateko moduan entzun ere. Horrela, bada, Atlasaren aurreko liburukie­tan modernitatearen eta globalizazioaren erruz etengabe galduz doazen elementuak ikusten bagenituen –elikadura, haur jokoak eta dagoeneko indargetuz doazen ohitura erlijiosoei lotuta­ko ohikuneak–, abeltzaintza eta artzaintzari buruzko liburuki honetan, mendeetan eta mendee­tan, behar bada milurtekoetan, belaunaldiz belaunaldi iraun duten egiteko modu eta bizimodu batzuen jarraipena egiaztatzeko aukera daukagu.

Hori kontuan izanda, Atlas Etnografiko honetan argitaratzen diren ikerketak sustatuz, Legebiltzarrak 1990ean Ondarearen Legean agindutako mandatua hitzez hitz betetzen ari dela uste du Kultura Sailak: «Gauzazkoez besteko etnografi ondasunak, hona nola, ekandu, ohitura, sorkuntza edo jokaerak, hauek aurkitu daitezkeeneko gauzazko aztarnak baino garrantzitsuago direnak, lege honen arabera gaitasunaren jabe den Administrazioak zainduko ditu,... horreta­rako, horien ikerketa eta bilketa zehatza horiek etorkizuneko belaunaldienganaino ailegatzea bermatuko duten gauzazko euskarrietan egitea suztatuz» (53. art.).

Mila esker, beraz, lan honetan parte hartu duten guztiei eta, bereziki, Euskalerriko Etniker Taldeetako taldekide sutsuei, Labayru Ikastegiari eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren eki­men honen zuzendariari, Ander Manterola jaunari. Euren lana, arduratsua eta zorrotza, gure ondare etnografikoa gordetzeko ekarpen txalogarria izateaz gain, zerbitzu ordainezina delako ikerlarientzat eta jakin-nahia duten guztientzat.

M. Carmen Garmendia Lasa
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua

Hona hemen antzinakoak gogora dakartzan liburua. Artzaintzaren mundura ohituegi ez dago­en baten eskuetara heltzen denean, gure herriaren aspaldiko denborak, mitiko samarrak, gogo­rarazten dizkion liburua; abereen izenez eta aziendei emaniko tratuez diharduen liburua; abe­reon ustiaketan oinarrituriko bizimoduez eta gaur egun nagusitu den hiri-girotik oso urruti dau­den gertaerez. Badirudi iragandako denborei buruzko liburua dela.

Sarritan, dena den, itxurek ziria sartzen digute, hau ez baita izan ginenari edo izan genuenari buruzko liburua, gaur-gaurko liburua baizik.

Artzaintza eta etnografia kontzeptuak iraganarekin lotzen ditugunean, oker gabiltza. Ezagutzen ez duguna galdutzat edo desagertutzat jotzeko joera izan ohi dugu, batzuetan; hori dela-eta, batek baino gehiagok pentsa dezake “gure arbasoen ohitura bitxien” bilduma baten aurrean gaudela. Ezta hurrik eman ere! Abeltzaintza eta artzaintza gure herriko jarduera biziak dira. Bizirik diraute eta bilakatuz doaz, baina badute halako tankera urrutiko bat, oso jarduera gutxitan aurki daitekeena.

Zorionez, ez da dena galdu. Lan honetan erakusten eta aurkezten zaigun artzaintzaren kultu­ra-arrastoaren zati handi bat aspaldi-aspaldiko jardueren jarraipen zuzena da. Egungo ar - tzaintzaren jarduera askotan, oraindik, gure iraganarekin lotzen gaituen soka luze-sendoa ikus daiteke. Zorionez, berriz diot, lotura hori ez da galdu, gure abeltzaintzak egungo egoera mar­katu dioten aldaketei aurre egin behar izan badie ere, gizartearen ikuspuntutik eta ekoizpen­-moduen aldetik.

Gaurko abeltzaintza nazioarteko prozesuen mende dago, orain dela hamarkada batzuk asma-tu ere ezin zitekeen neurrian. Abeltzaintzak asko galdu du eskulanetik edo artisautzatik, sarritan abeltzaina enpresaburu bihurtu duten beharrizan ekonomikoen aurrean. Eta bilakaera hori beharrezkoa da, hain zuzen ere, Euskal Herrian artzainik eta abeltzainik izango bada, lanari ete­kin duina atera beharko dio, lanbidea erakargarri egiteko modukoa.

Baina etekinak, errentagarritasun ekonomikoak, ez du kulturizazioaren aurka zertan egon; hobeto esan, akulturazioaren aurka egon behar luke. Izan ere, ekoizpen-metodo berriek ekar lezaketen kultura galtzeak guztioi eragingo liguke, eta ez bakarrik artzainei edo abeltzainei. Hortaz bada, hiri-giroa nagusi duen gizartean —eta euskal gizartea hala du, gaur egun—, hala­ko etsipen bat ere ematen du ikusteak gure lurraldean oraindik bizirik dirauten errealitateak arrotz direla, bazter batean ahaztuta daudela.

Hori gertatu baino lehen, aurrea hartu behar diogu egoerari. Herri-ezaguerok indarrean ditu­gunez oraindik, gorde eta balio handiagoa eman behar diegu. Eta horretarako, oinarrizkoa da jaki­tea, ezagutzea, eta etnologiak sistematizatu eta zaindu egiten digu oraindik bizirik dirauen jakin tza hori. Geure burua artzaintzaren eta abeltzaintzaren mundutik hurbil dugunoi edo gertu sentitzen dugunoi, artzaintza-abeltzaintzei eutsi ahal izateko bide ematen digu etnologiak, horien iragana ezagutaraziz, bere baitan duten kulturari uko egin gabe. Inoiz eskertuko ahal diegu lan hau egin duten Etniker Taldeetako etnologoei eta euren jakintzen berri eman dieten artzain eta abeltzainei, kultura honen transmisioarekin gure izana sendotzen lagundu izana! Eskerrik asko.

Iñaki Gerenabarrena Martinez de Lahidalga
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailburua

Contenidos de la Presentación: