Resumen

De Atlas Etnográfico de Vasconia
Revisión del 09:03 20 sep 2018 de Admin (discusión | contribuciones) (Página creada con «Erdiko kapituluetan (VIII-XIV) mendiko azienda ikertzen da, bai basoak dabilena, baita abel- tzainek gobernatua ere. Bertan, herri-larreetarako joan-etorriak, mendiko artza...»)
Saltar a: navegación, buscar
Otros idiomas:
Inglés • ‎Español • ‎Euskera • ‎Francés

Ganadería y Pastoreo en Vasconia (Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian) ikerketa etnografikoaren esparruko lana da, Etniker Euskalerria Taldeek egina eta Ander Manterolak zuzendua. On Joxemiel Barandiaranek aspaldi atondu zuen Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren atal bat da, plazaratutako bosgarrena, lau hauen ostean: La Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura), 1990an argitaratu zena eta 1999.ean berrargitaratua; Juegos Infantiles (Haur Jolasak), 1993an, Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak), 1995ean eta Ritos del Nacimiento al Matrimonio (Jaiotzatik Ezkon- tzarako Ohikuneak), 1998an.

Ikerketa Euskal Herriko mugen barruan egin da, hau da, Europako mendebaldean, iparraldean Adour ibaia eta hegoaldean Ebro ibaia daukan lur eremuan. Estatu Espainiarraren barruan dauden bi administrazio politiko ditu (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa) eta Pyrénées Atlantiques departamentu frantsesaren zati bat. 20.531 km2-ko azalera dauka eta 2.910.276 biztanle (1999. urtean).

Tokian tokiko lana Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoako herri eta mendietan egin da. Inkesta egiteko herriak hautatzean, lurraldeko eskualde-aniztasunari erreparatu zaio. Erabilitako galdetegi etnografikoa On Joxemiel Barandiaranen Guía para una encuesta etnográfica (III. kapitulua, “Grupos de actividad”) lanean agertzen da, hain zuzen ere, Abeltzaintzaz eta Artzaintzaz egiten diren galderen artean (1-55 galderak).

Obra hau Labayru Ikastegiko Etnografia arloak ondu eta erredaktatu du.

Bertan, Euskal Herriko mendi eta larreetako usadiozko abeltzaintza eta artzaintza ikertu da. Lehenengo kapituluak (I-IV) abelazkuntzari, abere moeta zein arrazei eta zaintzaileek emandako tratuari buruzkoak dira. Azpimarratzeko modukoa da Bizkaiko itsasoaren isurialdearen eta Mediterraneoko isurialdearen artean dagoen aldea, bai hazten diren abereei, baita habitatari begira ere.

Hurrengo kapituluetan (V-VII) azienda larri eta xeheak gordetzeko lekuak (kortak eta eskortak), elikadura eta ugalketa azaltzen dira. Bizkaiko golkoko isurialdean korta etxearen zatia da; mediterranearrean, ordea, bereiz daude korta eta etxea.

Erdiko kapituluetan (VIII-XIV) mendiko azienda ikertzen da, bai basoak dabilena, baita abel- tzainek gobernatua ere. Bertan, herri-larreetarako joan-etorriak, mendiko artzainen lekuak eta ezaugarriak, abereak bereizteko egiten dizkieten markak eta larre bila joateko dauden trashumantzia erak aztertzen dira.

Los capítulos que siguen (XV-XVIII) se centran en la figura del pastor: sus diferentes clases según el régimen de pastoreo, la indumentaria necesaria para soportar la intemperie, el ajuar de su choza o refugio, sus actividades artesanales y la caza de animales dañinos para el rebaño. Un extenso apartado que abarca los capítulos XIX-XXIII está dedicado a los productos del pastoreo: la leche y sus derivados, la lana, y el sacrificio de los animales y su venta; termina con una descripción de las ferias donde se compra el ganado y se renuevan los rebaños. El capítulo siguiente (XXIV) aborda la apicultura; hemos de tener en cuenta que esta actividad, en el mundo tradicional, se encuadra dentro de la ganadería.

Por último, los capítulos finales (XXV-XXVI) versan sobre las creencias y símbolos relacionados con la protección de los animales domésticos; se termina con una corta incursión en el mundo lúdico de los pastores (XXVII).

Tanto los cuatro volúmenes anteriores, como este dedicado a la ganadería y el pastoreo y los posteriores que completarán el Atlas Etnográfico estudian el grupo humano de Vasconia en sus diversas manifestaciones. Para ello se ha tenido en cuenta la cultura tradicional tal como ha sido registrada a lo largo del siglo XX y las transformaciones contemporáneas operadas.