Diferencia entre revisiones de «Presentacion Agricultura en vasconia/eu»

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Saltar a: navegación, buscar
(Página creada con «=== Ingurune naturala eta giza ingurunea ===»)
Línea 17: Línea 17:
 
=== [[Introduccion_Agricultura_en_vasconia/eu|Sarrera]] ===
 
=== [[Introduccion_Agricultura_en_vasconia/eu|Sarrera]] ===
  
=== [[El_medio_natural_y_humano_Agricultura_en_vasconia|El medio natural y humano]] ===
+
=== [[El_medio_natural_y_humano_Agricultura_en_vasconia|Ingurune naturala eta giza ingurunea]] ===
  
 
=== [[Consideraciones_generales_sobre_la_agricultura_Agricultura_en_vasconia|Consideraciones generales sobre la agricultura]] ===
 
=== [[Consideraciones_generales_sobre_la_agricultura_Agricultura_en_vasconia|Consideraciones generales sobre la agricultura]] ===
 
</div>  
 
</div>  
 
{{#bookTitle:Agricultura en Vasconia | Agricultura_en_vasconia}}
 
{{#bookTitle:Agricultura en Vasconia | Agricultura_en_vasconia}}

Revisión del 14:04 9 abr 2018

Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa, seguruenik, gure artean izan den anbiziorik handieneko proiektuetako bat da, bai informazioa batzeko egin duen bilketa-lan izugarriarengatik, bai bildutako informazio horren antolakuntzak erakusten duen sistematizazio eta mailagatik eta liburuitxuran orain arte argitaratu diren emaitza ikusgarriengatik ere. Atlasaren liburukiak eskutan hartzen dituen edonor konturatuko da, zabaldu orduko, zenbaterainoko lana eta ahalegina dagoen paragrafo bakoitzean, eta nolako indarrez garamatzan orrialde bakoitzak gure hurbileko bizimoduaren historia eta dokumentazioa jasotzera.

Horren adibide argia da, irakurle, eskuartean duzun obra hau, Euskal Herriko nekazaritzak, bizi-modu eta ogibide modura, gure herrian izan duen eta dituen ohitura, jokabide eta jakintzaren berri ematen diguna. Bere aurkibidearen azaleko errepasoak hainbat informazio ematen digu Atlas Etnografikoaren emaitza berri honek duen anbizioaz eta neurriaz. Bere orrialdeetan murgiltzeak, berriz, testigantza bizia ekarriko digu begietara, ahoz aho eta esperientziaz jasotako ondareaz, eta azken urte hauetan jardun honek gure lurraldeetan izan duen bilakaeraz.

Nekazaritzari eskainitako ale berri honekin, Euskal Herriko Atlas Etnografikoak bere zortzigarren urratsa eman du. Joan den mendean On Joxe Miel Barandiaranek informazioa batzeko landu zuen metodologiak, antolatu zituen Etniker lantaldeek eta amestu zuen Atlas Etnografikoak honaino ekarri gaituzte, elikaduran, erritoetan, jokoetan, etxean, familian, abeltzaintzan, artzaintzan edo herri medikuntzan barrena egindako bidaia luze baten emaitza gisa. Gure etniaren gaineko ikerketa osatzeko falta diren pausoek gure ondarea bere luze-zabalean ezagutzeko behar dugun bidelaguna eskainiko digute hurrengo liburukietan. Eta seguru urte asko pasa baino lehen argazki osoagoa izango dugula Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren bitartez gizakiak euskal lurraldeetan nolako bizimodua eta ohiturak izan dituen ezagutzeko. Baita ondorengoei uzteko ere.

Bingen Zupiria
Eusko Jaurlaritzako Kutura eta Hizkuntza Politikako sailburua


Contenidos de la Presentación: