Proemio

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Revisión del 08:03 19 dic 2017 de Admin (discusión | contribuciones) (Página creada con «Horren ondorioz, labore horien inguruan hainbat belaunalditan gorde izan diran ezagutzak apurka-apurka galdu dira. Obra honetan, ezagutza horiek zehaztasunez daude jasota,...»)
Saltar a: navegación, buscar
Otros idiomas:
Español • ‎Euskera

Etniker Euskalerria Taldeek egindako Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren helburua da Euskal Herria ardaztu duten kultur adierazpen, bizimodu, mentalitate, ohitura eta sinesmen guztiak jasotzea. Etniker Euskalerria Taldeen egoitza soziala Labayru Fundazioaren Etnografia Arloan dago.

Liburuki honek gure nekazaritza tradizionalaren bilketa zehatza egiten du, bai lurra lantzeari dagokionez, bere luberritze eta ongarriekin, bai eta batez ere etxeko elikadurara bideratutako laborantzen aukeraketari dagokionez ere.

Alabaina, gure lurraldearen zati handi batean mende luzez garatu den nekazaritza horrek oso eraldaketa handia izan du azken hamarkadetan. Aldaketa horren ezaugarririk esanguratsuena da bizimodu hura, zeinetan familia osoko kideek hartzen baitzuten parte, oso nekazaritza teknifikatua izatera igaro dela, neurri handi batean merkataritzara bideratutakoa. Horrek erabateko aldaketa ekarri die laborantzarako erabiltzen ziren tresna tradizionalei; izan ere, horien ordez, baratzea modu orokorrean mekanizatu da, eta orain arte ezezagunak ziren labore berriak sartu dira, bai eta barietate produktiboagoak ere.

Horren ondorioz, labore horien inguruan hainbat belaunalditan gorde izan diran ezagutzak apurka-apurka galdu dira. Obra honetan, ezagutza horiek zehaztasunez daude jasota, eta, aldi berean, azken berrogeita hamar urteotan gertatutako mutazio horrek Euskal Herriari ekarri dion bilakaeraren berri ematen da.

La obra Agricultura en Vasconia se ha llevado a cabo sobre testimonios recogidos en vivo en las localidades de todas las regiones de nuestro territorio empleando para ello el método etnográfico que ha caracterizado por su rigor las investigaciones Etniker diseñadas en su día por José Miguel de Barandiaran.

Bittor Oroz
Viceconsejero de Agricultura del Gobierno Vasco