Diferencia entre revisiones de «Consideraciones sobre el juego infantil Juegos infantiles en vasconia/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Página creada con «=== Ohizko jokoen krisia ===»)
(Página creada con «Ohizko jokoen krisiaren arrazoian, sarritan hemengo hauek azaltzen dira: olgetako tokirik eza eta telebistak umeengan duen eragin handia. Hauek guztiz baztertu barik, krisi...»)
Línea 95: Línea 95:
 
=== Ohizko jokoen krisia ===
 
=== Ohizko jokoen krisia ===
  
Como causas de la crisis que se observa en los juegos infantiles tradicionales se mencionan fre­cuentemente estos dos factores: la carencia de espacios libres para jugar y la fascinación que ejerce la televisión sobre los niños. Sin minusva­lorar tales causas, creemos que la crisis obedece a razones más complejas.
+
Ohizko jokoen krisiaren arrazoian, sarritan hemengo hauek azaltzen dira: olgetako tokirik eza eta telebistak umeengan duen eragin handia. Hauek guztiz baztertu barik, krisia gure ustez beste arrazoi konplexuen ondorio ere bada.
  
 
En la sociedad tradicional la vida e incluso el trabajo tenía como eje la casa y en todo caso se desarrollaba en un entorno próximo que com­ponía una unidad social. El niño vivía en comu­nicación permanente con sus mayores y, a partir de cierta edad, comenzaba a tomar parte en las tareas de los adultos. En esta relación se trans­mitían de una generación a otra las habilidades y técnicas de los trabajos, los conocimientos, las creencias, las convicciones morales, los símbo­los y sus significados.
 
En la sociedad tradicional la vida e incluso el trabajo tenía como eje la casa y en todo caso se desarrollaba en un entorno próximo que com­ponía una unidad social. El niño vivía en comu­nicación permanente con sus mayores y, a partir de cierta edad, comenzaba a tomar parte en las tareas de los adultos. En esta relación se trans­mitían de una generación a otra las habilidades y técnicas de los trabajos, los conocimientos, las creencias, las convicciones morales, los símbo­los y sus significados.

Revisión del 08:19 27 nov 2017

Otros idiomas:
Español • ‎Euskera
Le jeu de l'enfant représente la source fondamen­tale qui jaillit des nappes souterraines les plus sacrées et d oú procédent toute culture, toute grande force créatrice.

PROBENIUS 

Gizakiak jokoa du lagun jaio eta gehiago, munduan dirauen artean; hala ere, ez da gauza bera jokoa, haurrentzako eta sasoikoentzako. Nagusiek euren bizimodua guztiz daukate arauturik, aldez aurretik, euren betebeharren araue­ra eta, horregaitik bada, euren olgetak, edo lanean bota ez dituzten izerdiak botatzeko, edo gogoko dituzten ariketekin lanaren nekeak eten eta arintzeko izan ohi dira.

Haurrak, ordea, jokoa denbora beteko ekin­tza du, berezkoena gainera. Honetara azaltzen du umeen olgeta gure esaera batek: haurrak, haurlan.

Haurraren begietan jokoa, beraz, ez da denbora-emangarri hutsa; gehiago oraindik ere, egun osoko ihardunaldia du; tokiak eta denbo­rak bat egiten duten ekintza.

Haurren gizataldea

Egokiera duten guztian, haurrek haurretara egin ohi dute; nagusiak baztertu egiten dituzten haur-gizataldeak osatzen dituzte. Hala ere badituzte egitura herarkikoak, mailetan edo bereizten dira; mutikorik sendoena edota neskarik abilena egin ohi dute talde-buru. Sendoak ez direnak, txikienak edota taldean sarturik ez daudenak bigarren mailakoak dira. Neska-mutikoek olgetetan dauzkaten harremanak haurren munduaz gain dauden legeek zuzentzen dituzte, baina ez dira horregaitik gutxietsi behar.

Haurren arauak eta jarrerak ez dira badaez­padakoak; finkoak izan ohi dira eta haurretan belaunaldiz belaunaldi batzuetatik besteetara igaro izan dira.

Haurren gizataldeotan arauak ikasi eta irakatsi egiten dira, era askotako jokoetan, zotzetan egitean hautapen eta baztertze arauetan, formu­la edo lelo eta kantuetan, eta erabiltzen diren keinu eta ohikuneen esanguran.

Haurrek beste haurrengandik ikasiriko joko­otan gauzarik garrantzitsuena ekintza bera zen[1]. Jostailurik gabeko jokoak gehien bat, eta halakorik egotekotan behin-behinekoenak beti: makila bat, soka bat, harri puska batzuk edo sakak. Olgeta indarra eta arintasuna, zaulitasuna edo abilezia erakusteko abadagunea zen. Jokoa norgehiagoka hutsa zen.

Sarritan haurrek nagusien keinu eta itxurak egiten zituzten eta horretarako horien ekintzen antzezpena egiten zuten, ogibideetara jolastuz: «Dendetara», «Ugazabandraka», «Medikutara», «Prozesioetara» ( «Jangoiko artzaileak» ),... Nagusien mundua haurren olgetetan isladatzen da, haren ispilua balitz bezala.

Sexu-desberdintasuna jokoetan

Gizonezkoek eta emakumezkoek guztiz betekizun eta jarrera desberdinak zeuzkaten gizarte zaharrean, desberdintasun horiek neska eta mutikoen jolasetan euretan ere nabari-nabariak izan dira.

Ohizko gizartean, indarra eskatzen zuten jo­koak mutikoenak bakarrik ziren, baita zelan edo halako bortxa beharrezko zutenak ere: lasterketetako dendaketak, jauziak, jaurtiketak, bo­rroken itxurak egitea, animalia txikien ehiza, eta abar. Horren parean neskek olgeta geldiak egiten zituzten batipat, imitaziozkoak eta an­tzezpenekoak, panpinetara eta sukaldetara esaterako; abileziazko jokoak ere, sakak edo tortoloxak, eskuz hariekin, diaboloak eta antzeko jostailuekin; jauzi erritmikoak, sokan, eta abar. Neskak izan dira batez ere jokoak kantuen laguntasunarekin egin izan dituztenak.

Hirurogeigarren hamarkadan, Lehenengo Jaunartzearen ostean, zazpi bat urtekin edo, berez berez ezartzen zen sexuen banaketa haur jokorik gehienetan. Neska batek mutikoentzako jokoetan parte hartzen zuenean mari-mutil esaten zitzaion euskaraz, eta chicazo, mari-chico, mari-muete edo mari-macho erdaraz. Mutiko batek nesken jokoak egiten bazituen, ordea, maritxu esaten zitzaion euskaraz eta mari-chica, mariquita eta antzekoak erdaraz. Gure inkestak bildu izan diren tokiren batzuetako kantuek derrigorrezko banaketa honen berri ematen dute. Obanosen (N), esaterako, eta San Román de San Millanen (A) , banaketa-legea hausten zenean hauxe kantatzen zen mehatxu gisa: «Chicos con chicas, van a pecar. El Diablo se ríe, Dios va a llorar». Modu beretsuan Durangon (B) ohi zenez: «Chi­cos con chicas, van al infierno. La Virgen lloran­do y el Demonio riendo».

Joko askotan desberdintasun hauek baziren ere, horietariko batzuetan beharrezkoa zen neska-mutilak batera ihardutea. Sexuen arteko ba­naketa hori indarra galtzen joan da baita haur gutxiko herrietan. Zenbat eta neska-mutilak gutxiago, orduan eta derrigorrezkoago batzuk eta besteak elkarrekin olgatzea.

Sexu-banaketak gaur egunean ere badirau jo­koetan baina orain ez da hain markatua eta ez dago ezta lehen bezalako arriskua. Egoera berri honetarako lagungarri izan dira eskola mixtoko sistemak, nesken eta mutikoen arteko harreman ohizkoago eta normalagoa ekarri dutenak. Hala ere bada joera bat neskek nesketara eta mutilek mutiletara egiteko.

Jokoak eta urte-aroak

Jokoetariko asko urteko edozein arotan egin daitezke; hala ere horietarik batzuk aro batekiko eraspen edo atxikimendu berezia dute. Hauetarik markatzekoak dira naturean egiten zirenak. Arrazoizko denez, animalia, landare eta fruituekin egiten zirenak hauen bizietara moldatu beharra zuten.

Kanpoan egiten zirenak eguraldi onarekin egin behar ziren, baina egurats zakarrarekin haurrek, sarri askotan nagusiekin kinkan, eleizpeak, atarteak edo beste aterpe batzuk hartzen zituzten jolastoki.

Ohizko gizartean, gainera, jokoak aroka agertu ohi izan dira. Bazen txontekin edo kukubolan aritzeko aroa, beste bat botiletako txapekin, intxaur eta gaztainekin (udazkenean) edo sakak edo tortoloxekin (udaberrian) aritzekoa. Neska zein mutiko-taldeek aroan aroko olgetetan ihar­duten zuten.

Gaur egun jokoen arokotasuna ez da hain agerikoa. Hala ere jokoen arokotasuna zelan edo halan zuzentzen duen beste gai bat ere ba­da tartean: komunikabideetako iragarkiak eta batez ere telebistakoak. Hauek umeek jostailu jakin batekin jolastu daitezen lor dezakete, eta behin hau zaharkiturik geldituz gero, baztertu eta indarrean dagoen besteren bat erabiltzera behartu.

Unibersaltasuna eta zahartasuna

Beste garai batzutara edota beste kultura-giro batzutara joz gero, gure herri eta hirietako neska-mutilek egin izan dituzten olgeten antz haundiko beste batzuk agertzen dira, harrigarria bada ere. Eta gure artean bertokoentzat ditugun horiek dira izan ere unibersalenak.

Txontan, kastorka edo potxoloka, txirringolan, gorgoinetan edo zibo-ziboetan kulunkatu, gorabeheretan, asto-astoka eta itsu-itsuka Europan ere aintzina-aintzinatik egin izan da. Guzti hauek eta beste asko ere Parisen 1657.ean argitara eman zen Les jeux et plaisirs de l'enfance ize­neko berrogeita hamar bat jokoren bilduman bertan azaltzen dira. Obra honek Jacques Stellaren, Frantziako erregearen pintore izan zenaren, irudi txito ederrak dakartza, eta derrigo­rrezko berri-iturri dugu berau gure haur jokoen jatorrira heltzeko[2].

Arlo honetan antzerako informazioa jaso liteke Vienako Kunsthistorisches Museumean dagoen Pieter Brueghel Zaharraren Haur-jokoak izeneko koadroaren azterketatik. Pintura honetatik jaso litekeenez, 1560.ekoa dela kontutan hartuta, Flandriako haurrek garai haretan txirringolan, izkutaketan, kaniketan, ogibideen itxurak, prozesioetara, panpinetara, dendetara, zapiare­kin, zankoetara, txorro-morrora, eta abar, eta abar egiten zuten. Pintore flandiarrak azaltzen dituen larogeita lau jokootatik asko eta asko oraintsura arte gurean erabili izan dituztenen antz han­dikoak dira.

On Joxemiel Barandiarangoak esan zuenez «haur olgeta askotan igarotako belaunaldien oroimena eta aintzinako siniskeren aztarrenak zaindu dira muinean...». Guzti hau argitzeko ze­ra azaltzen zuen: «Konzalo izeneko jokoan, Ataunen (Gipuzkoa) zabal-zabal dabilena, galtzen duenak hormaren kontra jarri behar du makurturik eta garailea eutsiz (bere bizkar gai­nean jezarrita dagoena), eta sorbaldan jartzen dizkion atzamarren kopurua igartzen ez badu, bien bitartean zera esanik: anda, manda, zenbat beatz. A Coruñako De codín, de codín, eta Sevillan Recotín recotín, eta erromatarren Bucca, bucca quot sunt hic? joko berbera ditugu»[3].

Iraupen handiko beste joko batek Euskal Herriko toki askotan «Artzain jokua» hartzen du izena, erdaraz «Tres en raya». Ovidio olerkari latindarrak, joko berberau azaldu zuen orain bi mila bat urte bere Ars amandi obran (III, 365,366), honako lerro hauetan[4]:

Parva tabella capit ternos utrinque lapillos In qua vicisse est continuasse saos.

Beste taulatxo batek jokalari bien hiruna harritxo biltzen ditu / eta honetan, irabaztea norberarenak (harria) hurrenez hurren egon daitezen lortzea da.

Txintxirikaren antzeko beste joko batzuk, gure artean Infernakuluari deitzeko era, sakak edo kumak hedadura haundikoak izan dira Europatik kanpo ere[5].

Jokoetarako erabiltzen diren formula eta kantuek sarri askotan, urteak joan eta urteak etorri, erdi-galduriko sineskera edo gertakizun edo pertsonaia ospetsuen berri ematen dute. Jokalariak hautatzeko erabiltzen zen formuletariko ba­tek gogora dakarkigu gaur egun sorginei egozten zaien hitz-jokoa:

Txirristi mirristi
aurrena plata
olio-sopa
kikili-saltsa
urrun, perro, klik.

Baina batez ere soka-saltuan edo joku erritmi­koetan erabiltzen diren kantuak dira, balada edo erromantze azaleraz, lehenagoko gertakizunen berri gordetzen dutenak. Esaterako, Juan Carlos Guerrak Mondragoen 1915.ean jaso zuen joko-kanta hau:

Errege Don Felipen
zaldunak garade.
Oneitxek gaztetxuok
zer gura ete dabe?[6]

Somos los caballeros / del rey Don Felipe. / Estos jovencitos / ¿qué es lo que desean?

Jazoera hau gutxienik XVIII. mendean kokatu behar da, Nafarroan eta Espainian ere izen hori zuen azken erregea 1746.ean hil zen eta.

Ohizko jokoen krisia

Ohizko jokoen krisiaren arrazoian, sarritan hemengo hauek azaltzen dira: olgetako tokirik eza eta telebistak umeengan duen eragin handia. Hauek guztiz baztertu barik, krisia gure ustez beste arrazoi konplexuen ondorio ere bada.

En la sociedad tradicional la vida e incluso el trabajo tenía como eje la casa y en todo caso se desarrollaba en un entorno próximo que com­ponía una unidad social. El niño vivía en comu­nicación permanente con sus mayores y, a partir de cierta edad, comenzaba a tomar parte en las tareas de los adultos. En esta relación se trans­mitían de una generación a otra las habilidades y técnicas de los trabajos, los conocimientos, las creencias, las convicciones morales, los símbo­los y sus significados.

Las tareas escolares desempeñaban un papel complementario y para la mayoría de los niños se limitaban al aprendizaje de la lectura, de la escritura y el cálculo.

Aquella escuela que congregaba a todos los escolares de un pueblo o de un barrio posibili­taba además la convivencia de niños de diversas edades.

Pero al igual que la sociedad adulta también la infantil se ha visto afectada por profundos cambios. Por de pronto el trabajo ha ido adqui­riendo progresivamente una complejidad técni­ca creciente; lo cual conlleva a revalorar la pre­paración adecuada del niño para este nuevo orden de cosas. La escuela adquiere mayor im­portancia en su vida: el periodo escolar se pro­longa y se intensifica. El largo tiempo de los juegos queda reducido al «recreo», al fin de se­mana.

También los instrumentos de juego se trans­forman. En una sociedad de carácter artesanal las técnicas de elaboración manual se ponían de relieve en la fabricación de los enseres lúdicos. Por contra, la sociedad industrial ofrecerá ju­guetes fabricados en serie, con elementos mecá­nicos o eléctricos y la naciente sociedad compu­tarizada comienza a ofrecer a los niños juegos automatizados.

Resumiendo, las transformaciones operadas en el mundo adulto tienen su necesario reflejo en el mundo infantil. Sin olvidar que estas transformaciones afectan también al universo de creencias, convicciones y ritos que subyacen en el fondo de muchos juegos tradicionales; muchos de éstos se vaciarán de significación, al­gunos caerán en el desuso, otros persistirán y se adaptarán a las nuevas circunstancias.

  1. Carmen BRAVO VILLASANTE. «Estudio preliminar», P. Santos Hernandezen Juegos de los niños en las escuelas y colegios lanari eginikoa. Palma de Mallorca, 1986, IX-X or.
  2. José J. Olañeta editoreak berak zuzentzen duen «Los jóve­nes bibliófilos» deritzan sortan (16. alea) lan honen gaztelerazko argitarapena eman du berriki: Juegos y pasatiempos de la infancia. Palma de Mallorca, 1989. Jacques Stellaren irudietarik batzuetara joko dugu guk bilduriko joko baten edo besteren azalgarri gisa.
  3. José Miguel de BARANDIARAN. «Contribución al estudio paletnológico del pueblo vasco. El magismo» in OO.CC. Tomo V. Bilbao, 1974, 2. oharra, 230-231. or.
  4. Cfr. Rodrigo CARO. Días geniales o lúdricos. Madrid, Espasa Calpe, 1978, 163. or.
  5. F.V. GRUNFELD. Juegos de todo el mundo. Unicef. Madrid, Edilán, 1978.
  6. Juan Carlos de GUERRA. «Fruslerías vascas. Un juego in­fantil» in Euskalerriaren Alde, V (1915), 16. or.