Diferencia entre revisiones de «Prologo Agricultura en vasconia/eu»
(Página creada con «Anthony Guidensek baieztatu zuen etnografiak, arrakastatsua denean, gizartearen bizimoduari buruzko informazio askoz aberatsagoa ematen duela, bestelako ikerketa moduen bit...») |
(Página creada con «Izaera eta garrantzi honetako aurkezpen batean, ezin dut aipatu gabe utzi Jose Migel Barandiaranen izaera. Etniker proiektuaren bitartez eta gure herrialdeko lurralde guzti...») |

Línea 13: | Línea 13: | ||
Anthony Guidensek baieztatu zuen etnografiak, arrakastatsua denean, gizartearen bizimoduari buruzko informazio askoz aberatsagoa ematen duela, bestelako ikerketa moduen bitartez lortutako informazioak baino. Esku artean dugun kasuan, ziur nago helburua lortu dela. | Anthony Guidensek baieztatu zuen etnografiak, arrakastatsua denean, gizartearen bizimoduari buruzko informazio askoz aberatsagoa ematen duela, bestelako ikerketa moduen bitartez lortutako informazioak baino. Esku artean dugun kasuan, ziur nago helburua lortu dela. | ||
− | + | Izaera eta garrantzi honetako aurkezpen batean, ezin dut aipatu gabe utzi Jose Migel Barandiaranen izaera. Etniker proiektuaren bitartez eta gure herrialdeko lurralde guztietan ikerketa-taldeak sortuta, aurrea hartu zion gertakizun tradizionalak zuzenean erregistratzeko beharrari, “makinismoaren kultura” delakoak gertakizun horiek baztertu baino lehen. | |
La colaboración público-privada cobra todo su sentido con los resultados como el que hoy presentamos de este octavo tomo del Atlas Etnográfico de Vasconia. | La colaboración público-privada cobra todo su sentido con los resultados como el que hoy presentamos de este octavo tomo del Atlas Etnográfico de Vasconia. | ||

'''Lorea Bilbao'''
Diputada de Euskera y Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia

'''Lorea Bilbao'''
Diputada de Euskera y Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia

{{DISPLAYTITLE: Prólogo}}{{#bookTitle:Agricultura en Vasconia | Agricultura _en_vasconia}} | {{DISPLAYTITLE: Prólogo}}{{#bookTitle:Agricultura en Vasconia | Agricultura _en_vasconia}} |
Revisión del 07:51 19 dic 2017
Bizkaiko Foru Aldundiak aspaldidanik babestu du Etniker ikerketa proiektua, Labayru Fundazioko Etnografia Arloaren bitartez.
Ikerketa, ezagutza sortzea eta hori gizarteratzea faktore garrantzitsuak dira gaur egun, eta XXI. mendeko gizartearentzat ere eragile nagusia dira. Egungo gizartean gertatzen ari diren aldaketa azkarrak gertakari nabarmenak dira. Historialari ospetsu batek esaten zuen bezala, aldaketa horien motorra irudimena da. Baina irudimena bi giza gaitasun uztartzetik sortzen da: memoria, dagoeneko gure artean ez dagoen hori gaur egunera ekartzeko gaitasuna, eta aurrea hartzea, etorkizunari begiratzeko gaitasuna.
Irudimenaren garrantzia albo batera utzi gabe, zalantza barik egiazta dezakegu memoriak eta, kasu honetan, memoria kolektiboak egungo gizartean lehen mailako balioa dutela.
Gaur Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren zortzigarren liburukia aurkezten dugu, nekazaritzari buruzkoa. Honako gaiak jorratu dituen liburuki-seriea osatzen du oraingo aleak: artzaintza eta abeltzaintza, etxea eta familia, bizitzako errituak, umeen jolasak, etxeko elikadura eta herri medikuntza.
Liburuki honetan, gaur egungo errealitateko gaiak eta arazoak jorratzen dira: iraunkortasuna, globalizazioa, produktuen trukea, bizi-kalitatea eta naturarekiko jarrera. Beraz, memoriako tresna bat dugu begien aurrean, eta proiekzio eta aurre-hartzeko ariketa egitea ahalbidetzen digu. Oraina ulertzen laguntzen digu, oroimenean oraindik ere bizirik dirauen iraganaren eskutik, eta, modu horretan, etorkizuna oinarridun irizpideekin aurreikusten laguntzen digu.
Anthony Guidensek baieztatu zuen etnografiak, arrakastatsua denean, gizartearen bizimoduari buruzko informazio askoz aberatsagoa ematen duela, bestelako ikerketa moduen bitartez lortutako informazioak baino. Esku artean dugun kasuan, ziur nago helburua lortu dela.
Izaera eta garrantzi honetako aurkezpen batean, ezin dut aipatu gabe utzi Jose Migel Barandiaranen izaera. Etniker proiektuaren bitartez eta gure herrialdeko lurralde guztietan ikerketa-taldeak sortuta, aurrea hartu zion gertakizun tradizionalak zuzenean erregistratzeko beharrari, “makinismoaren kultura” delakoak gertakizun horiek baztertu baino lehen.
La colaboración público-privada cobra todo su sentido con los resultados como el que hoy presentamos de este octavo tomo del Atlas Etnográfico de Vasconia.
Lorea Bilbao
Diputada de Euskera y Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia